Carlos Santamaría y su obra escrita
Índice
1. Matematikagintza Hego Euskal Herrian. Unibertsitatearen beharra
1.1. Espainiako agintea Euskal Unibertsitatearen aurka
1.2. Euskal Unibertsitaterantz lehen urratsa: Centro de Estudios CientÃficos
1.3. Mende hasierako matematikagintza Espainiako Estatuan
2. Matematika modernoaz. Santamariaren matematikarekiko ikusmoldea
2.1. Matematika puristari eta formalistari kritika
2.2. Geometriaren eta analisiaren bateratzea eta 'ezagutzaren matematizatzea'
— 2.3.1. Adar matematikoen arteko lotura matematikaren irakaskuntzan
— 2.3.2. Matematika elementala/goi-mailako matematika bereizketaren erlatibizatzea
— 2.3.3. Arazo matematikoa: matematikaren irakaskuntzaren muina
3. Santamariaren ekarpen matematikoak
3.1. Plano proiektiboen propietate topologikoak
3.2. Bigarren doktore-tesia: espazio abstraktuaren axiomatika
3.3. Beste zenbait ekarpen matematikari gisa
3.4. Matematika oinarri kultural gisa
4. Matematikaz haraindi: zientzia eta giza fenomenoaren ikerkuntza
4.1. Natur zientzia vs giza zientzia
4.2. Giza espirituaren murrizgaiztasuna
4.3. Jakituriaren beharra zientziagintzan
4.4. Zientziaren krisia. Zientzialaria, aditua ala jakituna?
5. Aldakuntza zientifiko eta teknikoaren pentsamendua
5.1. Zientzia, teknika eta gizartea: inplikazio etiko eta sozialak
— 5.1.1. Teknikaren onurak eta gaitzak: 50eko hamarkadako krisia
— 5.1.2. Eraginkortasuna, balio nagusia: gizatasunik eza
— 5.1.3. Humanismo teknologikoaren aldarrikapena
5.2. Zientzia, teknika eta ingurumena: energia nuklearraren kasua
— 5.2.1. Bonba atomikoaren eragina
— 5.2.2. Energia nuklearraren erabilera 'baketsuaz'
5.3. Zientzia, teknika eta espiritualtasuna: kristaua eta teknika aurrez aurre
4. Matematikaz haraindi: zientzia eta giza fenomenoaren ikerkuntza
Egungo gizartean jende askok jakintza zientifikoan sinesmen itsua du; arazo filosofiko, sozial, ekonomiko, politiko eta gizatiar guztiak, zientzia-metodologia hertsiki erabiliz konpon ditzakeen jakintza horren aukeran sinesten du. Ikuskera horren azpian, Santamariak, positibismo zientifikoaren eragina nabaritzen du, zeinaren arabera, jakintza guztia jakintza zientifikoa den eta horrek, oro har, natura-zientzietan oinarritu behar duen. Diziplina zientifiko horien artean garatuena eta egituratuena fisika denez, hori bilakatu da, bereziki, jakintza zientifikoaren gailur, eredu eta gida.
Zientziagintza modernoan positibismo horren aztarnak oso barneratuta daude. Baina Santamariak, giza existentziaren inguruko funtsezko arazoei erantzuteko positibismo horri eustearen aukera zalantzan jartzen du. Giza fenomenoa ikertu eta ulertzeko gizakiari buruzko jakintza espezifiko baten beharra azpimarratzen du.
