Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Aurkibidea
Problemak: ikerketa biologikoan, adibidez
Problemak: ikerketa nuklearrean
Ezker berria edo zinismo zaharra
Marxisten eta kristauen elkarrizketa
Kristautasuna eta humanismoa (natura eta grazia)
Aldagarria eta aldagaitza Elizan
Nazioaren kontzeptu pertsonalista
Hizkuntza subjektu bat da: nortasun bat
Unibertsalaz eta partikularraz
Euskalgintza, herrigintza (etorkinen arazoa)
Euskara, kultura-hizkuntza modernoa
Euskara prentsan: egunkariaren premia
Langile ikasleak, ikasle langileak
Hezkuntza unibertsalista bakerakoa
«Herriari, herriaren onez, herriak»
Egia norberak bilatzeko eskubidea
Nola lortu mezulari pertsonala izatea?
Idazle aspektistak bere pertsona eskaintzen du testuan isurita, nolabait. «¿Tiene el ensayista derecho a hablar de sà mismo?»[45]. Ez da araubide literario kontua. Gogoeta objektiboa sortzea edo helaraztea xede duen testuan, «¿qué le importa a la gente que el escritor haya cabalgado por estas o las otras tierras, o navegado por tales o cuales mares?»[46]. Irakurleari testua ematen zaio. Eta zer axola zaizkio testuari idazlearen esperientzia pertsonalak?
Santamaria behin eta berriro itzuli da bere artikuluetan kritikoki bere idazkuntzari buruz gogoetara. Garbi dauka nolabait pertsonala izan beharra. «La frase hecha es la muerte de la palabra»[47]. Esaldi egina da ezer esan gabe eta konprometitu gabe hitz egin ahal izateko ihesbidea. Hitz egitekotan (idaztekotan), pentsatzen dena esateko izan behar du, eta pentsatu pertsonalki egiten da. Baina nola jokatu haren azalbidean?
Idazle gogoetazaleen artean bi suertetako familiak omen daude:
El prototipo de la primera es don Miguel de Unamuno. Rara es la página de sus obras en la que don Miguel no hable de su propia persona. Su tema de siempre es su yo. Un yo suficientemente gigantesco para interesarnos en cualquier momento. En cambio Ortega es frÃo e impenetrable. Sus construcciones son elegante geometrÃa, bajo la cual se esconde sigiloso el hombre concreto, carne y espÃritu. Quizás habla de todo menos de sà mismo, lo cual es el gran truco para esconderse uno de los demás[48].
Santamaria ez da Unamuno bezalako exhibizionista; ideien atzean bere nia ezkutatzen ere ez da saiatzen, ordea. Dena den, aukera nahitaez bi mutur horien artean egitekotan, Santamariak sinpatia handiagoa dio bilbotarrari, baina idazle gisa bera Ortegaren hagitz hurbilago dagoela aitortu behar. Pentsaeran biekin interesatua eta bietatik desberdin dagoen antzera, idazkeran ere Santamariak modu propioa du, guztiz pertsonala.
Beharbada, sekretu guztia idazlearen zintzotasunean dago. Eta, egiazkoa denean, bakoitzak edukitzen du berea horren forma eta estiloa[49].
Zintzotasuna, halere, ez da beti problemarik gabekoa, estilo-problemak aparte.
El deber profesional debe consistir, a mi entender —adierazten du behin Santamariak—, en decir lo que se piensa, todo lo que se piensa y nada más que lo que se piensa, y en decirlo con claridad y sencillez, de modo que cualquiera pueda entenderlo[50].
Gero, puntu eta aparte, eta bere ironia txiki oso bereizgarriarekin gehitzen du: «Reconózcase, sin embargo, que nuestros tiempos no se prestan a estas heroicidades». Askatasuna oso zigortua dago pentsamenduan.
[45] «Notas de viaje», El Diario Vasco, 1967-07-30.
[46] Ib.
[47] «Las frases hechas», El Diario Vasco, 1959-08-09.
[48] «Notas de viaje», El Diario Vasco, 1967-07-30. Hor berton, ikus Santa Teresa eta San Joan Gurutzekoa zentzu berean erkatuta.
[49] «Las frases hechas», El Diario Vasco, 1959-08-09. «¡Ah! Si termináramos con los lugares comunes, ¡cuánto llevarÃamos adelantado en el camino de la sinceridad!». Ikus, orobat, «AutocrÃtica», El Diario Vasco, 1959-08-16: «Interpretar, comentar, enjuiciar hechos, no es tan fácil como parece; uno puede encontrarse con serios inconvenientes. Si no cabe hacerlo con plena y auténtica lealtad al propio pensamiento, vale más callarse y encaramarse a las ramas más altas de la abstracción y de la generalización, para verlo desde allà todo a vista de pájaro».
[50] «La virtud desplumada», El Diario Vasco, 1957-02-03.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).