Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Aurkibidea
Problemak: ikerketa biologikoan, adibidez
Problemak: ikerketa nuklearrean
Ezker berria edo zinismo zaharra
Marxisten eta kristauen elkarrizketa
Kristautasuna eta humanismoa (natura eta grazia)
Aldagarria eta aldagaitza Elizan
Nazioaren kontzeptu pertsonalista
Hizkuntza subjektu bat da: nortasun bat
Unibertsalaz eta partikularraz
Euskalgintza, herrigintza (etorkinen arazoa)
Euskara, kultura-hizkuntza modernoa
Euskara prentsan: egunkariaren premia
Langile ikasleak, ikasle langileak
Hezkuntza unibertsalista bakerakoa
«Herriari, herriaren onez, herriak»
Egia norberak bilatzeko eskubidea
Filosofia txiki bat
Gauzak direna dira, baina [1] aldeak dauzkate, aurpegiak; eta [2] guk ikusi ere ikusgune batetik ikusten ditugu: «doble fuente de diversidad, objetiva y subjetiva, que algunos espÃritus impermeables y monolÃticos, verdaderos maniáticos de las puras esencias, se empeñan en desconocer»[32]. Urte horietan, eta hainbat urtean gero frankismoaren azpian, «esentzialismoaren» aurkako borroka luze bat egon zen hain zuzen («esentzialismoaz» hor esan den espiritu horixe ulertzen zen).
Alderdien ugaritasunaren, diferentziaren errebindikazio hau agertzen da (gauzetan, arazoetan), El Diario Vasco-n Santamariak urte askoan idatzi duen sailaren irekierako zutabean, 1956ko martxoaren 7an. «Aspectos» izan da astero-astero artikulu horien burua, eta Santamariak espresuki adierazi du izendapen horrek programa bati erantzuten diola:
La palabra 'aspecto' tiene, precisamente, esta doble significación: los aspectos son las distintas superficies visibles de las cosas y son también las infinitas posturas en las que el espectador puede colocarse para mirarlas. Esta duplicidad de sentido me parece felicÃsima para mi objetivo. Aspecto es 'punto de vista'; pero es también realidad ontológica, algo que está en la cosa y que nace de su misma esencia. La palabra 'aspecto' me parece, filosóficamente hablando, muy superior a la expresión 'punto de vista'. Por eso la he elegido como blasón de mis reflexiones semanales[33].
Santamariak ez du filosofia handiak egiteko burujoperik. Bidean gelditu eta gauzen aldetxo batzuk miratu bakarrik. Lore baten petaloei bezala. Bere ikuspuntutik behatu inguruko mundua. Eta Euskal Herriaren ikuspuntutik («Yo veo las cosas desde este paÃs, ingenuo y terrible, que se llama Euskadi»)[34]. Santamariak filosofia txiki bat egin nahi du. Egunerokoa. Egunkarikoa. Zati txikizkoa. Irakurle batzuek nahiago zuketen, apika, filosofia biribil kategorikoago bat. Egiaren eta sufrearen katedra bat, oinaztarriz armatua, zirti-zartakoa, «en el que se llamase a las cosas por sus nombres, elogiándolas o condenándolas paladinamente, es decir, sin rodeos ni fraseologÃa ambigua»[35]. Baina gauzek berek daukate «anbiguoak» izateko ohitura txarra: «La realidad tiene multitud de 'aspectos' y para mostrarlos todos, sin postergar ninguno, harÃa falta hablar a un tiempo por varias bocas y escribir a la vez con varias manos»[36]. Hain zuzen, diktaduran, nahiko litzateke egia biribil esan, zapalketan; egia habail-harri bihurtu, burua puskatzeko. Ez du, ordea, lan horietarako egiak balio.
Toda 'verdad verdadera' tiene aspectos. La verdad sin aspectos, la verdad monda y lironda, es muchas veces como un ave desplumada, capaz de alimentar estómagos utilitarios, pero ya no recrea ni forma el espÃritu. Por eso, cuando se trata de presentar la verdad con su plumaje de aspectos, hay a veces que darle muchas vueltas a la expresión y ésta puede parecer rebuscada. Y si esto ha de pensarse de las dificultades del lenguaje, ¿qué no habrá que decir de las dificultades sociológicas que la expresión de la verdad encuentra hic et nunc?[37].
Era guztietako zailtasunak pilatzen dira egunkarian filosofatzeko. Baldintza hauetan, filosofia txiki bat egin daiteke, eta dago egin beharra.
[32] «Conjunción propicia», El Diario Vasco, 1956-01-01.
[33] Ib.
[34] «PolÃtica de lo imposible», El Ciervo, 1977-06-01.
[35] «La virtud desplumada», El Diario Vasco, 1957-02-03.
[36] Ib.
[37] Ib.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).