Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Aurkibidea
40 urteko ibilaldia bake-lurralderako bidean
Kontzeptuak, maisuak eta ereduak
— Gerra iraultzailea eta gerrilla
Bonba atomikoa eta blokeen banaketa
Garai bakoitzak bere gerra modua
Aurrerapen zientifiko-teknikoen anbiguotasuna
Gerra nuklearraren benetako arriskua: beldurra
Bipolarizazioa, bipolarismoa eta neutraltasuna
Disuasiotik kooperaziora negoziazioaren bitartez
'Pax Christi'. Hezkuntza, ekintza eta mistika
Mugimenduko kidearen erantzukizun pertsonala
Mugimenduaren espiritualitatea: unibertsaltasuna
Indarkeria egiturazkoa eta instituzionala
Bi aldetako indarkerien artean
Kristautasuna eta indarkeria iraultzailea
Indarkeria iraultzailea eta bortxa eza
Zilegi izan ote daiteke gerra bonba atomikoaren garaian?
Gerra ofentsiboa, defentsiboa eta prebentiboa
Armamentu atomikoaren gaitzespena
Gerraren etika eta bakearen mezua
Bakea eta justizia. Zer da bakea... Bakearen baldintzak
Bakearen adiera eskasak eta okerrak
Bakezaletasuna eta bakezaletasunak
— Bakezaletasun idealista eta utopikoa
— Bakezaletasun testimoniala edo erakutsizalea
Bakezaletasuna eta desarme nuklearra
Bakea: dohain teologikoa eta ekintza historikoa
Bakea bideragarria da... Bakearen esperantza
Kristauaren erantzukizuna bakeari begira
Kristautasuna eta bakezaletasuna
Bakegintza: zuzengabekerien aurkako borroka
Gerraren oinarrian indarkeria
Gerra eta bakearen arazoaren azpian indarkeriarena dago; horrelaxe ikusten du Karlos Santamariak. Bakezaleak ez du gerraren instituzioaren aurka bakarrik jokatu behar, eta bai horren inguruan dagoen indarkeria zabalduaren aurka ere[61]. Hainbat aldiz aztertzen du indarkeriaren fenomenoa: horren adarrak, sustraiak... Indarkeriaren adar horiek guztiak —psikologikoak, sozialak, etab.— ezagutuz ere, indarkeria politikoaz ari da bera bereziki aztergai ditugun idazlanetan.
1968an bi artikulu idatzi zituen gai horri buruz: bata laburra, «La violencia» titulupean, eta bestea, luzea, «Marxistas y cristianos ante la violencia» izenekoa. Horietako irakatsiak laburtzen saiatuko gara hemen bereziki, baina beste hainbat artikulutakoarekin osatuta.
Goian ekarri dugu berak indarkeriari buruz emandako definizioa. Indarkeria ez da nahasi behar, beraren ustez, indarrarekin:
La fuerza por sà misma, no es violencia; una fuerza justamente aplicada, no es necesariamente violenta. ¿Cuándo, pues, hay violencia? Cuando se ejerce sobre un hombre o sobre una colectividad para arrancarles aquello que ni la palabra, ni el diálogo, ni la razón, ni el derecho, ni la moral permitirÃan obtener de ellos («Marxistas y cristianos ante la violencia», Parroquia San José Obrero Hernani, 1968-04-25, 3).
Pertsuasioaren aurkakoa da, beraz, indarkeria, gure autorearen ustez; bortxa —indarra— ez ezik, «bortxakeria» ere badela esan genezake.
Gizakiaren ezaugarritzat dauka berak indarkeria; animalien artean ez omen dagoela-eta benetako indarkeriarik, horrek zera eskatzen duelako aurretik: jokabide-arau etikoak egotea ezarrita[62]. Jakina badagoela izadian ordena naturalik; baina hori ez da araurik etikoena. Indarkeriak, beraz, Karlos Santamariarentzat, eduki etikoa du funts-funtsean.
