Karlos Santamaria eta haren idazlanak

Aurkibidea

IDEIA

Krisian

Eskola eta maisu artean

Positibismoa, materialismoa

Estrukturalismoa

Existentzialismoa

Marx

Blondel

Maritain

Mounier

Simone Weil

Gandhi, Martin Luther King

Ortega y Gasset

Unamuno

Zubiri

Zaragueta

Espiritua teknikaren azpian

Problemak: ikerketa biologikoan, adibidez

Problemak: ikerketa nuklearrean

Zientismoaren krisia

Aro berrirako hezkuntza

Gainditze poetiko-mistikoa

Komunismoa eta kapitalismoa

Kapitalismoaren salaketa

Komunismoaren onargaiztasuna

Ezker berria edo zinismo zaharra

Euskadi autogestionatu bat

Marxismoa eta kristautasuna

Lanaren kontzeptuaz

Hirugarren Munduaren arazoa

Komunistak eta bakea

Marxisten eta kristauen elkarrizketa

Toribio Etxebarria jauna

Historia

Determinismoaren auzia

Iraultzaren kontua

Gaizkia historian

Ongiaren efikazia

Aurrerabidea zer?

Transzendentzia

Poesia

Fedea

Isiltasuna, hutsa

Frai Joan Gurutzekoa

Kristautasuna eta humanismoa (natura eta grazia)

Heriotzaren garaipena

Kristoren misterioa

Pertsona

Indibiduoa, pertsona

Pertsona saldoan urtuta

Marxismoa eta pertsonalismoa

Pertsonaren eskubideak

Pertsonaren eginbideak

Fedea pertsonan

Barne isileko lagun hori

EKINTZA

Eliza

Aldagarria eta aldagaitza Elizan

Pio XII.a Aita Santua

Ekumenismoa

Laikoen misioa Elizan

Politika eta Eliza

Eliza espainola

Estatua

Ongi komun orokorra

Estatu irenskorra

Estatu konfesionala

Estatua eta nazioa

Federalismoa

Alderdi sukurtsalistak

Erregionalismoa

Nazioz gaindiko erakundeak

Euskadi

Euskal arazoa

Nazionalismoaren jatorriaz

Nazionalitateen printzipioaz

Nazio-arazo, klase-arazo

Nazioaren kontzeptu pertsonalista

Aberriaren misterioa

Euskara

Euskara eta euskotasuna

Hizkuntza subjektu bat da: nortasun bat

Euskal Herria eta euskara

Unibertsalaz eta partikularraz

Euskalgintza, herrigintza (etorkinen arazoa)

Euskara, kultura-hizkuntza modernoa

Euskara irakaskuntzan

Euskara prentsan: egunkariaren premia

Hezkuntza

Eskola publiko autonomoa

Eskola laizista?

Hezkuntza unibertsitarioaz

Langile ikasleak, ikasle langileak

Hezkuntza unibertsalista bakerakoa

Demokrazia

«Herriari, herriaren onez, herriak»

Alderdiak, alderdikrazia

Politika berdin morala

Demokrazia kristaua?

Demokrazia kriminala

Demokrazia orwellianoa

Kritika

Elefantea eta arkakusoa

Tolerantzia

Intolerantzia katolikoa

Intolerantzia espainola

Estatu katolikoaren arazoa

Egia norberak bilatzeko eskubidea

Bakea (I)

Ezbaian Gandhiren inguruan

Ekologismoa

Bake-hezkuntza

Kristaua eta bakea

Pax Christi

Bakea (II)

Bortxa eta gerra tipoak

Gerraz

Gerra iraultzaileaz

ETA

Gerra nuklearraz

Indar morala

Nazio Batuen Erakundea

IDAZLEA BERE FILOSOFIAREKIN

Eta emaiguzu gure eguneroko filosofia

Filosofia kritiko bat

Filosofia txiki bat

Filosofia objektiboa

Denboraren gogoetan

Nola lortu mezulari pertsonala izatea?

 

Eta emaiguzu gure eguneroko filosofia

 

     Harrimenetik bezalaxe jaio daiteke filosofia haserretik: eta zer haserretu nahikoa egoten da, nahikoa filosofatzeko, gure gizartean.

     Santamaria, pertsonalki, gauzek ez omen dute halere gehiegi haserretzen. «No es que no me indignen, claro está. Lo que ocurre es que me dedico a filosofar, que es una manera de indignarse como otra cualquiera»[9]. Santamariaren kazetari-lan gehiena horixe izan da, berak aitortu izan duenez: «Yo, sin embargo, me dedico precisamente [...] a hacer a mi manera, una especie de filosofía de la historia en el periódico»[10].

