Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Piperrada izugarri bat
Zeruko Argia, 274 zk., 1968-06-02
Leoiki jateak ez du ondore ona ekartzen. Asarre ta amorratu arazten omen du. Kokordilloa ere oso egosgaitza bide da janaritzat, gauza guztiak odol-beltz kolorez ikusi arazten ditulako. Bañan bardin biak batean sukaldu eta ta piperrakin jaten badira, iñork eztaki gerta ditekeana, horrelako entseioa sekula eztalako oraindik egin.
USA'n bizi dan Herbert Marcuse filosofo ta irakasle alemandarraz entzun al duzute mintzatzen?
Iru M'koen berri ba dakizute?
Marcuse da Alemaniako ta Italiako idazle amorratuen maixu handienetako bat, iru M'koen bat. Iru hauen izenak, Marx, Mao ta Marcuse direnak, edozein manifestazioan ikasleen ikurriñetan eta pankartetan irakurri ditzakezute.
«Akrazia» dalakoa edo aristokrazi mota guztien kontrako mugimenduaren eta nihilismo berria dalakoaren aita ta apaiza dugu Herbert Marcuse.
Ikasleek idolotzat ta igarletzat hartu dute ta bere dotriñari itsutuki jarraitzen diote.
Eta, zer egin du Marcuse jaunak, Marx ta Mao'en pareko honek, horren ohore handia merezi dezan?
Beste liburu mamitsu batzuek argitaratu baditu ere, bere «idazti deuna», edo liburu santua, «Eros ta Zibilizazioa» izena duana da.
Eta, zer dio Marcuse jaunak idazti hontan? Marx ta Freud batean erabiltzen ditu ta bi hoiekin filosofia berri bat osatu.
Bi janariak, marxismo ta psikoanalisa lapiko berean ondo egosi, apur bat pipergorri gañeratu ta bero-beroa ikasle gazteen maian serbitu... horra hor Marcuse sukaldariaren errezeta.
Kokordillo ta leioa besterik izango ez ba zan...! Bañan piperra pisutu egin zaie ikasleri, dirudienez, urdail ta buru barnean.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).