Indarkeria politikora mugatuta, horrek ere mila forma hartzen ditu:
La violencia se llama hoy guerra, opresión, guerra revolucionaria, terrorismo, crimen polÃtico, represión, guerrilla, imperialismo del dinero, intimidación policÃaca, tortura, dictadura, explotación, segregación social («Marxistas y cristianos ante la violencia», Parroquia San José Obrero Hernani, 1968-04-25, 4).
Hori guztia bezain zabal ikusten du berak indarkeria politikoa, eta horrela ikusi behar dela dio.
Indarkeria politikoaren aipaturiko forma guztiak hirutara biltzen ditu Karlos Santamariak:
En el terreno polÃtico la violencia se manifiesta fundamentalmente en tres campos. La guerra —violencia armada de naciones contra naciones—. La opresión —violencia más o menos larvada del fuerte contre el débil, del dominante contra el dominado—. Y la revolución —violencia del oprimido contra el opresor, que le lleva a veces a convertirse en un nuevo opresor («La violencia», El Diario Vasco, 1968-03-31).
Garrantzizkoa gertatuko zaio banaketa hori; eta bakoitzari buruz iritzi ezberdindua ematen saiatuko da.
Indarkeria egiturazkoa eta instituzionala
Karlos Santamariaren iritziz, bortxakeria egiturazkoa eta instituzionala, agian nabarmentzen ez dena, dago sarritan fusilen eta bonben erabileran nabarmentzen den indarkeriaren atzean.
Gure gizartean biolentziarik handiena eta astunena, herriari goitik behera egiten ziona izan ohi da gehienetan. Alegia, zuzengabeko legeak, estruktura okerrak eta ahal-gehiegikeriak eragiten diotena.[...]. Kaleetako biolentzia ez da txarrena, baizik politika ta sozial egiturak jende apal ta pobreari, edo menpeko arrazari, egiten dietena[63].
Herrien arteko eta gizarteko zuzengabekeriak estaltzen dituen itxurazko ordena —desordena!— da aurreneko indarkeria, beraren iritziz, eta ez horren aurka borrokatzeko fusila hartu duenarena, nahiz eta batzuek azken hori besterik ez ikusi[64]. Horren argitan aztertzen ditu Algeriako gerra, Kubako iraultza; Kongoko indarkeria, independentziaren ondoren beltzek ezarri zutena, baina independentziaren aurretik zuriek ezarritakoan sustraia zuena. Berak dioenez, ordenaren izenean ezarritako zuzengabekeriazko egoera onartzea, zuzengabekeria eta indarkeria handiagoak izan daitezke batzuetan.
Aljeriarren terrorismoaren azpian, Kubako iraultza bortxazkoaren azpian, Kongoko beltzen hilketen azpian edo atzean 'indarkeria estrukturala' ikusi behar dela dio berak.
Porque hay un tipo de violencia que no viene de unas personas determinadas, de la cual no se puede culpar a una persona determinada, sino que viene de las estructuras mismas de la sociedad («Marxistas y cristianos ante la violencia», Parroquia San José Obrero Hernani, 1968-04-25, 5).
Iparramerikako beltzen indarkeriaren atzean segregazio estrukturalaren indarkeria dago... Egiturazko indarkeria da gaurko munduko merkatuaren egoera:
Hay una gran injusticia en ese mercado, porque ese mercado está conducido de manera que sirve a los intereses de los pueblos ricos; y claro está, esto es un estado de violencia («Marxistas y Cristianos ante la violencia», Parroquia San José Obrero Hernani, 1968-04-25, 5).
Hego Amerikako gerrillei buruz ari delarik, eta Che Guevararena aipatuz, zera dio:
La insurrección armada es el método normal de aquellas gentes desde hace muchos años, desde siempre en realidad. En aquellas tierras la violencia es promovida en la mayor parte de los casos desde arriba, por caciques y generales ambiciosos, y mantenida por dictadores, más o menos bandolerescos, a costa de mares de sangre. En otros casos —los menos— son los desesperados, los proscritos, los desposeÃdos y hambrientos quienes promueven desde abajo la insurrección popular y terminan casi siempre en el monte, acorralados como fieras.