4.1. Natura-zientzia vs giza zientzia
Baina, orduan, natura-zientzien izaera errepikatuko duen zientzia batek modu egoki batez bete al dezake helburu zabal hori? Santamariak bere zalantzak agertzen ditu. Are zehatzago: ez du natura-zientzietan aldarrikatzen den zientzia-argitasunean sinesten («La claridad cientÃfica», El Diario Vasco, 1959-04-12). Edozein ikusmolde filosofikotik, dela neoeskolastizismotik, marxismotik edo positibismo logikotik, letorkeen argitasun-eskariari susmagarri irizten dio. Hitzaren zentzurik onenean 'obskurantista' dela baieztatzera ausartzen da Santamaria. Zientzia formal eta natura-zientzien eremutik, diziplina humanistikoetan erabiltzen diren kontzeptuen iluntasuna eta zehaztugabetasuna salatzen dela onartzen du. Baina, zientzialarien argitasun hori ez ote da arazo filosofikoki funsgabeetara mugatzearen ondorio? Ez ote dira heziketa humanistikodunak benetako auzi garrantzitsuetan murgiltzen direnak? Zientzialariaren eta zientifistaren argitasuna, ¿no consistirá también, en esto, en renunciar previamente y sistemáticamente a pensar y a decir lo más importante? Zientzia-jardueran, Santamariaren argudiaketari jarraituz, kontzeptu guztiek aurretiko esterilizazio zorrotza jasaten dute. Zientzialariak, bere arrazoitzeetan mintzairaren bidez sar daitezkeen balizko ideia ilun eta anbiguoei atea ixten die[33]. Jakina, azkenik ideia argiak soilik geratzen zaizkigu, e incluso demasiado claras: baina ez ote du argitasun biribil horrek jakintza zientifikoa tautologiko bihurtzen? Hasiera-hasieratik gizakiaren alderdirik sakon eta misteriotsuenak zientziaren ikergaien eremutik sistematikoki baztertu dituenak ez du, azken finean, bere diskurtsoaren argitasunaz harrotzeko arrazoirik eta eskubiderik. Santamariaren iritziz, argitasuna, zientzian, metodikoa soilik izan daiteke, bere baitako berezko ezintasuna eta iluntasuna onartzen dituena; ideia hori hobeki azaltzeko Simone Weilengana jotzen du:
El método propio de la filosofÃa debe consistir en concebir claramente los problemas insolubles, en su propia insolubilidad. Después, en contemplarlos sin más, fijamente, incansablemente, sin ninguna esperanza en la espera (Ibidem).
Gizateriaren etorkizuna, egun inoiz baino gehiago, zientziaren etorkizunari lotuta doa. Gizakiaren eta gizartearen antolaketaren bilakaera, neurri handi batean, jakintza zientifikoak baldintzatzen du. Baina, zientziak, XX. mende bitartean, hutsune nabaria izan du: gizakia, errealitate konplexu gisa, bere aztergaietatik at utzi du. Santamariak, lehen aipatu dugunez, hutsune hori beteko duen ezagutzazko diziplina berri baten, gizakiari buruzko zientzia edo jakintza baten sorreraren beharra adierazten du.
Azken hamarkadetan, eta batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren, 'giza zientziak' asko garatu dira: demografia, psikologia soziala, iritzi teknikak, erlijioaren soziologia, giza geografia, ohituren zientzia... Alor horien guztien inguruko argitalpen zientifikoak gero eta ugariagoak dira.
4.2. Giza espirituaren murrizgaiztasuna
Aipatu diziplina zientifikoek 'giza fenomenoaren' hainbat alderdiren ezagutza-maila hedatzeko balio dutela ukaezina iruditzen zaio Santamariari («Ciencias del Hombre», El Diario Vasco, 1959-03-08). Baina zientzia horiek lortzen ari diren nagusitasun geroz eta nabarmenagoak ezinegona sortzen du pentsalari espiritualistengan, eta, horien artean, jakina, Santamariarengan berarengan. Pentsamolde espiritualistaren beldurrik handiena, hain zuzen ere, honako hauxe da: gizakiari buruzko ikerkuntzan, natura-zientzietan erabiltzen diren metodo zientifiko berberak aplikatzean, gizakia 'objektu' soiltzat ezin dela hartua izan berriro ere ahaztea.
Santamariak, adibide modura, erlijioaren soziologiaren kasua aztertzen du. Giza zientzia honen testuliburuetan, portaeraren irizpidetik eraikitako erlijioen sailkapen osoa aurki genezake: transzendentziazko eta immanentziazko erlijioak, nazionalak eta unibertsalak, esoterikoak eta exoterikoak, eta abar. Horrek guztiak azterketa sistematiko perfektuaren isla eskaintzen du, tximinoen harreman sexualak aztertu izan bailiran. Ikerketa hori interesgarri eta baliagarri ere izan daiteke,
... pero no me resuelve nada en relación con mi problema esencial, el único que verdaderamente me interesa en el dominio religioso, es decir el de mi propia elección personal y el del valor y la trascendencia de mi propio acto libre (Ibidem).
