Karlos Santamaria eta haren idazlanak

Aurkibidea

Aitzin-oharra

40 urteko ibilaldia bake-lurralderako bidean

Kontzeptuak, maisuak eta ereduak

Kontzeptuak

— Indarkeria

— Gerra (klasikoa)

— Iraultza

— Gerra iraultzailea eta gerrilla

— Belizismoa

— Bakea

— Bakezaletasuna

— Bortxa eza

— Koexistentzia

Maisuak

Ereduak

Bonba atomikoa eta blokeen banaketa

Garai bakoitzak bere gerra modua

Aurrerapen zientifiko-teknikoen anbiguotasuna

Gerra nuklearraren benetako arriskua: beldurra

Bipolarizazioa, bipolarismoa eta neutraltasuna

Disuasioaren kontra-arma

Disuasiotik kooperaziora negoziazioaren bitartez

'Pax Christi'. Hezkuntza, ekintza eta mistika

Mugimenduaren mistika

Mugimenduko kidearen erantzukizun pertsonala

Mugimenduaren espiritualitatea: unibertsaltasuna

Aurrera begira

Gerraren oinarrian indarkeria

Indarkeria egiturazkoa eta instituzionala

Indarkeria iraultzailea

Bi aldetako indarkerien artean

Kristautasuna eta indarkeria iraultzailea

Indarkeria iraultzailea eta bortxa eza

Zilegi izan ote daiteke gerra bonba atomikoaren garaian?

Gerra ofentsiboa, defentsiboa eta prebentiboa

Gerra zuzenaren baldintzak

Armamentu atomikoaren gaitzespena

Gerraren etika eta bakearen mezua

Bakea eta justizia. Zer da bakea... Bakearen baldintzak

Bakearen adiera eskasak eta okerrak

— Adiera juridizista

— Adiera pelagiarra

— Adiera marxista

— Adiera filantropikoa

Bakearen kristau kontzeptua

— Bake teologikoa

— Bake politikoa eta soziala

Bakearen dimentsioak

— Bihozkidetasuna

— Askatasuna

— Ordena

— Lasaitasuna edo baretasuna

— Historikotasuna

Bakezaletasuna eta bakezaletasunak

Baztertzeko bakezaletasunak

— Beldur-bakezaletasuna

— Bakezaletasun sentimentala

— Bakezaletasun magikoa

— Bakezaletasun idealista eta utopikoa

— Bakezaletasun manikeoa

— Bakezaletasun testimoniala edo erakutsizalea

Bakezaletasuna eta politika

Bakezaletasuna eta desarme nuklearra

Bakezaletasunaren etorkizuna

Bakearen aldeko ekintza

Bakea: dohain teologikoa eta ekintza historikoa

Bakea bideragarria da... Bakearen esperantza

Kristauaren erantzukizuna bakeari begira

Kristautasuna eta bakezaletasuna

Bakegintza: zuzengabekerien aurkako borroka

Bakerako neurri politiko-sozialak eta diplomatikoak

Bake-espiritua: tolerantzia

Kristaua gerran

Bortxa eza

Euskal Herriko indarkeria

 

Zilegi izan ote daiteke gerra bonba atomikoaren garaian?

 

     Gerraz hitz egitean, bere garaiko egoeran kokatzen da Karlos Santamaria, hau da, bonba atomikoaren eta armamentu nuklearren lasterketaren garaian. Ez du maila abstraktuan hitz egin nahi gerrari buruz, ezta haren zilegitasunari edota soluzioei buruz ere. Beraren bakezaletasunak ere historikoa eta konkretua izan nahi du, garai eta egoera bakoitzean bertako arazo konkretuei erantzuna eman nahian.

     Hala ere, Karlos Santamariarentzat badago gerrari buruzko kristau-etikarik eta badago bakeari buruzko kristau-ebanjeliorik. Lehenengoaren printzipioak baliozkotzat jotzen ditu gerra nuklearraren garairako ere, baina haren aplikazioak dira kontua. Ebanjelioaren espirituak, berriz, etikaren printzipio gutxienekoak eta hotzak gainditu egiten ditu.

     Baina nola izan daiteke gerraren etikarik? Ba al dago gerraren inolako justifikaziorik?