Rhodesiako borrokari buruz ari zen 1968ko artikuluetako batean; bertan terrorismoaren gaia aipatzen ari zen, hango gobernuak «terrorista beltzak» exekutatu zituela eta:
La palabra 'terrorismo' es particularmente apta para impresionar a la gente y justificar toda clase de medidas represivas («Terrorismo blanco», El Diario Vasco, 1968-03-10).
Eta beherago erantsi zuen:
Lo cierto es que en Rhodesia se asiste actualmente a un terrorismo 'de arriba abajo', forma de intimidación más condenable que la del terrorismo de 'abajo arriba' que se pretende perseguir («Terrorismo blanco», El Diario Vasco, 1968-03-10).
Bortxakeria instituzional eta egiturazkoaren aurka, indarkeria iraultzailea dago.
Beraren ustez ez dago iraultza eta indarkeria nahasterik, nahiz eta gehien-gehienetan biak batera joan: izan ere, berez, iraultza gizartearen aldaketa bizkor eta sakona besterik ez da: «La revolución es un cambio profundo y rápido de una sociedad». Baina nekez gertatuko da indarkeriarik gabe, gizakiak bere baitan daramalako indarkeriarako joera, eta klase gainartzaileek ez dutelako utziko beren nagusitasuna indarkeriarik gabe.
Iraultzak forma eta eduki ugari har baldin baditzake ere, historikoki, iraultza modernoari begira, iraultza marxistan ikusten du berak kontzeptua berez dagokion adieran. Marxismoaren arabera, hauxe litzateke iraultza:
La revolución supone un cambio profundo, y decide un cambio profundo, quiere decir un cambio en la estructuras sociales, en las estructuras mismas que relacionan a los hombres en el orden económico, y después también en las superestructuras que son una consecuencia de esas estructuras, pero este cambio sólo es revolucionario cuando se produce de una manera rápida y hasta cierto punto con ruptura y con destrucción de un orden legal existente.
Marxistek, hala ere, horrelako iraultza asmatu badute eta beharrezkotzat jotzen badute ere, ez dute indarkeria indarkeriagatik defenditzen[65]. Marxistentzat, indarkeria baliabide bat da, gizarte zuzenagoa, klaserik gabekoa lortzeko. Ez dute gerra gerragatik aldarrikatzen; gerra kentzeko aldarrikatzen dutela gerra, dio gure autoreak; berari paradoxikoa iruditzen zaio hori, baina horrela omen diote[66].
Marxismoaren ustez, erreboluzioa beharrezkoa da, eta horretarako beharrezkoa da indarkeria, klase gainartzaileek ez dutelako utziko bestela beren boterea. Karlos Santamariaren iritziz, nolabaiteko fedea dago tesi horretan: fede itsua borroka armatuaren eraginkortasunean.
Berak ez du uste iraultzazko indarkeriaren eraginkortasuna batere argi dagoenik, batetik horren aurrean boteredunek badakitelako beren armak egokitzen, eta, bestetik, indarkeria aukeratzean, justiziaren alde ari denak bere arrazoiaren partea galtzen omen duelako:
... si yo discuto y tengo razón, en el momento que apelo a la fuerza, he perdido una parte de mi razón y mi adversario se frota las manos porque me ha llevado a un terreno en el que ya no le importa que yo tenga razón («Marxistas y cristianos ante la violencia», Parroquia San José Obrero Hernani, 1968-04-25, 10).
Batzuek indarkeria iraultzailearen bidez askatasuna lortu nahi dute; gure autorearentzat, paradoxa handia dago hor. Bakezaleak askatasuna lortu nahi du, baina indarkeriarik gabe, indarkeriaz indarkeria gehiago besterik ez delako ekartzen, beraren ustez.
Bestalde, kontuan izan behar dira, Santamariaren ustez, indarkeria iraultzaile armatuak gizadiari dakarzkion oinaze, sufrikario eta neke-penak, haren eraginkortasuna eta etika epaitzean.
