Karlos Santamaria eta haren idazlanak

Aurkibidea

Aitzin-oharra

40 urteko ibilaldia bake-lurralderako bidean

Kontzeptuak, maisuak eta ereduak

Kontzeptuak

— Indarkeria

— Gerra (klasikoa)

— Iraultza

— Gerra iraultzailea eta gerrilla

— Belizismoa

— Bakea

— Bakezaletasuna

— Bortxa eza

— Koexistentzia

Maisuak

Ereduak

Bonba atomikoa eta blokeen banaketa

Garai bakoitzak bere gerra modua

Aurrerapen zientifiko-teknikoen anbiguotasuna

Gerra nuklearraren benetako arriskua: beldurra

Bipolarizazioa, bipolarismoa eta neutraltasuna

Disuasioaren kontra-arma

Disuasiotik kooperaziora negoziazioaren bitartez

'Pax Christi'. Hezkuntza, ekintza eta mistika

Mugimenduaren mistika

Mugimenduko kidearen erantzukizun pertsonala

Mugimenduaren espiritualitatea: unibertsaltasuna

Aurrera begira

Gerraren oinarrian indarkeria

Indarkeria egiturazkoa eta instituzionala

Indarkeria iraultzailea

Bi aldetako indarkerien artean

Kristautasuna eta indarkeria iraultzailea

Indarkeria iraultzailea eta bortxa eza

Zilegi izan ote daiteke gerra bonba atomikoaren garaian?

Gerra ofentsiboa, defentsiboa eta prebentiboa

Gerra zuzenaren baldintzak

Armamentu atomikoaren gaitzespena

Gerraren etika eta bakearen mezua

Bakea eta justizia. Zer da bakea... Bakearen baldintzak

Bakearen adiera eskasak eta okerrak

— Adiera juridizista

— Adiera pelagiarra

— Adiera marxista

— Adiera filantropikoa

Bakearen kristau kontzeptua

— Bake teologikoa

— Bake politikoa eta soziala

Bakearen dimentsioak

— Bihozkidetasuna

— Askatasuna

— Ordena

— Lasaitasuna edo baretasuna

— Historikotasuna

Bakezaletasuna eta bakezaletasunak

Baztertzeko bakezaletasunak

— Beldur-bakezaletasuna

— Bakezaletasun sentimentala

— Bakezaletasun magikoa

— Bakezaletasun idealista eta utopikoa

— Bakezaletasun manikeoa

— Bakezaletasun testimoniala edo erakutsizalea

Bakezaletasuna eta politika

Bakezaletasuna eta desarme nuklearra

Bakezaletasunaren etorkizuna

Bakearen aldeko ekintza

Bakea: dohain teologikoa eta ekintza historikoa

Bakea bideragarria da... Bakearen esperantza

Kristauaren erantzukizuna bakeari begira

Kristautasuna eta bakezaletasuna

Bakegintza: zuzengabekerien aurkako borroka

Bakerako neurri politiko-sozialak eta diplomatikoak

Bake-espiritua: tolerantzia

Kristaua gerran

Bortxa eza

Euskal Herriko indarkeria

 

Bonba atomikoa eta blokeen banaketa

 

     Karlos Santamariaren gerrari eta bakeari buruzko pentsamendua ez da inola ere abstraktua; garai eta testuinguru oso konkretutan garatzen da, eta horri buruzko zuzeneko erreferentzia dauka.

     1945-1985 bitarteko garaia bi faktoreok definitzen dute bereziki: a) Arma atomikoaren sortzeak eta zabaltzeak; b) Bi blokeen eratzeak, USAren eta SESBen gidaritzapean. Mundua bi bloke ideologiko eta militarretan banatu zen Mundu zabaleko II. Gerraren ondoren, eta, horien arabera, bi erakunde militarretan antolatu ziren: NATO eta Vartsoviako Paktua. Arma atomikoen handitzea, aurreratzea eta zabaltzea, batetik, eta bipolarizazio ideologiko-militar hori, eta horren inguruan eraturiko armamentu-lasterketa eta 'gerra hotza', bestetik, koordenatu erabakigarriak izateaz gainera, etengabeko erreferentzia dira gure autorearen pentsaeran eta gogoetan.

     Beraren ustez, 'aro berria' ireki du bonba atomikoak: «Se ha hablado mucho, se habla y se seguirá hablando de la bomba atómica durante largo tiempo, acaso durante siglos, porque esta invención es de las que abren paso a Eras nuevas» («Hoy se lanza la bomba átomica — ¿Puede ser destruido nuestro planeta?», La Voz de España, 1946-06-30). Aurrenik, fisiozko bonba, Hiroshiman jaurtitakoa; geroxeago, 1949an Sobiet Batasunak ere lortua zuen bere fisiozko bonba, amerikarrena baino bost aldiz indartsuagoa. Horren ondorioz dator amerikarren aldetik fusiozko bonba edo bonba termonuklearra; 1954an egin zuten bonbaren lehen proba publikoa...

     Honela laburbiltzen du autoreak lehen 10 urteetako arma nuklearren eboluzioa bere aipaturiko liburuan (113. or.):

 

En resumen, en poco más de diez años los avances de la bomba habían sido espectaculares. Se había perfeccionado el proceso de explosión de la bomba, aumentando enormemente su rendimiento energético; la potencia de la misma había sido multiplicada por mil respecto a las bombas de la primera generación; su radio de acción se había hecho ciento cincuenta veces mayor y los arsenales de bombas habían crecido en doscientas o trescientas unidades.

