Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

«Berezkoa»

 

Zeruko Argia, 22 zk., 1963-07-28

 

      Gure buruari beti iges-egin naiez ari gera gizonok. Unamuno'k esan bezala, au-ori-ura batean izan naiko genuke-ta gure naitasun biziena lojika-mugarik gabeko mundu batean gure gorputz-arima an-emenka libre ibilli aal izan.

      Alaere ori guzia ezta benetako Philosophia, baizik sasi-mistika, ensaio edo olerki utsa.

      Gure baitan asmo ta amets egitea, bai, atsegin zaigu, bañan «errealitatea» deritzan zer edo zer ori galopaka etortzen zaigu esnatzera. Gorputz eta arimazko samiñak esnatzaille gogorrak ditugu eta berak «or ziok-ba errealitatea» esatera datozkigu noizean bein.

      Errealitatea degu Philosophiaren oiñarri bakarra, eta arri orren gañean eraiki bear da Philosophia guzia.

      Zubiri jaunak bere «Sobre la esencia» izenburuko liburu berrian auxe esaten digu: Philosophiaren erro-mailla ta lenbiziko pausa errealitatea da ta Esenzia-Esistenziako dualismua bigarren une batean agertzen zaigu bakarrik.

      Bañan, zer da errealitatea? Errealitatea da «berezkoa», «berez izaten dana» —erderaz dio Zubiri jaunak, nere euskal izkera oker ezpadago.

      Badakigu ideia ori azi ta apaintzeko milla berezkunde ta xehetasun bear dirala. Zubiri jaunak oso zeatzki ta jakinduri aberatsez lan ori egin du, Philosophierako bide berri baten billa.

      Bere liburuan Matematika tratadu batean bezela, ideiak garbi-garbi ta zuzen-zuzen lerrokatuak arkitzen dira. Au da egiazko Philosophia, ez ensaiotasun utsa beintzat!

      Egilleak ogei urte bear izan omen ditu liburu au idazteko. Bere ideiak benetan barnatzeko ta egosteko bi edo iru urte beñepein bearko ditugu irakurle geienok.

      Bañan, zein-en lur ugarikorra ta biguña!

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es