Carlos Santamaría y su obra escrita
Índice
1. Matematikagintza Hego Euskal Herrian. Unibertsitatearen beharra
1.1. Espainiako agintea Euskal Unibertsitatearen aurka
1.2. Euskal Unibertsitaterantz lehen urratsa: Centro de Estudios CientÃficos
1.3. Mende hasierako matematikagintza Espainiako Estatuan
2. Matematika modernoaz. Santamariaren matematikarekiko ikusmoldea
2.1. Matematika puristari eta formalistari kritika
2.2. Geometriaren eta analisiaren bateratzea eta 'ezagutzaren matematizatzea'
— 2.3.1. Adar matematikoen arteko lotura matematikaren irakaskuntzan
— 2.3.2. Matematika elementala/goi-mailako matematika bereizketaren erlatibizatzea
— 2.3.3. Arazo matematikoa: matematikaren irakaskuntzaren muina
3. Santamariaren ekarpen matematikoak
3.1. Plano proiektiboen propietate topologikoak
3.2. Bigarren doktore-tesia: espazio abstraktuaren axiomatika
3.3. Beste zenbait ekarpen matematikari gisa
3.4. Matematika oinarri kultural gisa
4. Matematikaz haraindi: zientzia eta giza fenomenoaren ikerkuntza
4.1. Natur zientzia vs giza zientzia
4.2. Giza espirituaren murrizgaiztasuna
4.3. Jakituriaren beharra zientziagintzan
4.4. Zientziaren krisia. Zientzialaria, aditua ala jakituna?
5. Aldakuntza zientifiko eta teknikoaren pentsamendua
5.1. Zientzia, teknika eta gizartea: inplikazio etiko eta sozialak
— 5.1.1. Teknikaren onurak eta gaitzak: 50eko hamarkadako krisia
— 5.1.2. Eraginkortasuna, balio nagusia: gizatasunik eza
— 5.1.3. Humanismo teknologikoaren aldarrikapena
5.2. Zientzia, teknika eta ingurumena: energia nuklearraren kasua
— 5.2.1. Bonba atomikoaren eragina
— 5.2.2. Energia nuklearraren erabilera 'baketsuaz'
5.3. Zientzia, teknika eta espiritualtasuna: kristaua eta teknika aurrez aurre
5. Aldakuntza zientifiko eta teknikoaren pentsamendua
Aurreko atalean ikusi dugunez, beraz, edozein giza arloko fenomenoren gogoetak edo ikerketak, jakituriak ardazturiko hausnarketan zertu behar du. Jakina, horrelako arlorik garrantzitsuenetarikoa, XX. mendean, zientziak eta teknikak osatzen dutena da. Horien gogoetari eta berorien eta gizartearen arteko elkarrekintzari eskaintzen dizkio Santamariak hamaikatxo lan, laburrak, egunkarietan, zein luzeagoak, aldizkarietan eta bestelako argitalpenetan.
5.1. Zientzia, teknika eta gizartea: inplikazio etiko eta sozialak
Garena, onerako eta txarrerako, iraganari zor diogu. Eta iragan hori ezin daiteke ulertu zientziak eta teknologiak sortarazi duten kultura-tradiziorik gabe. Eta tradizio horren baitan txertatzen garela esateak balio du baita harengandik urruntzea nahi badugu ere. Balio du, gizabanakoen biografietan zein herri eta gizateria osorako. Gizakiaren azterketak behartzen gaitu, beraz, zientziak eta teknikak ekoizten diren tradizioa ikertzera. Sorturiko emaitzen aurrean, Santamaria baikortasun eta ezkortasun inozoetatik aldentzen zaigu. Sorturiko tradizio teknozientifikoa, oroz gain, banakoa gizaki bilaka dadin aztergai hartu beharreko instantzia dugu.
5.1.1. Teknikaren onurak eta gaitzak: 50eko hamarkadako krisia
Teknikak jasan dituen bilakaera eta aldaketa bortitzek bere ospe soziala areagotu besterik ez dute egin XX. mendean zehar. Jendeak teknikaren gain-mugarik gabeko konfiantza ezarri du; Bigarren Mundu Gerraren ondorengo aurrerapenek (biologiaren, zibernetikaren eta fisika atomikoaren alorretan, batik bat) teknikarekiko itxaropena indartzea lortu dute. Aro berri baten atarian gauden ustea zabaldu da mende honen lehen erdian, parece como si fuera a iniciarse una «Era de felicidad», sin precedentes en la historia de la Humanidad, teknikak pobreziatik, oinazetik, gaixotasunetik, zahartzetik eta heriotzatik ere (besterik ez bada, heriotza mingarritik) askatuko gaituelakoan. Garapen mugagabean, munduaren eraldaketan, gizonaren eta emakumearen askapenean eta abarretan ere teknikaren eragina positiboa izango dela sinesten dute gehienek («El desprestigio de la técnica», El Diario Vasco, 1982-04-18).
Baina XX. mendeko bigarren erdian, Santamariaren ustez, baikortasunezko egoera hau lausotzen hasi da, todas estas esperanzas e ilusiones empiezan a cuartearse. Herritar arruntak oraindik teknikarengan fedea gordetzen duen arren, adituak badu benetan gertatzen ari denaren berri: teknikak, bere gain jarrita zeuden itxaropenak ez asetzeaz gain, gaitz eta kalte berriak (batzuk lehendikakoak baino larriagoak) erantsi dizkio egungo gizarteari, eta, ondorioz, la Técnica empieza pues a desprestigiarse.
Gertakari soziologiko honen ziorik garrantzitsuenak, agian, arazo nuklearraren bi alderdiak izan daitezke: arma atomikoen eta energia nuklearraren erabilera industrialaren auziak. Era horretan, fisika atomikoaren eta beste hainbat zientzia-teoriaren inguruan bilakatutako aurrerapen teknikoek arrisku kaltegarri ugari dakartzate balizko onuren eskutik. Natura-ingurumena kutsatu eta suntsitzeaz gainera, gizateriaren zati handi batentzat bizitzaren antolaketa bera ere gero eta jasangaitzago bilakatzen ari da. Hots, sendagailu artifizialen gehiegizko erabilerak, metodo psikiatrikoen hedapenak, kulturizazio industrializatuak, hezkuntza sasizientifikoak, ingeniaritza genetikoaren agerpenak, jakintzaren eta ikerkuntzaren komertzializazioak, bizitza hiritarraren robotizazioak, eta antzeko hainbat eta hainbat fenomenoren agerpenak eta finkapenak gizakia autosuntsipenaren atarian kokatzen dute. Zer egin, beraz, teknikarekin? Nola menperatu? Nola zuzendu gizakiaren onurarantz?
Argi dago gizarte teknokratiko batean bizi garela. Zientziak eta teknologiak gero eta eragin handiagoa dute gizakiaren eta gizartearen egunerokotasunean. Baina teknikaren neurrigabeko aurrerapenak Santamariaren ardura pizten du: ukaezina da teknikak gizateriari miseriaren, gosearen, gaixotasunen eta ezjakintasunaren aurkako borrokan erakarri dizkion onurak; aldi berean, ordea, gaitz ugariren iturri ere bada. Non dautza teknikaren alderdi onuragarri eta kaltegarriak? Nola ebatz daiteke teknikak gure gizartean duen eragin bikoitz horren auzia? Galdera horiei erantzunez gauzatzen da zientzia, teknika eta gizartearen arteko eragin-trukeari buruzko Santamariaren ikusmoldea, batik bat, «Técnicos al servicio de una concepción moral de la vida humana» (Guipúzcoa Económica, 1958-10-04) idazkian.
Teknikaren aurrerapenak dituen desegokitasunetako bat bere abiadan datza, bere aurrerapen erritmoa gizakiaren bereganatze ahalmena baino arinago baitoa. Abiada hori azaltzeko, ondorengo kasu historiko hauek ikusi besterik ez dago («El desprestigio de la técnica», El Diario Vasco, 1982-04-18): Hanibalen eta Bonaparteren gudarosteek, hogei menderen buruan, Alpeak zeharkatzeko antzerako denbora behar izan zuten. Egun, bi mende geroago, edozein armadaren hegazkinek ordu gutxi batzuetan nahi adina itsaso eta mendate gurutza ditzakete. Lurrinezko lokomotorea 1804an hasi zen ibiltzen, telegrafoa 1844an, eta automobila 1885ean. Ordutik hona, asmakizun berriak izugarrizko abiada eta indarrez agertu eta finkatu dira gure gizartean.
Beraz, teknikak, siempre inacabada, siempre insatisfecha, gizakia desegonkortasunean barneratzen du, es un activo elemento de inestabilidad y de incertidumbre en nuestras vidas. Batetik, erosotasun eta abantaila material estimagarriak eskaintzen dizkiola egia den arren, bestetik bere baitako etengabeko aldaketek desoreka eragiten dute: desoreka materiala eta psikikoa, ekonomikoa eta soziala. Arazo eta ebazpen berriak aurkezteko arintasunak, bere onuren gozamena eragozten du.
Baina, kezkagarrienetarikoa Santamariarentzat, aurrerapen teknikoak materialismora bultzatzen du gizartea:
... llevar al extremo la tesis de la técnica salvadora, querer reemplazar el cielo por un paraÃso terrestre mecanizado, afirmar la posibilidad de salvación del hombre por el hombre, es un neopelagianismo materialista [...]. A la corriente materialista, que pretende atribuir a la técnica una potencia sobrehumana y una capacidad definitiva para transformar radicalmente la vida del hombre, nosotros tenemos que oponer el hecho de que la técnica no va más lejos que el hombre, del cual es obra («El cristiano frente a la eficacia técnica», Documentos 11, 1952).