Idazki berean beste adibide bat aipatzen du Santamariak: bada, giza zientzien esparru zabalaren baitan, gizakiaren eta gizartearen 'fisika' bat. Baina, diziplina horiek, gizakiaren berezkotasunaren auzia hasiera-hasieratik, amarrurik gabe, baztertzen dute iker-eremutik, beren arreta, soilik, giza izaera eta jardueraren alderdi materialetara bideratuz. Ondorioz, inork ez du fisiologia, esate baterako, giza zientziatzat hartzen.
Benetako gizakia ikertu nahi denean, bere osotasunean, ez dago bere alderdi gizatiarraren abstrakziorik egiterik. Giza zientziak gizatasun hori, hots, giza izaera osoa, errespetatzeko helburuarekin abiatzen dira. Baina Santamariak, helburu hori lortzeko zientzia horiek aplikatzen dituzten zientzia-metodoen egokitasuna zalantzan jartzen du, zientifismoak zientzia-jardueran duen eragina azpimarratuz:
La esencia del cientismo [...] consistÃa y consiste, precisamente, en eso, en la pretensión de un «conocimiento homogéneo». El hombre no será tratado de manera distinta que una simple cosa y el fenómeno humano habrá de someterse a un mismo análisis que un hecho fÃsico cualquiera (Ibidem).
Hau da, zientifismoak homogeneotasunaren irizpidea ezartzen duenez, giza fenomenoaren azterketak merezi duen espezifikotasuna zientzia homogeneoaren sareetan galduko litzateke.
Homogeneotasunaren helburu hori, Santamariaren aburuz, zientzia antropologiko modernoetan maltzurki barneratzen ari den lehen mailako mehatxua da. Beraren ustez, gizakia eta gizartea erlea eta erlauntza bailiran ikertu eta ezagutu nahi izatea funtsezko hutsegite baten ondorio litzateke, hots, gizatasunaren osagairik ezberdintzaile eta berezkoena ahaztearena: askatasuna, nortasuna. Gizartea, Santamariak baieztatzen duenez, lege moral baten agindupean elkarlotzen diren askatasun multzo batek osatzen du; lege moralaren kontzeptu hori oinarrizkoa izanik, ezin du giza zientzietan ohikoak bihurtu diren hainbat kontzeptuk ordezkatu:
Esta expresión «ley moral» no puede ser reemplazada por la de «comportamiento estadÃstico» o «conducta media» ni por ninguna otra de naturaleza frecuencial, sin que se derrumbe interiormente todo su contenido (Ibidem).
Giza zientzia horien arazoa mahai gainean jartzen du, beraz, Santamariak: zein da zientzia horien funtsezko ezaugarria? Noraino iristen da haien aplikazioaren zilegitasuna? Zer baiezta genezake gizakiaren eredu estatistikoen gain eratutako normaltasun eta ohikotasun kontzeptuen inguruan?
4.3. Jakituriaren beharra zientziagintzan
Gizaki osoaren aurrean, gorputz eta arima, askatasuna izanik haren ekintzen eragile, zientzia, Santamariaren aburuz, motz geratzen da: behar-beharrezkoa zaigu 'jakituria'. Eta, hain zuzen ere, «La sabidurÃa» deritzan artikulu batean hartzen du aztergai jakituria (El Diario Vasco, 1982-12-12). Testuinguru honetan, Santamariarengan eragin zuzena eta erabakigarria izan duen pentsalari bat agertzen zaigu: Jacques Maritain (1882-1973).
