Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Estatua eta nazionalitateak

 

     Berrogei urte iraun zuen erregimen autoritarioaren ondoren, Espainiako Estatuaren barne-barnetik mintzo dira: bertako erregimenaren, legalitatearen eta Gorte frankisten disoluzioaz; bide batez adierazten da erreforma politikoa egiteko borondatea, demokrazia modernora heltzeko nahia, alderdi politikoen askatasun eta prentsa-askatasunaren beharra, hauteskunde orokor libre eta Konstituzioaren idazketa; laburbilduz, erregimen espainolean erabateko eta ezinbesteko aldaketa-beharra sentitzen eta nabarmentzen da. Frankismotik demokraziara igarotzeko hariak mugitzen zituztenek, gizartean beharrezkoa sentitzen zena maila instituzionalera igotzea helburutzat hartu zuten. Une hartan talde eta pertsonalitate politikoek, eta hiritarren eta intelektualen erakundeek antolamendu politiko berrirako ahalezko proiektuak aztertu eta erredaktatu zituzten. Igaroaldi politiko hartan, 50eko hamarkadako El Estado ideal idatzi zueneko lehen urte zail haietatik urrun, 1977an, Karlos Santamariak nazioaren eta Estatuaren izaeraren inguruko saiakera bat aurkeztu zuen, La estructura política del Estado titulupean. Ideien sistematizazioagatik, definizioen zehaztasunagatik, une historikoen konparazioagatik eta autore zenbaiten aipamenagatik, saiakera hura lan pentsatua eta heldua gertatu zen; badirudi, politikaren berriztatze-une hartan, Santamariak bere pentsamendu politikoa eskaini nahi zuela.

     Aipatu saiakera horretan, Santamariak garatu duen gidoia honako hau da: Estatu baten barnean, nazioen nagusitasuna defendatzen du; Estatu barnean dauden herri eta elkarte nazionalen diferentziak kontuan hartzen ditu; Estatu antolakuntzaren eredu historikoak agertzen ditu; Espainiako Konstituzio berriak eskaintzen dituen aukerak aztertzen ditu; Espainiako Estaturako konstituzio berrian erabiltzen den «Autonomietako Estatu baterakoia» delako formularen esanahia zorrotz hausnartzen du; «nazionalitateen printzipioa» delakoa berrikusten du; nazionalitateen irteera independentista baztertzen du; eta azkenik, Espainiako Estaturako eta Euskal Herrirako bere proiektu politikoa aurkezten du.

 

Nazioa eta Estatua

 

     Errealitate nazionalek Estatuaren aurretik izan behar dutelako printzipiotik abiatzen da Santamaria; nazioak Estatuaren izatearen aurrebaldintza dira, haren giza eta bizi-oinarria dira. Hortik abiatzen da Nazioaren errealitateak duen garrantzia. Hori guztia horrela izan arren, ondorengo bi ohar hauek egiten ditu Santamariak: alde batetik, ez da ia inor arduratzen zehaztasunez azaltzen nazioa zer den edo nazioa non aurki daitekeen; bestetik, Estaturik gabeko nazioa, formarik gabeko ekai hutsa dela esan ohi da, eta Estatuak nazioa bereganatzen duenean orduan nazioa ulerkor egiten dela eta ez bestela.

     Horrenbestez —dio Santamariak—, kontaezinak dira Estatuaren gainean eginiko lanak, eta, aldiz, oso gutxi Estatua bazter utziz nazioaren teoria lantzen saiatu direnak; hain zuzen, hau da Robert Lafont-ek dioena: «No hay verdaderos teóricos de la nación, hay solamente nacionalistas. El pueblo conquista, el ideólogo justifica»[23]. Eta arrazoi beragatik, nazionalismoaren gertakaria adieraztekoan, a priorizko ideietatik egiten da; hau da: nazioarekiko Estatuak nagusitasuna du eta nazioari errealitatea ematen dion erakundea Estatua da.