       Los defensores de la nueva arma podrían, pues, sentirse satisfechos de la capacidad inventiva de sus investigadores. Pero, en realidad, la espiral tecnológica había jugado una nueva mala pasada al género humano. El camino del apocalipsis nuclear estaba abierto.

 

Garai bakoitzak bere gerra modua

 

     Ezaguna da garai bakoitzak bere gerra egiteko modua izan duela, batez ere aurrerapen teknikoen eta armamentu militar berrien araberakoa.

 

Cada civilización técnica incluye una manera propia de hacer la guerra. Así, las guerras del 14 y del 39 se corresponden con la era industrial. La guerra nuclear y la posnuclear son un producto de la era posindustrial. La guerra tecnológica coincidiría, en cambio, con la aparición de una nueva edad a la que algunos llaman ya la edad tecnológica[24].

 

     Gure autorearen ustez, esan daiteke, esan, bonba atomikoak gerraren kontzeptua bera ere aldatu egin duela nolabait. Baina oraindik gehiago aurrerapen elektronikotan oinarrituak ekarriko du gerraren kontzeptuaren eta moduaren aldaketa sakona. «Gerra teknologikoa» edo «gerra postnuklearra» deitzen dio horri. Goi-mailako teknologiako armekin lotuta dago hori, ordenagailu bidez egingo dena.

     Zertan datza aldakuntza hori? Bi faktore aipatzen ditu bereziki: a) Gerraren helburua; b) Gerraren zelaia.

     Helburuari dagokionez, honela dio:

 

Hasta ahora, y más aún en los últimos tiempos, el modo de realizar esa 'imposición' [edozein gerrak daramana] a la que hemos aludido, y que está en la esencia de la guerra, ha consistido en matar y destruir. La bomba de Hiroshima, y todo lo que ha seguido a ésta, opera, precisamente, en dicha línea: actualmente el poder mortífero y destructivo de las armas se expresa ya en cifras astronómicas. Al contrario de esto, la guerra tecnológica consistirá más bien en detectar, paralizar, inmovilizar, inutilizar, interferir, desactivar, dejar fuera de juego a todos los medios militares, industriales, sociales, etc., del adversario[25].

 

     Beraren ustez, horrelako gerra postnuklearra gehienbat defentsiboa izango litzateke: «El aforismo: 'la mejor defensa es el ataque' se trocará en cierto modo, por uno nuevo: 'el mejor ataque es la defensa'»[26]. Dena dela, 'defentsa-gerra' izango dela esateak ez du inola ere iradoki nahi horren zuritzea[27].

     Gerraren zelaia ere aldatuz —zabalduz— joan da, «teknikak eta zibilizazioa aurreratu diren neurrian». Garai batean, lurrean bakarrik egiten zen gerra. Gerra medikoek, eta seguruenik lehenagokoek, itsasora zabaldu zuten borroka-zelaia: «Guerra por tierra y por mar»... Gero hegazkin militarra etorri zen: «Guerra por tierra, mar y aire»... Bestalde, XX. mendean neurri batean mundu zabaleko gerrak izan ditugu. Hemendik aurrera, misil kontinenteartekoari esker, espazioa ere gerra-zelai bihur daiteke. Honela dio autoreak, 1985eko egoerari buruz:

 

En el momento actual, el hecho de que los misiles intercontinentales estén volando ya por encima de la estratosfera, nos obliga a reconocer que el escenario de una guerra posible debe ser ampliado a la atmósfera exterior o inosfera, e incluso hasta niveles del orden de los ciento cincuenta mil kilómetros, sin que en esto haya exageración alguna. Una batalla entre misiles en esa zona sublunar es perfectamente concebible en el estado actual de cosas y podría tener lugar en el contexto de una guerra entre las dos superpotencias que estallase en este momento.

 

     Eta bukatzen du: «A partir de ahora podrá, pues, hablarse con cierta verosimilitud de 'gerra en tierra, mar, aire... y espacio'»[28].

     Bonba nuklearrak bere indarra erakutsi duenetik, arma «postnuklearrak» erabiltzeko bidea ireki den arterako garaian kokatzen da Karlos Santamariaren gerrari eta bakeari buruzko pentsamendua. Tartean dago armamentu nuklearren lasterketa bizia eta horien pilatzea bi blokeen aldetik. 40 urteko tarte horretan, erabili, ez dute erabili arma ikaragarri hori; baina 'gerra hotzak' bere legea eta beldurra ezarriak ditu.

 

Aurrerapen zientifiko-teknikoen anbiguotasuna

 

     Aurrerapen tekniko-zientifikoen ondorioa da, beraz, gerraren aldaketa ere. Izatez, Karlos Santamaria matematikaria da, eta aurrerapen zientifiko-teknikoen mireslea eta kantaria. Baina aldi berean etikaren zentzu bizia du. Bi barne-indarren artean mugitzen da beraren pentsamendua, azterketa honen tituluan bertan adierazita geratu denez.

     Aurrerapen zientifiko eta teknikoekiko sentiberatasuna oso handia du berak; horien didaktizazioa egitearen kezka du bere artikuluetan: Energia nuklearraren inguruko albisteak zabaltzen ditu gerraz eta bakeaz bere irakatsia jaulkitzeko aitzakiatan ere.