     Bakea balio absolutua balitz, haren antitetikoa den gerra gaitz absolutua izango litzateke; eta orduan ez legoke gauza handirik esatekorik gerraren zilegitasunaz. Baina kristau-etikarentzat bakea ez da balio absolutua, eta, beraz, gerrak ere ez du merezi gaitzespen absoluturik. Horren gainetik daude bestelako balioak, gerra zilegitzen dutenak, bereziki justizia eta askatasuna; horiek defenditzeak zilegitu dezakete gerra. Justiziari buruz esandakoak berdintsu balio du askatasunarentzat ere, gure autorearen iritziz[72].

     Bakezale absolutuarentzat gerra 'zuzenaren' doktrina, Eliza Katolikoak defenditzen duena, harrigarria gertatzen da hasiera batean. Eskandalua ere piztu ohi du. Dena dela, bereizkuntza eta baldintza zorrotzen tartean mugitzen da doktrina katolikoa.

     Horregatik aurretik gerra moten bereizkuntza egin beharra, haren zilegitasunaz hitz egin ahal izateko.

 

Gerra ofentsiboa, defentsiboa eta prebentiboa

 

     Gerraren etikari buruzko jardunean lehen bereizkuntza bat egin ohi du kristau-etikak, Karlos Santamariak ohartarazten gaituenez: Eraso-gerraren eta defentsa-gerraren artekoa, alegia. Bien arteko aldea nabarmendu nahi du, printzipio etikoei dagokienez. Tartean sartzen dute batzuek 'prebentzio-gerra'.

     Gerra ofentsiboa inolako justiziarik gabe beste Herriren bati egiten zaion erasoa da. Horri buruz Karlos Santamariak ez du zalantzarik, guztiz gaitzestekoa dela.

     Baina zer da defentsarako gerra? Kanpotik datorren erasotik, justiziaren kontrakotik eta askatasunaren kontrakotik, defenditzeko eta ateratzeko egiten dena.

     Gure autorearen iritziz, bakearen gainetik justizia jartzen duen etikak bi gerra-moduak bereizi behar ditu, eta printzipioz onartzen du Eliza katolikoak gerra defentsiboari buruz duen doktrina. Honela dio berak argi eta garbi:

 

La cuestión de la guerra justa parece claramente resuelta en lo que se refiere a la guerra defensiva. Se reconoce la legitimidad de esta guerra y hasta su carácter obligatorio cuando se trate de defender valores superiores. No así en lo que se refiere a la guerra de agresión en sus formas más o menos encubiertas. Las opiniones parecen en esto más divididas («El pacifismo cristiano», Documentos 9, 1951).

 

Gero ikusiko da defentsa-gerrak ere bete beharko dituen baldintzak, zuzenetsi ahal izango bada.

     Printzipioz onartuta ere, autoreak berak behin baino gehiagotan dudan jartzen du gaur egun egoera konkretu honetan gerra defentsiboa bera zuzenets daitekeenik:

 

En la situación actual [1957an ari da idazten], el recurso a la guerra no se justifica por cuestiones de prestigio nacional, ni siquiera por la defensa de derechos que, aunque legítimos, no compensan el riesgo de hacer estallar un incendio mundial con todas su tremendas consecuencias espirituales y materiales («Soberanías», El Diario Vasco, 1957-02-17).

 

Izan ere, arma nuklearrak gerraren kontzeptua bera nolabait aldatu baldin badu, haren funtsezko etikotasuna zalantzan jarri du, beraren ustez —«novedad de la guerra» esaten du 1958ko bere artikulu batean.

     Gerra defentsiboak ere baldintza batzuk bete behar ditu, ordea, zuzenetsi ahal izateko. —Horiei buruzko doktrina tradizionala, gure autoreak onartzen duena, eta horien aplikagarritasuna, gure autoreak oso zalantzan jartzen duena, hurrengo atalean ikusiko ditugu.

