Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Euskal hiztegi analogikoari buruz
Euskera, 18 zk., 1973
Arrunteko hiztegiak alfabetako antolamenduaz izan ohi dira moldatuta. Analogiko hiztegietan, ordea, azaltzen dituzten konzetoen arauaz ordenatzen dira hitzak.
Zailtasuna oso ezberdina da, noski, bi kasu hoietan. Ortografia, alde aurretik jarririk egonez gero, alfabetako antolamendua ezartzea oso erreza izaten da, hitz lerrokada, multzo mugatu eta ordenatu bat dalako. Alegia, hitz bakoitzak beste hitz urrengo bat dauka bakarrik, haren letraen ordenaren arauaz. Beraz ordena zerbait objetiboa da, eta guziz jakina.
Analogiko harremanak berriz, ez dira, ez mugatuak, ez ordenatuak. Ez eta ordenagarriak ez dira ere, konta ezinezko analogien munduan ez bait da posible moldatze bat egitea.
Hiztegi analogiko bat, nahiko konbenzionala ta subjetiboa izan behar da, ezin bestez.
Analogiko sailak
Analogiko hiztegi batean, hitzak, sailetan agertzen dira kidekaturik. Sail bakoitzean, konzeto edo idea baten inguruan dabiltzan hitzak arkitzen dira.
Hitz buruak
Sail bat itxuratzeko eta izendatzeko, sail bertan hitz bat hautatzen da. Hautatze hau konbenzionala da ere, eta subjetiboa. Hitz hauek, sailak itxuratzeko hautatuak, hitz buruak deitzen ditugu. Letra handiekin idatziko ditugu gehienetan. UTZI, AHAIDETASUN, ETXEGINTZA... hitz buruak izango lirake gure analogiko hiztegian, esatebaterako. Casares jaunaren hiztegian honelako 2.400 hitz daude, inguru. Larousse Ideologikoan, lau mila. Sail bakoitzari hitz buru bat dagokiolako, eta hitz buru bakoitzari, sail bat, Casares Hiztegian 2.400 sail direla esan dezakegu, eta Larousse Analogikoan, 4.000. Hitz buruak lehenengo letra txikiekin itxuratzen ba ditugu, a, b, c, etabar, eta dagokien sailak, letra handiekin A, B, C... bi multzoen bitarteko bihiekzio bat dala esan diteke. Hitz bat sail jakin bati dagokiola adiarazteko, sinboloa erabiliko dugu. Adibidez.
'larga' UTZI
'odol' GORPUTZ
'odol' AHAIDETASUNA
'utzi' UTZI
Ikusten danez hitz bat sail bati baino gehiagori ahal dagokio ('odol' hitza bi sailei dagokie, exenploan). Bestaldetik a A egokiera beti betetzen da (hau da, a guzitarako).
Analogia
Bi hitz analogikoak direla esango dugu, biak sail batean bertan agertzen diranean. Erlazio hau, ~ sinbolokin azalduko dugu. Batzutan parentesisen artean sail honen izena jartzen da, beste batzutan ez. Adibidez
'ezpain' ~ 'hortz' (AHO)
'lore' ~ 'horri' (BELARKI)
'esku' ~ 'menpeko' (GIZARREMAN)
'ardo' ~ 'meza' (LITURGIA)
'idatzi' ~ 'ikasle' (IKASTOLA)
'aditz' ~ 'izen' (GRAMATIKA)
'laketu' ~ 'gozo' (ATSEGIN)
'apaiz' ~ 'ordenak hartu' (APAIZTASUN)
'aita' ~ 'apaiz' (APAIZTASUN)
Ikusten ahal danez, analogi guzi hoietan, letra handiekin, saila idatzi dugu. Kasu hauetan sailari modulo edo molde izena eman ahal zaio. Adibidez
'ezpai' ~ 'hortz' (mol. AHO)
Beste askotan moldea ez dugu jarriko. Adibidez
'azkar' ~ 'trebe'
'sendotu' ~ 'gaitz'
'izar' ~ 'dizdiratu'
Erlazio hauetan, nahiz ta moldea ez agertu, bera esistitzen dala ematen da beti.
Notazio eta sinbolo batzuk
Nere ustez, analogiari, teoria izena ezartzen ahal zaio, teoria hitza Bourbaki-k esandako esanahiaz harturik.
Teoria honen terminoak honoko hauek dira:
Hitzak: Edozein letra txikiakin itxuratuko ditugu. Hitzen multzoa * letrakin azalduko dugu.
* = {a, b, c ... h, i ... x, y, z}
Hitz buruak: alfabetako lehenengo letra txikiekin azalduko ditugu. Hitz buruen multzoa @ letrakin azaldu.
