Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Igeltseroa Batikanoan
Zeruko Argia, 271 zk., 1968-05-12
Batikanoko «Ligge di Raffaello» ospatsuak, nork eztitu ezagutzen, mundu zabal hontan?
Izan ere, batzuen ustez, miragarrizko sala haiek garbitze on batez bearrean daude ta igeltsero baten presenzia eskatzen dute batzu hoiek lan fiñ hori egiteko.
Monseñore Tomasek Erroma aldera abiatuko omen da urrengo egunetako batean. Erromatik deitu diote ta bere bandatua Txekoeslobakiaren Eliza ta Estaduaren arteko artu-emanak antolatzea izango da, ixilpekoen zaleak diotenez. Ez ta ezerezko eginkizuna!
Eta —begira mundu hontako gauzak nola diran— Tomasek apezpikoa ta igeltseroa da batean. Aitarenka geldituko dira zenbait; baiñan hala da gure berri-iturriek gezurra ez badiote beintzat.
Gartzelarik ateraz gero, zenbait ogibide izan zituen apezpiku honek, ia beste mundutar guztiak bezela, bere bizia irabazteko. Azkeneko aspaldi hontan igeltsero ta zaharki-konpontzaille jarri zan ta pozik bide dago bere oraingo lan ta bizibidez.
«Baldin giltza-zarrago bat edo nolanaiko tramankulo aberiatuak konpontzen bear badira, komeni iruditzen zait apezpiku bat sail ontan ere ikasia izatea». —Esan zion Monseñore Tomasek (barkatu!) berrikari bati, Praga'n oraindik zegoela.
Bear bada, Batikanoren tresnak ez ezik, baita Eliza Unibersalaren bideak zabaltzeko ere oso egokiak dira apezpiku-konpontzaille-umoreonzale honen Erromarako bisitatze hau.
Denbora berriak datozte, zalantzarik ez, erlijioaren bidetan.
Igeltsero bat Raffaello'ren gelaetan!
«Nunc est bibendum»! Zelebra dezagun besta handi bat!
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).