Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Aurkibidea
40 urteko ibilaldia bake-lurralderako bidean
Kontzeptuak, maisuak eta ereduak
— Gerra iraultzailea eta gerrilla
Bonba atomikoa eta blokeen banaketa
Garai bakoitzak bere gerra modua
Aurrerapen zientifiko-teknikoen anbiguotasuna
Gerra nuklearraren benetako arriskua: beldurra
Bipolarizazioa, bipolarismoa eta neutraltasuna
Disuasiotik kooperaziora negoziazioaren bitartez
'Pax Christi'. Hezkuntza, ekintza eta mistika
Mugimenduko kidearen erantzukizun pertsonala
Mugimenduaren espiritualitatea: unibertsaltasuna
Indarkeria egiturazkoa eta instituzionala
Bi aldetako indarkerien artean
Kristautasuna eta indarkeria iraultzailea
Indarkeria iraultzailea eta bortxa eza
Zilegi izan ote daiteke gerra bonba atomikoaren garaian?
Gerra ofentsiboa, defentsiboa eta prebentiboa
Armamentu atomikoaren gaitzespena
Gerraren etika eta bakearen mezua
Bakea eta justizia. Zer da bakea... Bakearen baldintzak
Bakearen adiera eskasak eta okerrak
Bakezaletasuna eta bakezaletasunak
— Bakezaletasun idealista eta utopikoa
— Bakezaletasun testimoniala edo erakutsizalea
Bakezaletasuna eta desarme nuklearra
Bakea: dohain teologikoa eta ekintza historikoa
Bakea bideragarria da... Bakearen esperantza
Kristauaren erantzukizuna bakeari begira
Kristautasuna eta bakezaletasuna
Bakegintza: zuzengabekerien aurkako borroka
Kontzeptuak, maisuak eta ereduak
Aurrenik, badirudi beharrezkoa dela Karlos Santamariaren pentsaeran etengabe aurkitzen ditugun termino eta kontzeptu ardatzetako batzuk argitzea, horrela gaira ere lehen hurbilketa eginez. Gure autorea bera behin eta berriro saiatu izan da zentzu didaktikoz kontzeptuak zorrozten eta irakurlearentzat argitzen.
Bere pentsaera, ordea, hainbat autore klasiko eta moderno itzaldunekin lotzen du sarritan Karlos Santamariak, aita santuenaz gainera. Bestalde, bere gogoeta kontzeptuala orokorki eta bakezaletasunari buruzkoa bereziki hainbat lekukorengan pertsonalizatzen du, biziagoa izan dadin seguruenik; kontzeptualizazio eta guzti, erreferentzia konkretuak ditu atsegin; pertsonaia horien artean berak eredutzat aurkezten dizkigun bakezaleek dute leku apartekoa noski. Horregatik, kontzeptuenaz gainera, beste bi zati ditu kapitulu honek: «Maisuak» eta «Ereduak».
Hasteko, bakea eta gerra kontzeptuak ez dira batere unibokoak eta sinpleak, Karlos Santamariak maiz esango digunez. Behin eta berriro salatzen du kontzeptu horien eta ingurukoen nahasketa, sarritan nahita sortu eta zabaldua, propaganda ideologiko-politikoaren sareetan.
Aipaturiko bere liburuan glosario bat ere eskaintzen du, bertan erabilitako termino eta kontzeptu teknikoenak azaltzen dituena. Baina, gainerakoan, haren idazkietan zehar aurkitu behar ditugu han eta hemen ematen dituen definizioak.
Biolentzia zera da, alegia, gizon bati edo gizarte bati, zuzenbidearen, borondatearen, arrazoiaren, moralaren ta eskubidearen bitartez eskatu beharko litzaiokena, bortxaz, gogorkeriz, bildurraren eta gezurraren bitartez bertatik ateratzea[5].
