Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

ONU'ren norakoa... zein?

 

Zeruko Argia, 159 zk., 1966-03-13

 

      Nazio-batuen organizazioa ateka txar batean arkitzen da une ontan.

      Alde batetik, erriak eskatzen diote, nazio-arteko auzi ta zalapartada guziak baketu ta antolatzea. Bestaldetik, ordea, Estadu geienak, handiak naiz txikiak, beren soberania gerizatu nairik, dagokion lana egiteko bideak ukatzen dizkiote ONU'ri.

      Olako egoeran, ONU'ren erabakiek indar gutxi euki dezakete. Armada baten jabe ez izanik, Nazio-batuak ez daukate benetako ahalmena, batez ere, ortzetaraƱo armaturik dauden nazioen aurrean.

      Ondorena da, ONU'ren omen ta entzutea gero ta geiago beratzen dala errietan.

      Nazio-batuak, nai ta naiez, atzera ala aurrera jo bear dute, zalantza hortatik ateratzeko.

      Ā«To be or not to beĀ» esan bearko orain ere.

      ONU'k bere eraikidura berritzea du bear-bearra, berandu izan baiƱo lenago.

      Batasun aundiago batera joango al da urrengo urtetan?

      Amets hau antziƱakoa da. Jakintsu askok zin-ziƱez pentsatu dute ontaz, alegia, mundu guziko antolamendu egoki bat eratzeko bide ta modutzaz.

      Oien artean, Dante dugu lenengoa, bere ikusbidea txikia ta eskasa bazan ere oraindik. Saint-Pierre apaizak, SuĆ”rez jesu-lagunak, Bentham ta Kant filosofoak eta beste horrelako gizon famatuak, nork bere erara, gai horri jo zioten mendeen zear.

      BaƱan hoiek guztiak esandakoa, teoriak, utopiak, ametsak, besterik ez ziran. Gaur egun, berriz, bearrezkoa da koesistenzia deritzan bideari jarraitzea. Gaurko munduak nai ta naiezkoa du lan hau.

      Eliza'k ere pentsaera bera darabilki.

      1944'urtean Pio XII'k, gaurko egunean gerrate zillegirik ez dala esan zuen, arma berriak ikaragarri ta neurri-gabezko indarra dutela-ta. Beraz gerrateri buruzko antziƱako dotriƱa ezin ezarri diteke, aurrerantzean. Gauza bera tinkatu ta erakutsi du Konzilioak.

[!] (gerrate defensiva ez izanik), nazio arteko estabaida, auzi, despita, eskatima ta zalapartadetan, nor izango dugu konpontzaille?

      Gaur, iƱoiz baƱo geiago nazio-arteko organizazio indartsu bat eraikitzea ezin-bestezkoa da.

      Ez da arritzekoa, beraz, Joan XXIII izan zanak, bere Ā«Pacem in TerrisĀ» Enziklikan, argi ta garbi esandakoa: Ā«Gure egunetan nazio-arteko guzien gaiƱeko agintarintza bat bearrezkoa da, baita morala berak auxe eskatzen du ere sail ontanĀ».

      Dana dala, kontseillu abek betetzea ez da erreza.

      Mundu guziko agintarintza hori, Estadu izugarrizkoa, Estadu zigante bat legez, ez degu iduritu bear, jakiƱa.

      IƱork ez daki, benetan, zer itxura izango luken agintarintza horrek.

      Baliteke ONU elburu horri urbiltzea. BaƱan ONU'k poto egin ezkero, baliteke ere bai, totalitarismoak berriro mundua menperatzea.

      Zoritxarrez, erriak eta gizonak, aldaketak burrukaz egiten dute geienetan. MiƱ ta odolik gabe gauza gutxi egin da Edestian.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es