Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Egunetik egunera
Zeruko Argia, 137 zk., 1965-10-10
Agorrak'27. Satygraha, nun zaude?
India agintariak len bai len atomo-izkillua bereganatzeko erabakia artu dute. Zer esango luke Gandhi aundiak au ikustean! Batzuek «no-violencia» edo «satygraha» esaten dioten dotriña oso ederra da. Ni ere amaika bider mintzatu naiz beroen alde. Bañan gaurko mundua irakaskintza ori onartzeko ez dagola prest ezagutu bear degu. Gure gobernuen egiazko maixua ez da Gandhi, Makiabelo baizik. Eman dezagun, naiz ta oso penagarria izan: «Igarle armadunak beti garaille».
Agorrak'28. «Ludicra certamini»
«Le Monde» egunkariak dionez, orain, amairugarren eskema jardun ari dala, «garbi-mordollo» eztabaida sortu da Konzilioan latiñari buruz, gure artean euskerari buruz gertatu oi dan bezelaxe. Dirudienez, eskeman Ciceron'en latiña erabilli nai izan dute egilleak, oso garbia ta dotorea. Eta, jakiña, Batzar Nagusiako Aitak ezin ulerturik gelditu dira geienak. Adibidez, deportea esateko, «ludicra certamini» itza sartu dute eta beste orrelako ingurumari asko asmatu dituzte. Ortik izkuntza guztiz adikaitza sortu zaie. Zergatik ez dituzute erabilli «cultura», «responsabilitas», «civilisatio», «structura», «socialisatio» ta beste itzak, gaurko izkuntzatik ateratzekoak, garbirakada oien ordez? —galdetzen dute aita batzuek... Pentsa!
Agorrak'30. «Oraindik ez»'ko jokabidea
Adiskide batek idazten dit amairugarren eskemako pakeari dagokion zatia etzaiela oso atsegin izan pazifista batzuei. Eta au, eraso atomikoaren kontrazko zainbidetzat erabilli ezkero ez baidu kondenatzen atomo-bomba. Elizak oñak ondo tinkatuak izan bear ditu lurrean, jakiña da. Argi dago sail ontan zazpi begiekin ibilli bear dala, gobernuak ez geiegi lotzeko ta beren erriak etsaien eskuetan ez uzteko. Gauzak eta iritziak ainbesteraño atzeratuak diralarik, beste bideari Konzilioaren aitak ezin jarraitu diote oraindik. Beraz, atomo-bombak entsegutzea, moldatzea ta gordetzea zillegia izango zaie Estaduei, Batzar nagusiaren dotriñaren aldetik. Batzuek diote au urrengo Konzilioaren gaia izango dala. Ala ere baliteke ori beranduegi xamar izatea. Emendik ordurako zenbat milloi giza-bizi kostako da atomo-izkillu ori? «Oraindik ez»'ko politika oso ezaguna degu Elizan. Alabaña ez da beti onena izan, uste dedanez.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).