Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Lau zoro
Zeruko Argia, 26 zk., 1963-08-25
Oi, zein dan ituna
Beera-bear au.
Nik ez nai eguna
Biurtzerik gau.
Olerkariak —lau bertsu oyetik Lizardi aundia ezagutu aal dezute— guziok gure baitan senditzen deguna ederki azaldu du.
Ezta bakarrik eriotz-bearra bera, baita ere danoi goibeltzen gaitun gure inguruan gauza guzien eriotzaruntz jarraitze etengabeko ura.
Orain ere milla belaunen mihitan bizi ezkero euskera gozoa azken-arnasetan dago diotenez.
Euskeraren eriotzari buruz makiña bat poema negar ta sendimentutsu asma diteke.
Alere ez degu fede apurreko gizonak izan bear. Besteei indarra aoetik irten zaie: euskaldunok ez gera itzontzi oi izan, baizik egintzale ta setatsu. Or dago gure birtute nagusia: egin ta ekin, asi ta jarrai... eta euskera biziko da.
Ontaz Tolosa'ko idazle ezagutua dan Federico Zabala euskera liraiñaz mintzatzen zaigu Z. ARGIAN. Egun arte bere gauzak erderaz bakarrik irakurri genituen eta orain gure izkuntzari jotzen asi dala ikusteak euskaltzale geranoi poza aundia eman digu. Ori da bidea; ez jeremiakada botatzea.
* * *
Lau zorok besterik eztute euskera gorde nai ta izkuntza ori amabost urte geienaz biziko dala esan digu jaun aundizki batek aspaldik eztanik. Barkatu, jauna: lau zoro ezta gutxi. Onelako taldetxo batekin mundu guzia aldatu diteke, zergatik nork egin ditu istoriaren gauza aundienetakoak? Geienetan, zoroak, «estrabaganteak», nik beste tokitan esan bezala.
Bañan... utzi dezagun illeek illeai lur eman detzaieten.
Nik bizienetako berpiztean sinisten det (eta illenetakoan ere bai, jakiña).
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).