Maritain pentsalari frantsesaren filosofia korronte pertsonalistan kokatzen da; haren oinarrizko tesiaren arabera, gizakia ez da banako hutsa, pertsona da. Pertsona bera eta bere nortasuna dira gizartearen erdigunea eta helburua; pertsonaren inguruko balioek aldagai ekonomiko eta politiko guztiekiko lehentasuna dute. Maritainek, 1906an katolizismora bihurtua, pertsonalismoari erlijio eta moral kristauaren kutsua eransten dio. Kristau-pertsonalismo horretan oinarrituz, liberalismoaren eta totalitarismoen gehiegikeriak arbuiatzen dituen pentsamendu politiko demokratikoa bultzatzen du. Hain zuzen ere, Espainiako gerra zibilaren ondoren, Euskal Herriaren adiskide agertzen da, askatasunaren aldeko hango borroka defendatuz eta goraipatuz. Horregatik, Santamariak gogorarazten digun bezalaxe, bere pentsamenduak Espainiako erregimen frankistaren eraso latzak jasan behar izaten ditu. Testuinguru horretan uler daiteke, baita ere, Maritainen ekarpenak Santamariarengan izandako itzala.
Maritainen kristau-humanismo eta kristau-pertsonalismotik abiatzen da Santamaria jakintza zientifiko eta filosofikoaren eta jakituriaren arteko bereizketaren zerizana zehazteko. Maritainentzat, hain zuzen, jakintza oro ez da jakituria. Azken hori jakintza zientifiko eta filosofikoaren gainetiko maila batean kokatzen da. Benetako jakituria, zientzia partikularretatik eta filosofiatik harago dago, horiek atzeman ezin dutenaren ezagutza bateratzailea da, intuizio askatzailea, gizakiaren salbaziorako bidea:
Está claro que para Maritain no todo saber es sabidurÃa. Esta se mueve en un plano superior, o —si se quiere— más profundo, que el saber cientÃfico y el saber filosófico.
La verdadera sabidurÃa, viene a decir Maritain, es una visión penetrante de ciertas realidades que son, en cambio, invisibles tanto para las ciencias particulares como para la filosofÃa racional. Es una intuición profunda de carácter unificante y liberador; un camino de salvación del hombre y de lo humano (Ibidem).
Maritainek jakituriazko lau mezu identifikatzen ditu historian zehar: batetik, jite sakratua duten jakituria budikoa, Itun Zaharreko jakituria biblikoa eta jakituria kristaua, eta, bestetik, jakituria greziar profanoa. Santamariak baieztatzen duenez, ordea, egungo gizakiak jakituria hauek mespretxatzearekin batera jakintza zientifikoetara soilik bideratzen du begirada:
Ocurre, sin embargo, que el hombre contemporáneo, en su generalidad, no se siente concernido ya por ninguna de esas sabidurÃas que a lo largo de miles y miles de años han constituido el patrimonio espiritual de la humanidad. Las desprecia olÃmpicamente y se interesa de modo casi exclusivo en los saberes cientÃficos: en los avances de la ciencia y en las promesas de la técnica. Una secreta ilusión le anima —o, más bien, le ha venido animando hasta ahora— que es la ilusión del progreso técnico (Ibidem).
Beraz, Santamariaren iritziz, aurrerapen teknikoaren ilusioaren menpe bizi da egungo gizakia. Zientziaren eta teknikaren aroan gaude, eta aro horrek aldaketa garrantzitsuak eragin ditu gizakiaren baitan. Gizakia noizbait zoriontasun kolektibora iritsiko den itxaropenak hainbat mesianismo mota sortu ditu, eta egun, está naciendo una nueva mitologÃa del progreso: zientzia-aurrerapenaren mitologia, hain zuzen ere («Plan y profecÃa», El Diario Vasco, 1966-08-14). Zehazkiago, eredu estatistiko-matematikoko giza zientzia prospektiboek, etorkizuna planifikatuz, epe labur edo erdirako zoriontasuna agintzen digute. Era horretan, XX. mendera arte erlijiotik edo esoterismoaren esparru zabaletik letozkeen profeziak eta iragarkizunak gaitzesten zituen zientziak, gaur egun, antzina ezagututakoak baino ikuskera profetiko prosaikoagoak eta azalekoagoak eskaintzen ditu. Santamariaren ustez, dena den, matematikaren eta ekonomiaren gerizpean eta konputagailu elektronikoen eskutik sortutako zientzia prospektiboen balioa ezin da zalantzan jarri. Baina 'Aurrerapena' kontzeptua 'Paradisuaren' baliokide bilakatzea ekidin behar da. Azken finean, gizakiarentzako funtsezkoenak eta ederrenak diren gauzak ez dira aldatzen, aurrerapenaren eraginetik at geratzen dira: maitasunak ez du aurrera egiten, ezta, funtsean, fedeak eta itxaropenak ere. Poesiak ez du aurrera egiten, erlijioan eta bizitzari buruzko jakiturian ere ez dago aurrerapenarentzat lekurik. Edertasuna, bere baitan, aldaezina da. Ideia horiek argitzeko, Hans Urs von Balthasar filosofo suitzarraren ondorengo hitzak dakarzkigu gogora Santamariak:
El hombre, la mujer, el niño, la alegrÃa, la tristeza, la muerte. He aquà el misterio en el que Dios encarna. No hay progreso que pueda engrandecer este misterio. Nos daremos por satisfechos con tal de que el progreso no intente destruirlo (Ibidem).
