Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Bi adixkideei
Zeruko Argia, 30 zk., 1963-09-22
Gauzak milla iduri eta arpegi ezberdin agertzen dituzte ta oietatik bat bakarrik begiratzen badegu, besteak alde batera utzita, gure ezagutza guztiz okerra izango da noski.
Errealitatea ez mazkaltzeko, ez desmoldatzeko, bere arpegiak bana banaka ikustea ezta aski, guziak batean atzeman bear ditugu.
Baita ere, gure pentsaera oso batzuna ta nastagarria da ta barnea azaltzeko amaika gauza batean esan bearko genituke. Ortarako, gutxienez iru edo lau ao izatea oso komeni izango litzaiguke. Zoritxarrez, mundu guziak dakin bezela, ao bat bakarrik degu gizonok. Ainbeste asmoerako aborik gutxiegi.
Pentsatu leguna esateko, au-ori-ura batean esan bearko genuke, bañan nola konpondu ortarako ao bakar batekin?
Orduan, badakizute gauzak nola gertatzen diran. Nik «au» esaten badet, «ori ez ta ura ez» esan nai dedala pentsatuko dute besteak. Zenbat eztabaida ta «desakordio» sortzen diran emendikan!
Nere adixkide aundi Intxausti'tar Aitak nik argitaratutako «Aurrerontz ala atzerontz» izenburuko artikuloari burua oarpen oso sentsudun batzuk egin dizkio. Bat nator osotoro berekin. Bi ideiak eztira alkar aurkez, bi alde ezberdiñetatik sortu baidira. Itz batean: ezta prolemik eta bion artean gudarik ezta izango noski.
Beste adixkide batek nere artikuloak oso inteletualak dirala esan dit eta ez dagozkiola astekari oni.
Adixkide au oso gizon xelebrea ta jatorra da eta au esan dit areago. «Utikan inteletualak! Emen ez degu jende ori bear, baizik langille onak ta 'efetibuak'. Ijituak baño inteletualak kaltegarriagoak dira. Mikeleterik balira oraindik, probintzi kanpora bialdu bearko zenituzteke inteletuala danak».
Bear bada arrazoi pixka bat badauka nere adixkideak.
Inteletuala itzala aundiko jende izan oi dira alde guzitan. Frantzian batez ere nun nai arkituko dituzute «saltxa guzitan perrexilla» erderaz esaten dan bezela. Larousse'n iztegiak dionez inteletualak «gogo-gauzak bereziki maite dituzten presonak» izaten dira. Zein dira orduan egiazko inteletualak? Auskallo.
Buru lanetan ari geranok liburu asko erabiltzen degu, bai. Bañan egia eztago idaztitan, baizik gauzen izatean. Batzutan liburuak ez digute eguzkiaren argia ikusten uzten.
Baserritarrak, berriz, liburu gutxi, geienetan batere ez, bañan... beren pentsaera, beren biziari buruzko ideiak, bai sakon ta zorrotzak!
«Kontuz ibilli liburu bakarra dun gizonarekin» esaten omen zuten erromatarrak ta oso ondo esana nere ustez.
Nik ere liburu bakarranduna izan nai nuke bañan bidez aldatzeko berandu xamar iruditzen zait. Barkatu, adixkide ta lagun maitea!
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).