Karlos Santamaria eta haren idazlanak

            | hurrengoa

 

Izenik gabeko katuak

 

Zeruko Argia, 67 zk., 1964-06-07

 

      Euskal-teatroz asko mintzatzen da gure jendea aspalditxo ontan, Zer-nola egin euskal antzertia ugaldu ta pizteko, gaurko arazorik handienetako bat dezute hor-hemenka euskaltzaletan. Bide berriak asmatu naiean dabilzkizute pentsalariek baita lanari eki diote ere egilleek eta taldeek, ardurik handienez.

      Euskal-teatro berri bat ia ezer-ezetik sortzea, ezta neke zirtzilla, noski.

      Egia esan, arazo ori eztagokio soilki euskal-yakintzari. Mundu guzian ari diralako antzerkilariak bide ta era berriren baten billa, eta oztopo askotxo agertu ere sail ontan.

      Ez bakarrik antzertiak. Gaur egunean, ederti bakoitzak berekiko korapilloa badu ta nola lajatu eztakin ezkero, itsumanduka ibilli bear.

      Ainbeste gizalditan ari ondoan, kristau-kultura agortu al da, bada? Goethe handiak esaten zuen: «garrantzidun guzia onezkero pentsatua izan da-ta aurrerantzian, bera berpentsatzen saiatzea gure egiteko bakarra izango da».

      Etzaio biderik itxi etorkizunari, ez. Gauza arrigarriak ta jeiñu berriak sortuko dira oraindik munduan batere dudarik gabe.

      Euskal-errian ere, euskaldunek teatro berri bat nai badute, bai, izango dute, noski. Bañan, euskal iduriko ta jatorriko izan bear du beintzat. Hortarako bear-bearrezkoa da, batez ere, azkarregi ibilli ez nai izatea. Oso kaltegarria izango litzaioke, nere ustez, prantzesek «bruler les étapes» esaten duten ori.

      Arira datorkio, ain zuzen ere, Henry de Montherlant'en katuen kondatzea.

      Andereño bat oso katu-zale omen zan ta makiña bat pitxitxi zeukan bere etxean. Ainbeste katu inguruka ikustean «ia, bakoitzak nola dun izena» andereñoari galde egin zion Montherlant'ek.

      — «Izenik eztu iñork» erantzun katu-zaleak.

      — «Orduan, deitzeko, nola konpontzen?».

      — «Deitzeko? Ez diot iñori deitzen. Bearrik ez, berok nai dutenean etortzen zaizkit-eta».

      Orrelaxe gertatzen da jeinuen gaietan. Alperrik da ederti-lan nagusiaren billa ibiltzea. Pentsaturik gabe ageriko da, noiz edo noiz. Berak nai dunean, ipuiko katuak bezela.

      Â«Zer egin bear degu, bada» —galdetuko du agian euskaltzale baten batek. Jo ta ke lan egin, fedez eta garrez, artifizialkerik gabe, euskal-sustraietatik egiñala guzia ateratzen.

      Obeto dezute antzerki apal eta bazkun batzuek sortzea —jator eta egiazkoak izatekotan— euskal sustrairik gabeko amaika baño.

      Ori da nere kontsejua, naiz ta badakidan sail orren arriskoan enaizela nor kontsejuak emateko.

 

            | hurrengoa
  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es