Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Indar moralaren botherea

 

Zeruko Argia, 273 zk., 1968-05-26

 

      Â«Igo danak, jautsi bear» —esaten omen zuen Txuang-Tse'k, Kristo'ren lau mende aurreko txinotar ospatsuak. Eta Peru Abarka'k (Txuang-Tse baiño filosofo txikiagoa etzana) hau esan ere: «Aldats gorea, aldats berea».

      Gizartean, beheko jendea altxatzeko modua (promozioa dalakoa) ezagutzen dugu, ez ordea goiko mailletan daudeneri beren leku gozorik egozteko manera.

      Amerikatarrek maillakada zalakoa egin zuten ta nolako moduz desmaillakadatu jakiñik gabe ditugu orain.

      Ikastekoa dan trataduan berenarekin eztirela aterako dirudi eta nonbait «quia nominor leo» esaterik eztute izanen. Benetan ikusgarria, atomo-bondadunak burua makurtu bear izate hau berri txiki baten aurrean!

      Gertatzen dana ulertzea ain zailla ez dirudi. Amerikatarreak eskuko zuten Viet-Nam herritxoa deuseztea, itxidiki batean gañera, baiñan ez dute deuseztu. Zergatik? Bildurragatik? Ez derizkiogu.

      Sail hontan ia mundu guztia zuten beren kontra. Aita Santuarengandik, jakintsu, idazle ta politikalari sonatuenenganaiño, jende itzalgarri guztiak beren iritzi aurkakoa emana zuen aspaldi hontan. Horrengatik hain zuzen ere amerikatarrak ez dira aurrerago jarraitu maillakada bidean.

      Â«Indar-Moralaren» botherea argi ikusten da. Txalo dezagun!

      Zeren «mens agitat molem».

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es