Karlos Santamaria eta haren idazlanak

            | hurrengoa

 

Aundi itxurazko politika

 

Zeruko Argia, 61 zk., 1964-04-26

 

      Egun batzuek direla, Mejiko uriaren plaza nagusian, jendetza baten aurrean De Gaulle lendakaria ikusi degu, baita entzun ere, Prantziko telebisioren bitartez.

      De Gaulle gaztelera jatorraz mintza irmo ta izkorraz jardun zitzaien mejikotarrei, bi erriak eskuz esku jo bear dutela ta beste onelako gauza ederrak esanaz. Napoleon irugarrena ta Maximiliano emperadorearen il-itzalak inguruan ibiltzea baditeke, ta pozik gero, beren aspaldiko asmo berak De Gaulle'n mintzaeran berriro arkitzean.

      Batzuek eta besteak buruz-buru onetik zer atarramendu aterako duten ez dakigu, mintza eder guzi ori itz utsetan bakarrik gelditzea bai liteke. Dana dala europatar geran aldetik «politique de grandeur» orri buruz zer esanik badegu ere.

      De Gaulle'ek guziok dakigun eragospen larriak kendu ezkero —Arjelia, OAS ta gañerakoa— Prantziko kanpoko politikari eman dion abiadura arrigarrizkoa da. Bañan guk ikusten deguna da, joku ori oso kaltegarria ditekela Europaren batasunerako.

      Emeretzigarren mendean Bonapartetarren politikak gaitz aundiak ekarri zituen. Gañera ezkera orain emeretzigarren mendean, ogei ta bat garrenean sartu zorian baizik. Kondairak ez du iñoiz atzeraka jotzen, ta gaurko egunean askok, bonapartismo berriren bati susmoa artzen dioten aundi itxurazko politika orrek, ez luke batere funtsik izango.

      Â«Politique de grandeur», bai, ederra dezute, jostallu galanta bat antzekoa, prantzetiko aberzalekeria adoratzeko, bañan zertan geldituko dira, «egi-orduan» ospe ta goraldi guzi oiek? Benetako oñarririk gabeko lanak berealaxe ezeresten dira.

      Bestalde, guk nai degun Europa ez da indarbidez eratutakoa, erri guzien anaitasunaren frutua baizik.

      Santa Alianza'ko Europak, Napoleon edo Hitler'en Europak, ez ditugu guk eredutzat.

      Federalismoa da bidea. De Gaullek berriz beste bideari jo nai dio ta Europaren etorkizuna oso arrisku aundian jarri du.

      Â«Après moi le déluge» esatea ta berekiko aintzari bakarrik begiratzea gizon politikoen bekatu aundienetakoa izaten da.

      Â«Gizon indartsuenen betiko arazoa bere egiña iraunarazteko modua asmatzea izaten da» —idazle prantzes batek oraindik-orain esan du.

      De Gaulle'n oraingo kanpoko politika zertan geldituko da? Kondairak itza.

 

            | hurrengoa
  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es