Karlos Santamaria eta haren idazlanak

            | hurrengoa

 

Egunetik egunera

 

Zeruko Argia, 144 zk., 1965-11-28

 

Azaroak'13. Uria illunpetan

 

      Zuek eta guztiok dakigun bezala, New-York'ko uri izugarrian argirik gabe eta indarrik gabe gelditu dira gau oso batean. Jendea bat batean, josita gelditu da, eginkizun guziak ezin egiñik, lanak eta atsegiñak guztiz urratuak utzirik. Nora jo jakin gabe beren etxeen bidea ere ezin topa. Ikusten degunez gizon zibilizatua, ain arroxko izan arren, basatarra baño kiskillagoa izaten da. Ez daki illunpetan ibiltzen, gizon basatiaren antzera. Ontan, baita beste gauza askotan ere berezko usnak galdu-ta oitura artifizialak artu bear izan ditu. Au da Ortega y Gasset'ek «hombre masa» deitzen duna. «Multsuko-gizon» au, ederki erakusten digu. New York'en orain gertatu danak. «El hombre masa cree que la civilización en que ha nacido es tan espontánea y primigenia como la Naturaleza». Bañan, ustegabezko egun batean zibilizazioaren tramankuloak poto egin ezkero, gizarajoa guztiz galdua degu. Ez artifiziala, ez naturala, erdiko bidean gelditu bear. Au Komeria!

 

Azaroak'15. Txina ta Rusia

 

      Aspalditik usmatua genuen, oraindik orain urrutiko sortaldean gertatzen dana. Gaurko egunkariek esaten dutenez, beintzat, Rusia ta Txina bitarteko mugan burruka batzuek sortu omen dira egun abetan. Z.A.'ren lenengo zenbakian, «Errusia ta Txina» izen-burupean ain zuzen ere, artikulu bat argitaratu genuen. Ni orduan «Basaka» izenpetzen nintzan eta idazki ontan, nere ustez urte batzuen buruan bi erriak burrukaz asiko zirela esaten nuen. Alere, garai artan ez nuen sinisten, gauzak orren azkar joango ziranik. Ontan ere, beste gaietan bezela, Edestia ariñago ibiltzen da, gure pentsaera baño. «Hoy las ciencias adelantan que es una barbaridad». Au mundu aldakorra! Atzoko adiskideak, gaurko etsaiak, zenbat aldiz ez ditugu ikusi? Naiz ta zaharregiak ez izan amaika orrelako aldaketa ikusia daukagu. Eta ikusiko ditugunak, Jainkoak nai badu!

 

Azaroak'16. Pentsabidezko gertaera

 

      Au gertakari tamalgarria, aspalditxoan gertatu dana! Bere buruak erre dituztelarik Jainkoari eskua kendu diote bi gazte amerikatarrak. Biak kristau ziran, bata katolikoa, bestea kuakero deritzan erlijiokoa. Biak pake aldekoak, «pazifistak», esaten dieten oienetakoak. Beren bizia oparitzat pakearen alde eskeñi nai omen diote Gizarteari. Pentsabidezkoa da gertaera ikaragarri au. Gauzari dagokion aldetik zoritxarrezko gazteak egin dutena ezin onetsi dezakegu, iñolaz ere, gizonaren biziaz jabe bakarra Goikoa baida. Berak bere eskuetan eltzen gaitu. Alabaña, ez gaitezen sartu kontzienziak epaitzera! Ez dezagun barnetako neurtzailleak izan nai, besteak neurtzen ditugun neurri beraz neurtuko gaituzte gerokoan. Eta, gazte oien barrunpean gertatu danari buruz, zer dakit gizontxo naizen onek? Guda, gorrotoa ta odolak menperatuta daukate mundua. Nor errugabekoa? Nor orrek bota beza lenengo arria.

 

Azaroak'18. Margoak eta lumeroak

 

      Arimetika berri bat ikasi degu egun abetan. Zenbakizti berri ontan bi lumero mota daude margo ezberdiñekoak, alegia, zenbaki zuriak eta zenbaki beltzak. Zurizko bateko batek, irurogei bateko beltz balio ditu, dirudienez. Oso erreza da arimetika margodun ori, batez ere zurientzat, jakiña. Begira. Rodesia erri famatuaren konstituzio berriak agintzen dunez, ango Parlamentoak irurogei ta bost diputadu izango ditu aurrerantzian. Zuriek, berrogei ta amar diputadu aukeratuko dituzte. Beltzek, «libertade ta askatasun guziakin», gaiñerako amabost autatu. Gisa ontaz, zuriek aukeratutako berrogei ta amar diputaduek, berreun ta ogei milla uritar zurien ordezkari izango dira. Beste amabost esku dutenak, alegia, beltzek autatukoak, iru milloi bederatzireun ta irurogei milla beltzen ordezko ditugu. «Regla conjunta» dalako bat ezartzen ba diozute problemari, argi ta garbi ikusiko dezute zuri bakarraren ordaiña, irurogei beltz dituzutela. Barkatu, ainbeste zenbaketa egin arazten dizutedalako, bañan nik esaten dedana au da: oraiñarte, jatorrizko zenbakiztian, bat eta bat, bi izaten ziran. Rodesia'ko zenbakiztian, ez. Rodesian bat eta bat, irurogei ta bat egiten omen dira. A, Smith, Smith! Ederra egin diguzu Pitagoras'en segitzailleoi!

 

            | hurrengoa
  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es