Betierekoa denak ez du aurrera egiten, izatera mugatzen da; behin-behinekoa soilik da aurrera egiteko gai, heriotza arte aurrera egiten baitu.
4.4. Zientziaren krisia. Zientzialaria, aditua ala jakituna?
Gizakiak eta haren zibilizazio basatiak bizi duen krisiak aurrerapenaren ilusioa zalantzan jartzen du. Baina krisi horren iturburua ez du Santamariak arazo ekonomikoetan, larritasun energetikoetan eta antzekoetan kokatzen, 'jakituriaren heriotzan' baizik («La sabidurÃa», El Diario Vasco, 1982-12-12); hori bai, egungo eta etorkizuneko gizakia podrá quizá vivir sin petróleo pero jamás podrá vivir sin sabidurÃa, gizakiarentzat, azken finean, jakituria ondasun materialak baino ezinbestekoago baita. Santamariaren ustez egungo pentsamenduaren krisia, itxura guztien aurka, krisi erlijiosoa da. Aurrerago ikusiko dugu XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera zientziak eta teknikak bizi duten krisia. Nahikoa da oraingoz aipatzea, krisiaren jite erlijiosoa ukatu gabe, batik bat aurrerapen teknikoek eragindako kontraesanak joko dituela Santamariak haren funtsezko sorburutzat: hain zuzen ere, fisika atomikoaren garapenaren inguruko auziak abailduko ditu, batik bat, zientzia eta teknikarekiko ordura arteko itxaropenik eta konfiantzarik baikorrenak.
Santamariak baieztatzen duenez, gaur egun, gizakiak inoiz jakin duena baino askoz ere gehiago daki, baina, une berean, sinetsita dago jakintza horiek guztiak ezer erabakigarririk ez diotela eskaintzen. Zientzialariak berak ere, inoiz baino ezagupen gorputz zabalagoa bereganatu arren, gero eta konfiantza txikiagoa du bere zientzia-ezagutzaren balioan. Egungo gizakia mesfidantza giroan bizi da, bere patuaren auziari erantzuteko ez du ezer esku artean:
Hoy sabemos, o sabe el hombre, una enormidad de cosas, más cosas que nunca haya llegado a saber; pero, al mismo tiempo, está persuadido de que todas esas cosas no le sirven para casi nada, por lo menos para nada definitivo y absoluto. [...]
A mi juicio, el cientÃfico, con un bagaje de conocimientos muy superior al de otros tiempos, tiene mucha menos confianza en el valor cognoscitivo de su propia ciencia («Desconfianza en la ciencia», El Diario Vasco, 1957-05-12).
Egoera nahasi eta ezegonkor horretan, hainbat zientzialari taldetan fideismo berri bati ateak irekitzen zaizkiola ikusten du Santamariak. Espiritualtasunaren beharra sumatzen da zientzialariarengan, algo que le libere a uno del cÃrculo fatal, eta zenbaitek dagoeneko arrazoimenaren ahalmenean sinesten ez duenez, mistika berri batean murgiltzen du bere burua, una mÃstica que nos permita ir tirando como sea.