Hitzaldi garrantzizko batean aztertu zituen Karlos Santamariak indarkeriari buruzko kontzeptu, jarrera eta teoriak: «Marxistas y cristianos ante la violencia» (1968) zuen gaitzat. Gatazkarekin lotzen zuen berak indarkeria. Indarkeriaren barruan zenbait forma bereizi behar omen dira: indarkeria politikoa, indarkeria iraultzailea... Bestalde, indarkeria berezi beharra dago, beraren iritziz, indarra kontzeptutik: «La fuerza, por sà misma, no es violencia; una fuerza justamente aplicada, no es necesariamente violenta. Cuándo, pues, hay violencia? Cuando se ejerce sobre un hombre o sobre una colectividad para arrancarles aquello que ni la palabra, ni el diálogo, ni la razón, ni el derecho, ni la moral permitirÃan obtener de ellos».
Indarkeriarik bortitzena, Santamariaren iritziz, gerra da: «...la guerra (es la) manifestación suprema de la violencia armada en la que convergen otras muchas formas de violencia» («La violencia armada en el PaÃs Vasco», Herria-2000-Eliza 28, 1980-11, 12).
Beste nonbait zehatzago definitzen du gerra: «El fenómeno de la guerra es la violencia entre los Estados o entre las Naciones, y el fenómeno de la rebelión armada es la violencia entre las clases o grupos que dominan una sociedad»[6].
Gerra klasikoa eta gerra iraultzailea bereizten ditu sarritan Karlos Santamariak. Vietnam-en eta USAren artekoa, adibidez, ez zen benetako gerra, adiera klasikoan behintzat, gerrilla baizik, nahiz eta normalean denok «Vietnamgo gerra» deitu[7].
Gerra, adiera hertsian, estatuen artekoa da berarentzat, armada formalen artean egiten dena. Horren helburua, berriz, herri batek bere armadaren indarrez bere borondatea ezartzea etsaiari. Claussewitz aipatuz, honela dio mehatxu nuklearrari buruzko bere liburuan: «El objetivo de ésta [gerrarena] seguirá siendo el mismo: imponer la voluntad polÃtica de un pueblo sobre la de otro, según la conocida definición de Claussewitz: 'la guerra es un acto de fuerza para imponer nuestra voluntad al adversario»[8].
Kontzeptu juridikoa da gaur egun gerra, nazioarteko zuzenbideak ondo zehaztua daukana, indarkeriazko ekintza razionalizatu eta arau batzuen barruan sartu nahian; jazotzen dena, beraren ustez, zera da: gerra asko eta asko ez direla zuzenbide horren araberakoak, eta nazioarteko zuzenbidearentzat ez direla ez hasi eta ez bukatu halakoak[9]. Hala ere, egin, bai horixe egin direla gerra horiek! Beraz, bereizi beharra legoke gerraren 'erakunde juridikoa' eta gerraren errealitatea. Gerrari estatus juridikoa emanez, badirudi, dio Santamariak, gertakari normaltzat hartzen dela, eta nolabait berez munstro irrazionala dena razionalizatu eta eskuperatu nahi dela. Zoritxarrez, estatuak etor daitezke bat, gerra guztiak legez kanpo uzteko ere; ez genuke gerraren kontzeptu juridikorik edukiko orduan, baina berdin jasan beharko genuke gerraren errealitatea, denok gerra deitzen ditugun horiek irauten duten bitartean.
Gorago aipaturiko hitzaldian argitzen du orobat iraultzaren kontzeptua. Honela dio:
La revolución supone un cambio profundo, y decide un cambio profundo, quiere decir un cambio en las estructuras sociales, en la estructuras mismas que relacionan a los hombres en el orden económico, y después también en las superestructuras que son una consecuencia de esas estructuras, pero este cambio sólo es revolucionario cuando se produce de una manera rápida y hasta cierto punto con ruptura y con destrucción de un orden legal existente.
Beraren ustez, iraultza eta indarkeria ez dago derrigorrez lotzerik, indarkeriarik gabeko iraultzarik ere badagoelako. Baina badago gerra iraultzailerik ere: hau da iraultzarako indarkeria erabiltzen duena.
Gerra iraultzailea eta gerrilla
Gerra iraultzaile modernoa marxismoarekin lotzen du Karlos Santamariak. Horren berezko helburua: klase-borroka eta iraultza soziala. «En la hora presente la guerra revolucionaria es un combinado de terrorismo, guerrilla, subversión, marxismo, acción psicológica e insurrección popular, que nada tiene que ver con la idea clásica de la guerra». Eta beste nonbait eransten du: «La idea clave de la guerra revolucionaria es la del pueblo en armas» («La violencia armada en el PaÃs Vasco», Herria-2000-Eliza 28, 1980-11, 12).