Materialismoaren eta aipatutako desegonkortasunaren ondorioz, teknikak gizakiaren bizimodua oso nahasten du. Zentzu honetan, aurrerapen teknozientifikoaren ondorio azpimarragarrienetakoa, gizakien artean sortzen dituen ezberdintasunak dira. Gaur egun, aurrerapen teknikoak teknokraziaren totalitarismoaren menpe ezarri du gizakia, bai mendebaldeko gizartean, bai ekialdekoan, baita hirugarren munduan ere. Izan ere, gizakiak gizakiaren gain duen boterea inoiz baino handiagoa da egun; munduko giza taldeen artean dauden ezberdintasunak ere areagotu egin dira teknikaren aplikazioaren bidez, zeren, azken batean, teknikak ez du bihotzik, ez du sentimendurik. Teknikariak teknika sortzen du, baina ez du haren ondorio guztiak ezagutzeko eta, beraz, kontrolatzeko ahalmenik. Asmatutako teknikaren erabilera, orduan, teknokraten esku geratzen da. Eta, Santamariaren ustez, hemen dugu arriskua, teknika ez da txarra; bai, ordea, teknokrazia, teknikak agintzea. Hau da, teknika neutroa da, haren aplikazioa soilik izan daiteke on edo txar. Teknikaren berezko neutraltasunari buruzko Santamariaren tesi horrek ez dirudi, dena den, egungo teknologiaren filosofiari jarraituz, teknikagintzaren benetako izaera bere osotasunean jasotzen duenik. Horrela, Mitcham-en ustez[36], lanabes teknologikoen ustezko neutraltasuna razionaltasunaren ekarpen legez ulertzea, gure ingurumena intrintsekoki manipulagarritzat jotzen duen eta errotik teknologikoa den zientzia bat ekoiztu duen zibilizazioaren ilusio bat besterik ez da. Aitzitik, lanabes teknologikoek mundu berriak irekitzen dituzte eta, era horretan, eragiten dituzten ondorioak beren egiturei berezkoak zaizkie. Teknikak dakartzan kalteak ez dira, beraz, Santamariak baieztatzen duen legez, gizabanako gaizki ilustratuek ematen dioten 'erabilera txarraren' ondorio.
Aurrerapen teknikoaren eta egungo gertakari sozio-politikoen artean uste duguna baino harreman estuagoa dago. Santamariaren iritziz, ilustrazioari, liberalismoari, marxismoari eta antzeko ideologia hedatuei atxiki izan zaizkien eraldaketak, sarritan, teknikaren ondorio hutsak izan daitezke, testuinguru ideologikoarekin zerikusi handirik ez dutenak. Teknikak, berez, ez dauka kolore politiko edo ideologikorik. Aitzitik, tradizio ideologiko erabat ezberdinak dituzten herrialdeetan aplika daiteke, eta aplikatzen da, hala tradizio kristauko herrietan nola kultura asiar eta afrikarrekoetan; gizarte komunistetan eta kapitalistetan; totalitarioetan eta demokratikoetan, eta abar. Baina testuinguru politiko-ideologikoa edozein dela ere, teknikak, beti, espirituaren balioak kinka larrian jartzen dituen materialismoarekiko menpekotasuna agertzen du.
Baina, aitzitik, ezin dugu teknika arbuiatu, aurrerapen teknikoa itzulerarik gabekoa baita, la irreversibilidad del progreso técnico se nos presenta como una ley fatal («Técnicos al servicio de una concepción moral de la vida humana», Guipúzcoa Económica, 1958-10-04). Ez dago inola ere teknikaren aurrerapena gelditzerik, eta bera ere ez da gai bere burua gelditzeko, edo, gutxienez, kontrolpean jartzeko. Halaber, erabat ezinezko zaigu dagoeneko eguneroko bizitzan barneratu ditugun lanabes teknologikoen erabilerari uko egitea. Beraz, aurrerapen teknikoa saihestezina da; hark eragiten dituen onura eta kalteen anbiguotasuna onartu eta haren aplikazioak sortzen dituen zailtasunak gainditzen saiatu behar dugu, gizakiaren funtsezko balioen zerbitzari izan dadin:
El progreso técnico es, en este sentido, irrenunciable: tenemos que cargar con él y afrontar las dificultades de su aplicación haciendo todo lo que sea posible para que se convierta realmente en un instrumento al servicio del hombre y de los fines más elevados de su existencia.
No debemos permitir que ponga en peligro nuestros valores fundamentales, nuestros valores morales, la concepción espiritualista de la vida, la tranquilidad y la continuidad histórica de generación en generación (Ibidem).
Gizarteak egun bizi duen egoera, zentzu horretan, larria da, una coyuntura que puede ser muy favorable al verdadero progreso de la humanidad, su progreso espiritual y moral, pero que también podrÃa resultarle sumamente perjudicial y dañoso para éste. Horrela, teknikaren aurrerapena gizakiaren bilakaerarentzat onuragarri bezain kaltegarri izan daiteke. Nola jokatu behar du gizakiak teknikatik onurak jaso eta gaitzak saihesteko? Nola lagun diezaioke aurrerapen teknikoak aurrerapen moralari, gure gizartearen gainbehera eta porrotaren eragile izan beharrean?
Teknikak, gizaki modernoaren oreka moralaren aurka gogor erasotzen duela baieztatzen du Santamariak. Ikus dezagun, adibide gisa, biologiaren, eta, zehazki, giza genetikaren kasua («Técnicas biológicas», El Diario Vasco, 1958-08-17). Horixe da, Santamariaren ustez, egungo teknikak gizakiaren etorkizunarentzat planteatzen duen aurrerapenik arriskutsu eta kezkagarrienetakoa, gure kontzientzia moralarekin talka egiten duten aukerak azaleratzen baititu. 50eko hamarkadan Muller genetista amerikarrak planteatzen zuenez, urte gutxitan posible izango zen giza organismotik kanpora ernalketa-zelulak zaintzea eta horrelaxe enbrioiak garatzea. Santamariak aipatzen digunez, Mullerrek ez zuen arazorik ikusten, aurrerantzean, gizaki aukeratuen ernalketa-zelulak bereziki gordetzeko eta horietatik ondoreko zuzenak, mugarik gabe, ekoizteko.
Zer pentsatzen du Santamariak horretaz? Santamaria, batik bat, Mullerrek bere hitzetan agertzen zuen hoztasunak eta axolagabekeriak arduratzen du. Mullerren hipotesiak oraindik gauzatugabeak ziren garai hartan; egun, ordea, garai hartan aurreikuspen hipotetiko hutsa izandakoa, eguneroko errealitate bilakatu zaigu. Santamariak aurreikusitakoaren ildotik, ernalketaren inguruko teknika aurreratuenek, orain artean planteatu izan ez diren arazo etiko eta juridiko berriak jartzen dituzte, etengabe, gure begien aurrean. Gizarte osoak, eta kasu honetan, zehatzago, zuzenbide zibilak, espero ez zuen egoera berri horri nola edo hala erantzun beharko dio:
... la historia del siglo XX nos muestra que las técnicas son armas ambivalentes que lo mismo pueden traernos bienes que males.
El hecho es que ellas invaden más y más la vida humana, pretendiendo regular nuestros gustos, nuestras necesidades, nuestras decisiones y nuestros actos más elementales, según criterios diversos y, a veces, contradictorios y que ello constituye, en cierto modo, un fenómeno irreversible.
El mal radica en que esas técnicas que tienen la pretensión de gobernar nuestra vidas, no son capaces de gobernarse a sà mismas. El «espÃritu técnico» se niega a aceptar ningún criterio que no nazca de sus propias entrañas y no quiere dejarse dominar por ninguna clase de ideas superiores. [...]
Cabe, pues, esperar que las técnicas acepten finalmente la tutela de ideas superiores, de ideas meta-técnicas, en una palabra, de ideas morales («Contradicciones técnicas», El Diario Vasco, 1958-08-17).
Erantzun hori, beraz, eta aurrerago ikusiko dugunez, Santamariaren ustez, teknikaren unibertsotik at bakarrik aurki daiteke.
5.1.2. Eraginkortasuna, balio nagusia: gizatasunik eza
Teknikaren esparru zabalak, beraz, gero eta eragin handiagoa du gizakiaren eguneroko bizitzan, bere beharrizanak eta erabakiak irizpide teknikoen bidez moldatuz («Técnicos al servicio de una concepción moral de la vida humana», Guipúzcoa Económica, 1958-10-04). Hain zuzen ere, teknikaren oinarrizko irizpidea eraginkortasunarena da, la noción clave de la técnica es la «eficacia». Eraginkortasunaz hitz egiterakoan, helburuez hitz egin behar dugu: helburuak, teknikarentzat, egiak jakintza espekulatiboarentzat duen antzeko zeregina betetzen du Santamariarentzat[37]. Horrela, teknika partikular bakoitzak bere helbururantz jotzen du. Helburua omen da teknika ororen azken arrazoia; teknikak ez du egiazkoa izan beharrik, eraginkorra baizik. Areago, teknikaren eremuan ez omen dago onari ala gaitzari buruzko auziarentzat lekurik: helburuen lorpenaren arabera izango da ona ala txarra. Hona hemen, Santamariaren iritziz, eraginkortasun teknikoaren 'moralaren' gakoa. Moral tekniko hori, dena den, ez da benetako morala; batetik, ez du bitartekoen moralitateaz ezer argitzen, eta, bestetik, ez du gizakiaren azken helburuarekin inolako harremanik:
El objetivo es la razón final de toda técnica. Lo que se pide a una técnica no es que sea verdadera sino que sea eficaz.
Oppenheimer, el atomista universalmente conocido, tiene razón cuando dice que «en la ciencia no se plantean las cuestiones del bien y del mal». Una técnica es «buena» si realiza su objetivo, y «mala» en caso contrario. Tal es la «moral» causal de la eficacia.
Ahora bien, esta especie de «moral técnica», no es una verdadera moral: en primer lugar porque se desentiende de la moralidad de los medios y en segundo término porque le falta todo nexo con el objetivo último de la vida humana. Nosotros no podemos aplicar la palabra «moral» a una regla de conducta que prescinda de esta relación («Técnicos al servicio de una concepción moral de la vida humana», Guipúzcoa Económica, 1958-10-04).
Teknikariaren jarduera metodologikoa, oro har, ikuspegi moralik gabeko irizpide tekniko hutsetan oinarritzen da. Aurkikuntza zientifikoak eta teknikoak ez dira, gehienetan, gizateriaren onura orokorrera bideratuak izan. Aitzitik, normalean, zientzialaria eta teknikaria, beren aurkikuntzek gizakiaren etorkizunerako izan ditzaketen ondorio on eta txarrez ez dira arduratzen. Jakin-mina eta sormena dira, la curiosidad cientÃfica, el deseo de saber y el afán creador, beren langintzaren gidari, besteok beren asmakizunei eman diezaiekegun erabileraz arduratu gabe.
