Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Don Juan Zaragüeta'ri omenez
Zeruko Argia, 28 zk., 1963-09-08
Egun batzuk direla bere jaiotz erria dan Orio'n D. Juan Zaragueta akademiko ta profesore ospetsuari omen aldi bero bat egin diote bere errikideak.
Don Juan nere aspaldiko adixkide agurgarria dalarik nik ere gizon jakin ta zuzen oni ez burutik baizik biotzetik sortutako itz batzuk eskeiñi nai nizkioke «Dizdira» ontan.
Arrek egindako lan zeatzak —gutxienez 145 tratadu ta ensaio philosophia, soziolojia, pedagojia ta erlijiozkoak— nola «dizdiratu» ain une estu ontan? Gauza asko baño gauza bat bakarrik esatea trabatsuagoa izaten da sarritan. Sermoi luzea baño laburra asmatzea zallagoa izan oi da predikalari guziak dakiten bezela.
Irakurleen baimenarekin saiatuko gera nolanai ere.
Norbaitek esan du: «nola dan gizona ala da berak aukeratzen dun philosophiaren mota». Baliteke ori egia izatea, beñepein aldi ontan.
Nola da Don Juan Zaragueta'n philosophia?
Philosophiaren gañean milla definizio eman dira eta nork bere gogapen ezberdiña badu.
Oyen artean orra gure oriotarrak naiago izaten omen duna: «giza-biziaren prolema guzien ikuskuntza osoa». «La visión universalista de los problemas todos de la vida humana». Zaragueta jaunak dionez bere «FilosofÃa y Vida» izenburuko liburuan.
Beraz philosophiaren joku nagusiak giza-ezagutzak antolatzea eta lerrotzea izan bear du. Don Juan'ek orixe egin du beintzat eta jakintzale estimagarri au «pentsaera-antolazaletza» begiratu bear degu batez ere. Or dezute, nere iritzi apalaz, bere sail ixilla ta guziz onurakorraren muña.
Bere philosophia korapillorik eztu ez eta zulorik ere, zentzuonekoa da-ta.
Nolako gizona alako bere philosophia!
Gizon zentzuduna, plomatua ta prestua. Bai ta baketsua ere.
Gaurko munduan ez bakarrik politikan eta erlijioan, philosophiaren gaietan ere: bai franko eztabaida aundi badago.
Ainbeste pentsa-molde artean D. Juan bakezko-gizonatzat agertzen zaigu. «Ezkerretarrak» ta Eskubidetarrak adixkide ona ta leiala izaten degu guziok.
Beste gauza bat: euskera erdi-aaztuta badu ere —egun gutxi dira beronek onela aitortu zidan— bere jatorrizko izkuntza asko maitatzen du.
Orio'n txikitan besterik etzan mintzatu ta orain ere euskerari oso pozik jotzen dio egokiera agertzen danean.
Urte asko bizi dakigula gipuzkoraz aundi au!
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).