Gerra iraultzailearen eta gerrillaren kontzeptuak oso lotuta doaz, beraren ustez, edo, nahiago baldin bada, gerrilla da gerra iraultzailearen forma. Horrek terrorismoa baldin badarama ere bere baitan, gerra iraultzailearen terrorismoak ez du zerikusirik anarkismoaren terrorismo «huts» eta irrazionalarekin[10]. Beraren ustez, gerrillak egiten duen terrorismoak helburua du: «Su actividad terrorista o guerrillera tenderá principalmente a la movilización de las masas y a la formación del ejército popular» («El terrorismo puro», El Diario Vasco, 1980-11-09).
Beste batzuetan militarismoa erabiltzen du sinonimotzat[11]. Gure autorearen iritziz, belizismoa da gerra baztertu ezina dela baieztatu ez ezik aurrerapen historikoaren eragiletzat ere hartzen duena: horrek zibilizazioaren aurrerapenerako onurak dituela defenditzen du. Onura horien artean daude, kultura handiek txikiak garaitzea, jendeen heroismoa lantzea, gizaki bortitzenak aukeratzea makalen kaltetan, herriek materialismo degradatzailerako duten joerari kontra egitea. M. Scheler-en La idea de paz y el pacifismo liburua iruzkinduz, honela erantzuten dio belizismoari Karlos Santamariak: eguneroko heroismo baketsua askozaz balio handiagokoa da gerra-ekintzakoa baino. Gerrarik ezak herriak makaldu egiten dituela dioenaren aurka, zera baieztatzen du: gaur egun herrien kemena adierazteko eta egikaritzeko aski eginkizun dagoela munduko hainbat arazo larri konpontzen. Kultura aberatsak sortzeko gerraren mesedegarritasuna aipatzen dutenen aurka, gerrek suntsitu dituzten kultura-obra handiak eduki behar dira kontuan[12].
Gerraren aurkakoa da bakea, eta belizismoaren aurkakoa bakezaletasuna; baina ez bakea da gerrarik eza bakarrik, eta ez bakezaletasuna definitzen da belizismoaren aurrez aurre bakarrik.
Kapitulu berezia eskainiko diogu Karlos Santamariak bakeaz zer ulertzen duen azaltzeari. Baina egokia da hemen hasierako ideia laburra ematea.
Bere protesta agertzen du bakea hitzaren erabilera alderdikoiagatik, taktikoki eta helburu berekoietarako erabiltzen baita sarritan bakearen ideia, berak dioenez: «La propaganda de la paz ¿no se ha convertido hoy en una poderosa arma de guerra?». Behin baino gehiagotan errepikatzen du ideia hori Karlos Santamariak. Dena dela, ez du uste bakearen mezua hori monopolizatu nahi dutenen eskuetan utzi behar denik[13].
Artikulu luze bat argitaratu zuen bakearen kontzeptuari buruz ingelesez eta frantsesez 1960an. Ingelesezko titulua: «In Search of a Concept of Peace» (World Justice aldizkaria). Bakearen kontzeptu teologikoa eta espirituala alde batera utzirik —horiei buruzko gogoeta agertuko dugu beste kapitulu batean—, denbora-mailako bakea ulertzeko, San Agustinen definizio klasikoan —«Tranquilitas in ordine»— oinarrituz ere, autore berberaren «concordia» kontzeptuarekin osotzen du Santamariak[14]. Definizio klasikoaren hutsunea nabarmenduz, bakea ez da oreka estatikoa; errealitate dinamikotzat dauka berak: «The dynamic peace would, on the contrary, be conceived in terms of a specific unity of aims, on a spirit of justice and generosity» («In Search of a Concept of Peace», World Justice, 1960).
Bakea kontzeptu funtsean etikoa da berarentzat[15]. Erabat lotuta dago justiziarekin[16]; justiziarik gabe ezin du bakerik ulertu... Baina hori guztia beste kapitulu berezi batean sakondu beharko dugu.
Azken batean, kontzeptu guztiz positiboa da bakea, eta ez gerrarik eza bakarrik.
