Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

«Jauntxoa beti jauntxo»

 

Zeruko Argia, 278 zk., 1968-06-30

 

      Pasolini idazle ta zine-zuzendari komunistak katilinaria izugarri bat bota omen die ikasle italiar amorratueri.

      Â«Figli di papá» deitu die gazteeri. Eta burgesak direla arpegira egotzi.

      Â«Salbazioaren bidean abiatzen dan burgesari ahalmen-gogoa eta bothere-nai guztia betirako kendu bear zaio burutik» —esan du Pasolini jaunak.

      Hontaz arrazoi pixka bat ba du, jauntxoak beti jauntxo izan nai du-ta.

      Ikasleek ordea, Alderdiko komunistak aburgesatuak direla uste dute eta erreboluzioa eztutela iñoiz egingo diñoe.

      Nork arrazoi? Auskalo!

      Frantziaren matxinada kulturala nola bukatuko dan iñork eztaki. Udaberriko abentura bat besterik ez al da izanen?

      Â«Jatean eta atz-egitean dana dago astean» esan oi zuen Quevedo famatuak.

      Politika eginkizunean berriz, dana amaitzean datza.

      Bizi ta ikusi!

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es