Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Zenbat buru ainbat aburu. Ezta...! Baida...!
Zeruko Argia, 15 zk., 1963-06-09
ZERUKO ARGIA'ren zuzendari jaunari:
Nere editoriala. «Gipuzkoa'ren oraiña ta geroa» izenburu zuena, ZERUKO ARGIA'ren amairugarren zenbakian argitaratu dezu, oker ez banago.
Egia esan, idazkai onek, nik erderaz idaztea ta Jon Etxaide'k adiskide jatorrak apainki euskeratuta, etzuen nere izena eraman izan bear, ni egillea erdizka baizik ez naizenezkero.
Ideiak bai, nereak ditu bañan bistan dago nere euskera eskas ta traketzak ez dula alderatzekorik ere Etxaide'n mintzaera liraiñarekin.
Astekari orren irakurleei nerekiko egia esan zenegaiela naiko nuke, besteen lumetaz bere burua apaintzea ondo ezpaitago.
Areago esan bear da ZERUKO ARGIA'ren Etxaide jauna langille ezkutatua degula eta bere egun eguneroko arretarik gabe ezin azaldu litzakela gure asteroko maitea.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).