     'Prebentzio-gerra' gelditzen zaigu. Etsaiak eraso-gerra egingo duen hipotesian aldez aurretik haren aurka egiten den eraso-gerra da hori, gure autorearentzat: Etsaiaren eraso hipotetikoa jasan aurretik etsaia bera erasotzea, alegia. Gerra ofentsibotzat ala defentsibotzat jo behar da? Santamariariari gerra ofentsiboaren kontzeptua estaltzeko modua iruditzen zaio, itxuraz. Horren aurkako bere iritzia oinarritzeko, Mons. Ancel, Lyongo orduko apezpikuaren pastoral eztabaidatu bat dakar, non prebentzio-gerra kondenatu egiten baitu, ofentsiboaren forma besterik ez dela esanez. Gure autorearen iritziz, oso arriskutsua da prebentzio-gerraren kontzeptua, eta guztiz arbitrarioa izan daiteke.

     Bereizketa eta zehaztasun horiek guztiak egin ondoren eta printzipio etiko tradizionalak onartuz ere, Karlos Santamariari zalantzak gelditzen zaizkio gaur eguneko gerrak —bestelako bereizkuntzarik gabe— izan dezakeen zilegitzeari buruz. Pio XII.aren hitzaldietako bat gogoratuz, zera dio:

 

La idea de que, en el actual contexto histórico, la guerra ya no puede ser nunca justa ni legítima se va extendiendo cada vez más. El papa ha condenado toda guerra ofensiva o preventiva y ha dejado sólo a salvo el caso de la legítima defensa. Es preferible —ha dicho— renunciar a ciertos derechos que exponerse a provocar una catástrofe material y moral («Novedad de la guerra», El Diario Vasco, 1957-10-27).

 

     Hala ere, bere idazki guztietan zehar finko eutsiko dio, justiziaren eta askatasunaren izenean egiten den gerra ezin gaitzets daitekeela, hasteko behintzat; eta batzuetan 'obligaziozkoa' ere izan daitekeela. Karlos Santamaria ez da bakezale absolutua!

     Berriro esanda, bakea ez da balio absolutua, horren gainetik beste balioak daudelako: Askatasuna, Justizia... Eta, beraz, gerraren gaitzespena ere ezin daiteke absolutua izan. Alde horretatik ez dator bat bakezale 'absolutuekin', gerora ere ikusiko denez:

 

... la Paz de Cristo no coincide exactamente con la 'paz a todo precio' que algunos propugnan en el momento presente. Porque el cristiano estima que hay valores más nobles, más elevados y deseables que la paz misma. Y que hay males más terribles que la guerra («El cristianismo, ¿puede y debe evitar las guerras?, La Voz de España, 1949-07-21).

 

Beste noizbait dio, kristauen bakearekiko erantzukizuna gogoratuz:

 

Si los cristianos no podemos ser belicistas tampoco podemos permanecer impasibles en la lucha titánica del bien y del mal. Pero esta lucha se manifiesta tanto fuera como dentro de nosotros mismos. La paz no puede ser asentada sobre un suelo de injusticias («Ante la paz o la guerra», Documentos 9, 1951).

 

Gerra zuzenaren baldintzak

 

     Gerra ofentsiboa eta prebentiboa gaitzetsi ondoren, edozein gerra defentsibo ere ez da zilegi, Karlos Santamariaren iritziz, doktrina katolikoari jarraiki.

     Berak idatzitakoa hitzez hitz aldatuko dugu:

 

Cinco son las condiciones de una guerra justa, según los pensadores católicos: causa justa, limpieza de intención, recurso previo a la solución amigable, medios lícitos y probabilidad de alcanzar un bien mayor que los males que la guerra misma origina. Cinco condiciones que vale la pena de retener en la memoria para enjuiciar rectamente los acontecimientos históricos de nuestro tiempo.

       De acuerdo con estos principios, cabe formular esta pregunta: '¿Puede existir hoy una guerra justa? El derecho a defenderse de la agresión es incuestionable y nadie duda de él, pero ¿por parte del que provoca la guerra puede darse en la actualidad una actitud moral y cristiana?'. Muchos lo dudan. Muchos se inclinan a la negativa («La polémica de la guerra justa», La Voz de España, 1949-07-14).

 

     Gaur eguneko armamentuen egoeran eta gerra nuklearraren arriskuan, gatazka belikoari hasiera ematen dionak egin beharreko galderak dira, beraz, beraren ustez.

     Zergatik dago zalantzan, gaur egun, aipaturiko baldintzen baliagarritasuna? Bi arrazoi ikusten ditu gure autoreak: batetik, gerra ez dago mugatzerik (totala bihurtu da), une honetan inongo herririk ez dagoelako gerra nuklearraren arriskutik kanpo[73]; eta, bestetik, kontrolaezina bihurtu delako hori[74].