     Aurrerapen zientifiko-teknikoen bitartez mundua menperatu nahia gizakiaren muin-muinean dago, eta bazterrezina du berak nonbait grina hori; hala ere, horrek dakarkion arriskua gogoetatu beharrean aurkitzen da Santamaria. Prometeoren mitoa aipatu ondoren, honako gogoeta hau egiten du:

 

¿Qué significa ese inmenso relato de Prometeo? Entre otras cosas significa, sin duda, que el hombre no debe acosar a la Naturaleza y que el querer hurgar demasiado en los secretos de ésta puede acarrearle pésimas consecuencias. Por ejemplo, está claro que estas expediciones astronáuticas de ahora no pueden traer cosa buena a la Humanidad («El peligro lunar», El Diario Vasco, 1967-07-02).

 

     Azken paragrafoko pesimismoa harrigarri xamarra gertatzen da. Horietatik etor daitekeen ilargipeko gerraren arriskua eta ilargitik lurrera ekar dezaketen birusarena aipatzen ditu. Beraren lehen artikulukoa da paragrafo hau. Gerora, aurrerapen tekniko-zientifikoei buruz, eta bereziki energia nuklearraren aurkikundeari buruz, beraren iritziak askozaz positiboagoa dirudi[29]. Dena dela, bere aldetik ez dauka benetako kondenarik, eta gizaki prometeotarra beti izango dela pentsatuz gelditzen da:

 

... algunos timoratos se preguntan si no sería mejor atenerse al mito prometeico y renunciar a estas locas empresas. Reconozcamos que el hombre no sería el hombre si así lo hiciese. El hombre es Prometeo y Prometeo es el Hombre. No hay quien pueda separar al uno del otro («El peligro lunar», El Diario Vasco, 1967-07-02).

 

     Urtebete geroago, beste artikulu bat idatzi zuen estilo berekoa: «Hoy se lanza la bomba atómica — ¿Puede ser destruido nuestro Planeta?» izenburupean. Amerikarrek bonba atomikoaren —termonuklearraren— proba zeukaten iragarrita, Pazifikoko Bikini uhartean. Energia atomikoaren aurkikuntzaren garrantzia handia iruditzen zaio, aro berria irekitzen duten horietakoa. Berriro ere ikasgai didaktikoa eskaini nahi du, horrelako proba atomikoak izan dezakeen eragina egunkariaren irakurleei azalduz. Horretaz baliatzen da horrek azpian sortzen duen gerra eta bakeari buruzko problema gogoratzeko; izan ere, USAren eta SESBen arteko armamentu-lasterketa hasia zegoen ordurako; artean, Amerika oso aurretik zihoan, baina laster etorriko zitzaion ondoren Sobiet Batasuna, parean jartzeraino.

     Aurrerapen tekniko-zientifikoek beren baitan alde bi dituzte, beraren iritziz: eraikitzailea eta suntsigarria[30]. Energia nuklearraren aurkikundea, gizakiak sua aurkitu zuenekoarekin konparatzen du. Fenomeno horren aurrean ere etikak agindu behar du, gure autorearen iritziz. Zientzia-tekniken aurrerapenak makina bihurtzeko joera du, bere lege propioa duena, gizakiaren eskuetatik aparte. Horren ondorioa da, E.P. Thompsonengandik harturik, gogoratzen digun «exterminismoaren» arriskua, gorago aipatu duguna.

     Gizakiak, ordea, bere aurkikunde zientifiko-teknikoen jabe izan behar du: hortxe dago irtenbide bakarra. Honela amaitzen du bere lehen artikulu hura: «En esta situación nos hallamos. La fiera atómica ha sido descubierta. Pero ahora hay que domarla... si no nos devora ella antes».

     Hortxe dago koska...

 

Gerra nuklearraren benetako arriskua: beldurra

 

     Lehen bonba atomikoa Hiroshima gainean jaurti zutenetik, armamentu atomikoen lasterketa bizi-bizian hasia zen eta geldiezina gertatu zen gerora, mila eratako bonbak (handiak eta txikiagoak), eta horiek jaurtitzeko misilak gero eta konplexuagoak eta irismen handiagokoak, eta horiek gidatzeko sistemak gero eta zehatzagoak eta doiagoak, armamentu-sistema horien ugaritze eta zabaltze gero eta handiagoak... Honela laburbiltzen du bere gogoeta 40 urteko armamentu nuklearren eboluzioari buruz bere liburuan (136. or.):

 

Realmente, el progreso realizado por las armas nucleares en estos cuarenta años es tan grande que las primeras bombas atómicas de Hiroshima y Nagasaki parecen hoy un simple juego de niños, unos insignificantes petardos, comparadas con las últimas realizaciones de la era balístico-nuclear[31].

 

     Karlos Santamaria beti erne egon da armamentuen lasterketa horren aurrean berrogei urteotan, eta horren inguruan gertatu diren mehatxu larrien eta eratu diren harreman diplomatiko eta negoziazioen aurrean. —Esana dugunez, amerikarrek bonba atomikoa lehen aldiz Japonian erabili ondoko egunetan agertu zituen bere lehen bi artikuluak.

     Gerraren mehatxua, areago gerra nuklearraren mehatxua, beti bertan dago Karlos Santamariaren pentsaeran, hasieratik bukaeraraino. Esan daiteke, esan ere, bere pentsaeraren testuingurua eta iturria horixe dela. Gerra nuklearra obsesioa da Karlos Santamariarengan; hala ere, horren barruan esperantza ipintzen saiatzen da.