Karlos Santamariaren bakezaletasunaz ere kapitulu berezian jardungo dugu, baina hemen funtsezko ideiaren bat eskaintzea egokia da.
Terminoarekin dudan dabilela ematen du; batzuetan, bere burua bakezaletzat jotzen du, baina besteetan ez dirudi hitz hori gehiegi gustatzen zaionik[17]. «Los pacifismos» izeneko artikulu batean (1983), («Los pacifismos», El Diario Vasco, 1983-08-28), bakezaletasun absolutua eta bakezaletasun erlatiboa bereizten ditu. Aurrena edonolako gerrak eta arma-erabilerak kondenatzen ditu; bigarrenak onartzen du gerta daitezkeela arrazoiak gerra zurikatzen eta zilegitzen dutenak. Bere burua bigarren horietakotzat jotzen du.
Argia aldizkariak (1985) galdera hau egiten zion: «Zein da orduan zuk maite duzun pazifismoa?». Honela erantzun zuen:
Badira pakearen alde errealitatetik lan egin nahi dutenak, eta jarrera hori biablea da. Thompson bezalako jendearen bidea dut gogoko. Alor normalean pakearen alde egiten den lanak askoz gehiago lortu dezake pakezaletasun utopiko batek baino. Errezena da pazifistarena egitea, baina haundi-maundiek farre egiten dute. Baina Alemaniako berdeen pazifismoa, parlamentuan gobernuari misilak onartzeagatik istiluak sortuz eta... hori burutsuagoa da. Gauza zehatzei heltzen diete («Arriskua amerikarren defentsa planean dago», Argia, 1985-03-10; «Sobre el diálogo», El Diario Vasco, 1957-03-17).
Bakezaletasunaren taktikaz ere luze xamar jardungo dugu beherago.
Bortxa eza kontzeptua Gandhirengandik jaso du Karlos Santamariak. Hark erabiltzen zuen hitza Ahimsâ da. Honela definitzen du gure autoreak: «Inori minik edo kalterik ez egitea, ez hiltzea, ez menperatzea» da. («Ahimsâ», Argia, 1963-11-24) «Kalte gabeko erasoa» eta «kalte gabeko ekinaldia» itzultzen du euskarara. Jarrera guztiz aktibotzat ulertzen du, beherago azalduko dugunez.
Bortxa eza borroka politikorako metodoa da, alde batetik; baina aurretik sustrai espiritualak ditu bortxa ezak Santamariarentzat: «La no-violencia es, ante todo, una regeneración o conversión moral» («No violencia», El Diario Vasco, 1965-05-23).
Ez dugu koexistentziari buruzko zuzeneko definiziorik aurkitu Santamariaren idazkietan; baina sarritan erabili izan du gai hori. Armamentu nuklearren oreka dela eta, erabili du batez ere koexistentzia kontzeptua, disuasioaren estrategia gaindituko lukeena. Hala ere, Karlos Santamariarentzat koexistentzia ezin daiteke bakearekin berdindu. «La coexistence n'est pas la paix, mais elle est, peut-être un chemin pour arriver à la paix» («Responsabilité el limites du membre de pax Christi», Pax Christi, 1956-01-27, 53). Beste nonbait dio:
La actual coexistencia es, sin duda, una situación precaria, un 'simple respiro', como dice el Papa, fundado sólo en la fatiga y en el temor. Esta mera coexistencia no merece el nombre de paz, no tiene nada del orden justo, no es la paz fundada sobre la unión de los espÃritus, la paz simple y solemne que cantaron los ángeles a los pastores, ni el preciado de Belén («Un puente de paz entre los dos mundos», Ya).
«Creo que no hace falta que explique al lector que Luther King era uno de mis grandes maestros espirituales» (San Joan Gurutzekoarekin, Gandhirekin eta Rabindranath Tagore-rekin batera omen zeuzkan haren obrak) («Luther King», El Diario Vasco, 1968-04-14).
Norberaren pentsaeran gehien eragiten duten maisuak eta norbere jokaerari gehien eragiten dioten ereduak sarritan berberak izaten dira; baina beste batzuetan maisu intelektualak eta bizierako ereduak bereizi egiten dira. Horregatik, bi ataletan emango ditugu Karlos Santamaria bakearen pentsatzaileak eta bakearen eragileak bere idazkietan aipatzen dituen iturriak eta pertsonaiak. Horietako batzuk atal bietan agertuko dira.