     'Gerra mugatuaren' teoria, beraz, defenditu ezinezkoa iruditzen zaio gure autoreari, arma nuklearrak tartean direnean: «Gauzak gaurregun dauden bezala, gerra nuklear bat nahitaez gerra oso bihurtuko litzateke, eta, alderantziz, gerra oso batek harma nuklearrak erabiltzea eskatuko luke nahitaez» («Gerra nuklearraren mehatxua eta Europako egoera», Jaunaren deia, 1984-01) Gainera, gerra mugatua guztiz arriskutsua da, arma nuklearrak atzetik daudenean, nahiz eta gerra mugatua, teorian, ez-nuklearra izan[75].

     Arma nuklearrak desegiteak bakarrik bihurtuko luke baliagarri gerra mugatuaren teoria. «Arrazoin honengatik egungo estratejia bakarrak, harma horiek desegitea izan beharko luke, beroiek bipilki gutxitzetik hasita behar izanez gero» («Gerra nuklearraren mehatxua eta Europako egoera», Jaunaren deia, 1984-01).

 

Armamentu atomikoaren gaitzespena

 

     Esandakoaren ondorioa argia da, gure autorearen iritziz: «La única posibilidad real de vencer la guerra nuclear es la de destruir las armas, las cuales nunca debieran haber existido» («De geoestrategia», El Diario Vasco, 1983-10-23). Horiek dauden bitartean, edozein gerraren zilegitasuna zalantzan egongo da. Baina horrek berez ote dakar armamentu nuklearraren erabateko gaitzespena?

     Eliza Katolikoak gai horri buruz eman dituen irakatsien aurrean aski kritiko agertzen da Karlos Santamaria sarritan:

 

Yo creo que muchas conciencias se sienten hoy escandalizadas al ver que la misma Iglesia que no acepta el homicidio de un solo ser humano unicelular se muestra tan remisa en condenar de modo categórico y definitivo la enorme matanza de millares de seres humanos por un solo ingenio bélico [Hiroshimakoa gogoratzen du] («Píldora y bomba», El Diario Vasco, 1967-12-10).

 

Testuinguru horretan Vatikanoko II. Kontzilioaren Gaudium et Spes konstituzioa bera kritikatzen du:

 

Es triste pensar lo poco expresiva que ha estado la «Gaudium et Spes» en la cuestión de la guerra, precisamente por las presiones de los obispos que querían salvar a toda costa la libertad de acción de los gobiernos («Píldora y bomba», El Diario Vasco, 1967-12-10).

 

Eta hurrengo Kontzilioari dei eginez amaitzen du artikulu hori: «Esperemos que el próximo Concilio pondrá todas estas cosas más en su punto». Badirudi, Eliza Katolikoa disuasioaren estrategia nuklearra gaitzesterakoan oso zuhur agertzen dela. Egia esan, Karlos Santamaria bera disuasio nuklearraren estrategiaren aurrean ez da inola ere kategorikoa, ez haren efikaziari buruz, ez eta haren zilegitasun etikoari buruz ere, beherago azalduko dugunez.

     1967koa da aipaturiko artikulua. Handik hiru urtera, USAko apezpikuek oihartzun handia izan zuen pastoral kolektiboa argitaratu zuten «Bakearen desafioa» izenpean[76]. Horixe komentatzen du Karlos Santamariak El Diario Vasco-ko bere idazlanetako batean (1983-07-24); hain zuzen ere, disuasioaren moraltasuna eztabaidatzen dute apezpikuek horretan. Honela amaitzen du bere iruzkina gure autoreak, apezpikuen esaldietako bat jasoz:

 

'En razón de la complejidad del problema nuestra posición contra la estrategia de disuasión tendría quizás que ser matizada —dicen los obispos estadounidenses—. Pero nuestro no a la guerra nuclear debe ser, en fin de cuentas definitivo y decisivo... Juzgamos necesario levantar una barrera contra el concepto de guerra nuclear interpretado como una estrategia válida para la defensa'.