     Gerra nuklearraren benetako arriskua «ikusi» arren, gure autoreak ez luke izan nahi alarmistegia; baina ez du itsua ere izan nahi, eta arriskuak errealismoz razionalizatzen saiatzen da. Katastrofearen arriskua benetakoa dela esan arren, ez du katastrofismora lerratu nahi.

     Adierazgarria da aipatua dugun autorearen lehen artikuluaren titulua: «Se está iniciando la fase final de la historia de la humanidad?». Tonu apokaliptikoa hartzen du sarritan gerra nuklearraren mehatxuaren salaketak:

 

Como si fuese poco el haber vivido una larga guerra —'más violenta, más extensa y más cruel que ninguna otra'—, nos hallamos ahora ante este invento extraordinario que arrastra la atención universal y nos hace pensar, no sin fundamento, en la iniciación de una fase final, apocalíptica, en la Historia de la Humanidad.

 

Baina hasierako sarrera apokaliptiko eta guzti, gure autorea beste tonu didaktiko batera pasatzen da, gustatzen zaionez, hain suntsitzaile den aurkikunde horren azpiko azalpen zientifiko laua emateko. Horren esplikazio zientifikotan luzatzen da bereziki gure autorea artikulu honetan.

     Jabetuta dago batzuetan hitz handiak eta esamolde beldurgarriak erabiltzen direla etsaia beldurrarazteko: hori atzerarazteko, 'disuasiorako' armatzat erabiltzen da gerraren inguruko hizkera apokaliptiko ikaragarria:

 

En el lenguaje de la disuasión no hace falta que las palabras que se empleen respondan a hechos reales o posibles; lo importante es que tales palabras sean capaces de inspirar terror. Está acertado Kissinger al afirmar que el 'lenguaje apocalíptico' es una parte esencial de la estrategia de la disuasión.

 

'Galaxietako gerra' esamoldea horietako bat da, beraren ustez. Zentzu razionalik ez duten horrelako esamoldeen aurka agertzen da Karlos Santamaria.

 

Bipolarizazioa, bipolarismoa eta neutraltasuna

 

     Berrogei urte horietako geopolitikaren fenomenorik funtsezkoena bi blokeen arteko bipolarizazioa izan dela esan dugu. Berak bereizi nahi ditu 'bipolarizazioa', gertakaria denez, eta 'bipolarismoa', estrategia politikoa denez:

 

La bipolarización es un hecho, el hecho de la división del mundo en dos bloques. El bipolarismo es, en cambio, una ideología política consecuente con ésta, la cual se da en los dos bloques y consiste precisamente en profundizar y endurecer esta división hasta conseguir la destrucción del bloque contrario («OTAN y CEE: juego con dos cartas», El Ciervo 405, 1984-11, 1)[32].

 

     Bi blokeen inguruan eratu nahi ditu estatu eta herri guztiak bipolarismoak. Karlos Santamaria bipolarismoaren aurkakoa da; hori hautsi beharra aldarrikatzen du. Neutraltasunaren aldekoa da. Espainia NATOn sartu eta hori erreferendumaren bidez berretsi zeneko testuinguruan ukitzen du bereziki berak neutraltasunaren arazoa. Calvo Sotelo gobernuburuak Espainia erakunde militar horretan sartu zuenean, Karlos Santamaria alde agertu zen, beraren ustez, Espainiak ez baitzeukan nazioarteko jokotik aparte gelditzerik.

     Geroago, berriz, eta erreferendumaren inguruan, leundu egin zuen bere jarrera. Beraren ustez, Espainiak NATOn nolabait jarraiturik ere, ez zuen Amerikaren jokoan erori behar, ezta bi blokeen jokoan ere (ik. 1985ean Argia-n egindako elkarrizketa, gorago ere aipatua); nolabait hori apurtzeko jokoa egin behar zuen Estatu Espainolak.

 

Disuasioaren kontra-arma

 

     Berrogei urtez arriskua hortxe egon da —eta hortxe dirau—, baina bonba atomikoa ez da inolako gerratan lehertu. Armak beti erabiltzeko egin ohi dira; bonba atomikoa, berriz, ez da erabili berrogei urtetan, Hiroshimakoaren eta Nagasaki-koaren ondoren... Horren arrazoiak —horren logika— argitzen saiatzen da Karlos Santamaria, eta gehienbat arma atomikoaren beraren izaera ikaragarrian aurkitu uste du.

     Armamentu nuklearren lasterketa, horiek erabiltzeko mehatxuak, horien gain ezarritako gerra hotza eta guzti, berrogei urteetan ez da gerra nuklearra lehertu. Zergatik? Konstatazio horretatik eta ondoriozko galderarekin hasten du gure autoreak bere La amenaza de gerra nuclear liburua:

 

Desde el lanzamiento de las bombas de Hiroshima y Nagasaki, el arma atómica no ha vuelto a ser utilizada [...] Lo que no ha ocurrido en cuarenta años, ¿podrá suceder ahora que la Humanidad se encuentra mucho más mentalizada que en el pasado sobre los peligros de una guerra atómica? Convendría examinar las circunstancias y los motivos de esta no-utilización (19. or.).