Adibide modura, Santamariak aldizkari zientifiko batetik hartutako jaiotze-tasaren kontrolari buruzko datuak aztertzen ditu (Ibidem). Bertan, arazo horri aurre egiteko, medikuntzak, jaiotze-tasak metodo erraz, merke eta ziurren bidez murriztu behar dituela onartzen da, gizaki guztiek elikadura egokiaz eta bizitza luze baten itxaropenaz goza dezaten. Santamariak ez du arrazoiketa honetan pertsonaren duintasunarekiko begirunerik sumatzen. Zeren, besterik gabe, helburua eta hori lortzeko bitarteko teknikoen ezarpena hartzen baititu aintzat, gorabehera etikoetan sartu gabe. Baina, tamalez, gizaki erreala ez da inondik ageri:
Pero lo malo de ese razonamiento es que en él, el hombre real, el hombre genuino, cuerpo y alma, acción racional y responsabilidad moral, mundo de valores materiales y de valores espirituales, complejo de finalidades individuales y sociales, el hombre real con todas sus facultades y sus fuerzas fÃsicas e intelectuales, está ausente (Ibidem).
Bere zerizana helburu teknikora mugatzen da: elikadura egokiaz eta bizitza luze baten itxaropenaz gozatu. Gizaki erreala pentsaera eta irizpide teknikoei arrotz, atzemanezin zaie, ezin baita, bere osotasunean, helburu tekniko soil legez ulertu.
Horrela, pentsaera teknikoak ezin du gizakiaren zerizanari buruzko galdera egoki erantzun. Teknika ez da gizatasunaren paradigma. Teknikaren ihardespena beti da partziala, teknika partikular bakoitzaren helburuen araberakoa:
Al tratar de definir al hombre como un objetivo técnico el hombre desaparece. El hombre real es extraño a la mentalidad técnica y a los criterios técnicos, estrictamente técnicos, precisamente porque no puede ser definido como un simple objetivo técnico que es lo único que las meras técnicas pueden reconocer en él. Las técnicas no ven en el hombre más que aspectos muy parciales del hombre, necesidades concretas, objetivos materiales determinados. El hombre verdadero, el propio hombre, raÃz de todas aquellas necesidades y clave de todos esos objetivos es tan inaccesible al espÃritu técnico como lo es la «cosa en sû a la teorÃa del conocimiento de Kant (Ibidem).
Santamariak aurkezten dituen adibideen ildotik, dietetikarentzat, gizakia, baldintzarik ekonomiko eta erregularrenetan kaloria, proteina eta bitamina kopuru zehatzak jaso behar dituen digestio-sistema da; garraiobide teknikentzat, berriz, garraiatu beharreko masa mekaniko zehatza; klimatizazio teknikentzat, hezetasun eta presioarekin erlazionatutako tenperatura baldintza zehatzetan mantendu beharreko objektua; eta, estatistika matematikoarentzat, gizakia unitate aritmetikoa da, funtzio numerikoen menpe. Teknika bakoitzak, bere aldetik, helburu zehatzak lortzera jotzen du, horretarako, lehen ikusi dugunez, bitarteko eraginkorrenak bilatuz.
Helburuen lorpenerako teknikaren ikuspuntutik oso garrantzitsuak diren hainbat baldintza hartu behar dira aintzat: arintasuna, segurtasuna, ekonomia, autonomia... Baldintza horien guztien pean jardunez, teknika bakoitza bere helburuarekiko emaitzarik optimoena lortzen saiatzen da, horretarako funtzio tipiko batzuen balio maximo edo minimoak erdietsiz. Baina helburuak, sarritan, aurkakoak dira, hau da, batzuk erdiesteko beste batzuk baztertu behar dira: azpioptimizazioaren unea iritsi da. Azpioptimizazioaren kontzeptua hobeto ulertarazteko, Santamariak, enpresaren funtzionamenduaren adibidea azaltzen du («Suboptimizar», El Diario Vasco, 1957-12-22). Enpresa bateko aditu bakoitzak berezko helburuak ditu, eta bakoitza bere helburuarekiko emaitzarik hoberenak lortzen saiatzen da: horrela, salmenta-buruak gehiago saldu nahi du, publizitate arduradunak produktua ezagutarazi, produkzio-buruak gehiago, merkeago edo hobeto ekoiztu, eta abar. Guztiek azpioptimizatu egiten dute, enpresak, helburu partikular guztiak (batzuetan aurkariak izan daitezkeenak) bateratzen dituen helburu komun orokor bat duela ahantziz. Azpioptimizatzaileak bere zeregina ongi bete arren, muchos «suboptimizadores» reunidos no siempre hacen el bien de la empresa, sino su ruina. Gauza bera gerta daiteke teknikaren esparruan, teknikari bakoitzak besterik gabe bere helburuen lorpena bilatzen duenean, teknikak, oro har, gizartean izan beharko lukeen azken helburua bidean galtzen baita:
Un señor «suboptimiza» cuando se desentiende del fin más lejano y se fija sólo en el más próximo, en el fin inmediato que, por una u otra razón, le está confiado a él. Todo especialista tiende naturalmente a suboptimizar. [...]
Notemos que muchos «suboptimizadores» reunidos no siempre hacen el bien de la empresa, sino su ruina. Existen por ahà infinidad de personas honradas o que se creen honradas porque «suboptimizan» a conciencia. Le dicen a uno: «¿Que puede pasar esto o lo otro? ¿Que la sociedad va hacia aquà o hacia allá? Esto a mà no me incumbe. Yo cumplo con mi deber. Yo hago las cosas bien 'en mi esfera'».
[...] Lo que hemos dicho de la empresa lo repetimos de la sociedad en su conjunto: la suma de muchos suboptimizadores no produce otra cosa que el desbarajuste general (Ibidem).
Azpioptimizazioa da teknikaren unibertsoan gertatzen den arriskurik garrantzitsuenetakoa, hots, erabaki teknikoen ugaritasuna eta horien arteko kontraesanak. Teknika baten ikuspegitik 'ona', 'egokia' dena, beste batenetik 'txarra', 'desegokia' izan daiteke. Teknika bakoitza bere helburuak lortzeko baliagarriak diren balioak optimizatzeaz bakarrik arduratzen denez, teknika ezberdinen baitako erabakien artean desadostasunak eta kontraesanak maiz gertatzen dira. Baina egoera ezegonkor honek teknikaren esparrua autosuntsipenera darama. Lehen aipatu dugun azpioptimizazio prozesuak, izan ere, giza jokabidearen zatiketa errotikoa eragiten du. Sustrai moral guztietatik kanpo, teknikaren esparrua kontraesankorra bilakatzen da:
Si se acepta que las técnicas queden abandonadas a sà mismas y a sus propios criterios —algo asà como en la economÃa liberal, «laissez faire, laissez passer»— el mundo de las técnicas caerá inevitablemente en la autodestrucción. El proceso de sub-optimización que hemos descrito tiende, en efecto, a una fragmentación radical de la conducta humana. Separado de toda raÃz moral, el mundo de las técnicas es un mundo contradictorio, a-lógico en su conjunto («Técnicos al servicio de una concepción moral de la vida humana», Guipúzcoa Económica, 1958-10-04).
Teknika ez da gizakiaz arduratzen, gizakiaren abstrakzio praktikoez baizik. Ez dihardu gizakiaz, baizik eta digestio-aparatuaz, masa mekanikoaz, eta abarrez. Gizakia, estrategia teknikoen ikuspegitik, aldagai operatibo bat besterik ez da. Beti ere, gizaki erreala arrotz zaio teknikari, hain zuzen ere, ezin delako inoiz helburu tekniko modura definitu. Izan ere, el concepto del hombre es meta-técnico, está indiscutiblemente más allá de la técnica. Unibertso teknikoaren baitan gizakia, gizaki gisa, ez da existitzen. Teknikaren esparruak ez du sintesirik, ikuspuntu bateratzailerik lortzeko ahalbiderik, irizpide partikular guztiei halabeharrez ihes egiten dien gizaki osoarenganaino, generikoarenganaino, iristeko ahalbiderik.
Teknikak sortzen duen errealitatea, beraz, ezin da teknikaren barnetiko azterketaz soilik ulertu. Bestelako ikuspuntua behar dugu zientzia eta teknika gizartearen zerbitzura ipini nahi baditugu.
5.1.3. Humanismo teknologikoaren aldarrikapena
Azken hamarkada hauetan teknikaren esparrua barne-krisian bizi da, eta egoera honek zerbait berria bilatzera bultzatzen du: teknika gobernatzeko gai izango den irizpide gizatiarraren benetako bilaketa da, hain zuzen ere, Santamariak sumatzen duena. Teknikaren aurrerapenak sortu dituen barne-kontraesanak deuseztatzeko, gero eta beharrezkoago da teknika partikularrak elkarrengana hurbiltzea, guztien artean nolabaiteko elkarrekiko menpekotasuna eta elkarrekintza bultzatuz. Teknika bakoitza bere irizpide eta helburuen hesian itxi beharrean, bere baitatik at aurkitu behar du norabidea, zentzu morala. Elkarren arteko kontraesanak gainditzeko, irizpide zabal, orokor, eta nolabait esatearren, gizatiarragoak onartu behar ditu gidari gisa, pentsaera teknikoaren zurruntasunaren mugak deuseztatuz:
El mundo técnico abandonado a sus contradicciones internas terminarÃa, pues, autodestruyéndose.
Cabe, sin embargo, que a partir de los mismos conceptos técnicos el hombre vaya siendo redescubierto como valor total. Al buscarse el equilibrio entre los factores opuestos, las técnicas se verán obligadas a aceptar criterios más amplios y generales y, por decirlo asÃ, más humanos, lo cual constituirá ya una primera superación de la estricta mentalidad técnica. [...]
Cabe, pues, esperar que las técnicas acepten finalmente la tutela de ideas superiores, de ideas meta-técnicas, en una palabra, de ideas morales.
Es evidente que sólo de esta manera, sólo asÃ, podrán ser verdaderamente útiles y beneficiosas para la Humanidad («Contradicciones técnicas», El Diario Vasco, 1958-07-06).
Egoera horren ondorioz, konbergentziazko teknika berriak sortzen ari dira; ikuspuntu moralaren ezarpenetik oraindik urrun dauden arren, Santamariaren ustez, berrikuntza horiek itxaropenari bidea zabaltzen diote.
Santamariak, adibide gisa, produktibitatearen kasua hartzen du («Técnicos al servicio de una concepción moral de la vida humana», Guipúzcoa Económica, 1958-10-04). Hasiera batean, eraginkortasunaren menpe dago, helburua ustiaketa maximoa izanik. Baina produktibitateak, Santamariaren iritziz, badu zentzu zabalago bat: baztertu ezin diren giza faktore sozio-psikologikoak aintzat hartzen dituen lankidetza sistema ere ordezka dezake. Lankidetza hori aurrera eramaten saiatuz gero, formula teknikoen bidez adierazi ezin daitezkeen elementuak agertzen zaizkigu. Horixe da balio moralen mundu zabala irekitzen hasten zaigun une esanguratsua, el momento solemne en que empieza a descubrirse ese gran mediterráneo que es el mundo de los valores morales.