 

Eta bere aldetik eransten du:

 

Ese lenguaje tan categórico, del cual las frases anteriores no son más que una pequeña muestra, desborda notablemente el tono moderato y relativamente tolerante con el que hasta ahora la Iglesia había condenado los armamentos nucleares («La legítima defensa», El Diario Vasco, 1983-07-24).

 

Izatez, apezpikuek gerra nuklearra gaitzesten dute tinkotasun osoz, hori defentsarako izango bada ere; baina disuasioaren estrategiari buruz zuhurrago agertzen dira.

     Beste argumentu bat ekartzen du Karlos Santamariak disuasio-estrategiaren aurka: horren ondorio den armamentu-lasterketak dakarren gastu izugarriarena[77]. Arma nuklearren desegitearen behar morala erabatekotzat ikusten ez baldin bada ere berez, disuasioaren estrategia dela eta, bada gure autorearentzat beste behar kategorikoa, armamentu-lasterketarekin zerikusi hertsia daukana: munduko gosea konpontzearena, alegia. Honela dio berak:

 

Mientras la política de armamentos siga consumiendo cantidades astronómicas de dinero y de esfuerzo humano, será imposible que se dé cara al 'imperativo categórico' de la hora presente: acabar con el subdesarrollo y la indigencia física y moral de casi una mitad de la Humanidad («De geoestrategia», El Diario Vasco, 1983-10-23).

 

     Gai honi buruz Karlos Santamariak dituen iritzi eta zalantzei berriro heldu beharko diegu aurrerago.

 

Gerraren etika eta bakearen mezua

 

     Esandako horretan agortzen ote da gerrari buruzko arazo morala? Etikak badirudi gerraren fenomenoa nolabait razionalizatu egin nahi duela. Eta alde horretatik beharrezkoa izan daiteke. Baina Karlos Santamariarentzat gerra funtsean irrazionala da. Eta oso zaila da horren moraltasunaren baldintza razionalak ipintzen aritzea.

     1960an John Courtney Murray irakasle estatubatuarrak gerraren moraltasunari buruz Theological Studies aldizkarian artikulu interesgarria idatzi zuen. Karlos Santamariak bere bi artikulurekin erantzun zion. Agian bi artikuluok (bata El Diario Vasco-n eta bestea Pax Christi aldizkarian) ditugu argienak, Karlos Santamariak gerraren kristau-moralak aurkitzen dituen zailtasunen inguruan argitaratu dituenak.

     Murrayren gerraren moraltasunari buruzko jarrera, kristau-teologiatik begiratuta, Kristoren ebanjelio-aholkuen eta moral soilaren —'estricta moral'-aren— arteko bereizkuntzan oinarritzen da nonbait..

     Gerrari buruzko Eliza katolikoaren doktrina 'mugako morala' —grenz moral— deitzen omen du Murrayk: hots, «un esfuerzo para establecer sobre una base mínima de razón una forma de acción humana —la guerra— que sigue siendo siempre, en el fondo, irracional».

     Baina Murrayren pentsaera irakurriz eta osatuz, zera dio Karlos Santamariak:

 

Pero se da cuenta, al parecer, de que esto no agota el problema y de que la conciencia cristiana no se da por satisfecha: una cosa es la estricta moral y otra el espíritu de los consejos evangélicos que debe informar no sólo la vida de unos cuantos elegidos sino también a su manera la vida de los pueblos. Las bienaventuranzas no son un mero 'affaire privée'.

 

     Gure autorea ados dago horretan[78]. Adibidez, defentsa-gerra etikaren aldetik zuri baldin badaiteke ere, eta batzuetan beharrezkoa baldin bada ere, hori «gaitzerditzat» hartu behar da, baina ez soluzio idealtzat. Gure autorea bat datorrela dirudi Murrayrekin horraino. Onartzen du, baita ere, moralistaren egitekoa, une bakoitzean gizakiaren jokabidearen baldintzak aztertzen dituena.

     Baina ez dator bat Elizaren mezua gutxieneko arau etikoak predikatzera mugatzean. Moralistaren aipamen bat dakar:

 

Aunque la teología moral católica aspira a la desaparición de su propia doctrina de la guerra, es evidente que nuestro período histórico no tiene casi ninguna probabilidad de que este se logre. La guerra es todavía una posibilidad y la Iglesia intenta condenarla como mal menor, limitar los males que ella desata y humanizarla en la medida de lo posible.