Biblia. Karlos Santamariak ez du inoiz ezkutatu bere kristau-fedea. Bakeari eta gerrari, indarkeriari eta bakezaletasunari buruzko bere doktrinan, Bibliatik eta bereziki Ebanjelioetatik edaten du etengabe. Sarritan aipatzen du Ebanjelioa bere artikuluetan.
Aita Santuak. Beraren lehen faseko idazlanetan, bereziki Pax Christi-ko idazkaria zelarik, maiz aipatzen ditu aita santuen hitzaldiak eta irakatsiak, bere iritziak oinarritzeko. Bakeari buruz batez ere Pio XII.aren doktrina iruzkintzen du sarritan.
San Agustin. Bakearen kontzeptuari dagokionez, gehienbat autore klasiko honengandik edaten du Santamariak, hori azaltzean agertu denez. Bere «In Search of a Concept of Peace» artikuluan azaltzen duen bakearen kontzeptu jatorra San Agustinen definizio 'osotuaren' —gogoratu 'concordia' kontzeptua— glosa eta oharrak dira. azken batez; lau hitz hauetara bildua: Konkordia, askatasuna, ordena (=justizia), lasaitasuna (tranquilitas).
Francisco de Vitoria. Behin baino gehiagotan aipatzen du autore hau, batez ere 'nazioarteko zuzenbideaz' diharduenean. Berorrengan oinarritzen du, besteren artean, nazioarteko zuzenbide 'objektibista', 'kontraktualistaren' kontra («Revisión de los conceptos fundamentales del derecho internacional», Ya).
Francisco Suárez. Honen itzala ere nazioarteko zuzenbide objektibistaren alde ateratzen du. Karlos Santamariak hain bihotzekoa duen ideia —estatuen subiranotasunaren mugatu beharra, gizadi osoaren interes komunaren izenean— aita santuengan ez ezik bi autore horietan ere oinarritzen du.
Edward Palmer Thompson. Aztertzen ari garen epeko azken urteetan idazle eta ekintzaile bakezale honen alde bero-bero agertzen da Karlos Santamaria. Beraren 'exterminismoaren teoria' aztertu zuen 1983ko El Diario Vasco-ko artikulu batean (urriaren 30ekoan): «El exterminio»[18]. Beraren azken liburuko bibliografian ere autore honen bi liburu jasotzen ditu. Gure artikuluen 'corpus'eko azkenekoan ere (1986), Thompsonengan ikusten du etorkizuneko bakezaletasunaren ideia garbiena: benetako eragin politikoa bilatzera joko duen bakezaletasuna[19].
Jacques Maritain. Ezaguna da Karlos Santamaria Frantziako filosofo kristauaren mireslea eta jarraitzailea izan dela. Autore hau ez du guri dagozkigun artikuluetan askotan aipatzen. Baina bere artikulu nagusietako batean, «In Search of a Concept of Peace» izenekoan, Barth teologo kalbinistaren kontrako aldean ipintzen du, denbora-mailako bakearen aldeko ekintza politikoaren defentsan, Barth ez baita horren eraginkortasunaz fidatzen.
Jaime Luciano Balmes. Jasankortasunari edo tolerantziari buruz ari denean bereziki, behin baino gehiagotan jotzen du autore horrengana.
Los que de veras quieran hacer algo positivo en ese campo (tolerantzia erlijiozkoan) deberán escuchar el consejo de Balmes, no confiando tanto 'en las medidas preventivas y represivas' como en el uso de 'medios intelectuales y morales' («Conferencia importante», El Diario Vasco, 1959-05-10).
Baina autore honen irakatsiak bereziki erabili zituen bere «El problema de la intolerancia en el catolicismo español» artikulu luzean, 1953an Cuadernos Hispanoamericanos aldizkarian argitaratuan.
Menéndez Pelayo. Tolerantzia zibilari buruzko doktrina aztertzean aipatzen du batez ere autore hau, sarritan Balmes-ekin batera. Baita Unamunorekin batera ere[20].
Max Scheler. Beronen La idea de paz y el pacifismo liburutik jaso zituen 1960ko artikulu trinko batean belizistaren argumentuak eta horien kontrako bakezalearen erantzunak[21].
