Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Lur-jabetasunaren eraberritzea

 

Zeruko Argia, 9 zk., 1963-04-28

 

      Egun batzuek dirala Arjeliako lendakari dan Benbelak azaldu du Arjeliatik kanporatu diran frantzesak utzitako basetxeak artu eta baituko ditula. Ortarako Ebian'go tratua autsi bear badu bost ajola zaiola ta autsitzeko prest dagola.

      Alde batetik lendakari arabetarrak arrazoi pixka bat ba dauka ezpaita bidezkoa abandonuz bazka ta uztak galtzea eta bidebatez jendiak gose gorria igarotzea. Bestalde, zalapartan eta ilketan bizi eziƱagatik nai ta naiez aldatu ziranak euren lurretako saria eskubide osoaz eskatzen dute.

      Nolanai ere, bistan dago Argelian lur-gabetasunaren aldakuntza bat len bai len egin bear dala.

      Arjelian bezela beste erri askotan ere, giza-goseari arpegi emateko landagintzako moldeak aldatu bear dira.

      Adibidez, Brasilen, laborantzako lurretatik bostetik lau, euneko bi biztanlen eskutan daude. Egoamerikan 2% lurrak besterik ez dira erabiltzen eta badira gizon aberats aundi batzuk, 200.000 ektarea'ren jabe diranak, Gipuzkoa guziko lur-azala baƱo geiago alegia.

      Areago, erri aietan nagusiak ez dute lurrari eman arazteko batere ardurik azaltzen.

      Beste lurraldetan, Aprika Tropikalean adibidez, nekazariak badute lur ugaritasuna, ango landak komunalak baitira, baƱan tresnak, ongarriak eta lantzeko bear diran gaƱerako gauza guziak artzeko, diruz eskas dabiltza, dirudienez, gizarajoak.

      Datorren denboretan ezin besteko landagintza-berrikuntza ori munduko agintarientzat arazo larria izango da beintzat. Prolema onek erri bakoitzan arpegi ezberdiƱa agertzen du eta egokera bereziak bana-banaka aztertu ta antolatu bearko dira.

      Ez da nolanaiko kezka, noski.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es