Krisi-aro horren ondoriotzat jo genezake, halaber, egungo gizartean magiak, astrologiak eta antzeko jakintza esoterikoek duten onarpena. Sasi-jakintza horiek, aurrerapen zientifiko-teknikoaren ilusioak jakituria klasikoak lurperatu dituenetik gizakiak bizi duen etsipenaren ikur lirateke:
En la situación actual son muchos los hombres y las mujeres que huyendo de la sabidurÃa buscan salida para sus melancolÃas en la magia, es decir, en cualquiera de las innumerables formas de magia que puede fabricar el hombre. En la sociedad de consumo todo o casi todo es magia y, si no, vean ustedes la publicidad televisiva.
Asimismo puede afirmarse que la astrologÃa y otras alucinaciones mistagógicas, gnosis y saberes secretos, están ahora más de moda que lo hayan estado nunca en los tiempos modernos. Para mà todo esto no es más que un signo de la gran desesperación en que los hombres vamos cayendo («La sabidurÃa», El Diario Vasco, 1982-12-12).
Kasu horretan ere, jakituriaren berreskurapenak soilik gaindi ditzake mende honetako gizarte aurreratuenetan ernaldu den ezinegona eta etsipena, sabidurÃa consiste en luchar y seguir esperando contra toda desesperanza. Kinka larri horretan zientzia partikularrek eta jakintza teknikoak ezin dute jakituriaren lekua hartu:
Frente al ser humano en su totalidad, cuerpo-alma, principio único de acción, naturaleza libre, causa de sus propios actos, no basta a mi entender, la ciencia: hace falta una «sabidurÃa». Es decir, que se plantea la necesidad de una actitud profunda frente a problemas o misterios extra-cientÃficos, como lo son el valor trascendental de la vida humana, la libertad de elección, el destino y la salvación del hombre («Ciencias del Hombre», El Diario Vasco, 1959-03-08).
Zientzia partikularrek, jakintza razionalaren bermea izanik ere, ez dute inoiz jakituriak berezkoa duen izaera bateratzailea izango.
Gizakiaren zerizanari buruzko jakituria horren aldarrikapenak, besteak beste, giza zientzien biraketa axiologikoa eskatzen du, orokortasunaren eta partikulartasunaren ikerketari dagokionez, hain zuzen ere. Gizaki normala zer den zehaztea ez da batere erraza. Giza zientzien irizpideen arabera, normala, ohikoa, media estatistikoarekin identifikatzen da. Gizakiaren kasuan, identifikazio horrek zenbait arazo sortzen ditu: gizakiaren azterketa biologikoen eta fisiologikoen eremuan bertan ere normaltasunaren irizpide horrek gizabanakoarentzat balio ote dezakeen zalantzan jartzen da. Santamariak R.G. Williams zientzialari amerikarraren tesiak jasotzen ditu adibide legez:
... sólo hay una probabilidad entre seis mil quinientas de que un individuo posea un estómago de tamaño medio, una capacidad media de aspiración e impulsión del corazón, una actividad media de la glándula tiroidea, un número medio de Islas de Langerhan en el páncreas, un apetito sexual medio, una sensibilidad media al dolor fÃsico y un requerimiento medio de calcio y vitamina A («Ciencia y personalidad», El Diario Vasco, 1959-04-26).
Zenbait zientzialariren ustez, gizabanako normalak elkarren artean zertan bereizten diren ikertzen hasteko ordua iritsi da. Biologiaren kasuan horrela bada, zer esanik ez psikologiaren kasuan, donde esta aspiración a descubrir lo personal se halla más acusada que en ningún otro.
Santamariak azaltzen duenez, zientziaren joera unibertsala eta lege orokorrak bilatzea izan den arren, banakoaren jakintzak egun duen garrantzia onartu beharra dago. Zientziaren zenbait alorretan, la investigación de la personalidad tiene mucho interés y no se puede prescindir de ella. Esate baterako, medikuntzaren baitan, gizabanako guztientzako metodo unibertsal eta orokorren aplikazioak sor ditzakeen akatsak azpimarratzen ditu Santamariak: «ez dira gaixotasunak, gaixoak baizik», «garrantzitsuago da gaixotasuna zein gaixok duen jakitea, gaixoak zein gaixotasun duen jakitea baino» gisako esamoldeek laburbiltzen dute joera berritzaile hau. Psikologiaren eremuan, zer esanik ez, gizabanakoaren ezaugarri pertsonalak aurkitzeko egitasmoa giza zientzien beste inongo alorretan baino gehiago azpimarratzen da.