Karlos Santamariak bere bakezaletasunaren eredutzat dauzkanen artean, aurrenik bortxa ezaren jarraitzaileak nabarmendu behar ditugu, horietako batzuk berak askotan aipatzen dituenak: Gandhi, Luther King, Vinoba, Shastri, Lanza del Vasto, etab. Behin baino gehiagotan horiek elkarrekin aipatzen ditu gainera.
Tenemos mucho que aprender los cristianos del pensamiento hindú y de hombres como Gandhi, Vinoba y ahora Shastri. Ellos han tratado de poner a prueba lo que nosotros proclamamos sin demasiada fe, es decir, el poder efectivo de la bondad en la acción temporal («Un hombre pacÃfico», El Diario Vasco, 1966-01-16).
Mohandas Karamchand Gandhi ['Mahatma Gandhi']. Bortxa ezaren doktrina eta metodo politikoaren sortzailetzat eta maisutzat dauka berak. Bera aipatzen du gehienik gure autoreak. Haren doktrina bi kontzeptu hauetara biltzen du: Ahimsha, edo 'kalte gabeko erasoa edo ekinaldia' eta Satyagraha, edo 'maitasunaren indarra'. Ez du bakezale absolututzat hartzen; eta bortxa ezak harengan duen adiera aktiboa nabarmentzen du, 'efikazia' bilatzen baitu, berak izan zuen hezkuntza mendebaldarrak eskatzen bide zionez. («Ahimsâ», Argia, 1963-11-24.) 1983an Gandhi filmari saria eman ziotenean, hura kritikatu zutenen aurrean, Gandhiren doktrinaren eta jokabidearen defentsan atera zen Karlos Santamaria bere egunkariko sailean: beraren bideak orain arte porrota izan badu ere, etorkizunerako bidea markatuta utzi duela uste du. 1982an sail berean idatziriko beste artikulu batean «La alternativa Gandhi»-ri buruz mintzatua zitzaigun («Ataque a Gandhi», El Diario Vasco, 1983-05-08).
Bortxa ezaren doktrina eta jokabideagatik goraipatuz ere, bere puntu kritiko zorrotza ipintzen dio Santamariak Gandhiri, batez ere ideia sozial atzerakoiengatik. «De este modo Gandhi es un personaje absolutamente indigerible en Occidente, e incluso en la India actual...» («La no-violencia», El Diario Vasco, 1980-11-23); eta haren metodoak berriz asmatu (=re-inventar) beharra adierazten du halako batean.
Luther King. Gandhiren jarraitzailetzat hartzen du Luther King, Amerikako Estatu Batuetako beltzen jaregintza eta askapenerako borrokatzaile bakezalea. Honen borroka-modua, Che Guevarak eta Camilo Torresek eramandakoaren kontrako aldean ipintzen du.
Lal Bahadur Shastri, «este hombre pacÃfico que intentaba conducir su polÃtica por el camino de la verdad y de la honradez». Beraren heriotzakoan artikulu berezia eskaini zion (1966). Gandhiren doktrina politika konkretura eramaten saiatu omen zen: «Shastri jugaba la carta de la 'no-violencia' aplicada a la polÃtica»: jatortasunean, leialtasunean eta ontasunean oinarrituriko politika. Makiabelismoaren kontrakotzat ipintzen du bera, gobernariaren eredutzat. Honela amaitzen du artikulua:
Shastri habrá fracasado quizás como hombre polÃtico, eso vamos a saberlo en los meses próximos; pero su valor ejemplar como hombre bueno, como hombre de buena voluntad, está ya operando en la historia al servicio de la Humanidad («Un hombre pacÃfico», El Diario Vasco, 1966-01-16.).
Lanza del Vasto. Ez du askotan aipatzen autore bakezale eta Gandhiren jarraitzaile hau. Beraren testua dakar, ordea, Indiako maisuaren satyagraha kontzeptua interpretatzean («No violencia», El Diario Vasco, 1965-05-23).
Bakezale horiekin batera, ordea, nolabait eredutzat hartzen ditu baita ere Che Guevara eta Camilo Torres ere. Horiek eraman zuten borroka-moduarekin, gerrilla bortxazalearekin, ez dator bat. Baina ez da haien jokabidea kondenatzera ausartzen; eta haiek erakutsitako adore eta entrega pertsonala goraipatzen ditu.
