Karlos Santamaria eta haren idazlanak

            | hurrengoa

 

Gogo oneko gizona

 

Zeruko Argia, 88 zk., 1964-11-01

 

      Â«Deliramentum» edo erokeri gorria deitzen zion Pio IX'gnak kontzientziaren libertadeari, bere «Quanta Cura» izeneko enziklikan, emeretzigarren gizaldiko azken aldian.

      Oraingo Konzilioa, berriz, libertade horrexen aldeko ageri handi bat agertzen ari da, Erromatik datozten albisteek diotenez.

      Batzuek, asmo hoien berri jakitean onelako aldaketak ezin ulerturik gelditu dira.

      Â«Atzoko okerra gaurko zuzena» nola izango litzaken? bere buruari galdetzen diote batzu oiek.

      Ontan, beste askotan bezela, izkuntza-iskanbilia galantik badago noski. Gaurko munduan itz handiak —eskubidea, libertadea, zuzenbidea eta beste onelakoak— amaika esanai ezberdiñak dituzte. Hortik nahas-mahas ikaragarria sortzen da. Itz onelakoak nork bere gisara erabilli nai ditu. Alde batean libertadetzat artzen dutena, bestetan menpekeria iruditzen zaie alduantziz.

      Elizak izkuntza ezberdintasun ta aldakuntza hoietaz konturatzen da eta mintzaera berria erabilli bearrean arkitzen da.

      Dana dala erlijioko libertade gaiari bear bezela begiratzen bazaio ezagutu bear da eztala batere aldrebezkeria gaurko gorabera ontan.

      Gai ontaz Bea Kardenalak lan argitsu baiño argitsuago bat argitaratu du, zenbait illabete direla «Erlijio libertadea eta gizartearen aldakuntzak» izena duna.

      Nere ustez aurrerakada izugarria eragin dio prolemari lan nagusi onek.

      Aita Bea jakintsuak argi ta garbi erakusten du Pio IX'gnak gaizettutako libertadeak eztu zer ikusirik gaurko teologoak aipatzen dutenarekin.

      Pio IX'gnak kontzientzi libertadearen deitzen zuen dotriñak, gizona erlijioaren gauzak bere gisara, bere gogora ta oldara artu ditzakela esaten zuen. Alegia, dotriña horren ustez ezta erlijio bide bakar bat. Nork bere fedea nai dun moduz asmatu ta maneatzeko eskubidea dauka. Jainkoaren egia bost ajola zaio gizonari. Egia ta zuzenbidea billatzea alperrik dabil, bakoitzak bere iritzia lege bakartzat ezarri baidu.

      Hori Elizak eztu iñoiz onetsiko. Gizonak egia billatzea bearrezkoa dauka. Egiazko legea ezagutzeko alegiñak egin bear ditu Jainkoaren aurrean gizona ezta libre.

      Baiñan beste aldetik —eta or dago beintzat gaurko teologien lan berria— esan bearra da ere, lege berezkoa ta gizon arteko ongiaren gontraz ez ba dabil beintzat, gogo oneko gizona, alegia, bere erlijioan uste onez dagona, errespeto osoa merezi dula. Bere kontzientziaren aginduei jarrai bear die ta modu horrez Jainkoari goretsi ta ospetu. Bere eginbidea, bere zuzenbidea, or dago, onatzat dun erlijioaren manamentuak jarraitzean.

      Iñork ez du hori debekatzeko ta eragozteko eskubiderik.

      Onen aldetik gizona gizonen aurrean libre da bere ustez oneko kontzientziari jarraitzeko.

      Bañan okerrikan dagonaren libertadeak nun ote du bere oñarria?

      Bea Kardenalak erantzuna ematen digu ere. Gizonaren eskubideak bere Jaunari serbitzeko gogoan eta bere borondate ta uste on beran dauka zimendua.

      Jainkoaren bidea atzemateko al egin guziak egin duten edozein erlijiokoari gizonei Jainkoak begi onez begiratuko die noski, bere bideari zintzo ta leial bazaio. Or dago erlijioko libertadearen oñarrien bat.

      Itz labur batzutan or dezute erlijioko prolema nola ipintzen dan gaurko egunetan.

 

            | hurrengoa
  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es