Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Ikaslearen jornala

 

Zeruko Argia, 222 zk., 1967-05-28

 

      Ba dago lege-oñarri bat guztiak onartzen dutena, teoriaz beintzat. «Aukera berdiñetako legea» alegia.

      Erreztasun berdiñak izan bear dituzten, mundura etortzen diran aur guztiak.

      Naiz pobreak, naiz aberatsak, jakintzaren ateak zabaldu bear zaizkie gazte daneri.

      Gazte bakoitzak, bere adimenaren eta bere arduraren arauaz, merezi dun lekua arkitu bear du Gizartean.

      Au da teoria. Patrikan beste zakur batek zaunka egiten digu.

      Gazte batek, berez argia ta ikasgura izan arren, baldin familia pobre batean jaio bada, eztu karrera egiteko aukerarik izango.

      Goiko irakaskintzaren gastuak nola pagatu?

      Eta, bestaldetik, nola bizi, bear dan jornala etxera eraman gabe? Unibersidadean ibiltzen diran eun gaztetik bat bakarrik izan oi da langille-familiaren seme edo alaba. Au ezta arritzekoa, goi mallako irakaskintza «lujo» bat dalako gure artean.

      Beka ta laguntza asko zabaltzen dira, bai, baiñan eskas ta ez-naikoak gurasoen gastu ta kalteak benaz ordaintzeko.

      Gizarte ondo antolatu batean, gazte argienak eta arduratsuenak jarri bear dira ikasle, eta ez diruduenak orain gertatzen dan bezela.

      Egunero ikusten ditugu gazte bikaiñ asko, lenengo mallako eskola besterik ez dutenak, diru edo ondasun faltagatik.

      Eta, ordez, beste gazteak, ikasteko batere gaitasunik eztutenak, amaika urtez jarraitu ikasketan, bere familia ahalduna dalako, geienetan batere protxurik gabe.

      Langilleen seme alabak ikasi ahal izateko soluzio bakarra da idazlearen alogera edo jornala.

      Ikasle beartsua, beste nolanaiko profesionala bezela, bere lan-saria artu bear du eta Gizartea, Estadua da, izan ere, alogera ori eman bear diona.

      Ikasleak, bere eginkizuna benetan egiten baldin badu, Gizartearen alde jokatzen du, eta ez bakarrik bere buruaren alde. Bere jakintza Soziedade guztiak gozatuko du biarko egunean.

      Asmo au, ikaslearen alogera, oso zalla da oraingoz, jakiña. Gauzak osotoro aldatu bear dira joku ori lortzeko. Eta batez ere jendearen mentalidadea, aldatu bear.

      Bañan len-bai-len, besterik itxaron gabe, saio batzuek egingo bear lirake orrelakoak.

      Unibersidade bakoitzean ikasle pagadu, alogeradun, batzuek, berreun edo irureun, izango bear lirake.

      Berak, Unibersidadearen enpleadotzat artuko zaizkie, ta bere eginkizuna ikastea izango zan. Ikaskuntza izango zan, gazte oien bizibide ta irabazpide guztia.

      Estadu sozialista batzutan ikasleari langilletzat begiratzen zaio, baita arrazoi andiz ere. Baldin alegiñak egiten ezpaditu, fabrikara edo Siberiara bialtzen zaio lan egitera, ta kitto.

      Bidegabekeri izugarria da emen gertatzen dana. Nai ta naiez, saiatu bear da egoera ori zuzentzen.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es