Lo que sà está claro —dio 1968ko artikulu batean, Luther King sartuz oraingoan— es que cualquiera de esta dos posturas, la de 'Che' Guevara y la de Luther King, siempre será mejor que la de los que, arrellanados en su comodidad, no quieren hacer nada por un lado ni por el otro. Hay algo que debe ser radicalmente condenado en todo esto, y es la postura de los eternos neutrales de la comodidad y del egoÃsmo («Del empleo de los fusiles», El Diario Vasco, 1968-05-12).
Che Guevara. Hego Amerikako gerrillari honi buruz hiru artikulu behintzat argitaratuak ditu gure autoreak. Eta beste askotan ere aipatzen du, batez ere gerrilla iraultzaileari buruz ari denean. Bereziki beraren heriotzakoan artikulua eskaini zion Jakin aldizkarian: «Galdera zenbait 'Che' Guevara ta kristau-kontzientziaz» izenekoa. Bertan dio: «Gevara'ren lanak, beste ekarririk izan ez badu ere, kristauok Amerika latinaren naigabe ta miseriaz konzienzia hartu dezagun balio izan balu, bulartsu horren odola etzan alperrik ixuriko»[22].
Camilo Torres. Errespetu eta mirespen handiz tratatzen du Kolonbian gerrillan hildako apaiz hau, nahiz eta bera ez etorri bat hark hartutako indarkeriazko bidearekin. Luze azaltzen du 1968ko artikulu mamitsu batean beraren erreboluzioari buruzko pentsaera eta haren ebanjeliozko justifikazioa[23].
[5] «Eliza eta biolentzia», in: Jakin 30 (1968), 43. Jarraian gaineratzen du: «Pertsona bat edo komunidade bat gauzatzat edo animalitzat erabilli eta hartaz baliatzea da biolentzia». Pertsonalismoaren kutsua ikusten da hemen. Pertsona ez da ez gauza eta ez animalia.
[6] Behin baino gehiagotan dakar gogora Clausewitz-en definizio ezaguna, honako honetan bezala: «La frase de Clausewitz: 'la guerra es una continuación de la polÃtica con ayuda de otros medios', es una amarga verdad que los hechos permiten comprobar a cada paso del proceso histórico. La violencia ha sido, muchas veces, polÃticamente rentable» («La violencia armada», El Diario Vasco, 1980-07-06).
[7] «Es evidente que la guerra del Vietnam no es una guerra. 'Guerra' en sentido clásico y 'guerra revolucionaria' son, en efecto, dos fenómenos sustantivos distintos, que el vocabulario debiera separar de modo más terminante. En la hora presente la guerra revolucionaria es un combinado de terrorismo, guerrilla, subversión, marxismo, acción psicológica e insurrección popular, que nada tiene que ver con la idea clásica de la guerra» («Viet-Nam», El Diario Vasco, 1965-07-18).
[8] Santamaria, K.: La amenaza de gerra nuclear (Gentza 2), Instituto de teologÃa y pastoral, San Sebastián 1985, 144. or.
[9] «En verdad, el concepto jurÃdico de la guerra es muy preciso, y, por lo mismo, muy restringido. Si se sometiese al dictado de los expertos la consideración de los hechos bélicos más importantes acaecidos estos últimos años, muy pocos, o quizás ninguno, merecerÃa la calificación de 'guerras'» («Guerras fantasmas», El Diario Vasco, 1958-01-26).
[10] «SerÃa [...] un error evidente el confundir ese primario nihilismo destruccionista con la teorÃa-praxis trotskista-leninista-maoÃsta de la guerra revolucionaria. Frente al irracionalismo visceral del terrorismo clásico, los promotores de la guerra revolucionaria presentan esta como una acción cientÃfica, perfectamente calculada desde el punto de vista de la acción psicológica y dirigida hacia fines polÃticos subversivos bien determinados» («El terrorismo puro», El Diario Vasco, 1980-11-09).