Bi aldetako indarkerien artean
Egiturazko indarkeria instituzionalaren eta indarkeria iraultzailearen artean aukera egin behar ote da? Karlos Santamariaren iritziz, bakezalearen aukera ez dago indarkeriaren —bortxakeriaren— eta 'bortxa ezaren' artean —hori oso erraza litzateke—, sarritan egiturazko indarkeria instituzionalaren eta indarkeria iraultzailearen artean baizik.
Bien artean —edo bien barruan— gertatzen da sarritan bakezalea. Santamariaren iritziz, indarkeria ez da gehienetan guregandik kanpo dagoen zerbait; gure inguruan eta geure barruan dago indarkeria, eta ez dago aukeratzerik indarkeriaren eta ordenaren artean. Hortxe dago zailtasuna, hain zuzen ere[67].
Zer egin inguratzen gaituen, denok hartuta gauzkan indarkeriaren aurka? Alde batera indarkeria eta bestera bakea jartzerik balego, inor gutxik izango luke zalantzarik aukera egitean; bakearen aukera egingo luke, alegia. Baina, maiz, bi edo gehiago indarkeria moten artean aukeratu beharrean aurkitzen gara, beraren ustez[68].
Egoera horretan ez dago aingerukerian erortzerik, eta norberaren bakezaletasun teorikoan babesterik. Era askotako indarkerien konplexutasuna ezagutuz eta gu geu horren barruan gaudela aitortuz, egin ahal izango dugu onik mundu gizatiarragoa bideratzen. Bakezalea ere indarkeria mota bataren ala bestearen artean aukera egin beharrean gertatuko da, hor barrutik bere aukera bakezalea ipintzeko. Izan ere, «muchas veces el querer rechazar un género de violencia equivale a aceptar la complicidad o la participación por el otro género de violencia». Bakezalea, armarik ez hartzea printzipioz erabakita daukalarik, herriaren inbaditzailearen jokoan eror daiteke, armarik ez hartzean. Zapaltzailearen aurrean, bakea soilik aldarrikatzen duena, zapaltzailearen errukide bihur daiteke. Horregatik, beraren ustez, bakezaletasun absolutua eta manikeoa ez da onartzekoa.
Kontradikzio horretan bizi behar ote du bakezaleak? Karlos Santamariak kristau-bakezaletasun ez-absolutuan eta 'bortxa eza aktiboan' aurkituko du irtenbidea, teorian behintzat. —Beherago azalduko ditugu beraren iritzia eta jarrera bi puntu horiei buruz.
Kristautasuna eta indarkeria iraultzailea
Gerraren indarkeriaz geroago jardungo dugu; indarkeria iraultzaileari buruzko bere iritzia agertzeko bi maila bereizten ditu Santamariak: a) Kristau-moral soilaren ikuspegia; b) iraultzaren teologia modernoa.
Nazioen arteko gerrari eskatzen zaizkion baldintzak eskatzen dizkio Karlos Santamariak indarkeria iraultzaileari ere: a) Helburu zuzena; b) baliabide bakezkoak agortuta egotea; c) egingo diren kalteak, lortuko diren onurak baino txikiagoak izatea; d) indarraren erabilera ahalik eta gehien mugatzea; e) eta baliabide inhumanoak baztertzea.
Horiek betez gero, iraultza bortxazkoa zilegi izan daiteke, kristau-moralaren ikuspegitik. Hala ere, Karlos Santamariaren iritziz, Eliza ia beti iraultzailearen kontra egon da, matxinada armatua Elizaren interesekin bat etorri ez denean.
Desgraciadamente la Iglesia no ha tomado, no ha llevado a la práctica el principio revolucionario, y estos principios de los moralistas creo que no ha sido usados nunca o casi nunca («Marxistas y cristianos ante la violencia», Parroquia San José Obrero Hernani, 1968-04-25, 54).
