Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Aurkibidea
Problemak: ikerketa biologikoan, adibidez
Problemak: ikerketa nuklearrean
Ezker berria edo zinismo zaharra
Marxisten eta kristauen elkarrizketa
Kristautasuna eta humanismoa (natura eta grazia)
Aldagarria eta aldagaitza Elizan
Nazioaren kontzeptu pertsonalista
Hizkuntza subjektu bat da: nortasun bat
Unibertsalaz eta partikularraz
Euskalgintza, herrigintza (etorkinen arazoa)
Euskara, kultura-hizkuntza modernoa
Euskara prentsan: egunkariaren premia
Langile ikasleak, ikasle langileak
Hezkuntza unibertsalista bakerakoa
«Herriari, herriaren onez, herriak»
Egia norberak bilatzeko eskubidea
IDAZLEA BERE FILOSOFIAREKIN
Gaztetan, barre eragiten omen zioten Santamariari «zaharren» betiko leloek[1]. Gero, bai ofizioz eta bai bokazioz, gazteen hezkuntzan aritu da bere lan-ibilbide luzean, ia etengabe. Santamariaren izkribu anitzen gaia dira gazteak[2]. Drogak problema handi bilakatu dira azken urteotan[3].
Gerra ostean, Santamariaren idazkuntza gehienaren aldiko berrogei urte inguruantsu (1945-1985, handizka-mandizka), arras aldatu da gure begien aurrean Euskal Herria, Europa osoa. Aldakuntzon ezaugarri bat izan da beren lastertasun labain arriskutsua. Familia eta eskola tradizional autoritarioek, hautsi eta, «gizarte permisiboari» egin diote leku[4]; ohitura lotsor etxetiarrek nazioarteko turismoari, puritanismo estu zaharrak anarkiari, kirtenkeriari, motorzaleen basakeriari eta rock and rolleroen bandalismoari[5] (hori oparoaldian: zeren eta gero langabezia, desesperantza, droga eta beste miseriak etorri dira berehala); gerra beroak hotzari, munduaren zatiketari bi bloketan militarki, ekonomikoki, ideologikoki kontrajarrita (bi egia desberdin egoteraino gizadiarentzat: egiarik ez, hortaz), geroxeago antzoki hori ere bere gezur guztiekin apurtzeko azkenik, etab. Mudantza-uholde horren gomutan ez dago hemen zertan gehiago pausatu.
Beharbada, gomuta genezake, irakurleari abisu antzera:
Nosotros habÃamos conocido otra Europa y tenemos muchas más cosas a que agarrarnos; podemos ver la situación actual como una crisis. Pero cuando se ha nacido y se vive sumergido en un rompecabezas, se llega fácilmente a la conclusión de que tal es la forma 'normal' de la existencia. Hay algo de verdad en las teorÃas de los astrólogos: cada uno es hijo del signo estelar bajo el que nace; la generación de la guerra no podrá nunca sentir el mismo gusto de la vida, porque sobre ella pesa, como sobre Macbeth, una siniestra mancha de sangre[6].
Egiaz, oraindik balio batzuetan sinestea —gizatasun zaharrean, finean— ez baita bilakatu oso erraz belaunaldi horrentzat, eta ondorengoentzat apenas errazago.
Orain «modernitatearen azkenaz» hitz egitea zabaldu da; Santamaria aspaldi mintzo zen modernitatearen «krisiaz».
Erauntsia «kontzientziaz bizi»; ez izan gertakarien objektu eta biktima soil, baina meditatu subjektu eta konorteko iraun zurrunbiloan; historia: hau izan da Santamariaren ahalegina, gizadia aldatzen ari zen urteotan, gazteriaren irakaslearena bezainbat, hain zuzen —El Diario Vasco, Zeruko Argia, Jakin eta prentsa egunkariko zein astekariko hainbat organotan— irakurleriaren pedagogoarena. «Dena doa, ezer ez da» inpresioa nagusitzen ari zeneko malenkonian, deusek ez duela deus merezi ematen zuenean[7], zer geratzen da baliozkoa?, galdetu eta bilatu nahi izan du setatsu, beti geratzen delako munduan zerbait eder egiteko[8]. Denaren erlatibismoan edo, are okerrago, guztiaren ezaxola-ibaian ez amore uzteko gure kontzientzia, doala nahi duen tokira, berton zutitu eta ontzitxo bat arrazoiz eta zentzuz landu zur tinkoan filosofiazkoa, gertakarien uhin artean burujabe nabigatzeko, egunero-egunero, libertaterantz.
[1] «Carta abierta a los redactores y lectores de la revista ensayos», Ensayos, 1959-06-05. «Yo de joven era de lo más rebelde e imprudente. Me reÃa casi siempre de todas las cosas que decÃan los 'viejos'».
[2] «Sobre la juventud española como tema candente», Ya, 1955-12-14; «Problematismo», El Diario Vasco; «Objeción a jóvenes», El Diario Vasco, 1966-05-15; «La juventud acusa», El Diario Vasco, 1966-04-24.
[3] «La droga y el ello», El Diario Vasco, 1980-08-03; «Droga y sociedad», El Diario Vasco, 1980-12-21; «Por una acción de conjunto», El Diario Vasco, 1981-01-04; «El espejismo de la droga», El Diario Vasco, 1981-01-11.
[4] «La sociedad permisiva», El Diario Vasco, 1982-02-21.
[5] «Defensa significativa», El Diario Vasco, 1957-01-13.
[6] «Desesperación moderna», El Diario Vasco, 1958-02-23.
[7] «MelancolÃa joven», El Diario Vasco, 1965-11-28.
[8] Ib. «¿De qué maldito sortilegio es vÃctima nuestra civilización técnica, con su cortejo de satélites artificiales y de cerebros electrónicos, para que asà llegue a engendrar esta suerte de hastÃo infinito, este cansancio de la vida? Hay que fundar una mitologÃa nueva...».
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).