Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Estruturalismoa

 

Zeruko Argia, 226 zk., 1967-06-25

 

      Estruturalismo dalako dotriña berri ortaz asko mintzatzen asi da orain, Frantzia'n batez ere.

      Sistema orretaz ezertxo jakitea komeni da, gaur eguneko pentsaerari bear dan bezela jarraitzeko.

      Gai berori buruz «Esprit» illerokoak berri sortutako alea irakurtzeko gauza da. «Les Temps modernes» aldizkariak, illabete batzuek direla, argitaratutakoa baiño ornituagoa irudi zait «Esprit'en» azkeneko lumero au.

      Gaurko filosofi positibistak matematiken antza artzera jotzen du, sujetibismo ta historizismoaren arriskuetatik eskapatzeko biderik onena ikusten bait du joera ortan.

      Bestaldetik Matematiketak berak, arrisku berorretik iges egin naiean, «axiomatika» deritzan moldea artu du, azkeneko berrogeitamar urtean.

      Axiomatika jokabidea «formalista» da, alegia, tankera ta antola besterik eztu ikusi nai gauzetako errealidadean.

      Axiomatikazaleak eztituzte lenengo konzetuen definizioak, ematen. Sail ori tajugabekoa dala uste dute. Lenengo konzetuak, izan ere, nola adiarazi gauerdiko amets baratzean erorik gabe? Nola mugatu, esate baterako, «puntu» ta «zabaldia» konzetuak?

      Orregatik, axiomatikazaleak, itzen esanaia alde batera utzi ta itzen arteko artu-emanak besterik ez dute azaltzen, jokatze ortan bertan dagolako, diotenez, konzetuen mami guztia ta bakarra.

      Itz, sinbolo ta iduriak maneatu ta oiekin estruturak tajutzen ta eraikitzen dituzte.

      Bañan ez ezaiezute galde sinbolo ta iduri oiek esan nai duten, eztizuetelako erantzunik emango.

      Beste jakintza bada ere eragipen aundia izan duna, sail ontan, linguistika, alegia.

      Aspaldi ontan izkel-jakintzak bultzada izugarri bat egin du, au da, egiazko zienzia biurtu da, batez ere Saussure eta Hjelmslev'aren asmo-billaketeri esker. Beren iritziz izkuntza estrutura bat da ta linguistikan itz arteko artu-emanak besterik eztira azterkatu bear. Alde ontatik izkel-jakintza matematikatzat agertzen zaigu, aljebra berriaren itxura bera bait dauka gaurko linguistikak.

      Bi eragipen oiekin, filosofia formalista biurtzen da, gero ta geiago. Sinbolo ta itzen arteko joku bat billakatu da, Viena'ko deritzan Eskolak marratu duan bideari jarraitzen.

      Eta filosofi orrentzat, gizona, zer da? Itz bat, edo itz talde bat, besterik ez. Egiazko gizona eztu agertzen gaurko estruturalismoan.

      Soziolojian ta politikan estruturalismo jokabidea erabiltzen dutenak arrisku andian daude, gizonik gabeko Gizarte bat eraiki nai izatean.

      Bukatu dezagun artikulu astun au. Esan degun guztia argitu, sakondu ta azalkatu bearko litzake, estruturalismoari buruzko idei motza bat emateko. Irakurleak barkatuko nau.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es