@ = {a, b, c ... , h}
Sailak: lehenengo letra handiekin azalduko ditugu eta beren multzoa, 6 letrakin
6 = {A, B, C, ... , H}
Logika formalaren sinboloen gainera, analogiaren ~ sinboloa erabiltzen da teoria honetan. Hona hemen teoria honen erlazio batzuk
@ 6 @ c * (; a @) a A
x ~ y (mol A) Q x A H y A
x ~ y Q (m A 6) x A H y A
x ~ y (mol A) H y ~ z (mol A) x ~ z (mol A)
x ~ y H y ~ z x ~ z Adibidez 'osaba' ~ 'odol' eta 'odol' ~ 'aho' baina 'osaba' ¿ 'aho'.
Hiztegi analogiko baten zatiak
Hiru dira, nere ustez, hiztegi ideologiko baten zatiak, baina bi lehenengoak, batean jar ditezke.
I Hitz guzien multzoa, * deitu duguna, alfabetako antolamenduaz.
I' * multzoa @ multzoan ezartzeko era, hau da, hitz bakoitzari dagozkion hitz buruak ematen dituan korrespondenzia.
II Sailak: sail bakoitzerako, hitz burua eta honen menpeko diren hitz guziak.
Alfabetako zatia
Alfabetako zatiaren eredu bat ematen dugu exenplotzat... Ezkerreko aldean, bi aldiz azpimarratuak diren hitzak, alegia, honoko marra honekin ––––––––, hitz buruak dira berez. Adibidez, aberri eta abere. Honelakoetan, a A erabiltzen da, jakina.
-aba AHAIDETASUN
abade APAIZTASUN, KOMENTU
abaila ISKILU
abanta ZELATA, ZAINDU, IHIZI
abantaila IRABAZI
abar ZUHAITZ, BELARKI
abarka OINETAKO
arrabotsOTS
abendu EGUTEGI, LITURGIA
aberats ABERATS, UGARI, DIRU
abereABERE, ABEREAK, BASERRI, ANIMALIA
abereak ABEREAK, BASERRI
aberriABERRI, HERRI, NAZIO, GIZARTE
abertzale ABERRI
abestu ABESTU, MUSIKA
abiada MUGITU, ASIERA, BULTZA, JOAN
abiadura MUGITU, ASIERA, BULTZA, JOAN
abiatu MUGITU, ASIERA, BULTZA, JOAN
abil ARGI, TREBE
abisaOHAR, DEI
abisuOHAR, DEI
abotsAHO, MINTZO, OTS
aburu IRITZI
abuztu EGUTEGI
adarailuETXEGINTZA
adar ZUHAITZ, GORPUTZ, ORTZ, EGURALDI, ISEKA
adardunANIMALIA
adatsILE, BURU
adi- ENTZUN, ULERTU, ERAKUTSI, SENTSU
adiarazi ERAKUTSI
adiarazle HIZKUNTZA, ITZULI
adiarazpen IGARRI
adigaitz ULERTU
adigarri ULERTU
adigogor ULERTU
adikintza ULERTU, SENTSU, ZENTZU
adimen, adimendu ZENTZU
aditu ULERTU; JAKIN, SENTSU, ZENTZU
adin ADIN, GAZTERI, HAURZARO, GAZTARO, ZAHARARO
adio AGURTU
adiskide ADISKIDE, LEIALTASUN, ETXEKO, URKO
aditu ULERTU, JAKIN, SENTSU, ZENTZU
aditz ADITZ, GRAMATIKA, HIZKUNTZA
Bigarren zatiaren exenplo bat
Eredutzat AHAIDETASUN saila hartu dugu. Exenplo bat da, besterik ez. Osaturik ez dago, eta gauza batzuk gaizki izango dira, dudarik ez, baina exenplotzat balio du. Hitz marratuak, buruak dira beren aldez.
AHAIDETASUN
ahaide ahaide urkogurasoak
senide ahaide urbil aita
urko ahaidexka ama
odol ahaidekutsu asabak (arbasoak)
jende odolezko ahaide aurrekoak
etxeko ezkontz ahaide aitzinekoak
ahaideak -orde osaba
senideakgurasorde
etxekoak semetzatu ondokoak
ahaideri alabatzatu seme-alabak
familia sasiko anai-arrebak
egokibort
jendaki sasikotasunezkontza
ahaidetasun bortasunezkondu
senidetasunmail ahaidetu
ahaidego ahaide mailsenar
belaun zuzenemazte
leinu zehar
gizaldi aitaren errotik primantza
sorterro amaren errotikmaiorazgo
iturri sortzez lehentasun
etorkisorterri lehen seme
enda jaioterri ondore
jendaia jatorri-
tribu jatorriko
arraza jatorrizko
Hiztegi analogikoa egitearen abantailak
1) Euskal idazle, izlari eta pentsazaileentzako oso tresna egokia izango da.
2) Analogiko hiztegiaren egitean, hitz askoren forma eta ortografia tinkatuko dira, bidenabar.
3) Lan hau egiteko, hitz bakoitza ondo aztertu beharko da. Beraz hiztegi analogikoa, euskerazko euskal hiztegi nagusia egiteko lehenengo pausoa izanen da.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).