 

     Karlos Santamariaren ustez, moralista estatubatuarra motz gelditzen da hor; bi mailak nahasi gabe ere, kristau-moralistak harantzago joan behar duela uste du: kristau-mezu osoa predikatzera, alegia, ez kristauentzat bakarrik, baita gizon-emakume guztientzat ere[79].

     Azken batez, errotiko konbertsioa eskatzen du armamentu-lasterketaren zorakeria benetan gainditzeak: forma politiko eta sozial berriak sortzea esan nahi du konbertsio horrek, 'mundu berria' sortzeko, Karlos Santamariaren iritziz[80].

 

 

[72] «Cabe preguntar aquí cuales son esos valores supremos, esos bienes de más elevada categoría, en defensa de los cuales los pueblos pueden y deben lanzarse a la guerra. Si hubiese que expresarlos todos en una sola palabra, yo los llamaría libertad». 'Libertad para el bien', esan nahi du berak. Eta Pio XII.aren hitzalditik hartutako hitz hauek aipatzen ditu: «Sólo la realización de una verdadera libertad puede producir la paz» («El pacifismo cristiano», Documentos 9, 1951, 82).

[73] «La invención de las armas nucleares ha contribuido notablemente a esta planetarización que ya venía impuesta por otros factores. En este momento, ningún pueblo puede considerarse libre de los efectos de una posible guerra atómica» («Granada y no intervención», El Diario Vasco, 1983-11-06). Eta beherago dio: «Desde este punto de vista la idea de una guerra nuclear limitada constituye pues una ilusión muy peligrosa: a partir de ella podría ocurrir que las potencias atómicas se vieran introducidas, sin haberlo querido, en una guerra nuclear planetaria, de dimensiones auténticamente apocalípticas (y esto no es ciencia-ficción)» («De geoestrategia», El Diario Vasco, 1983-10-23).

[74] «Lo más grave de todo es que las armas químicas, biológicas y atómicas son en cierto modo incontrolables. No se puede prever con exactitud su alcance ni las consecuencias funestas que el empleo de las mismas acarrearía a zonas muy extensas de la población humana» («Granada y no intervención», El Diario Vasco, 1983-11-06).

[75] «Gerra mugatuari egiten zaion kritikarik garrantzitsuenetako batek haren ahultasuna erdiz erdi jotzen du: gerra mugatuak ez du berekin gerra osoa, totala deuseztatzen, honen eranskin bat da baizik» (803, 66).

[76] El desafío de la Paz. La promesa de Dios y nuestra respuesta. Pastoral colectiva de la conferencia episcopal norteamericana (3 de mayo de 1983), PPC, Madril, 1983.

[77] «Se calcula, por ejemplo, que hoy se gastan en el mundo diez mil millones de pesetas diarias en armamento. El precio de la paz armada resulta pues astronómicamente caro y se está pagando con la miseria y el hambre de una gran parte del género humano» («A prueba de bomba», El Diario Vasco, 1966-04-03).

[78] «Desgraciadamente se confunde a veces la moral con la posición ideal del cristiano», dio berak («Guerra limitada y moral límite», Pax Christi, 1960-03).

[79] «La tarea primordial del hombre de buena voluntad, y particularmente del moralista, radica, pues, a mi entender, en presentar con toda fuerza la doctrina integral, es decir, la posición auténticamente cristiana del amor y la superación pacífica de las diferencias entre los hombres, desechando en principio la guerra como medio racional y propiamente aceptable para allanar éstas». Eta beherago: «La verdadera ley de Cristo, ¿será tan inaplicable, tan realmente ineficaz en el plano colectivo? Yo no lo creo. Sin perjuicio de todo lo que se haga en el ámbito del mal menor o de la tolerancia de los males, hay que ir a plantear en su totalidad la fórmula cristiana auténtica, cuyo alcance al servicio de la justicia no ha sido suficientemente experimentada todavía» («Guerra limitada y moral límite», Pax Christi, 1960-03, 8).

[80] «... la creación de un mundo nuevo en el que quepamos todos y en el que no haya necesidad de organizar matanzas periódicas para 'solucionar' los problemas humanos» («Un mundo nuevo», El Diario Vasco, 1959-02-08).

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es