     Historiaren filosofia egunkarian? Ez ote da historia ibilera oso luze geldikoa, lasterka labur arinekoa egunkaria? Kazetan filosofatzeko hori, horregatik, «ohitura txarra» da[11]. Egunkariak esateko adina presa dauka ahazteko. Albiste irristakorraren lekua da egunkaria, ez gogoetarena.

     Hori horrela da, eta horrek esan nahi du gogoetak egokitu beharra daukala albisteari, kazetaren erritmoari. Jende askok ez du hori ulertu nahi izaten, bai «pentsamenduaren» irudipen serioegi zaharkitu bategatik, pentsatzea tratatu astunetan bakarrik egitea balego bezala, bekozko eta posean jarrita, ez kazetako artikulu txiki ilaunetan; bai kazetaren eta informazioaren kontzeptu fribolo edo merkantilegi bategatik. Hor, beharbada, kazetaren kontzeptu okerra badago barnean, okerrena filosofiarena berarena dago.

 

Los filósofos manejan el lenguaje técnico más complicado y, sobre todo, más peligroso que en el mundo haya sido inventado. Cuando se trata de cuestiones filosóficas, cada autor da a las palabras, aún a las más vulgares, un sentido diferente y uno está expuesto a decir o a pensar los mayores disparates si se deja llevar de la música de los vocablos. De modo que el jardín de la filosofía, lejos de ser un verdadero jardín, es como una gazapera cubierta de trampas en la que no se puede dar un paso sin peligro de ser atrapado[12].

 

(Salaketa horren atzean Donostiako Solas Internazionaletako kideren batzuen esperientzia mikatza egon daiteke, zorrozkeria eskolastikoetan maisuak). «Este monopolio de la filosofía es antihumano», protestatzen du Santamariak[13].

     Beste batzuek esango dizute egungo irakurleak ez duela egunkarian «filosofiarik jasaten ahal». Gogoetak eta saioak beren lekuak dauzkatela. Egunkaria ez dela horretarako.

 

Se olvida, en efecto, con demasiada facilidad, lo que el pensamiento y la literatura deben a este género. Se olvida que buena parte de la obra literaria y filosófica de Balmes, Donoso, Pi y Margall, Costa, Vázquez de Mella, Ganivet, Ortega, Unamuno, Maeztu y Azorín, por no citar otros muchísimos, ha sido realizada desde el periódico o a través del periódico[14].

 

     Mundu guztiak filosofatzen du bere modura eta, noizean behin, edozein harrapatzen bide du filosofiaren behar gorriak. Kazetak ez dauka berez leku desegokia zertan izan gogoetatzeko; etxez etxe filosofia txiki bat barreiatzeko, albistegiaren alboan. Halakoxe bat egin behar, filosofia. Harrokeriarik gabekoa, sotila, bixi-bixia. Egiazko filosofia gizatiarra den, edo izan behar lukeen, bezalakoxea, alegia.

 

La filosofía, ciencia de las primeras verdades, habría de ser la cosa más simple del mundo. Los hombres deberían poder pasearse por ella en los momentos de cansancio o de aburrimiento, recrearse en la atmósfera pura del saber primordial[15].

 

Bestalde, arintasunak ez dauka seriotasuna zertan kendu filosofiari. Ortega, Unamuno, eta abar aski serioak izan dira.

 

En Francia se recuerda ahora precisamente el cincuentenario de los famosos 'Propos' de Alain[16]. El primero de ellos se publicó en febrero de 1906 en La Depêche de Rouen. De aquel regatillo o manantial casi invisible, había de nacer una obra filosófica importante, constituida por miles y miles de 'Propos', justamente considerados hoy como título de gloria para la literatura y el pensamiento francés. Es un buen ejemplo de la capacidad creadora que se encierra en ese género [artikulutxo kazetaria], tan inconsistente y superficial[17].

 

Gure egunotan hori, gainera, zentzu bereko fenomeno orokorrago baten barruan kokatzen da: filosofia, utzi ikasgeletako bere zapo-erdara itxiak eta, kaleko solaskera bilakatu da[18].

     Filosofia egunkarian egin nahi izateak baditu bi eskakizun, bata formala eta bestea konkretua, gaiari nola heldu. (Biek bat egingo dute Santamariaren «aspektismoan»).

     Kultur fenomeno arrunta da egun airostasun eta presa beharra, eta gehiago kazetaren inguruan, hartara egokitu beharra izango baitu han jardun nahi duen idazleak. Agian ez da guztiz egia Gutenberg Galaxia honezkero itzalia dela, baina bai sistema horretako eguzkiak eta izar dirdaitsuenak ez direla jada behialako liburu lodi eta tratatu beneragarriak.