Horri kontrajarriz edo, Karlos Santamariak fedearen eta teologiaren aldetik iraultzak dituen arrazoiak nabarmentzen ditu, Y. Congar teologoaren eta bereziki Camilo Torresen hitzak eta jokabideak azalduz. Eta ondorioz hau dio azken honi buruz:
Nadie puede negar la gran generosidad e incluso la profunda lógica de la figura de Camilo Torres. Frente al egoÃsmo, la pereza, la cobardÃa de tantas gentes, de tantas gentes que cierran los ojos a la injusticia para no enterarse de que el hambriento está a la puerta y el sediento y el que está perseguido, para no enterarse de esa injusticia cierran los ojos, se envuelven en su propia cobardÃa («Marxistas y cristianos ante la violencia», Parroquia San José Obrero Hernani, 1968-04-25, 14).
Che Guevararen ereduari buruz ari dela, eta horren borrokaren handitasuna, baina aldi bereko eraginik eza, nabarmendu ondoren, zera dio:
Biolentzia, gogortasuna, beharrezkoa da, bai, gure mundua zuzentzeko. Baiñan zer nolako gogortasuna? Hori da ta hori izango da, gaur eta biar, problema izugarria. Batez ere ebanjelioko politika eta kristau-politika baterako[69].
Berriro ere bakezalearen eta justiziazalearen arteko tirabira aurkitzen dugu. Eta indarkeria, 'datorrenetik datorrela', kondenatu egin behar delako haren kontra dago bera; horretan, Elizaren beraren irakatsiekin bat datorrela uste du[70].
Indarkeria iraultzailea eta bortxa eza
Camilo Torresen eta Che Guevararen irudien —eta ereduen?— aurrean, ordea, Luther Kingena hobesten du Karlos Santamariak. Hark Gandhi-ren bortxa ezaren metodoa aukeratu zuen USAko beltzen eskubideen alde borrokatzeko. Hura ere kristaua zen, artzain protestantea. —Bortxa ezaz ere gero luzeago hitz egingo dugu, baina, hemen zerbait esan beharra dagoela dirudi.
Camilo Torresen heriotza tragikoa (1966) gogoratu ondoren, honela dio:
Pero he aquÃ, al cabo de poco más de dos años, otro cristiano también cae bajo las balas de sus enemigos, y es también un revolucionario, y es también un pastor de la Iglesia... («Marxistas y cristianos ante la violencia», Parroquia San José Obrero Hernani, 1968-04-25, 14).
Eta beheraxeago dio:
Y nadie puede decir que su acción haya sido menos efectiva ni mucho menos que la de Camilo Torres. Esa acción ha tenido una resonancia histórica extraordinaria, y culminará probablemente con el triunfo, porque la fuerza moral que está realizando, no sólo en América sino fuera de América, es extraordinaria («Marxistas y cristianos ante la violencia», Parroquia San José Obrero Hernani, 1968-04-25, 14).
Bortxa eza ez da, ordea, armarik ez erabiltzea, besterik gabe; are eta gutxiago, eskuak tolestatuta gelditzea, zuzengabekeriaren aurrean. Indarkeria baino okerragoa da gure autorearentzat, indarkeriari ezezkoa esan eta geldi eta lasai gelditzea[71].
Gandhiren eta Luther Kingen bortxa eza, ordea, ez da geldi egotea, bizia eta aktiboa da: «La no-violencia-activa» idazten du. Beraren iritziz,
... la no-violencia-activa, no es la aceptación del 'statu quo', ni es el inmovilismo, ni es la cobardÃa, ni es tampoco el reformismo lento, inoperante que hace esperar siglos y siglos («Marxistas y cristianos ante la violencia», Parroquia San José Obrero Hernani, 1968-04-25, 14).
Bortxa eza aktiboak indar morala ipintzen du iraultza armatuak ipintzen duen indar armatuaren kontra. Eta beraren ustez, benetako kristautasuna, Ebanjeliotik edaten dena, Gandhi-ren humanismotik askozaz hurbilago dago, humanismo marxistatik baino, indarkeriaren erabilerari dagokionez. Dena dela, kontuan izan behar da beste nonbait Gandhi jokabide sozial atzerakoia kritikatu duela gure autoreak, eta alde horretatik onartezintzat jotzen duela mendebalderako eta garai honetako Indiarako ere.
