Karlos Santamaria eta haren idazlanak

aurrekoa |            

 

Adiskide on bat joan zait

 

Zeruko Argia, 51 zk., 1964-02-16

 

      Zergatik jo nau beste eriotz batek baƱo adiskide urduri onen iltzeak indar aundiagoz?

      Luis MartĆ­n Santos'en bizitzea zoritxarrez josia izan zuen ta orain, idazlearen asmotan goienetako mallak iritxi zorian zala, bere eriotzaren berri ustegabekoa bat batez eltzen zaigu.

      Bein baƱo geiagotan, bera ta biok, giza-izatea ta bizi-eriotz gaiaz mintzatu giƱan luzearo, baita jardun mamitsu abetan bere adimen-leialtasuna, bere fede ona, ederretsi bear ere izan nuen amaika bidez.

      Etziran, ez, gure solasak, itz uts ta zirtzill antzokoak, betiko gizonaren zergatiak maizetan sortzen ziran eztabaida aietan.

      Nere adiskidea izan zanak fededun etzala esan oi zidan, baita ere nik ez sinistu bere esana.

      Egia esan, fedearen bideak izkutuak dira bertan zear ibiltzen diran berentzat ere. IƱork eztaki benetan egiazko fededunak zein diran, eta baliteke kristau zintzotzat bere burua jotzen dutenak baƱo beste urrutiko jendea naiago izatea Jainkoak.

      Fededun batzuen sasi-pakea baƱo fedearen billa, ez jakiƱik ere, dabillen gizonaren ezin-egona baliteke Arrek begi ederragoaz begiratzea.

      Billatzen zabillena arkitu du onezkero nere adiskide bikaƱak. Bai, guziok jakin nai deguna, badaki.

      BaƱan, zergatik, maiteok, bere oroimenak Jainkoarengana oldar aundiagoz urrerazten nau?

 

aurrekoa |            
  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es