 

El pulso de nuestro tiempo es rápido y corto. Por otra parte, con las técnicas modernas la gente se ha hecho perezosa y rehuye el esfuerzo. El pensamiento hay que servirlo en bandeja. La lectura resulta penosa, el cine, la radio y la televisión acaban con la tiranía de la letra impresa; la palabra y la imagen vuelven por sus fueros tradicionales. En cualquier caso el periódico se defiende mejor que el libro, y éste, para sobrevivir, tiene que convertirse en introducción, prólogo o ensayo. La mayor parte de los libros de hoy renuncian a toda ambición mayor y se declaran simples prólogos de otros libros que no llegarán nunca a escribirse. La reflexión necesita hacerse más ágil, emplear proyectiles más finos y ondas más cortas y, por tanto, más penetrantes, para horadar la piel de paquidermo de la indiferencia e interesar órganos profundos del espíritu[19].

 

     Eguneroko gertakarien —zerbaitegatik gaitzitzen zaizkigunen, bereziki— gogoeta gisa harildu nahi bada filosofia, nola heldu gertakarioi? Aurrenik, posizio batetik eraso beharko zaie. «Fede» batetik, edo «zentzu» batetik.

 

Filosofar es creer que el mundo tiene un sentido, dice profundamente Jean Lacroix. Sólo porque se cree que el mundo tiene un sentido se busca el sentido del mundo. (Para filosofar hace falta fe)[20].

 

Baina, gero, ikuspuntuak ez du nahitaez tribunal bat izan behar, eta bai bilaketa zintzo baterako abiagunea. Santamariak bere proiektua definitzen du hitzotan:

 

Ante el acontecimiento adverso, caben dos posturas. La primera consiste en condenar el acontecimiento. Pero no hay actitud más estúpida que la de condenar una realidad que se nos impone como realidad. La segunda consiste en batirse con él. Batirse con el acontecimiento adverso. Y es entonces cuando éste empieza a adquirir sentido[21].

 

Zalantzarik gabe, Espainia katoliko frankistan bere esanahi espezifikoa zizun jarrera horrek, espiritu kritiko eta une berean tolerante baten asmoarekin. Oraintxe ere, ordea, ez du balioa batere galdu. «Filosofar es buscarle un sentido a las cosas, luchando con ellas»[22]. Pentsatzea eta dogmatikoa izatea adostu ezinak dira.

     Alabaina, «horrek gehiegi pentsatzen du: holako jendea arriskutsua da» eta[23], egunkarietan filosofatzearen aurka zeuden filosofo serioegiari eta kazetari profesionalegiari, pentsamendua libre ibiltzea beti bekaitz duen boterea gehi dakieke: «A los poderes de este mundo suele molestarles bastante que haya gentes que nos dediquemos a filosofar, tal vez porque suponen que pensamos lo que efectivamente pensamos»[24].

 

 

[9] «La filosofía», El Diario Vasco, 1967-08-20.

[10] «Autocrítica», El Diario Vasco, 1959-08-16.

[11] Ib. «Es una mala costumbre esta que yo he adoptado de filosofar en el periódico».

[12] «Monopolios inadmisibles», La Voz de España, 1950-01-10.

[13] Ib.

[14] «Artículos periodísticos», El Diario Vasco, 1956-03-11.

[15] «Monopolios inadmisibles», La Voz de España, 1950-01-10.

[16] «Alain», Émile Chartier (1868-1951) filosofo saiolariak aipatu «Propos» horietan (bost milatik gora: denak ez baitira izan liburuetan bilduak) erabili zuen izenordekoa, gero haren izen bezala kontsakratua.

[17] « Artículos periodísticos», El Diario Vasco, 1956-03-11.

[18] «Monopolios inadmisibles», La Voz de España, 1950-01-10. «Afortunadamente los filósofos de nuestro tiempo [...] renuncian a la rigidez clásica. Muchos de ellos utilizan el ensayo literario y aún el teatro para exponer sus construcciones y plantear y resolver problemas nuevos. Recuérdese el teatro de Sartre y la exquisita literatura de Gabriel Marcel, de Berdiaeff o de Ortega. Hay quien considera esto como una degeneración y un retroceso de la auténtica filosofía. A mí me parece que, al menos en cierto aspecto y siempre que el rigor científico no salga excesivamente perjudicado, más bien constituye un progreso y, sobre todo, una humanización estimable del saber».

[19] « Artículos periodísticos», El Diario Vasco, 1956-03-11.

[20] «La filosofía», El Diario Vasco, 1967-08-20.

[21] Ib.

[22] Ib.

[23] Shakespeare, Julius Caesar: «Yond Cassius has a lean and hungry look; / He thinks too much: such men are dangerous».

[24] «La filosofía», El Diario Vasco, 1967-08-20.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es