[61] «Ce n'est peut-être pas le moment de discuter s'il y a encore aujourd'hui des guerres justes, puisque la violence déborde largement le cadre de la guerre comme institution juridique. L'action pacifique ne peut donc pas viser la guerre internationale comme le danger et le mal le plus grave: c'est toute l'ambiance de notre monde qui est infectée de violence...» («Action pour la paix et réalisme politique», Revista del Centros de Estudios CientÃficos, 1).
[62] «En el llamado reino de la naturaleza la violencia no existe, ya que toda violencia propiamente dicha implica siempre, por definición, referencia a cierto orden pre-establecido» («La violencia», El Diario Vasco, 1968-03-31).
[63] «Eliza eta bortxa», in: Jakin 30 (1968), 43.
[64] «Ahora bien, lo trágico del caso es, que muchas personas no ven este panorama de la violencia completa, sólo ven algunos aspectos exteriores de la violencia. Ven la violencia en un hombre que maneja un fusil o una ametralladora, pero no la ven en una situación de injusticia o de opresión o de miseria, que ha llevado a ese mismo hombre a la desesperación» («Marxistas y cristianos ante la violencia», 1968-04-25, 4).
[65] Marxistak indarkeriazale soiltzat eta gorrotoaren zabaltzailetzat hartu ohi dituzten «bakezaleen» aurka honela dio: «SerÃa un error confundir la violencia marxista con el odio, y la 'no-violencia' gandhiana con el amor. Esto resultarÃa demasiado simple y también demasiado falso. No parece que Marx haya predicado nunca el odio. La expresión que él empleaba en alemán fue traducida a los idiomas latinos por 'antagonismo de clase'. El antagonismo es un fenómeno normal en la naturaleza pero no el odio. El odio es una enfermedad moral» («Gandhi y Marx», El Diario Vasco, 1967-11-19).
[66] Maoren hitz batzuk dakartza: «Para suprimir la guerra no hay más que un medio: oponer la guerra a la guerra; oponer la guerra revolucionaria a la guerra contrarrevolucionaria; oponer la guerra nacional revolucionaria a la guerra nacional contrarrevolucionaria; oponer la guerra revolucionaria de clases a la guerra contrarrevolucionaria de clases» («Marxistas y cristianos ante la violencia», 1968-04-25, 8).
[67] Berak dioenez, «la violencia está en todas partes, la violencia no está sólo en una parte, la violencia está envolviéndonos» («Marxistas y cristianos ante la violencia», 1968-04-25, 7).
[68] «... la cuestión que se les plantea hoy a muchos hombres no es la de elegir entre la violencia, por una parte, y un verdadero orden, una verdadera justicia, una verdadera paz, por la otra. Esta elección no ofrecerÃa, evidentemente, ninguna duda, ninguna dificultad. Para muchos millones de hombres no existe la posibilidad de elegir la paz y la tranquilidad» («La violencia», El Diario Vasco, 1968-03-31).
[69] «Galdera zenbait 'Che' Gevara ta kristau-konzientziaz», in: Jakin 27-28 (1967), 13.
[70] «Ez da egia, beraz, Elizak beti nunai gogortasuna kondenatzen duanik. Hortaz oso jakinduri handia erakusten du, gogorkeri batetik iges egiten saiatzean, beste biolentzi handiago batean erori ditekealako. Zazpi begiekin ibili behar da, izan ere, sail hontan; gauza bakoitzari bere egiazko izena ezarri behar zaio».
[71] «Nik ez det uste ebanjelioaren erantzuna fusilla artu ta mendira ateratzea izan ditekeanik. Nik —berriz ere esan— ez det uste kañoiak ta bonbak herriari zuzentasuna ta zoriontasuna ekarriko dietenik, baizik gaitz ta nahigabe izugarri asko. Baina, ziur nago, imperialismo ekonomikoaren gorputzilla igarotzen ikusteko elizako atarian eseritzea ebanjelioko postura ez dala. Eta moralista ta teologoei egiten diet galdera: kristauen bidea, nundik?» (Jakin 27-28, art. aip., 15. or.).
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).