 

     Liburuaren lehen parte osoa (19-48 orrialdeak), hain zuzen ere, galdera horri erantzuteko analisia da. Bertan zenbait arrazoi (politikoak, humanitarioak, estrategikoak) aztertzen ditu, honako krisi hauetan bonba atomikoa ez erabiltzeko: Berlingo krisia, SESBek hiria itxi zuenekoa (1948); Koreakoa, MacArthur jeneralak Txinaren aurka bonba atomikoa erabiltzea proposatu zuenekoa (1951); Vietnamekoa, Diên-Biên-Phu-ko batailan amerikarrak bonba atomikoa jaurtitzear egon zirenekoa (1954); Suezekoa, non USAk eta SESBek Frantzia eta Ingalaterrari atzerarazi zien (1956); eta Kubakoa, non benetan lehen aldiz gerra termonuklearraren arriskua oso hurbilekotzat hartu baitzen (1962).

     Azken krisi horri buruz, honako ohar hau egiten du Karlos Santamariak:

 

En realidad los dos adversarios [AEB eta SESB] estaban de acuerdo en una sola cosa, pero lo estaban plenamente: el choque atómico debía ser evitado a todo precio. Esto es lo que Robert Aron denominará la paradójica 'alianza ruso-americana' contra el enemigo común. Cuál es el enemigo común? El enemigo común de las dos superpotencias es la guerra nuclear[33].

 

     Azken batean, zergatik ez zuten 40 urtetan bonba atomikoa erabili? Karlos Santamariak hiru fase ezberdin bereizten ditu SESBen eta USAren arteko armamentu-lasterketaren historian: a) Amerikak arma atomikoaren monopolioa eduki zuenekoa (1949ra artekoa); b) USAk SESBekiko nagusitasun atomikoa eduki zuenekoa (1962ra artekoa); c) bi superpotentzien arteko oreka ezegonkorrarena (1985era artekoa). Hiru faseotan bonba atomikoa erabili ez baldin bazuten, alde batetik eta bestetik ipinitako helburu estrategikoengatik —batzuetan amerikarren kalkulu estrategiko okerrengatik— izan zen, beraren iritziz.

     Baina guztiaren azpian disuasioaren estrategiak jokatu du eginkizun funtsezkoa, gure autorearen iritziz, gerra nuklearra ez lehertzean. Honela definitzen du berak taktika hori —1983an zioen hau—:

 

Inventada a mediados de los años cincuenta, la estrategia político-militar de la disuasión ha servido para mantener, no diremos la paz —una verdadera paz— pero sí una situación de no-guerra ya nuclear que ha durado casi treinta años aunque en este momento se encuentra en plena crisis («El fracaso de la disuasión», El Diario Vasco, 1983-10-09).

 

Disuasioa bi blokeek armamentuetan duten nolabaiteko orekan oinarritzen da: 'Izuaren oreka', esan ohi denez, eta gure autoreak berresten duenez[34].

     Izan du baliorik disuasioaren arma psikologikoak, beraren iritziz[35]. Arma atomikoa erabiltzetik aldentzeko balio izan du gutxienez. Hala ere, 1984tik aurrera horrek bere baliagarritasuna galdu duelakoan dago Karlos Santamaria, besteren artean haren oinarrian bide zegoen armamentuen «berdinketa estrategikoa» gezurrezkoa zela ikusi delako. Beraren esanetan, 60ko eta 70eko hamarkadetan disuasioaren estrategiak aski ondo funtzionatu izan zuen, hasiera-hasieratik hainbat kritika izan bazituen ere, bakea segurtatu ordez arrisku handiagoan ipintzen zuelakoan. Honako kritika hauek egin izan zaizkio disuasio-estrategiari: a) Garestia da oso, eta munduko gosea kendu eta beste behar batzuk asetzeko beharko liratekeen diruak xahutzen dira; b) Etengabeko tirabira eta arriskua iraunarazten ditu; c) Gerra hotzaren gainean dago eraikita, eta etengabeko gerra-mehatxua barruan darama; d) Egiazko prozesu politikoa izoztu egiten du, eta nazioarteko arazoak konpontzeko bidea ixten.

     Santamaria bera zalantzan agertzen zaigu sarritan disuasio-estrategiari buruz: horren balio, baliagarritasun eta iraunkortasunari buruz. 1984an Jaunaren deia aldizkarian argitaraturiko artikulu luzean —«Gerra nuklearraren meatsua eta Europako egoera» izenekoan— atal luzea dauka «asmo-kentzearen» (disuasioaren) krisialdiaz. Aurreko urteetan berak estrategia hori defenditu izan du, bereziki alde bateko desarmea proposatzen zuten bakezaleen aurka; baina azken aldian estrategia horrek porrot egin duela uste du, horretan konfiantza galdua dagoelako nazioartean. Izan ere, estrategia horrek oinarrian bide zuen armamentu-oreka badaezpadakoa eta gezurrezkoa dela agertu da[36]. Honako ondorioa ateratzen du berak aurrera begira: «Gerra nuklearraren mehatxua eta Europako egoera» artikuluan (1984):

 

Mundu guztiak daki egoera honen irtenbidea ez daitekeela etengabe gerorako utzi. Disuasioaren politika iadanik ahituta dago eta ordezko bat behar du. Baina inork ez daki argi eta garbi zer ledikeen hori...[37].

 

     Zer izan da hori? Gerora egoera aldatu egin da; arma nuklearrak murrizteko negoziazioek fruituak eman dituzte, neurri batean behintzat, gorago adierazi dugunez.

 

Disuasiotik kooperaziora negoziazioaren bitartez

 

     Arma nuklearren, estrategikoen eta taktikoen inguruko negoziazioak edo negoziatzeko ahaleginak—eta baita arma konbentzionalen ingurukoak— beti gertatu dira maila eta helburu ezberdinekin berrogei urte horietan, gure autorearen ustez: borondate hobeagoz edo txarragoz, intentsitate handiagoz edo txikiagoz.

