Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Philosophia zintzoa

 

Zeruko Argia, 20 zk., 1963-07-14

 

      Ea arkanjelen egak zenbat luma duten eta beste orrelako sasi-prolemak erabiltzen omen zituzten Kostantinoplan sasi-jakintsuak.

      Ayek pulamenturik gabeko eztabaida azkengabeak!

      Turkotarrak zemaika uriaren ateen aurrean eta jende gixarajo ura pikoaren punttan.

      Orain ere berriketarik naiko ba-dugu gaurko pentsazaille batzuen artean.

      Urrunago joan bearrik gabe, artu dedan filosofiako errebista batean «Santo Tomas'en ideiak otz-beruaz» izenburutzat daukan artikulo bat irakurtzen ari nintzan arestian.

      Oraindik ez det konprenitu gai orren garrantzia nun dagon.

      Zeren, Atomo-Aroan gera ala ez?

      Oker ez banago, gauza oyek izkiritzea «bizantinismo» utsa da.

      Arrazoi aundia zeukan Juan San Martin deritzan jaunak azkeneko Egan'en bere saio argikorrean esanaz: «Gaurko ari lotuta ez dagon filosofia ez da filosofia zintzoa».

      Bat nator oso pentsamendu zorrotz orrekin. Batzuen antziñatasun ura ez ote da euren burutik iges egiteko bide izkutu ta biurri bat?

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es