Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Euskal hiztegi analogikoari buruz

 

Euskera, 18 zk., 1973

 

    Arrunteko hiztegiak alfabetako antolamenduaz izan ohi dira moldatuta. Analogiko hiztegietan, ordea, azaltzen dituzten konzetoen arauaz ordenatzen dira hitzak.

    Zailtasuna oso ezberdina da, noski, bi kasu hoietan. Ortografia, alde aurretik jarririk egonez gero, alfabetako antolamendua ezartzea oso erreza izaten da, hitz lerrokada, multzo mugatu eta ordenatu bat dalako. Alegia, hitz bakoitzak beste hitz urrengo bat dauka bakarrik, haren letraen ordenaren arauaz. Beraz ordena zerbait objetiboa da, eta guziz jakina.

    Analogiko harremanak berriz, ez dira, ez mugatuak, ez ordenatuak. Ez eta ordenagarriak ez dira ere, konta ezinezko analogien munduan ez bait da posible moldatze bat egitea.

    Hiztegi analogiko bat, nahiko konbenzionala ta subjetiboa izan behar da, ezin bestez.

 

 

Analogiko sailak

 

    Analogiko hiztegi batean, hitzak, sailetan agertzen dira kidekaturik. Sail bakoitzean, konzeto edo idea baten inguruan dabiltzan hitzak arkitzen dira.

 

 

Hitz buruak

 

    Sail bat itxuratzeko eta izendatzeko, sail bertan hitz bat hautatzen da. Hautatze hau konbenzionala da ere, eta subjetiboa. Hitz hauek, sailak itxuratzeko hautatuak, hitz buruak deitzen ditugu. Letra handiekin idatziko ditugu gehienetan. UTZI, AHAIDETASUN, ETXEGINTZA... hitz buruak izango lirake gure analogiko hiztegian, esatebaterako. Casares jaunaren hiztegian honelako 2.400 hitz daude, inguru. Larousse Ideologikoan, lau mila. Sail bakoitzari hitz buru bat dagokiolako, eta hitz buru bakoitzari, sail bat, Casares Hiztegian 2.400 sail direla esan dezakegu, eta Larousse Analogikoan, 4.000. Hitz buruak lehenengo letra txikiekin itxuratzen ba ditugu, a, b, c, etabar, eta dagokien sailak, letra handiekin A, B, C... bi multzoen bitarteko bihiekzio bat dala esan diteke. Hitz bat sail jakin bati dagokiola adiarazteko, sinboloa erabiliko dugu. Adibidez.

 

    'larga' UTZI

    'odol' GORPUTZ

    'odol' AHAIDETASUNA

    'utzi' UTZI

 

    Ikusten danez hitz bat sail bati baino gehiagori ahal dagokio ('odol' hitza bi sailei dagokie, exenploan). Bestaldetik a A egokiera beti betetzen da (hau da, a guzitarako).

 

 

Analogia

 

    Bi hitz analogikoak direla esango dugu, biak sail batean bertan agertzen diranean. Erlazio hau, ~ sinbolokin azalduko dugu. Batzutan parentesisen artean sail honen izena jartzen da, beste batzutan ez. Adibidez

 

    'ezpain' ~ 'hortz' (AHO)

    'lore' ~ 'horri' (BELARKI)

    'esku' ~ 'menpeko' (GIZARREMAN)

    'ardo' ~ 'meza' (LITURGIA)

    'idatzi' ~ 'ikasle' (IKASTOLA)

    'aditz' ~ 'izen' (GRAMATIKA)

    'laketu' ~ 'gozo' (ATSEGIN)

    'apaiz' ~ 'ordenak hartu' (APAIZTASUN)

    'aita' ~ 'apaiz' (APAIZTASUN)

 

    Ikusten ahal danez, analogi guzi hoietan, letra handiekin, saila idatzi dugu. Kasu hauetan sailari modulo edo molde izena eman ahal zaio. Adibidez

 

    'ezpai' ~ 'hortz' (mol. AHO)

 

    Beste askotan moldea ez dugu jarriko. Adibidez

 

    'azkar' ~ 'trebe'

    'sendotu' ~ 'gaitz'

    'izar' ~ 'dizdiratu'

 

    Erlazio hauetan, nahiz ta moldea ez agertu, bera esistitzen dala ematen da beti.

 

 

Notazio eta sinbolo batzuk

 

    Nere ustez, analogiari, teoria izena ezartzen ahal zaio, teoria hitza Bourbaki-k esandako esanahiaz harturik.

    Teoria honen terminoak honoko hauek dira:

    Hitzak: Edozein letra txikiakin itxuratuko ditugu. Hitzen multzoa * letrakin azalduko dugu.

 

    * = {a, b, c ... h, i ... x, y, z}

 

    Hitz buruak: alfabetako lehenengo letra txikiekin azalduko ditugu. Hitz buruen multzoa @ letrakin azaldu.

 

    @ = {a, b, c ... , h}

 

    Sailak: lehenengo letra handiekin azalduko ditugu eta beren multzoa, 6 letrakin

 

    6 = {A, B, C, ... , H}

 

    Logika formalaren sinboloen gainera, analogiaren ~ sinboloa erabiltzen da teoria honetan. Hona hemen teoria honen erlazio batzuk

 

    @ 6    @ c *    (; a @) a A

    x ~ y (mol A) Q x A H y A

    x ~ y Q (m A 6) x A H y A

    x ~ y (mol A) H y ~ z (mol A) x ~ z (mol A)

    x ~ y H y ~ z x ~ z Adibidez 'osaba' ~ 'odol' eta 'odol' ~ 'aho' baina 'osaba' ¿ 'aho'.