[11] «... empleamos aquà la palabra militarismo en un sentido más fundamental, es decir, como concepción que atribuye a la fuerza y a la violencia un lugar primordial en la historia» (La amenaza de la guerra nuclear (Gentza 2), Instituto de TeologÃa y Pastoral, San Sebastián, 1985, 231. or.).
[12] 1960an (ekainaren 19an) titulu adierazgarriko artikulua argitaratu zuen El Diario Vasco egunkarian: «Partidarios de la guerra». Bertan bildu zituen belizisten argumentuak eta bakezalearen erantzunak.
Honela bukatzen du artikulua: «No he de explanar aquà las demás razones de Scheler; no hay espacio para ello. Pero sà quisiera hacer notar que, pese a las enormes lecciones del pasado, pese al cine y a la literatura pacifista, pese a las enseñanzas de los Papas y de muchos filósofos y dirigentes religiosos, aún quedan como una constante de la Historia, partidarios sistemáticos de la guerra, 'ultras' de la espada y del cañón, dispuestos a saltar sobre el rebaño de los débiles y pacÃficos para enseñarnos el camino del heroÃsmo» («Partidarios de la guerra», El Diario Vasco, 1960-06-19).
[13] Joxe Azurmendik (aip. art., 46-47 or.) nabarmendua du Santamariaren protesta, 'bakea' hitza arma ideologikotzat erabiltzen delako,beste hitz «prestigiozko» hainbat bezala.
[14] Artikulu berezi bat idatzi zuen San Agustinen kontzeptu horri buruz El Diario Vasco egunkarian, bere «Aspectos» izeneko zutabean (1960-07-24): «La concordia». «'La 'concordia' juega un papel esencial en la definición agustiniana de 'paz'. La paz es para San AgustÃn una 'ordinata concordia', es decir una unión de corazones que se dirige a la realización de un buen fin».
[15] Ez eta diplomazia oportunistan oinarrituriko bakea ere: «Nunca debemos olvidar que la paz es un bien de naturaleza ética y que una paz que repose exclusivamente sobre el equilibrio de los egoÃsmos colectivos y sobre las combinaciones tácticas de una diplomacia oportunista, ni es verdadera paz ni ofrece garantÃa alguna de estabilidad» («La respuesta de la iglesia a la aspiración de paz del mundo contemporáneo», Pax Christi, 1957-11, 6).
[16] «Il n'y a essentiellement qu'une seule paix, la paix dans la Verité, la paix dans la Justice» («Responsabilité et limites du membre de Pax Christi», Pax Christi, 1956-01-27, 53).
[17] Honako esaldi honekin ulertzen da agian. «Pakeari lehengo lekua ematea da pazifismoa. Pakea balio supremoa. Baina San Agustinek esaten zuen gerra kenduz gero galtzen ahulenak aterako liratekeela. Bortxa ez da egiten nork bere burua zaintzeko bakarrik, auzokoa inbaditzailearen esku uzteko ere egiten da» («Arriskua amerikarren defentsa planean dago», Argia, 1985-03-10, 14).
[18] Edward Palmer Thompson: «una de las figuras intelectuales más apreciadas del pacifismo inglés actual», dio berak («El exterminio», El Diario Vasco, 1983-10-30). Haren 'exterminismoaren teoria' honetara definitzen du Santamariak: «El exterminismo es una máquina fatal que funciona por sà misma, sin finalidad racional alguna, y lleva a la sociedad a la que afecta por una vÃa armamentista al término de la cual sólo hay destrucción y exterminación de masas» («El exterminio», El Diario Vasco, 1983-10-30).
[19] Ik. «El futuro del pacifismo», in: Herria-2000-Eliza 80 (1986), 34-36.
[20] Honako testu hau aipatzen du, besteren artean, autore horren tolerantziaren aldeko doktrina agertzeko: «La libertad que tengo y deseo conservar Ãntegra en todas las materias opinables de ciencia y arte, al modo de aquellos españoles de otros tiempos, cuyas huellas, aunque de lejos y longo intervallo procuro seguir, no cautivando mi entendimiento sino en las cosas que son de fe» («El problema de la intolerancia en el catolicismo español», aip. art.).
[21] «Partidarios de la guerra», in: El Diario Vasco (1960-06-19).
[22] Jakin 27 (1967), 13.
[23] Ik. «Marxistas y cristianos ante la violencia», aip. art.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).