Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Marmarraka
Zeruko Argia, 42 zk., 1963-12-15
Bizi luzea ta lasaia, naiz ta argigabekoa ala bizi laburra ta sonatua bietatik zein naiago zuen galdetu omen zioten sasi-jakintsuak Akiles gudari grekotar famatuari.
Akiles'ek bigarren bidea autatu ta milla arrigarrizko lan eginda gero, oraindik gizon gaztea zala, gloriaz josita ill zan Troia'ko iri-muruen aurrean. Gertari arren nolakoa berririk badakizute guziak: Akiles'ek orpoa ez izanik gorputz osoa ezin zauritukoa zuen, baƱan Paris izeneko gudari troiatarrak dardai pozoinatu bat bota ta orpoan bertan eman zion. Ala il zan antziƱako helenotarren arteko buruzagi famatuena. Garaipena etzuen ikusi berak, baƱan Troia helenotarren eskutan erori zan ta Akiles'en egite andiak etziran iƱoiz ere aaztu eguneraƱo.
Orain ere bi bala dun-dun faltsuak Kennedy lendakari aundiari arnasa kendu diote bizi laburra ta ospetsu baten ondoren. Etsai iskutu batek galburu eldu antzo bere egunak itzundu ditu baƱan bere izena ate zabal zabaletik sartu da Giza-Edestian ta Ā«letra aundiekinĀ» idatziko da emendik aurrera liburuetan.
Egia esan ango ta emengo guda zaleak ez diote iƱoiz barkatuko sortaldetarrekin onartuaz jokatu ta Krutxef bereganatzen saiatzea. Kuba'n, Berlin'en, Asia'n ta alde guzitan Kennedy'k bere pakezko politika baƱo beste txit gogorragoko bat egin zedin naiago izan zutekean. Mundu guzia ankaz gora lotatzea bost ajola zaie bere naikeria egitekotz.
Orrengatik Kennedy komunistatzat salatzen dute beren kolkorako ta gerta liteke ere —iƱork ez jakin arren— bere eriotzaren erdikide izatea.
Oraingoz jende oiek marmarraka dabiltzate pentsatzen dutena esatera ausartu gabe. BaƱan nere ustez laster suspertuko dira ta bere egiazko pentsaerak argi ta garbi azalduko dute bai Kennedy bai Joan XXIII'ri buruz.
Ez gaitezen lilluratu. Gudazale, errazista ta oietakoak ugari dira munduan. Etorkizunean Kennedy'n segizaleak estropo asko arkituko dute noski bere bidean.
Dana dala joku berorri ekin bear diogu borondate oneko gizon guziok beste biderik ezbaidago guretzako.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).