Teknikaren esparruan, beraz, teknikaren eta haren irizpideen gainetik leudekeen irizpide metateknikoak (azken finean, irizpide gizatiarrak, irizpide moralak) bilatzearen beharra sumatzen du Santamariak[38]. Teknikariak ere behar horretaz arduratzen hasi dira, se empieza a hablar de «relaciones humanas». Norabide berri horrek teknikak bere horretan eskaini ezin dien printzipio moralen berreskurapenera eramango ote ditu? Santamariak ez du erantzun zuzenik, baina baikor sentitzen da:
Lo malo del caso es que a la técnica no hay quien la pare y que ella es incapaz de pararse a sà misma. Algo, sin embargo, nos hace confiar en que dentro de esta situación existirán fuerzas providenciales capaces de restablecer el equilibrio que hoy parece roto.
Si hay que elegir entre el pesimismo y el optimismo sobre el porvenir del mundo técnico, yo me inclino decididamente por el segundo bando («Técnicas biológicas», El Diario Vasco, 1958-08-17).
Hori bai, teknikaren aurrerapen itsuaren atzaparretatik ihesteko, eta aurrerapen honi zentzu gizatiarragoa emateko, zenbait baldintza bete beharko dira.
Lehen baldintza gizarteari eta alde publikoari dagokio. Santamariaren ustez, arazo horren erantzuna, ezbairik gabe, botere publikoen zuzentasunarekin eta herritarren heziketa moral eta erlijioso egokiarekin erlazionatuta dago lehenik eta behin. Baina politikaren eta espiritualtasunaren alorrean egin beharreko ahaleginak ez du ezertarako balio izango zientziaren eta teknikaren esparruan bertan ez bada aurrerapenaren zentzu moralaren ikuskera argia hedatzen, aurrerapena bultzatzen dutenek (zientzialariarengandik hasita enpresariarenganaino[39]) ez badute beren jardueraren ikuskera moralik. Adibidez, lehenengo iraultza industriala negozioen munduak bultzatu zuen, helburu utilitarista hutsez, diruz ordaindutako ikertzaile eta teknikarien laguntzaz; en el fondo no habÃa en todo aquello el menor propósito humanitarista. Santamariaren ustez, giza eta gizarte-mailako bizimoduaren eraldaketa hain basatiaren ondorioak aurreikus zitzaketen benetako jakitun humanistak falta izan ziren une historiko garrantzitsu hartan. Eta Euskal Herrian ere, eraldaketa industrialak, hasieran, hainbat herritan izan duen eragin suntsitzailearekin antzeko zerbait gertatu da.
Bigarren baldintza, zientzialariari berari lotuta dago. Teknika gizatiarrago bilaka dadin, teknikaren esparru zatikatua bateratu nahi duten teknikariek ez dute ahaztu behar que además de técnicos y antes que técnicos son hombres. Santamariak teknikariari bere jarduera gizatiarrago bihurtzea eta bere ekarpenak printzipio moralen menpe jartzea eskatzen dio. Teknikariak, une batez, bederen, bere formulak, bere positibismo praktikoa, bere definizio zientifikoen zorroztasuna baztertu, eta, bere jarduera, ideia gizatiar eta moralez eraikitako pentsaera metateknikoaren ikuspuntutik aztertu beharko lituzke; era horretan bakarrik izan daiteke teknika gizateriarentzat erabilgarri eta onuragarri. Ideia horiek, positibismo teknikoaren ikusmoldetik definigaitzak izan arren, benetako errealitate baten isla dira, gizaki errealarena, hain zuzen ere. Azken finean, irizpide moralek kontzeptu teknikoek baino errealitate finkoagoa dute, lehenak gizakiaren errealitatetik ernaltzen baitira, eta, besteak, aldiz, teknika partikular bakoitzari komeni zaion gizakiaren abstrakzio erlatibotik:
Cuando les pedimos que humanicen su actividad, que limiten sus experiencias, que renuncien si es preciso a una parte de sus realizaciones, que sometan sus invenciones a una voluntad moral, nos dirigimos no a su ciencia de técnicos sino a su conciencia de hombres. Les pedimos que por un momento olviden sus fórmulas, su positivismo práctico, sus temibles y simplificadores cocientes, el rigor de sus definiciones cientÃficas y piensen que ellos también son hombres y que tienen también la posibilidad y el deber de pensar las cosas con un pensamiento metatécnico, un pensamiento impregnado de ideas humanas y de ideas morales, indefinibles si se quiere desde el punto de vista del positivismo técnico, pero que no por eso dejan de tener una realidad auténtica y, por asà decirlo, más sólida y estable que la de los mismos conceptos técnicos («Técnicos al servicio de una concepción moral de la vida humana», Guipúzcoa Económica, 1958-10-04).
Teknikagintza printzipio moralen menpe jartzea, hala ere, ez da lanketa erraza: lehen ere aipatu dugunez, gizakiari oso zaila zaio berak sortutako tekniketara ohitzea, horien ondorio guztiak neurtu eta menperatzea, eta, azkenik, helburu zinez gizatiarretara zuzentzea. Teknikaren esparruak, dena den, ezin du bere horretan jarraitu, orain arte bezala, noraezean; Santamariak esparru horren baitako biraketa sakona aldarrikatzen du:
Es propio de la técnica el concentrarse exclusivamente en la realización de su propio objetivo, pero no es admisible que el técnico, prescindiendo de su condición de hombre, se olvide de que existe un mundo de valores morales, que él como hombre está llamado a realizar. En la realización del objetivo técnico ha de producirse, pues, una especie de restitución; el objetivo técnico debe ser rehumanizado en la perfección de su cumplimiento, haciendo que sea de nuevo un objetivo humano, después de haber sido un objetivo técnico.
Las anteriores consideraciones muestran la urgente necesidad de formar Ãntegramente a los hombres que han de llevar la dirección del mundo técnico (Ibidem).
Beraz, teknikagintzaren alorrak bizi duen kinka larri hori gainditu ahal izateko Santamariak proposatzen duen egitasmoaren funtsezko zutabea, belaunaldi berrien hezkuntza integralean datza. Horrela, teknikari gazteen hezkuntza egokia beharrezkotzat jotzen du Santamariak, sólo un trabajo de educación de los jóvenes tecnólogos permitirá, en efecto, que el hombre del mañana pueda adaptarse a su mundo. Hezkuntza-egitasmo horrek, berriz, oraindik asmatzear dagoen jakintza sintetiko berri batean oinarritu beharko du. Espirituak gorengo jakintza bat sortu behar du, teknikak helburu gizatiarretara gidatuko dituen humanismo teknologikoaren eskutik («Humanismo y tecnologÃa», El Diario Vasco, 1982-04-25.): pentsaera zientifiko-teknikotik datorren jakintza utilitaristaren eta mendetako giza esperientziaren fruitu den jakituria zaharraren sintesia, a la vez humanÃstico y tecnológico, hau da, teknikaren eta espiritualtasunaren, erlijioaren batasuna. Baina hezkuntza-egitasmo berri horren ardura ezin da soilik zientzialari eta teknikarien esku utzi. Zientziaren eta teknikaren ikasketa sakon eta sintetikoarekin batera, humanista berria letren eta arteen esparruan hezi behar da, soziologiaren eta historiaren esparruan, psikologiaren eta etikaren esparruan. Santamariak argi uzten duenez, egitasmo horrek unibertsitate-mailako lanketa berri bat eskatzen du, non orain arte bananduta egondako giza ezagutza eta esperientziaren bi eremuk bat egin beharko baitute: el mundo de la Ciencia y de la Técnica, por una parte, el mundo del hombre, por otra. Azpimarragarria da, benetan, humanismo berritzaile horren zabalkunderako Santamariak unibertsitateari eskatzen dion zeregina. Batez ere, kontuan hartzen badugu Euskal Herriko unibertsitate-munduan izan duen jarrera aktibo etengabea, 1931n Eusko Ikaskuntzaren baitan Centro de Estudios CientÃficos sortu zuenetik hasita, ESTE (Escuela Superior de Técnica Empresarial) eta EHUren sorreran izandako partaidetza zuzena ahaztu gabe. 1982an, aipatu «Humanismo y tecnologÃa» artikuluan adierazten duenez, euskal unibertsitatea, epe laburrera, egungo gizartearentzat eta gure herriarentzat hain beharrezkoa den jakintza humanista berri horren sortze- eta hedatze-prozesuaren kokagune izan dadila espero du:
Quizás el pueblo vasco y, más concretamente, la Universidad vasca, pueda ser en un futuro próximo un lugar pedagógico de lo más adecuado para la creación o fundación de este nuevo tipo de saber del que nuestro mundo y nuestro pueblo se hallan tan necesitados.
Ez dirudi, oraingoz, Euskal Herriko unibertsitateek Santamariaren eskakizunari erantzun egokirik eman diotenik, espezializaziorantz gero eta nabarmenago jotzen baitute eduki-programa erreforma bakoitzean. Santamariaren pentsamendua, 'Zientzia, Teknika eta Gizartea' deritzan diziplinan darabilten teknologiaren filosofia kritikotik hurbil kokatzen da. Santamariaren filosofia kritikoa, ikusi dugunez, Maritainengandik jasotako eredu kristau-pertsonalistan oinarritzen da, beste zenbaitena, Zientzia, Teknika eta Gizartearen arloan, esate baterako, marxismoarena edo erromantizismoarena izan daitekeen moduan.
Kontrolik gabeko aurrerapenaren arazoaren ebazpena, beraz, teknika bera gizatiarrago bilakatzean datza. Teknikaren berezko joera bere indar guztiak helburuaren gauzatzera bideratzea bada ere, teknikariak ezin du bere giza izaera saihestu, ezin du balio moralen esparrua alde batera utzi. Helburu teknikoaren bilaketan aldaketa bat eskatzen du Santamariak. Helburu teknikoak, teknikoa izan ondoren, gizatiarra izatera itzuli behar du berriz ere. Ez dugu ahaztu behar, aipatu legez, teknikaria gizakia denik; hortxe baitatza, Santamariaren aburuz, soluzioaren gakoa:
En medio de tanto progreso y de tanta dificultad, acaso habÃamos olvidado esta pequeña verdad, que tal vez sea la clave de la solución del problema. Acaso habÃamos olvidado que los técnicos también son hombres («Técnicos al servicio de una concepción moral de la vida humana», Guipúzcoa Económica, 1958-10-04).