Unibertsaltasuna eta orokortasuna alboratu gabe, zientzia-jardueran konkretutasuna eta partikulartasuna ere aintzat hartzea ezinbestekotzat jotzen du Santamariak jakintza gorena den jakituriara iritsi nahi badugu:
Es un gran progreso para la mente humana —enamorada, por otra parte, de lo universal y genérico— el volver su mirada con mayor atención a lo concreto. El pensar general y abstracto, en cualquier orden que sea, está lleno de peligros cuando no va compensado por un gran respeto a lo particular o individual (Ibidem).
Egun, jakintza teknikoak filosofia ordezkatu du, eta gizarte-mailan ere jakitunaren kontzeptua erabat aldatu da; jakitunaren eta zientzialari adituaren edo jakintsuaren artean erabateko nahasketa sortu da. Horrela, gaur egungo gizartean, fisikaria, matematikaria, biologoa, psikologoa dira jakitun, sabio es un hombre que ha descubierto los parásitos de los limacos o la desviación de los rayos cósmicos por las tormentas electromagnéticas, aunque luego resulte ser un perfecto cretino, considerado como simple hombre. Badago hemen Ortega y Gasseten zientzialariaren definizioaren oihartzuna (cientÃfico=sabio inculto), hots, zientzialaria bere gai espezifikoaz aditua da baina ezjakina gainerakoaz. Baina, Santamaria Ortegaz haraindi doa zientzialari berriaren aldarrikapenean. Helburua ez baita, Ortegarengan lez, zientzialaria eremu askotan aditu bilakatzea, aipatu jakituriaz hornitzea baizik. Beraz, helburua ez da, besterik gabe, zientzialari adituak arazo guztien aurrean azken hitza izan beharko lukeela edota dena konpontzeko gai izan beharko lukeela.
Santamariak ez dio zientzialariari bere betekizun sozial garrantzitsua ukatzen, baina horiek jakitun legez izendatzeak izan ditzakeen arrisku sozialak ere ez ditu saihestu nahi. Jakitunaren ulerkera klasikoa galdutzat jotzen du Santamariak:
El sabio clásico era el hombre que poseÃa la sabidurÃa de la existencia, el arte de vivir de manera armoniosa, de dominar sus pasiones, de mantener en equilibrio su propia interioridad, de gobernar los hombres y las cosas como tales hombres y tales cosas, según su misma ley interna. Esa era la antigua sabidurÃa («Sabios y sabios», El Diario Vasco, 1967-10-15).
Eta hori berreskuratzea ezinbesteko betebeharra da gizaki modernoarentzat, zientziak eta teknikak ezar dezaketen mesianismotik eta zientifismo totalitariotik ihes egin nahi badu, bederen.
Jakitun klasikoa jakituriaren jabe zen, hots, bere burua eta ingurunea bera gobernatzeko gauza zen. Santamariaren ustez, egungo gizartean, en nuestra era técnica, del frigorÃfico y de la lavadora, neurri horretako jakitunak gero eta gutxiago diren heinean, teknologiaren jakintsuak, adituak ugaltzen ari dira, los del ciclotrón y el ultramicroscopio. Baina, beraren hitzetan:
Yo creo que Einstein no resistirÃa la comparación con Cicerón. Las reflexiones de Einstein sobre el hombre y sobre la sociedad causan tristeza por lo vacÃas y superficiales. Comparad a estos dos tipos de sabios y veréis que un mundo inmenso nos separa de la sapiencial antigüedad (Ibidem).
Hemen ez da ari Santamaria Snow-ek bataiaturiko 'bi kulturen' aldea murrizten edo ezereztatzen saiatzen[34]. Natura-zientzialariaren krisia ez da ahultzen giza zientzietara hurbilduz, eta alderantziz. Krisia sakonagoa baita: axiologikoa. Santamariak ezin izango luke Max Weberren baliorik gabeko (Wertfreie) zientzia helburutzat hartu[35].