 

 

Hiztegi analogiko baten zatiak

 

    Hiru dira, nere ustez, hiztegi ideologiko baten zatiak, baina bi lehenengoak, batean jar ditezke.

    I Hitz guzien multzoa, * deitu duguna, alfabetako antolamenduaz.

    I' * multzoa @ multzoan ezartzeko era, hau da, hitz bakoitzari dagozkion hitz buruak ematen dituan korrespondenzia.

    II Sailak: sail bakoitzerako, hitz burua eta honen menpeko diren hitz guziak.

 

 

Alfabetako zatia

 

    Alfabetako zatiaren eredu bat ematen dugu exenplotzat... Ezkerreko aldean, bi aldiz azpimarratuak diren hitzak, alegia, honoko marra honekin ––––––––, hitz buruak dira berez. Adibidez, aberri eta abere. Honelakoetan, a A erabiltzen da, jakina.

 

    -aba  AHAIDETASUN

    abade    APAIZTASUN, KOMENTU

    abaila    ISKILU

    abanta   ZELATA, ZAINDU, IHIZI

    abantaila   IRABAZI

    abar  ZUHAITZ, BELARKI

    abarka  OINETAKO

    arrabotsOTS

    abendu  EGUTEGI, LITURGIA

    aberats  ABERATS, UGARI, DIRU

    abereABERE, ABEREAK, BASERRI, ANIMALIA

    abereak  ABEREAK, BASERRI

    aberriABERRI, HERRI, NAZIO, GIZARTE

    abertzale    ABERRI

    abestu    ABESTU, MUSIKA

    abiada   MUGITU, ASIERA, BULTZA, JOAN

    abiadura    MUGITU, ASIERA, BULTZA, JOAN

    abiatu    MUGITU, ASIERA, BULTZA, JOAN

    abil   ARGI, TREBE

    abisaOHAR, DEI

    abisuOHAR, DEI

    abotsAHO, MINTZO, OTS

    aburu    IRITZI

    abuztu   EGUTEGI

    adarailuETXEGINTZA

    adar  ZUHAITZ, GORPUTZ, ORTZ, EGURALDI, ISEKA

    adardunANIMALIA

    adatsILE, BURU

    adi-   ENTZUN, ULERTU, ERAKUTSI, SENTSU

    adiarazi ERAKUTSI

    adiarazle   HIZKUNTZA, ITZULI

    adiarazpen IGARRI

    adigaitz ULERTU

    adigarri ULERTU

    adigogor    ULERTU

    adikintza    ULERTU, SENTSU, ZENTZU

    adimen, adimendu   ZENTZU

    aditu ULERTU; JAKIN, SENTSU, ZENTZU

    adin  ADIN, GAZTERI, HAURZARO, GAZTARO, ZAHARARO

    adio  AGURTU

    adiskide ADISKIDE, LEIALTASUN, ETXEKO, URKO

    aditu ULERTU, JAKIN, SENTSU, ZENTZU

    aditz  ADITZ, GRAMATIKA, HIZKUNTZA

 

 

Bigarren zatiaren exenplo bat

 

    Eredutzat AHAIDETASUN saila hartu dugu. Exenplo bat da, besterik ez. Osaturik ez dago, eta gauza batzuk gaizki izango dira, dudarik ez, baina exenplotzat balio du. Hitz marratuak, buruak dira beren aldez.

 

 

AHAIDETASUN

 

    ahaide   ahaide urkogurasoak

    senide    ahaide urbil    aita

    urko  ahaidexka  ama

    odol  ahaidekutsu    asabak (arbasoak)

    jende odolezko ahaide  aurrekoak

    etxeko    ezkontz ahaide    aitzinekoak

    ahaideak    -orde osaba

    senideakgurasorde

    etxekoak    semetzatu  ondokoak

    ahaideri alabatzatu  seme-alabak

    familia  sasiko    anai-arrebak

    egokibort

    jendaki  sasikotasunezkontza

    ahaidetasun    bortasunezkondu

    senidetasunmail  ahaidetu

    ahaidego    ahaide mailsenar

    belaun   zuzenemazte

    leinu zehar

    gizaldi   aitaren errotik primantza

    sorterro  amaren errotikmaiorazgo

    iturri sortzez  lehentasun

    etorkisorterri  lehen seme

    enda  jaioterri ondore

    jendaia  jatorri-

    tribu  jatorriko

    arraza   jatorrizko

 

 

Hiztegi analogikoa egitearen abantailak

 

    1) Euskal idazle, izlari eta pentsazaileentzako oso tresna egokia izango da.

    2) Analogiko hiztegiaren egitean, hitz askoren forma eta ortografia tinkatuko dira, bidenabar.

    3) Lan hau egiteko, hitz bakoitza ondo aztertu beharko da. Beraz hiztegi analogikoa, euskerazko euskal hiztegi nagusia egiteko lehenengo pausoa izanen da.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es