Laburbilduz, teknikari buruzko Santamariaren pentsamendua honako ideia hauek habetzen dute: egungo teknikaren xedearen arbuioa, teknologiaren aplikazio ezberdinen bereizketa, gizakiaren lehentasuna teknikaren gainetik, filosofiaren eta gizakiaren azterketaren lotura teknikagintzarekin, eta, azkenik, ikusmolde kristau-pertsonalistaren baitan kokaturiko jakituriaren inguruko ideiekiko atxikimendua (atal honen azkenerako utziko duguna).
5.2. Zientzia, teknika eta ingurumena: energia nuklearraren kasua
Aurreko atalean ikusi dugunez, Santamariaren iritziz, aurrerapen zientifiko eta teknikoek, sarritan, eragin kaltegarria izan dute XX. mendeko gizartearen bilakaeran. Eguneroko bizimoduaren antolaketa eta egituraketa erraztu eta eroso bilakatu beharrean, abailgarriago eta jasangaitzago bihurtu dute.
Baina, Santamariak, aurrerapen teknologiko geldiezin honen beste alderdi iluna nabarmentzen du: ingurumena kutsatzera eta suntsipenera daraman bidea, hain zuzen ere. Egungo ekologismoaren aitzindaritzat har genezakeen kezka hori oso goiz ernaldu zitzaion Santamariari, bonba atomikoen 1945eko lehen jaurtiketekin batera, zehazki, ikusiko dugunez. Teknikaren itzala, beraz, ez da gizabanakoarengan eta gizartean eragiten dituen abantaila eta kalteetara mugatzen; gizakiarekin batera planeta honetan dauden bestelako izaki bizidunek ere halabeharrez pairatu behar dituzte, el hombre está a punto de aniquilar su propio «habitat» y el «ecos» de los demás seres vivos, animales y plantas. Ingurumenarekiko ardura hori berria da mendebaldeko gizartean, XIX eta XX. mende-hasieran zientziak eta teknikak pizten zuten baikortasun mugagabeak bizitako krisi sakonaren ondorio.
Lehen esan dugunez, krisi hau, batez ere, arazo nuklearraren auziak eragin zuen. Zehatzago, bada gertakari bat, mundu osoan zehar, zientzia eta teknikarekiko mesfidantzaz gainera, benetako ikara zabalduko duena: Bigarren Mundu Gerrari behin betiko amaiera ematearen aitzakiaz, Estatu Batuetako agintariek Japonian egindako bonba atomikoen jaurtiketa. Inoiz ezagututako ekintza militar bortitzena izandako horrek, mundu osoko hainbat eta hainbat pertsonaren kontzientziak astindu zituen. Zalantzarik gabe, zientzia eta teknikaren aurrerapenen neutraltasun eta mugagabetasunaren auzia indar handiz azaleratu zen. Lehen aldiz, gizabanakoa, gizarteaz eta gizateriaz gainera, planeta osoa suntsitzera iris zitekeen teknologiaren aurrean zegoen gizakia, buruz buru.
Santamariak oso gertutik jarraitu zituen fisika atomikoaren baitako aurrerapenak, eta hasiera-hasieratik izan zen haiek teknikaren esparruan izan zezaketen eraginaren jakitun. 1945eko abuztuaren 6an eta 9an Estatu Batuetako armadak Hiroshima eta Nagasakin bonba atomikoak jaurti zituen. Egun batzuk geroago, bere izua adierazi zuen Santamariak «¿Se está iniciando la fase final de la Historia del Mundo?» artikuluan (La Voz de España, 1945-08-11). Zalantzarik gabe, bere izenburu apokaliptikoa oso esanguratsua da. Jakina, horixe bera da bonba atomikoak iradokitzen diona:
Como si fuese poco el haber vivido una larga guerra —«más violenta, más extensa y más cruel que ninguna otra»—, nos hallamos ahora ante este invento extraordinario que arrastra la atención universal y nos hace pensar, no sin fundamento, en la iniciación de una fase final, apocalÃptica, en la Historia de la Humanidad. ¿Somos acaso, una generación privilegiada? ¿No basta lo que ya hemos visto para colmarnos de vida y de historia? Acaso estemos destinados a presenciar el espectáculo final, la última escena, la mejor, sin duda, del drama de la vida humana...
Iritsi da, beraz, planetaren eta gizateriaren historiaren amaieraren atarian, antzezpenaren azken unean ote gauden galdetzeko unea.
5.2.1. Bonba atomikoaren eragina
Bonba atomikoaren zertzeak baditu zio sendoak gizaki garaikidearen baitan. Eta ikuspegi ezkor batetik, Santamariak zio horiek identifikatzen ditu fisika atomikoaren alorrean 20ko hamarkadatik aurrera atomoaren deskonposaketaren inguruan egindako ikerketan, saiaketan eta aurrerapenetan (Ibidem). Izan ere, atomoa eta haren osagai azpiatomikoen egitura aldatzeko, hots, oro har, materia desintegratzeko asmoa, gizakiaren berezko joera birrintzailearekin identifikatzen du Santamariak. Dagoeneko, zientzia-aurrerapenak atomoaren egitura nahikoa desorekatzea eta haustea lortu du; atomoa ezagutzen den energia-iturri indartsuena izanik, teknikaren eskuetan geratu da horretatik zerbait erabilgarria erdiestea. Santamariak salatutako espiritu teknikoari ez zaio izugarrizko arma suntsitzailea sortzea besterik bururatu. Berriz ere, teknikaren aurrerapenak, gizakiaren ongizatera bideratutako onurarik eskaini beharrean, ondorio txikitzaileak dituen asmakizun ikaragarria gauzatzeari eman dio lehentasun osoa.
Bonba atomikoaren erabilera tamalgarriak tristezia eta ezinegona eragiten diote Santamariari; teknikarekiko fedearen eta itxaropenaren sustraiak erauziak izan dira. Santamariak, ikusitakoak ikusita, aurrerantzean, teknika gizakiaren lagun baino etsai gisa ikusiko du. Gainera, une historiko hori erabakigarria da: gizakia, lehen aldiz, bere ingurumena, natura, planeta osoa, deuseztatzeko gai den armaren jabe da:
Parece que el hombre culmina en sus afanes destructores. Pulverizaba ayer rocas, partÃculas y moléculas. Comienza hoy a romper átomos, protones, electrones. ¿Mañana?... Mañana habrá aprendido a deshacerlo todo y desbaratará para siempre este planeta que fue tan grato de vivir en otros tiempos... (Ibidem).
Beti bezala, ordea, teknikak bi aurpegi ditu. Bonba atomikoak, energia nuklearraren erabilerak izan ditzakeen ondoriorik negargarrienak islatzen ditu; aitzitik, energia horren alderdi eraikitzaileak azpimarratzen dituzten aipamenak ere hedatu dira munduan zehar, alegres comentarios que sugiere el aspecto constructivo de la energÃa atómica. Askoren arabera, energia nuklearrak aurrerapen sozialerako hainbat eta hainbat aukera berri eskaintzen ditu. Batik bat, energia iturri amaiezin baten jabe izango omen da gizakia: lokomozio-bideak (bai lurretik, bai airetik ala itsasotik) inoiz baino baldintza hobeagotan, masa handiak garraiatzeko aukera, klima eta fenomeno meteorologikoekiko eragina, lurralde (eta, zergatik ez, mundu) berrien kolonizazioa, bidaia espazialen antolaketa, eta abar luze bat, etorkizunean posible izango direla amesten duenik bada.
Dena den, Santamaria oso ezkor agertzen da aurrerapen horien guztien onuragarritasuna bazter guztietara hedatzen saiatzen direnen aurrean; ez du sinesten, oraingoz, energia atomikoa gizartearen onerako baliatzeko aukera errealik dagoenik:
No creemos en la posibilidad de que por el momento pueda ser aprovechada la energÃa atómica en beneficio de la sociedad humana. [...]
¿No conoce el hombre hace tiempo la fuerza expansiva del agua, la llama del petróleo y el estrépito del rayo? Y sin embargo se ha tardado mucho en llegar a construir la locomotora, el automóvil y el motor eléctrico... (Ibidem).
Eta parekotasun adierazgarria ematen digu Santamariak, bere ikuspuntua argitzeko asmoz. Egungo gizarteak bonba atomikoaren aurrean bizi duen egoera larria, sua aurkitu berria zuen historiaurrekoarenarekin alderatzen du. Garai hartan, sua, garra miragarria zen, mendiak eta basoak errauts bihurtzen zituena, besarkatzen zuen guztia birrintzen zuena. Orduko gizakia suaren beldur izan zitekeen, sua gur zezakeen, baina ez zen inola ere sua erabiltzeko gai. Urteak, beharbada ehunka edo milaka, igaro behar izan zuten, gizakia, suak bere baitan zekartzan onurez ohartu ahal izan zedin; sua, etxea berotzeko eta elikagaiak prestatzeko ere baliagarri zela kontura zedin. Egungo egoera, bada, Santamariaren aburuz, berdintsua da: energia atomiko basatia aurkitu du gizakiak, baina, orain, gizartearentzat onuragarri izatekotan, hezi egin beharko da, berak gu zapal ez gaitzan: la fiera atómica ha sido descubierta. Pero ahora hay que domarla... si no nos devora antes ella.
Lehen bonba atomikoaren jaurtiketak eragindako ezinegona areagotuz joan zen ondorengo urteetan. 1946ko uztailean, Bikini uharteetako saiakera atomikoak burutu zituen armada estatubatuarrak. Santamariak argi sumatzen du energia atomikoaren auzi horrek, gaurkotasun handia izateaz gainera, etorkizunean ere zeresan ugari emango duela, asmakuntza horrek gizateriari aro berri baten ateak ireki baitizkio, esta invención es de las que abren paso a Eras nuevas. Aro berri horren norabidea, ezbairik gabe, energia horri aurrerantzean ematen zaion erabilerak zehaztuko du. Santamariak, horretan ere, ez du itxaropen handirik: ez du uste gizakiak energia atomikoaren erabilera militarra ekiditeko trebetasunik izango duenik («Hoy se lanza la bomba atómica — ¿Puede ser destruido el planeta?», La Voz de España, 1946-06-30).