     Arma atomikoak 40 urtean baliagarritasun militarrik izan ez baldin badu ere —inoiz erabili ez delako benetan—, horren baliagarritasun eta eragin politikoa oso handia izan da, Karlos Santamariaren iritziz. Berak deitzen duen «negoziazio nuklearra» da, hain zuzen ere, bonba atomikoaren erabilera politikoa. Aipaturiko liburuan kapitulu osoa eskaintzen dio negoziazio horien historiari (50-105 orrialdeak); horixe laburtzen saiatuko gara ondorengo lerroetan[38].

     Arma atomikoa lehen aldiz erabili bezain laster jaulki zen energia nuklearraren erabilera militarra arautzeko, areago, debekatzeko proposamena. USAk berak proposatu zuen horretarako plana 1946an; baina SESBen betoagatik bertan behera geratu zen lehenago Ginebran hainbat estaturen artean eginiko hitzarmena, Amerikarekiko egoera apalean gelditzen zela uste baitzuen SESBek. 1963an iritsiko dira lehen aldiz hitzarmena sinatzera USAren eta SESBen artean: «Lurreko, itsasoko eta aireko proba nuklearren debekurako hitzarmena», aurreko urtean izandako hainbat probaren aurkako protesta sozialen ondoren. Txinak eta Frantziak, ordea, ez zuten sinatu.

     Hiru ardatz nagusi izan ditu negoziazioen historiak: a) Proba nuklearren debekua; b) Arma nuklearrak beste herrietara ez zabaltzea; c) Desarmea, edo arma nuklearren produkzioa geratzea, horiek murriztea, mugatzea eta kontrolatzea.

     Hitzarmenen artean garrantzizkoena eta eraginkortasunik handienekoa 1968an sinatutakoa izan zen: «Arma nuklearren ez-proliferazioari buruzko hitzarmena». Hasieran, 62 estatuk sinatu zuten; eta, ondorioz, beste hainbat estatu atxiki omen zitzaion, 102 estatu sinatzaile izateraino. Baina 1985erako SESBez eta USAz gainera, Britainia Handiak, Frantziak, Txinak eta Indiak ere bazituzten arma atomikoak. Aski kritiko agertzen da autorea tratatu horri buruz, nahiz eta garrantzia eman. Honela bukatzen du horri buruzko analisia:

 

Se dice que, para el año dos mil, habrá veintiún países en condiciones de fabricar armamento nuclear. La aplicación de sanciones contra los estados que pretendan armarse nuclearmente, ¿puede tener éxito a la larga? La verdad es que la política de no-proliferación está por completo en el aire, tal vez porque ha sido asentada sobre bases demasiado irreales. Haría falta, pues, que un nuevo tratado viniera a reemplazar al anterior, a fin de evitar que la actual situación degenere en un caos de estados nucleares[39].

 

     1970ean SESBen eta USAren artean alde bietatik arma nuklearrak mugatzeko negoziazioak hasi zituzten: SALT (Strategic Arms Limitation Talks); ondorioz SALT 1 izeneko akordiora iritsi ziren 1971n.

     1972an onartu zuten SESBek eta USAk lurpeko probak mugatzeko hitzarmena. ONUk ere sarritan hartu zituen arma nuklearren erabileraren aurkako ekimenak; baina, gehienetan, horien eraginkortasuna oso makala eta mugatua izan zen.

     Bestalde, 1972tik aurrera, euromisilen inguruan sortu zen eztabaida luzea. Horien inguruan izan ziren negoziazioak 1980-1983 bitartean: INF (Interrmediate Range Nuclear Forces) eta START (Strategic Arms Reduction Talks).

     Gure autorearen ustez, bai SALT2 eta bai INF eta START negoziazioak porrot hutsa izan ziren, alde batekoen eta bestekoen mesfidantzagatik eta borondate-gabeziagatik. Jendeak arma nuklearren desagertzea eta suntsitzea eskatzen omen du. Autorea, ordea, pesimista agertzen zaigu benetako desarmeari buruz:

 

Todo esto se refiere al desarme, ciertamente; pero sólo de un modo relativo. El desarme nuclear total, la supresión de las armas atómicas, sigue apareciendo como una meta lejana y prácticamente innaccesible[40].

 

Aipatua dugu geroko eboluzioa, bereziki START izeneko negoziazioen neurri bateko arrakasta, 1991ko hitzarmenaren bidez.

     Negoziazio-prozesu osoaren emaitza eskasa izan da, gure autorearen ustez. Beraren ustez, bi negoziatzaileen arteko desorekan dago, hain zuzen, horien porrotaren arrazoi nagusia, goian ere aipatu denez. Honela dio bere liburuan:

 

Circunstancias análogas a las que hemos expuesto se han producido bastantes veces en la historia de las negociaciones. La observación de este hecho permite afirmar que, para que una determinada negociación de desarme pueda prosperar, hace falta que exista cierta paridad entre las fuerzas de las dos partes negociadoras. Una excesiva ventaja de una de ellas sobre la otra impide el éxito de la negociación, ya que la desconfianza del más débil, en materia tan peligrosa e imprevisible como lo es la de las armas nucleares, obliga al mismo a esquivar cualquier trato que se le proponga. Este principio se ha visto confirmado repetidas veces en el transcurso de los años. Si muchas negociaciones de desarme han fracasado, ha sido precisamente porque se partía en ellas de situaciones de evidente superioridad de una parte sobre la otra[41].

