Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Aurkibidea
Problemak: ikerketa biologikoan, adibidez
Problemak: ikerketa nuklearrean
Ezker berria edo zinismo zaharra
Marxisten eta kristauen elkarrizketa
Kristautasuna eta humanismoa (natura eta grazia)
Aldagarria eta aldagaitza Elizan
Nazioaren kontzeptu pertsonalista
Hizkuntza subjektu bat da: nortasun bat
Unibertsalaz eta partikularraz
Euskalgintza, herrigintza (etorkinen arazoa)
Euskara, kultura-hizkuntza modernoa
Euskara prentsan: egunkariaren premia
Langile ikasleak, ikasle langileak
Hezkuntza unibertsalista bakerakoa
«Herriari, herriaren onez, herriak»
Egia norberak bilatzeko eskubidea
Filosofia objektiboa
Aspektismo hau, subjektibitateari ukatzen ez dion bere parte handiarekin, ez da halere subjektibismoarekin nahasi behar, eta Ortegaren «perspektibismoarekin» gutxien-gutxiena[38]. Subjektibismoak, finean, ez du onartzen errealitateak bere baitan bere-bere izate objektiboa duenik, subjektu ezagutzailearen edonolako baldintzetatik (denborazko, kultural, psikologiko, eta abar) mendetasunik gabe. El Diario Vasco-ko «Aspectos» saila San Tomas jaiegun batez hasi zen, eta hori seinale ontzat hartu zuen Santamariak, bide batez bere objektibismoa aitortzeko parada probestuz:
Mis 'Aspectos' han de estar siempre con la filosofÃa del ser, la única substante, es decir, la única en la que se puede hacer pie de veras para caminar por esta tierra pedregosa [...]. Las cosas son lo que son y nuestro conocimiento de ellas no es una mera fantasmagorÃa o una ilusión caleidoscópica. Quede esto claro para que nadie me tome por 'perspectivista' y vaya a condenarme in petto[39].
Santamariaren aspektismoak ez du suposatzen gauzak, zeinek edo zein koloretako betaurrekoz begiratu, ezberdinak direla; objektua zer izan, hortaz, subjektuaren menpe dagoela, atzemaileekiko mendetasunik gabe ez dagoela gaien berezko izaerarik (gutxienez gizakiaren esku): aitzitik, «aspektuak» gauzak berak dauzkanak dira, ez ditu inposatzen ikusleak bere askotariko baldintzekin (gero, bigarren unean, horren garrantzia ere inoiz ahaztu gabe)[40]. Santamaria giza ezagutzaren izaera mugatuari, baina objektibotasunari, atxikitzen zaio. Filosofia moderno subjektibistak, hain zuzen, modernitatearen krisi orokorreko agerkizunak dira, haren kausak eta efektuak une berean, ikusiko dugunez.
El 'aspectismo', en cambio, es un realismo, porque los 'aspectos' de las cosas están realmente en las cosas y no en el sujeto que las mira. Cuando yo afirmo que las cosas 'tienen aspectos' y trato de dedicarme a descubrir algunos de éstos, sin la pretensión ilusoria de conocerlos todos, no caigo en el relativismo, sino que me remonto a un realismo éclairé, muy superior, claro está, al simple realismo univocista[41].
Eguneroko filosofia txiki bat egiteko proiektuarekin lotzen da Santamariaren aspektismoa. Ez da nahi sistema handi unibertsalik. Baina, bestetik, egiazko errealismoarekin ere lotzen da, gure mugen ebidentziarekin. Eta, hein horretan, aspektismoa apaltasun aitortza bat da. Tolerantziazko espirituaren adierazpen bat, azkenik.
Los partidarios de juicios apodÃcticos, de definiciones simples y terminantes y de posturas inconsútiles, que quieren meterse la verdad, toda la verdad, en un puño bien cerrado, los señores del 'al pan, pan y al vino, vino', suelen ser, a menudo, unos ingenuos de tomo y lomo. Contentémonos, pues, con ver 'aspectos' de la realidad, sin pretender la total y absoluta posesión de ésta, que ningún humano alcanzó ni alcanzará jamás. Seamos, en suma, modestos. El 'aspectismo' lo es, aunque nos está mal el decirlo[42].
Ohartu behar da aspektismoak ez duela ukatzen perspektibismoa, ondo begiratuta: barnean hartu eta esanahia aldatzen dio.
[38] «Al pan, pan», El Diario Vasco, 1960-06-26. «En definitiva, entre mi 'aspectismo' y el 'perspectivismo' orteguiano no hay ningún entronque. La diversidad de perspectivas proviene de la diversidad de posturas en que puede colocarse un observador. Estamos condenados a ver las cosas bajo una perspectiva determinada, que es la nuestra, la de cada hombre, la de cada época o la de cada cultura. El 'perspectivismo' es, pues, una especie afÃn al agnosticismo».
[39] «Conjunción propicia», El Diario Vasco, 1956-03-07. Gogoratu behar da Ortega y Gasseten filosofia eskolastiko neotomistek —teologoek zein filosofoek— oso oldartua zegoela orduantxe, ez beti borroka-metodo guztiz kristauekin, Santamariak berak inoiz salatu izan duen legez.
[40] Ib. «No debe desconocerse, sin embargo, la importancia, secundaria si se quiere, pero también esencial, de la 'filosofÃa del parecer'».
[41] «Al pan, pan», El Diario Vasco, 1960-06-26.
[42] Ib.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).