Saiakera horiek bake-garaian egindakoak direla kontuan hartuta, Santamariak horien helburu zientifiko eta teknikoak azpimarratzen ditu. Atomoaren desintegrazioaren ondorio mekaniko, fisiko, kimiko eta biologikoen ezagutzan sakondu asmoz, saiakera atomikoen gunea laborategi ikaragarria bilakatuko da. Eztanda atomikoak izango dituen ondorio biologikoen azterketak arreta berezia pizten du Santamariarengan. Leherketak bizitza organiko guztia deuseztatzen duela jakinik, zenbait espezietan eta zenbait distantziatan izan ditzakeen ondorioen azterketa ere, saiakeren jarraipena egingo duten zientzialarien helburu da. Baina, horretarako, uharte horietako ingurumen naturalean hainbat eta hainbat espeziek jasan behar izango dituzten ondorio lazgarriak ez zaizkio Santamariari onargarri iruditzen. Kasu horretan ere, teknikaren aurrerapen guztiekin gertatzen den bezalaxe, Santamaria mesfidati agertzen da azterketa horien ondorengo emaitzek izango duten erabileraz, lehen aipatu dugunez, ez baitu teknologia atomiko berriaren balizko onurak epe laburrera gauzatuko direnik sinesten. Helburu militar eta suntsitzaileak asetzeaz gainera, zein onura ekar diezazkioke gizakiari eta ingurumenari saiakera atomiko horien ondorioen azterketak? Bigarren Mundu Gerraren oihartzuna oraindik hain indartsua zen urte haietan Santamariak ez zuen itxaropenerako arrazoi berezirik inondik atzematen.
5.2.2. Energia nuklearraren erabilera 'baketsuaz'
Ondorengo hamarkadetan ere, jakina, energia atomikoaren erabileraren auziak bizi-bizirik jarraitu zuen. Gainera, saiaketak ugalduz joan zirenez, energia horrek eragiten zituen ondorioei buruzko datuak eta ezagutzak ere areagotu egin ziren. Era berean, Santamariaren ardura ere, apaldu ordez, gorpuztuz eta indartuz joan zen. 1959an Frantziak Saharan burututako saiakerek, modu horretan, Santamariaren erantzun kritikoa eta ezkorra jaso zuten. Saiakera horiek gizakiarengan eta naturan duten eragina gero eta jasangaitzago zaio Santamariari:
¿Tiene la generación actual derecho a poner en circulación esas partÃculas radiactivas que han de perjudicar irremisiblemente a más de cien generaciones futuras?
Y si éste ha sido el efecto de las experiencias, ¿cuál serÃa el resultado de un bombardeo atómico de verdad? Motivos de meditación para los adormilados («Pandora y el Ãtomo», El Diario Vasco, 1959-11-01).
Zientzialari eta politikari baikorrenek energia nuklearraren aurrean erakusten duten jarrera teknokratiko akritikoak Santamariaren erantzun garratza eta ironikoa eragiten du:
El caso es que el comisario general para la EnergÃa Atómica en Francia, M. Francis Perrin, acaba de hacer unas declaraciones al periódico Le Monde, que resultan de lo más instructivo y aleccionador. Según tales declaraciones, puede estimarse que las precipitaciones radiactivas producidas por las experiencias atómicas hasta ahora realizadas en Rusia y América han debido dar origen a un aumento de unos mil casos al año de leucemia y de cáncer de huesos frente a los ciento cincuenta mil que se producen en total, según los especialistas.
En cuanto al nacimiento de niños anormales, «sólo» ha aumentado en unos diez mil anuales (frente a los tres millones que se calculan en toda la Humanidad anualmente).
Estos efectos seguirán produciéndose durante unos miles de años, ya que la vida media de la partÃcula radiactiva —carbono catorce— es de unos cincuenta siglos. Mientras los carbono catorce que las experiencias han desatado estén ahÃ, no hay nada que hacer; seguirán naciendo los correspondientes niños idiotas y muriendo los correspondientes leucémicos.
Otros sabios más «optimistas» calculan que el número total de niños anormales debidos a las precipitaciones radiactivas artificialmente producidas será «sólo» de un millón doscientos cincuenta mil, que distribuidos en un periodo de 6.000 años equivalen a doscientos al año (Ibidem).
Jakina, trenek, autoek, hegazkinek kalte eta heriotza gehiago eragiten dituzte, eta, hala ere, inori ez zaio horiek deuseztatzea otuko. Azken finean, saiakeren aldekoen arabera, aurrerapenak beti eskatzen ditu, ordainetan, hildakoak. Baina, energia suntsitzaile horren kasuan, aurrerapenaren esanahia iraul daiteke. Lehen Santamariak egindako galderara itzuliz: zein eskubide du egungo belaunaldiak, partikula erradioaktiboak jaurtiz, etorkizunekoen bizimodua arrisku bizian jartzeko? Santamariaren arabera, galdera horri berehala, berandu baino lehen erantzun behar zaio.
Hasiera batean, ikusi dugunez, bonba atomikoen lehen jaurtiketekin eta lehen saiakera atomikoekin batera, energia nuklearraren erabilera militarra, batez ere, gizateriaren amaiera fisikoaren eragile izan zitekeela pentsatzeak arduratzen zuen Santamaria. Pixkanaka, saiakera nuklearren ugaritasunak eta lehenengo zentral nuklearren eraikuntzak bultzaturik, gizateriarekiko ardura hori, modu nabarmen batez, ingurumen naturalarekiko sentiberatasun ekologiko orokorrago bilakatu zen.
Santamaria ez dator bat energia nuklearraren aplikazio industriala zibilizazioaren bilakaerarako beharrezkoa den ustearekin («La energÃa nuclear», El Diario Vasco, 1981-08-30). Aitzitik, energia horri buruz dagoen ezagutza oraindik oso murritza dela kontuan hartuta, Santamariaren ustez, haren erabilera industrialak lekarzkeen ondorio errealak aurreikustea ezinezko zaio egungo gizarteari. Arrisku nuklearra, beraren aburuz, natura suntsipenera daraman makina erraldoi baten zatia da:
Ahora [...] parece que se nos quiere convencer de que el manejo de la energÃa nuclear es algo absolutamente necesario para que esa misma civilización pueda continuar adelante.
Sin embargo, los temores atómicos están plenamente justificados, aunque no sea más que por el hecho de que ningún cientÃfico se halla actualmente en condiciones de prever las consecuencias que todo este proceso de activación y de industrialización de la energÃa nuclear va a traer para la especie humana.
Notemos que la aventura nuclear no es sino una parte relativamente pequeña de toda una gran máquina de destrucción de la Naturaleza, que está operando «desde ya» con resultados visiblemente catastróficos para la vida en el planeta. El mundo está siendo degradado en gran escala y esta degradación parece además tener un carácter irreversible en muchos de sus efectos ya patentes (Ibidem).
Teknika hondatzaileen gehiegizko erabileraren eta baliabide naturalen ustiaketaren ondorioz, gizakia, gainerako izaki bizidunek osatzen duten habitat ekologikoa birrintzeko zorian dago. Ez dago egunero azaleratzen diren berriak ikusi besterik: maila guztietako kutsadura (itsasoak, ibaiak, atmosfera...), marea beltzak, espezie bizidunen sarraskia, intoxikazioak, hondakin erradioaktiboen ugalketa, baso eta oihanen mozketa, eta abar. Ingurumenaren degradazio hori, gainera, hazkuntza demografiko ikaragarriaren eskutik dator; horrela, lehengaien eta baliabide energetikoen ustiaketa oso bizkortzen ari da. Orain arte gizakiak naturari mugagabe eta agortezin irizten zion; une hauetan, Santamariaren arabera, irizpide horren baliozkotasuna zalantzan jar daiteke:
... a causa del crecimiento demográfico y del agotamiento de los recursos tanto energéticos como de materias primas, el género humano se está acercando a un periodo de gran escasez y penuria. Como decÃa hace unos años nuestro amigo el filósofo-cientÃfico francés Dominique Dubarle en un artÃculo publicado en la revista Comprendre: «la humanidad en crecimiento está ya perfectamente advertida de que el volumen de lo humano está llegando al punto de saturación».
Hasta ahora la Naturaleza nos parecÃa infinita e inagotable. Hoy en cambio —en frase de Paul Valéry— estamos empezando trágicamente a vivir en la Era de lo finito (Ibidem).
Eta finituaren aroak bi ezaugarri aurreratzen ditu, Erromako Klubaren Lehen Txostenak 1972an adierazten zuenez: 'mirarikeria teknologikoaren' amaiera eta 'hazkundearen' mugaren errealitatea. Santamaria bat dator Lehen Txostenean egindako egoeraren azterketaz, hurrengo txostenak baino ezkorragoa denaz. Bi ezaugarriez honako hau irakur daiteke txostenean:
... aplicar la tecnologÃa a las presiones naturales que el medio ambiente ejerce sobre el proceso de crecimiento ha tenido tanto éxito en el pasado que se ha desarrollado toda una cultura en torno al principio de la lucha en contra de los lÃmites, más que al de aprender a vivir con ellos [...]
Estos medios (teknologikoak) pueden aliviar a corto plazo las presiones provocadas por el crecimiento, pero a la larga no hacen nada para prevenir la extralimitación y el subsecuente colapso del sistema (Meadows, D.H. et al.: 1972, Los lÃmites del crecimiento, Mexiko, FCE, 197).
Eta txostenaren egileek, teknologiaren onurak aldarrikatu ondoren, honela aurreratzen zituzten finituaren aroan baikortasun teknologikoaren arriskuak:
La tecnologÃa puede aliviar los sÃntomas de un problema sin afectar sus causas fundamentales. La fe en la tecnologÃa como solución última a todos los problemas, puede distraer nuestra atención del problema de base —el problema del crecimiento en un sistema finito— e impedir que emprendamos una acción efectiva para resolverlo (Idem, 192-193).
Lehen Txostenak iradokitzen zuen ebazpena badakigu zein zen: mundu-hazkunde tasa erabat murriztea horretara zuzenduriko ekintza global baten bidez. Baina Santamaria, bat badator ere txostenaren azterketaren oinarriaz, ez du bere egingo tankera 'ilustratua' hartzen duen terapeutika edo metodika hori. Santamariaren terapia ez da errotiko kirurgia, jakiturian oinarritutako hezkuntza baizik.
Gugana itzuliz, beste aldetik, Euskal Herriko gizartean, 70eko hamarkadaren amaieraz geroztik, eta, batik bat, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako borrokaren inguruan esnatuz eta finkatuz joandako mugimendu ekologistak aitzindari goiztiar bat du Santamariarengan. Hark gizarte osoa egungo egoeraren larritasunaz ohartarazteko asmo ekologistari erabat zilegi irizten dio:
... los ecologistas tienen plenamente razón cuando tratan de llevar al ánimo de los demás ciudadanos el carácter verdaderamente dramático de la situación actual.