Aitzitik, Santamariak Blaise Pascal filosofo frantsesaren kasua jartzen du benetako jakintsuak bete beharreko ibilbidearen eredu gisa («Desconfianza en la ciencia», El Diario Vasco, 1957-05-12). Pascalek bere bizitzari biraketa sakona eman zion eta ordura arte bere iker-eremu izandako analisia, fisika eta geometria utzi eta gizakiaren berezko patuaren arazoari heldu zion. Azken galderei erantzunik emateko gai ez diren jakintza partikularren ukazio hauxe jotzen du Santamariak benetako jakitunaren eginbeharraren eredutzat:
Esta especie de negación inicial, este abandono de todo saber menor que no contribuya a dar solución al problema de nuestras ultimidades, es el punto de arranque [...] (Ibidem).
Zientziaz kanpoko arazo eta galderen aurrean (esate baterako, giza bizitzaren balio transzendentala, aukeramen askatasuna, patua, giza salbazioa...) jarrera sakon bat aldarrikatzen du Santamariak. Beraz, XX. mendean modan jarritako giza zientziak onartu eta erabili behar diren arren, ez dute inoiz oinarrizko jakituria, funtsean filosofikoa eta morala, ordezkatu behar. Jakituria honek bakarrik eman diezaioke zentzua gizakiaren osotasunezko ezagutzari.
[33] Santamariaren ikuspuntutik, hauxe izan da Vienako Zirkuluaren egitasmo metazientifikoaren helburu nagusietakoa, hots, diskurtso zientifikoaren analisi logikoaren bidez esanahi zehatzik gabeko kontzeptuak zientziaren eremutik at uztea («La claridad cientÃfica», El Diario Vasco, 1959-04-12). Alabaina, hori topikoa besterik ez da. Vienako Zirkuluko partaideen filosofien azken azterketak erakusten ari direnez, ezin daiteke hain sinpleki ezaugarritu. Izan ere, aipatu Zirkuluko partaiderik garrantzitsuenetariko batek, Neurath-ek, Santamariak salatzen duen aurreiritzi positibista dogmatiko berberak kritikatzen ditu zorrozki, Popper-en Logik der Forschung liburuaren azterketan. Neurathen ustetan, Popperren metodologia faltsazionista sasirazionalista da, absolutismo metateorikoan erori dena, zientziaren oinarria protokolo-proposizio eta kontzeptu garbietan datzala baieztatzen baitu. Neurathentzat, ostera, oinarri hori kontzeptu ilunek, zehaztugabeek, ez puruek (Ballungen, «agregatuak») osatzen dute, elkarrekin hala-hola lotzen direnak eta esangura unibokoa ez dutenak (ikus Neurath, O.: 1935, «Pseudorationalismus der Falsifikation», Erkenntnis 5, 353-365). Esan beharra dago, hala ere, Santamariak hitzok idatzi zituenean Vienako Zirkuluari buruzko interpretazioak hari lotzen zion premisetako bat Santamariak atxikitzen diona zela, alegia, kontzeptu zientifikoak zehatzak, garbiak, unibokoak eta abar direla.
[34] Snow, C.P.: 1969, The Two Cultures and a Second Look, Cambridge, Cambridge University Press.
[35] Weber, M.: 1971, Sobre la teorÃa de las ciencias sociales, Bartzelona, PenÃnsula. Egia esan, Weberrek ez dio ukatzen zientziari ezein balio: egiarena baita zientziagintzan onar daitekeen balio bakarra. Eta, oro har, esan daiteke zientziari buruzko gogoeta filosofikoan, balioak sistematikoki baztertuak izan direla zientziaren 'objektibotasunetik', balio epistemikoak ezik. Badirudi egoera aldatuz doala eta filosofoak aintzat hartzen ari direla balioen —ez soilik balio epistemikoak— azterketa zientziaren ikusmolde integral egokiagoa lortzearren. Ikus, adibidez, lehenengo oharrean aipatutako EcheverrÃa (1995).
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).