 

     Beste arrazoi batzuk ere ematen du Karlos Santamariak negoziazioen aurrerabidea oztopatu dutenak:

 

Notemos que las negociaciones nucleares presentan otras muchas dificultades, aparte de la que hemos indicado. Una de ellas es, por ejemplo, el carácter altamente técnico de las mismas. Las armas atómicas han llegado a alcanzar una extraordinaria complejidad. La aplicación de montajes informáticos cada vez más afinados, la constante modernización de los modelos y la proliferación aparentemente inagotable de los mismos, hacen que las discusiones en torno al equilibrio armamentístico resulten cada vez más complicadas[42].

 

     Hirugarren arrazoia zera da, arma nuklearrei buruzko negoziazioak arazo politikoen maila eta dimentsioa alde batera uztera jotzen duela, arazo tekniko huts bihurtzeraino, hau da, makinen arteko borrokatzat planteatzeraino, gizakia ahantziz. Honako ondorio hau ateratzen du berak:

 

La conclusión de todo esto es que, si no hay voluntad política que esté por encima de todo género de sospechas técnicas, será imposible que el esfuerzo negociador conduzca a resultados positivos[43].

 

     Pesimista gelditzen zaigu, bada, funtsean gure autorea. Baina, bestalde, konfiantza eta esperantza sartzen saiatzen da. Haren azken artikuluak, 1985eko azaroan gure gaiaz argitaraturikoak, honako titulu adierazgarri hau zeraman: «Education à la paix, souvenir du passé et imagination...». Badirudi bere berrogei urteko gogoetaren nolabaiteko sintesia egin nahi izan zuela artikulu horretan.

     Goian aipatu dugu jendeak negoziazio horien bidez arma nuklearrak desegitera iristea eskatzen duela. Bere aldetik ere helburu horixe eskatu behar dela uste du; areago, horixe dela, hain zuzen ere, mugimendu bakezaleen oraingo helburua —baina horretaz geroago luzeago mintzatuko gara—:

 

... no cabe duda de que sí puede y debe exigirse con toda energía a los gobernantes de los países nucleares que hagan cuanto sea necesario para renunciar conjuntamente y simultáneamente a sus armamentos atómicos. Ejercer esta presión sobre los gobernantes es, sin duda alguna, la misión primordial de los movimientos pacifistas. Damos en esto la razón a E.P. Thompson cuando afirma que 'lo que necesitamos no es tanto un control de las armas nucleares como un control de los dirigentes militares y políticos que las tienen en sus manos'[44].

 

     Azken batean, disuasioa segurtatzeko negoziazioek porrot egin dutenez, kooperaziorako negoziazioak irekitzeko ordua da, Karlos Santamariaren iritziz (1985. urtean). SESBn eta USAren arteko negoziazio horien helburua, izan ere, hauxe zen: Bien arteko oreka lortzea, elkarrentzako disuasio-bidetzat.

     Baina disuasioaren baliagarritasunak huts egin du, beraren ustez, liburua idazten ari denean, errepresaliak funtzionatu ezin duelako 'arma postnuklear' 'teknologia garaikoekin'; hortik ondorio hau ateratzen du gure autoreak:

 

La consecuencia de todo esto era que la teoría de la represalia se hundía casi por completo y que la famosa disuasión apenas valía para nada. Había, pues, que negociar para restablecer garantías mínimas de seguridad fundadas en la cooperación[45].

 

     Hortik nolabaiteko baikortasuna sortzen zaio Karlos Santamariari.

 

 

[24] Aip. lib., 147. or.

[25] Aip. lib., 146. or.

[26] Aip. lib., 146. or.

[27] «Lo que venimos diciendo [gerra teknologikoari buruz] no quiere significar, en modo alguno, una apología de la guerra. Esta seguirá siendo un mal, y un mal terrible, porque la 'imposición a la fuerza' es siempre brutal e inhumana. Frente a ese nuevo tiepo de guerra, los pacifistas seguiremos teniendo razón y quizás una razón mas profunda que ahora» (Aip. lib., 146. or.).

28. Aip. lib., 157. or.

[29] «Esta impresión de ansiedad temerosa —bonba atomikoak sortzen duenaz ari da— viene a ser compensada por los alegres comentarios que sugiere el aspecto constructivo de la energía atómica, las amplias posibilidades que, según muchos, nos abre. Contaremos, se dice, con una fuente inagotable de actividad energética: la locomoción terrestre y aérea en condiciones muchos más ventajosas que hasta ahora, el transporte de masas gigantescas de materia, la acción sobre el clima y los fenómenos meteorológicos, la colonización de nuevas tierras y aun de nuevos mundos, los viajes a la luna y a los planetas» —amerikarrak ilargira igo baino askozaz lehenagokoa da iragarpen hori.

[30] «El efecto destructor del nuevo invento es, por tanto formidable y temible. Comienzan a surgir voces de protesta por su empleo y la generalidad de los comentaristas se expresan con un tono de tristeza y preocupación perfectamente explicables. La gente ha comenzado a asustarse, en buena hora, de la Técnica, nueva divinidad, Moloch amenazador, que amaga devorar a la Humanidad pacífica».