En vano intentan algunos realistas de vÃa estrecha sacudirse a los ecologistas [...]. Pero la enorme realidad y gravedad de muchos de los problemas que estos hombres plantean no hay quien se la sacuda («La energÃa nuclear», El Diario Vasco, 1981-08-30).
Botere ekonomikoak eta zuzendaritza politikoak, beti bezala, berehalako beharrizanek arduratuta bizi dira, epe laburrerako emaitzei begira; ikuspegi horretatik, ekologistei demagogia lantzearen salaketa leporatzen diete, alegando que entre éstos proliferan los demagogos y los agitadores polÃticos de todo género. Santamariak ere ez ditu erabat gustuko mugimendu ekologisten planteamendu guztiak. Bera, funtsean, ez da energia nuklearraren etsai, teknikaren etsai ez den bezalaxe. Bere ardura nagusia, aurreko atalean aztertu dugunez, teknika bera irizpide eta kontrol gizatiarragoaren menpe jartzean datza, hau da, teknikaren erabilerari baldintza moral orokorrak aplikatu behar zaizkiola aldarrikatzen du. Beraz, ezinezko zaio mugimendu ekologistekin erabateko adostasunera iristea, baina, azken finean, horiek gizarteari erakutsarazten dizkioten arazo larriak ezkutatzen saiatzea ezinezkoa denez, oinarrizko adostasunera heltzen da. Energia nuklearraren erabilera industriala oreka ekologikoaren etsai beldurgarria bilakatu da, eta, baieztapen horretan, arrazoi osoa ematen die Santamariak ekologistei. Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntzaren beharra ere zalantzan jartzen du: gutxienez, ekintza horrek eragin ditzakeen onura eta kalteen ikuspegi zabalago eta kritikoagoa eskaini behar zaie herritarrei, energia mota horri uko egiteak eragingo lukeen atzerapauso historikoaren demagogia errazera mugatu gabe. Gure gizartea zuzentzen dutenek eskaintzen diotena baino arreta handiagoa merezi du, haren iritziz, planetaren etorkizuna zalantzan jartzen duen auzi honek. Bada epe luzera pentsatzen hasteko garaia.
Azken batean, Santamariak proposatzen duen irtenbidea hezkuntzari eta jakituriari lotuta doa:
Neretzat ekologia oinarrizko jakinduria da. Historian zehar mentalitate teknikoa dutenak eta mentalitate ekologikoa dutenak aurkitu izan ditugu eta oraindik ere aurkitzen ditugu. Lehenengoek natura erabili egiten duten bitartean, bigarrenek natura errespetatu egiten dute. Nik soluzio armonikoen beharra ikusten dut. Natura erabili behar da, baina errespetatuz; izugarria baita industriak irizpide ekologikorik gabe egitea. Beraz, ekologia bizitza ikusteko modu bat da, eta gainera, bizitzako ekintza guztietara zabaldu behar den kontzeptua. Gizatasuna beste era batera ulertzen da, eta lehen esan dudan bezala, jakinduria mota bat da. Nere iritziz, ikasleei ikastetxeetan irakatsi beharko litzaiekeen gauza da («Karlos Santamaria: zientzia eta kontzientzia bat eginik», Elhuyar. Zientzia eta Teknika 60, 1992, 55-58, 56).
Santamariak berak ez du bat egiten Erromakoa bezalako Kluben neurri eta politika zorrotzekin. Horietan, aldagai soziopolitikoei eskainitako pisua ahula zen oso. Azken batez, terapien eta emaitzen aniztasunak, mundu ikuskera ezberdinekin badu zerikusirik, eta Santamariaren 'ekologia politikoaren' eredua aipatu Klubenetatik baino zenbait eredu 'alternatiboetatik' hurbilago dago. Ereduotan gizakia aintzat hartzen baita bere ahalmen osoan, ez soilik kontsumitzaile gisa. Honela kritikatzen ziren Erromako Klubaren txostenak 80ko hamarkadan:
[Erromako Klubaren] informeetan, giza espeziea, soilik ugaltzeko eta ondasun materialen kantitate hazkorra kontsumitzeko gai den izaki bizidun masa bat legez hartzen zen. Funtsezko aldagai garrantzitsua, garapen globalarentzat kritikoa, ahantzia izan zen. Aldagai hori PIP da (Potential Intelectual Power), ingurumenak planteaturiko arazoak nola hauteman eta ebazteari buruzko ezagutza sortzeko gizateriaren ahalmen intelektual gisa definitua (Rowecki, S.: 1987, «Post-1984 Global System Perspectives», Futures, 1987ko ekaina, 283).
Gizakiak ikaskuntzan eta autozuzenketan duen ahalmenetik eratortzen da iraganeko garapen-joerak aldatzeko aukera. Santamariaren eredua ez da 'hazkundearen mugapenarena' edo 'zero hazkundearena', 'hazkunde iraunkorrarena' baizik ('soluzio armoniko', 'natura errespetatu', 'industriak irizpide ekologikoak erabili behar ditu', dira Santamariaren esapideak). Jakina, eredu horrek bi baldintza eskatzen ditu: lehena, egungo hezkuntza teknologikoaren edukien aldaketa, eta, bigarrena, 'hezkuntza ekologikoaren' kontzeptuak politikoengan zein funtzionarioengan, enpresetan zein komunikabideetan aurkitu behar izatea. Eta 'ethos sozialean' txertatuak, azkenik. Baldintza biok, Santamariarengan, bere eskema kristau-pertsonalistan gauzatzen dira, eraiki beharreko teknikari kristauaren irudian, hain zuzen.
5.3. Zientzia, teknika eta espiritualtasuna: kristaua eta teknika aurrez aurre
Santamariaren pentsamenduaren helburu nagusia, beraz, zientziaren eta teknikaren emaitzak eta espiritualtasun kristauaren esparrua uztartuko dituen jakituria humanista berri bat eraikitzea da. Jakituria horixe izango da, Santamariaren egitasmoan, teknikari berriaren prestakuntzaren gidari. Baina, jakina, jakituria berriak (humanismo teknologikoak) eskatzen duen uztarketa eman dadin, espirituaren esparruak teknikarena estali behar du, teknikak sortzen dituen kalteak ekidin ahal izan daitezen.
Pentsalari espiritualisten, eta, ondorioz, Santamariaren beraren ardura nagusia teknika gizakiaren zerbitzura jartzean datza. Batik bat bi idazkitan lantzen du teknikaren eta espiritualtasunaren arteko gatazka Santamariak: «Máquina y espiritualismo» (Documentos 9, 1951) eta «El cristiano ante la eficacia técnica» (Documentos 11, 1952). Testu horietan, Santamariak, teknikak espiritualtasun kristauari eta, beraz, beraren hezkuntza-egitasmo kristau-pertsonalistari zuzentzen dion mehatxurik arriskutsuenetakoaz ari da: hau da, teknikak, makinaren irudian gauzatua, materialismoaren aurrean kokatzen gaitu.
Santamariaren aburuz, makina da teknikaren irudi gailurra, teknikaren islarik eta emaitzarik perfektuena. Sorkuntzaren munstroa da, gizakiaren fruitu, baina dagoeneko harekiko aske: gizakiak bere kumearen ugazaba izateari utzi zion, makinaren jopu bilakatzeko[40]. Orduz geroztik, makinaren erritmora bizi da gizakia, hark ekoizten duena kontsumitzera zigortuta. Teknikaren moralak, Santamariaren ustez, makinaren gizakiarekiko hegemonia ezartzen du: ekoizpenaren moral berriak makina geldi ez dadin lan egitera, labea itzal ez dadin egurra botatzera, behartzen du egungo gizakia. Makinaren abiada areagotuz joan da, hirien, fabriken, errepideen, eta abarren ugalketa eraginez. Gizakia abiada horren menpe bizi da, bere gorputza eta arima haren menpe daude, ese horrible veneno que se llama prisa. Gorputzak eta arimak osatzen zuten oreka intimoa, barne-armonia hautsi egin du makinaren aginteak. Giza ekonomia ez da bere ohiko bilakaerara itzuliko arimak kanpoko elementu osagarri hori espirituaren legepera erakartzen ez duen bitartean, si el hombre acierta a educarla puede ser una fiel servidora del espÃritu.
Aurrerapen teknikoak pentsamolde espiritualari kezka larriak sorrarazten dizkio, ikusmolde materialistak gorpuzten eta elikatzen baititu. Mende honetako materialismoak, funtsean aurretikoekiko oso ezberdina ez den arren, indar boteretsu bat du bere alde: makina.
En la lucha del hombre con lo humano la máquina no es imparcial: se va con los suyos, tiende a inclinarse a favor de la materia. Los materialistas encuentran en ella una poderosa aliada, un fuerte argumento. [...]
Pero hay que reconocer que la máquina crea muchas dificultades al pensamiento espiritualista porque produce un clima espeso en el que cuesta trabajo descubrir la realidad del espÃritu («Máquina y espiritualismo», Documentos 9, 1951).
Santamariaren ustez, egitura mekanizista zanpatzaile horien azpian dagoen espiritua bilatzea da garrantzitsuena, buscar el espÃritu bajo toda esa masa paquidérmica. Santamariarentzat, lehen ere azaldu dugunez, teknika ona da, makina ez da txarra, sólo un poco rebelde. Gizakiak makina heztea lortuko balu, espirituaren zerbitzari leiala bilakatuko litzateke.
Makina gizakiaren agindupera ekartzea gizakia espirituaren menpe jartzea bezalaxe litzateke. Santamariaren iritziz, horrek gizakiaren kontzeptua berrikustera bultzatuko gaitu. Makinaren aurrean, honako galdera hau bururatuko zaio gizakiari: ni neu ere beste makina bat ote naiz? Kinka horretan, gizakia está en trance de redescubrir el espÃritu. Horrela denean, makinak, materialismoaren zoritxarrerako, giza balioen mailaketan dagokion kokagunera itzuliko dela espero du Santamariak. Teknikari, gizakiaren bizimodua errotik aldatzeko gizakiaz gaindiko ahalmena esleitzen dion ikusmolde materialistaren aurrean, kristauak teknika gizatiartzen saiatu behar du.
