Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Euskal idazle bati
Zeruko Argia, 209 zk., 1967-02-26
Dana gezurra izango dala uste det.
Marmartzale batek esan dit, euskal ortografi berri bat aterako dezula zure urrengo liburuan. Dirudienez, «c», «tc», ta «ch» izkiekin asiko zera idazten, antziñako idazteen antzera. Urrengoan «atcera», «guciac», «maitatcen», «etcitzayon» ta orrela egingo dituzu beraz.
(Dana gezurra, noski).
Au erderaz esan oi da: «éramos pocos y parió abuela». Oraiñarte «h» izkia genuen prolema. Iskanbilla berri bat sortu nai diguzu?
Gure idaz-produzioa apala baiño apalagoa izaten da; izkuntzaren egoera, anarkikoa; idazleak, bakoitza bere aldetik, amaika euskalkiz idazten; irakurleak, eskribatzen dan apurra, ezin ulerturik... ta beste korapillo berri bat sartu nai dezu euskal literaturan? Eztet ezer konprenitzen!
(Gezurra, dana gezurra, jakiña).
Oroitzen naiz, izan ere, lengo egun batean Rikardo Arregi adixkideak esandakoaz. «Guretzako bizitza dana, 'hobby-tzat' artzen dute beste batzuek!».
Neretzako, zuretzako bezela, euskera ezta «hobby» bat, arimaren barnetikako dei bat, ots izugarri bat, baizik.
(Egia esan, dei ori nundik datorren eztakit, bañan iñundik etorriko da, noski).
Nik, gauza bera esaten nion, gutxi dala, poesiari buruz, Ibon Sarasola olerkariari: poesia ezta denbora pasatzeko jostallu polita responsabilidade andiko eginbear bat, besterik ez.
Bañan nik «snobistatzat» ez al zaitut artzen. Zure idazlanak, olerti ta jostaldi saillean batez ere, asko ederretsi ditut euskal baratzari, aize berriak dakazkitelako.
Beraz, pentsatzen aritu naiz: gizon ori «c» ta «ch» izkiak erabiltzen asi dan ezkero (bear bada guztia gezurra), bere arrazoiak izango ditu berak ortarako.
Gure euskaltzaleak batasunaren bideari jarraitu nai eztiotelako, desbatasunaren bideari jarrai dezaioten, alajaña!
Agur, adixkidea. Uste det dana gezurra izango dala.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).