[31] La Amenaza de guerra nuclear izeneko bere liburuaren III. parte osoa dauka arma nuklearren historiari dedikatua, «El progreso del arma nuclear» izenpean. Hiroshimako jaurtiketatik hasi eta «espazioko gerra»-rainoko eboluzioa agertzen du, datu tekniko eta historiko zehatz askorekin eta bere gogoeta aberatsekin. Liburua guztiz garrantzitsua da Karlos Santamariaren postura etikoa eta kristaua ere ulertzeko; beraren jarrera ez da inola ere abstraktua, munduko errealitate historikoetatik aparte predikatzen duena; beraren jarrera ez da inola ere utopikoa —gaurko munduak bizi duen egoera latzaren barruan kokatzen du—, ez da inola ere ukronikoa —garaiz kanpo Eliz tradizioak edo antzinako doktrinek esandakoa errepikatzera datorrena. Hortxe dago seguruenik Karlos Santamariaren ekarpenik handienetakoa gure gaiari dagokionez. Horren testigu eta adierazgarri nabarmena da liburu hau, nolabait bere pentsaera etikoa eta gizatiarra, gerrari eta bakeari buruzkoa, non kokatuz joan den agertzen duena.

Lehen lau kapituluen ondoren bosgarrena eta azkena «bakarrik» dedikatzen dio bere doktrina humanista, etiko eta kristauari gerrari eta bakeari buruz. Hala ere, bosgarren kapitulua ez da inola ere besteen eranskintzat ulertu behar. Seguruenik Karlos Santamariaren pentsamenduan gerraren eta bakearen problema zentralak etikoak eta humanistak dira; baina beretzat ez du balio horiek maila utopikoan, ukronikoan, idealista hutsean eta abstraktuan planteatzeak. Beraren doktrina ebanjelikoaren eta moralaren ezaugarri nagusietakoa errealismo historikoari eta politikoari begira ikustean dago; erradikalismo ebanjelikoari eta kristauari inola ere uko egin gabe.

[32] Beste nonbait dio euskaraz: «Duopolio hori errealitate bat da: batak bezala besteak ez dute nahi beren gorabeheretan beste inork sudurrak sartzerik. Hori da biak ados dauden puntu bakarrean, asuntoa bien artean bakarrik tratatzean. Baina duopolioa mantentzea oso zaila da, estatu subiranoek ez dute nolanahi onartzen holako inposaketa» («Arriskua amerikarren defentsa planean dago», Argia, 1985-03-10).

[33] Aip. lib., 36. or. Eta beheraxeago honako hau eransten du: «La crisis de los misiles de Cuba produjo en todo el mundo una tremenda impresión. La Humanidad entera pudo comprobar que la guerra nuclear no era una fantasía, un asunto de ciencia ficción, sino que podía producirse efectivamente, en cualquier momento, como había estado a punto de ocurrir en América central. Pasado el peligro, una ola de miedo se extendió por todas partes, no sólo por lo que había acontecido, es decir, por el enorme riesgo de utilización del arma atómica por el que se había pasado, sino también, y sobre todo, por lo que podría suceder verosímilmente en un futuro próximo».

[34] «El progreso de las armas nucleares ha llevado este terror [gerrari buruzkoa] hasta sus más altas cotas conocidas. Es el terror lo que nos ha protegido hasta ahora y lo que nos sigue protegiendo. Esto no significa, en modo alguno, una apología de la disuasión, sino todo lo contrario: la necesidad absoluta de buscar una alternativa inteligente a ésta» (Aip. lib., 165. or.).

[35] «Salvo accidentes de una probabilidad muy remota, esto [disuasioa] nos proporciona pues, una cierta seguridad ante el conflicto», dio («Llegó el momento», El Diario Vasco, 1983-11-27). —Hori ez ote dago beste leku batzuetan dioenarekin kontradikzioan?—. Baina bere ustez: «Se ha de tener en cuenta que la disuasión única manera de evitar la guerra nuclear, conocida hasta ahora desde 1950 —1983an ari da—, es, en realidad, un medio de acción psicológica. Para que este tipo de estrategia tenga eficacia hace falta que el posible enemigo esté convencido de la realidad del contenido de la amenaza» («Llegó el momento», El Diario Vasco, 1983-11-27). NATOk Europan jartzear dituen Pershing 2 misilak ditu kontuan Santamariak.

[36] «Asmo-kentzea —disuasioa— finkatzen zeneko oreka bera ere badaezpadakoa zela nabari jarri da. Azken bost urteotan argi eta garbi jarri da delako berdinketa estratejiko hori badaezpadako eta gezurrezko zela eta nazioarteko egoera arriskurik handienera heldu dela» («Gerra nuklearraren mehatxua eta Europako egoera», Jaunaren deia 86-87, 1984-01).

[37] «Gerra nuklearraren mehatxua eta Europako egoera», in: Jaunaren deia 86-87 (1984-01), 17.

[38] Gerraren eta negoziazioaren arteko harremana oso interesgarria da, ez bonba atomikoari aplikatua bakarrik, Santamariaren filosofiaren arabera; beraren iritziz, negoziazio razionala gerra irrazionalaren aurrez aurre dago; izan ere, negoziazioaren bidez lortu beharko litzatekeena armen bidez irrazionalki lortu nahi izatea da gerra.

[39] Aip. lib., 69. or.

[40] Aip. lib., 72. or.

[41] Aip. lib., 55-56. or.

[42] Aip. lib., 57. or.

[43] Aip. lib., 58. or.

[44] Aip. lib., 246. or.

[45] Aip. lib., 74. or.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es