Teknika, giza adimenaren emaitzarik gailurrenetakoa izanik, gizakiaren hobekuntza integralerako lanabes bilakatzea da Santamariaren ikusmolde kristau-pertsonalistaren xedea. Horrela, pentsamendu espiritualista kristauak ez du teknika arerio legez hartu behar, baizik eta gizakiaren berezko izaeraren ildotik urrunduz joan den eta, berriz ere, gizakiarenganatu eta hezi beharreko ekarpen onuragarri legez. Santamariaren arabera, behin baino gehiagotan aipatu dugunez, teknika bera ez baita txarra edo kaltegarria, gizakiak harekin egiten duen zenbait erabilera baizik.
Zentzu horretan, pentsamendu kristauaren baitan, teknikarekiko okerrak iruditzen zaizkion zenbait joera sumatzen ditu Santamariak. Batetik, sistematikoki aurrerapen tekniko guztien aurka kokatzen direnak leudeke:
Pero no es signo de un cristianismo sano, sino al contrario, de un cristianismo raquÃtico esa especie de rigidez senil con que algunos se colocan sistemáticamente en contra de los adelantos modernos, que ellos creen radicalmente pecaminosos y a los que culpan en gran parte del escepticismo religioso que se ha extendido por el mundo («El cristiano ante la eficacia técnica», Documentos 11, 1952).
Ikuspegi horren arabera, Santamariaren aburuz, gizateriaren zoriontasuna aurrerapen guztiei uko egitearekin batera letorke.
Bestalde, beste muturrean, teknikak gidatutako ordenu kristau lurtar perfektuaren etorreraren itxaropena duenik ere badago kristauen artean. Baina, Santamariak azpimarratzen duenez, kristautasunarentzat ordena perfektua munduko bizitzari ez dagokiola ahaztu gabe, teknikak berak ezin du besterik gabe gizakiaren zoriontasuna ziurtatu:
La verdad es que la técnica no puede hacer por sà misma la felicidad de los hombres, tanto si nos conduce con los marxistas hacia el paraÃso de la sociedad sin clases, como si nos lleva con ciertos cristianos falsamente proféticos, al mito irrealizable del perfecto y definitivo orden social cristiano. Pero, ¿no serÃa posible que nos colocásemos en una actitud realista, evitando todo lo que fuese sacar de quicio el problema de la técnica? (Ibidem).
Beraz, Santamariak baieztatzen duenez, kristauak teknikaren aurrean jarrera baikorra eta, aldi berean, errealista hartu behar du. Kristauak ez dauka aurrerapen teknikoaren eraginez zertan larritu. Santamariak badaki kristau askorentzat egungo zientzia eta teknikaren alorreko hainbat saiaketa asaldagarri direla. Ezezaguna zaienaren aurrean beldurtu egiten dira, beraien sinesmen intimoenak kolokan sentitzen dituzte:
Algunos se preguntan, sin embargo, si todo este mundo no debe causarnos miedo. Si la pretensión técnica no será una nueva aventura prometeica, la obra de la soberbia del hombre queriendo construir una nueva torre de Babel. Y se arrebujan y esconden bajo las sábanas de la pusilanimidad, como los niños que se asustan de los fantasmas nocturnos.
Mas yo me digo si este miedo no es compatible con la creencia cristiana. Si cabe un cristianismo que no sea capaz de afrontar las enormes perspectivas de la hora presente («Civilización del trabajo», El Diario Vasco, 1960-02-14).
Adibide gisa, bizitzaren sintesi artifiziala lortzeko sobietarrek aurrera eramandako saiaketak aipatzen ditu «Seres vivos artificiales» (El Diario Vasco, 1958-06-08) artikuluan[41]. Santamariaren ustez, saiaketa horiek ez dute sinesmen kristaua hondatzen, dogma erlijiosoak ez baitu bizitza artifizialaren aukera ez baieztatzen ezta ukatzen ere. Aitzitik, fede kristauak sorkuntzaren handitasunaren ikuskeraz adierazten diguna aintzat hartuz, ikertzailearen jarduera goraipatzeko arrazoiak aurki ditzakegu.
Santamariaren iritziz, egia da zientziak gizakiaren oinarrizko sinesmenak zapuzteko duen indarra gero eta harrigarriago eta ikaragarriago agertzen zaigula. Baina, hala eta guztiz ere, kristauak ez du zientzia-aurrerapenaren ahalmenaren aurrean ikaratu eta larritu behar. Santamariak, ondorio gisa, A. Bauchau jesuitaren ondorengo hitzak bere egiten ditu:
Sea como quiera, un cristiano no tiene por qué experimentar ni angustia ni inquietud frente al progreso cientÃfico contemporáneo. El poder que el hombre adquiere con sus descubrimientos no hace sino subrayar la amplitud de las responsabilidades que Dios le ha confiado. El mundo no nos ha sido dado solamente para que vivamos en él, sino que nos ha sido encomendado para que acabemos con el Señor lo que El habÃa empezado sin nosotros. Todo progreso cientÃfico desemboca, pues, no en una actitud de autosuficiencia y de soberbia, ni en una posición de timidez y de asustamiento, sino en una gran alegrÃa: la de saber que Alguien cuenta con nuestros sudores y se interesa tanto en nuestros fracasos como en nuestros éxitos frente a la enorme empresa del hombre de ciencia (Ibidem).
Bazter bitza gizakiak, beraz, harrotasun merkeak eta ikara inozoak; Santamariaren arabera, aurrerapenak alaitasunez eta, aldi berean, erantzukizunez agurtu behar dira.
Laburbilduz, Santamariak, aurrerapen teknikoak onartu eta horiek gizateriaren eta balio moral gorenen zerbitzura erabiltzea ahalbidetuko duen ikusmolde berri bat proposatzea eskatzen dio pentsamendu kristauari. Ikusmolde horretan, espirituak, kontzientzia pertsonalak, teknika heztea lortu behar du. Santamariaren proposamena, azkenik, kristau-pertsonalista kutsua izango duen jakituria berri baten, hau da, humanismo teknologikoaren hezkuntza-egitasmo zabalean gauzatzen da: espirituak, teknika helburu gizatiarretara gidatuko duen gorengo jakintza bat sortu behar du; pentsaera zientifiko-teknikoaren eta betidaniko giza esperientziaren fruitu den jakituria kristau zaharraren sintesia, teknikaren eta espiritualtasunaren batasuna.
[36] Ikus, esate baterako, Mitcham, Carl: 1994, Thinking Through Technology. The Path Between Engineering and Philosophy, Chicago-Londres, The Chicago University Press.
[37] Santamariaren planteamendua zientziari buruz errealista garbiarena da: zientziaren helburua egia baita. Egungo zientziaren filosofia postkuhndarrean zaila da, ordea, horrelako planteamenduari atxikitzea kalifikaziorik gabe. Horrela, errealismo mota asko dago: errealismo zientifiko aletikoa (Quine, Davidson eta jarraitzaileak), errealismo ontologikoa edo erreferentziala (Kripke, Putnam, Boyd), errealismo konbergentista (Popper, Miller, Niiniluoto, esate baterako)... Antierrealistak ere ugaldu ohi dira. Horien ustetan, zientziaren helburua ez da egia lortzea, beste zerbait baizik: adibidez, 'fenomenoak gordetzea', 'funtzionatzen duten teoriak' lortzea... Tesi antierrealisten egungo ordezkaririk garrantzitsuenetakoa van Fraassen-en enpirismo eraikitzailea da. Edo, bestetik, korronte erlatibistak ere baditugu, zeinen arabera zientziagintzaren helburuek xede ontologiko eta epistemologiko klasikoekin zerikusirik ez duten; korronte erlatibistarik hedatuenak Latour, Woolgar, Mulkay eta Knorr-Cetina zientziaren soziologoen konstruktibismoa eta Edinburgoko Eskolaren (Barnes, Bloor, McKenzie) erlatibismoa dira.
[38] Egungo teknologiaren filosofiaren esparrutik ere irizpide metateknikoen aplikazioa aldarrikatzen da teknologien azterketan, eta ez soilik teknologiari hertsiko dagozkion barne irizpideena. Ikus, adibidez, 36. oharrean aipatutako Mitcham (1994). Mitchamek teknologiaren filosofia humanistaren alde jotzen du teknologiaren ingeniaritzazko filosofiaren aurrean, lehena kritikoago izan ez ezik, teknikaren azterketa filosofikoa testuinguru zabalagoetan kokatzen baitu. Teknikaren jite bikoitzaren (onuragarri/kaltegarri) auziaren aurrean ere, Santamariak bezala, Mitchamek razionaltasun teknologiko soila labur eta herren gelditzen dela azpimarratzen du. Beraz, erabaki teknologikoen kontrola eta pluralizazioa ahalbidetuko duen razionaltasun zabalagoaren (jakituria, Santamariaren hitzetan) ezarpena defendatzen du.
[39] Egungo enpresa munduak teknikaren aurrerapenarekin duen harremana bereziki azpimarratzen du Santamariak. Haren iritziz, teknikaren etorkizuna, hein handi batean, jarduera industrialen ardura eta zuzendaritza dutenek haren erabilerari ezartzen dioten norabidearen menpe dago. Era horretan, aurrerantzean teknikaren eragina gizartearentzat onuragarri ala kaltegarri izatea, neurri handi batean, produkzio-guneetako zuzendari teknikoen jarrerak baldintzatuko du. Tamalez, egungo gizartean, zuzendari gehienak gorago aurkeztu dugun pentsaera teknizistaz kutsatuta daudela uste du Santamariak.
[40] Santamariak Estatu-egituraren baitan gertatutako mekanizazio prozesua ere salatzen du. Estatua bera makina bilakatu da, arima, espiritua zigortzen duen munstro erraldoia. Estatu modernoa erabat automatizatu da, gizakiaren zerbitzari ez ezik haren ugazaba ustiatzaile bihurtzeraino. Beste artikulu batean azaltzen duenez («Ciencia Nueva», El Diario Vasco, 1957-05-05), Estatu-makina hau razionalizatu eta normaldu behar da, ongizate orokorrerako oztopo bihur ez dadin. Santamariaren iritziz, zientziaren metodoak (ikerkuntza operazionala eta matematika antolatzailea, hain zuzen), jakituria humanista orokorrago baten babespean, lanabes ezin hobeak lirateke eginbehar honetarako, zientzian eman diren azken aurrerapenek antolaketa estatalaren hobekuntza eragin baitezakete.
[41] Garai bereko beste artikulu batean («Horror a lo desconocido», El Diario Vasco, 1958-05-09), egungo kristauak bizi dituen larritasunak, Berpizkundearen aroan, iraultza kopernikarraren tesi heliozentristak kristautasunean eragindako hondamendi-sentsazioarekin erkatzen ditu.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).