Karlos Santamaria eta haren idazlanak

            |            

 

Cardenal agurgarri bati

 

Zeruko Argia, 203 zk., 1967-01-15

 

      Berorrek Gabon-eguneko itzaldian berri esandako itzak, ez bide dira ondo erori.

      Nik baiño berorrek obe dakionez: Metz'ko apezpikua arriturik gelditu da berorrek esan duana jakitean, alegia, Vietnam'go gerlaren atera-bide bakarra ameriketarren garaipena dala.

      Au dala-ta, beste Europa'ko apezpiku batzuek, naiz ta berorren izena aipaturik gabe, gai ontaz Elizaren egiazko pentsaera gogoraztu nai izan dute.

      Egunkari katoliku askok, beren naigabea azaldu dute, zorigaitzeko itz oiengatik.

      Â«Osservatore Romano'n» zuzendaria dan Manzini jaunak, idatzi du —ingurumari asko erabilliz, au ere egia da— gerlaren goraberataz mintzatzeko ta arengak botatzeko, Gabon-eguna aldirik ez-egokiena zala.

      Berorren errian bertan, «New York Times» berak, eztu begi onez ikusi, Elizako agintari batek, Paulo VI'n irakaspen argitsuetatik urrutiko egoera bat artzea.

      Guzti au soberaz daki berorrek.

      Barkatu, baiñan, Kristau utsa, Kristau batere elizmaillarik gabeko naizen aldetik, ezer esan naiko nuke nik ere ontaz (ZERUKO ARGIA'k New York Times'ekin alderatzerik eztula jakin, ba dakit, baiñan bakoitzak bere jokoa, naiz andia naiz txikia, egin bear du mundu ontan).

      Izan ere, oraindik orain txunditurik gelditu naiz, beste berri bat irakurtzean. Dirudienez, Manila'ko San Cristobal'en elizan elizkizun batean, berorrek esan du Jaungoikoari komunisten kontzientziarentzako argia eskatzen diola. Bai «beren» kontzientziengana goiko argia etorri dedilla, eta len-bai-len pakea eskatu dezatela.

      Komunistentzat argia eskatzea, ondo dago, noski, argia, guztientzat gauza ona dalako, bañan ameriketarren kontzientziak nun uzten dizkit, berorrek, otoitz ortan.

      Baliteke ango gobernuak goiko argia artzeko «hilo directo» bat zeruakin izatea. Nik eztakit, gaurko egunean ainbeste gauza miragarria ikusten da-ta!

      Bañan nundik ateratzen dute katoliku ameriketarrak ziurtasun ori? Nola dakite Jaungoikoa berekin dagola eta etsaiak erru guztia dutela?

      Egia esanaz, au gaurko prolema ezta bakarrik, Elizako gizon geienak, gerla guztietan eta aro guztietan, gauza berdiña egin dutelako. Beti beren errien armadaekien izan dira. Au «naturala» da, oso, ez ordea «sobrenaturala».

      Urte gutxi dala «Zibilizazio kristauaren defensaz» asko mintzatzen zen. Eta geiegi daki berorrek Hitler zala ordu artan zibilizazioaren zaiñarik nagusiena.

      Bera zan, gende askoren iritziz, liberalismo, marxismo ta gaurko lizunkeri guztien kontrako zigorra ta defengillerik andiena.

      Orduan ere, asieran beintzat, Alemani guztiaren apezpikuek, orixe esaten zuten. «Komunismo aurkako gudatean, Hitler da kristautasunaren salbazioa bakarra. Zuek ere, kristau zeratenez gogorra egin, Alemani'ren garaipena lortzeko». Eta apezpiku geienak izan ziran luzaro Hitler'en serbitzari zintzoak.

      Eta gero, zer gertatu zan? Ez oroitzea, obe.

      Orain, batzar-nagusiaren ondoan, ez genituke berriro apezpikoak ikusi nai, «gure gudarien alde» ekiten, baizikan «gizon guztien alde, zorigaiztoko jende guztien alde», Elizak berak erakutsi digun bezala.

      Barkatu, jaun agurgarri ori. Uste det berorren errian euskaldunaren bat izango dala gutun au ingelesaz biurtzeko.

 

            |            
  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es