Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Errusia ta Txina. Alkarren bildur?

 

Zeruko Argia, 1 zk., 1963-03-03

 

      XX. garren mendeko lenengo urtean asko itz egin oi zan «larru-orien arriskoaz».

      Erabat aztuta zegoela zirudien, baiña orain berriro ortara jo omen da.

      Errien arteko jokabidea internazionala laster baiño lasterrago aldatzen ari dala dirudi.

      Baliteke urte gutzi barru ustegabeko aldaketak guk arkitzea.

      Onek ez du esan nai bear bada txinotarrak errusotarrentzat etsai izugarriak orain bertan ditezkenik, baiñan nabari da arazoak esku-aldatzen asi dirala azkenengo illabete abetan.

      Gaurko garaian Txinako agintariak ateka txarrean dira, eten gabe aunditzen ari diran gizatalde goseti larri oyek maneatu bearrean.

      Joan dan mendean txinotarrak bi edo irureun milloi ziran. Orain ba dira seireun milloi baiño geiago. Igarotzen dan urte bakoitzean amabi milloi urgaritzen omen dira ango biztanleak.

      Txinako lur geienak basamortu ta landerrak dira. Baita ere klimaren gogortasuna eragospen aundia da erri aren baztar batzuetan.

      Lur alperrak uzten ba ditugu alde batera, 581 txinotar dira kilometro laukiz.

      Nola bada elikatu, jantzi eta aterpea eman gizatalde larri oni?

      Janari kontuan maillik beekoena dauka Txinak: 2030 kalori buruzko.

      Komunistak arpegi eman diote egoera ikaragarri oni, teñika ta koletibismoaren bidez, bañan oraindik oso urruti daude beren aburuetatik.

      Rusia ta Txina, bi Estadu erraldoi oyek, komunistak ba dira ere, itxurak oso ezberdiñak dituzte biak.

      Errusotarrak beren artean korapillo naiko izan arren, ainbeste neke eta lan ondoren aurrerapenezko irabaziak gozartzen asi omen dira orain.

      Gaur egunean Errusia da munduko erri guzien artean indartsu ta aberatsenetako bat. Txina berriz beartsuenetako.

      Erri erdi-aziak Txina begi obeagoz begiratzen dute Errusia baiño. Errusia aburgesatua, baiño Txina goseti ta proletaria, jo ta jo bere mixeriatik atera naiean dana, nayago izango dute artu beren buruzagiz eta mandataritzat.

      Erri proletarioen buru Errusiaren ordez jarri naiko luke Txinak. Errusia'k arrisko au ondotxo ikusten du eta orrengatik kontu aundiz dabil orain bere artu-eman internazionaletan.

      Areago, erri bi oyen artean iñork erabiltzen ez dun lur une aundi bat dago, Siberia, jendez utsik baiñan berez aberatsunez betea erri ura.

      Ez da zalantzik gaur edo biar txinotarrak Siberian barrena sartzeko alegiñak egingo dituztela.

      Guda atomikoa sortu ezkero tximutxak bezela jendea milloika illko litzake ta txinotarrak beren ugaritasunagatik uste dute irabazten aterako lirakela. Bost ajola zaie bi edo irureun milloi gizaki galtzea.

      Esan degun guziagatik ikusten da urte asko baiño len Siberia, Rusia ta Txinaren artean «burruka-zakarra» izango dala.

      Ona emen berriz aztuta genuen «larru orien-arrizkoa».

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es