     Estatuak nazioa bereganatzearen arrazoia botere politikoak bere hiritarren gainean ezartzen duen kontrola zuritzeko eta zilegitzeko beharrari leporatzen dio Santamariak. Tradiziozko monarkian, boterea, erregeari eta harengandik, besterenganatzearen bidez, Estatuaren erakunde guztiei, zuzenean Jaungoikoarengandik omen zetorkien; agintzeko, zapaltzeko eta zigortzeko boterea Jaungoikoarengandik jasotzen zuten zuzenean. Iraultza frantsesean, Estatuak nazioan oinarritu zuen bere zilegitasuna, nazioaren esanahia zehaztu gabe jarraitzen bazuen ere. Estatu modernoek, Frantziako iraultzaren ohiturari jarraituz, beren ekintza guztiak nazioaren izenean gauzatzen dituzte. Horren arabera —jarraitzen du Santamariak— Jainkoak, Erregeak edo nazioak, herritarrak erabaki-gunetik aldentzen dituen erakargailu izateaz gainera, Estatuak egiten dituen ekintza onartezinak zuritzen dituzte. Inposizioaren monopoliotik eta herriaren zokoratzetik, hau da, Estatuak duen giza eta bizi-oinarriaren baztertzetik, azken buruan nazioaren baztertzetik, sortzen da totalitarismoa: «subsumir la nación en el Estado, confundirla con él, es el principio de todo totalitarismo»[24]. Ildo horri jarraituz, Santamariak Jacques Maritainen iritzia aipatzen du: «La confusión entre la nación y el Estado o la identificación sistemática de ambas cosas ha sido una plaga de la historia moderna»[25].

     Baina, Estatuaren eta nazioaren arteko nahasketa okerragoa izan liteke —dio Santamariak—:

 

... cuando, como ocurre en el Estado español la base del Estado es plural, no uniforme ni monolítica, sino constituida por etnias o pueblos distintos, con lenguas y caracteres diferentes, y algunos de ellos, incluso, con plena conciencia y voluntad de identidad[26].

 

Zalantzarik gabe, behar-beharrezkoa da bereiztea bi errealitate ezberdin horiek, nazioa eta Estatua; Espainiako Estatuaren kasuan, nahitaezkoa gertatzen da.

     Nazioa eta Estatua zer diren ulertzeko, bien arteko harremanak azaltzeko eta ondoren Espainiako Estatuaren errealitatera egokitu ahal izateko, Santamaria, Jacques Maritain eta Robert Lafonten lanetan oinarritzen da.

     Maritaini jarraituz, hiru errealitate bereizten ditu Santamariak: elkarte nazionala, gorputz politikoa eta Estatua.

     Hasteko, ikus dezagun nola deskribatzen duen Santamariak «elkarte nazionala» delakoa ondorengo aipamenean:

 

La comunidad nacional es el pueblo o conjunto de pueblos que viven dentro del ámbito territorial del Estado. Esto no significa que la comunidad nacional no pueda ser definida por sí misma, sin recurrir al Estado, ni que sus fronteras naturales se confundan con las del propio Estado. Muchas comunidades nacionales han sido seccionadas en el momento de la formación de los Estados, por causa de intereses económicos o políticos, o ellas mismas se han ido descomponiendo, inclinándose sus partes a distintas áreas estatales hegemónicas[27].

 

     Santamariak euskal adibidea azaltzen du: Europako mugarik indartsuenak zatitzen du Euskal herria, «a pesar de su unidad de lengua, raza, costumbres y tradiciones»[28].

     Komunitate nazionalaren oinarria elkarrenak diren sustrai «natural» edo «biokulturalen» multzoak osatzen du: hizkuntzak, arrazak, ohiturak, lurraldearekiko atxikimendua, oinarrizko kultura-adierazpenak. Baina argi utzi nahi du Santamariak ezaugarri horiek ezin direla ez borroka ekonomikoen emaitzatzat hartu, ez eta ere zerbait ideologiko edo superestruktural hustzat.

     Nazioaren eta Estatuaren artean hautematen dituen ezberdintasunak aztertzen ditu Santamariak. Horren arabera, Estatuak harreman ideologiko, juridiko eta politikoak ezartzen ditu, gainegiturazko harremanak, alegia; nazioak, ordea, harreman etnologikoak eta antropologikoak; azken buruan, gizaki mota berezi bat sortuz. Harreman ekonomikoak, batik bat Estatuak eratzean hartzen du parte; baina elkarte nazionalaren faktoretako bat izan daiteke, hain zuzen, lana ez da harreman ekonomiko soila; giza komunitatean ere parte hartzen du. Estatuari nazioa atxikitzen zaio hiritarren borondatearen arabera; elkarte nazionalaren kide izatea gizabanakoak barneraturik dauzkan arrazoietan oinarritzen da. Herritarrengandik alde egiten duen Estatua hotza da; Santamariak gogora ekartzen du Nietzschek esan zuena[29]; elkarte nazionalak berriz, maitasun- eta atxikimendu-sentimenduak iradokitzen ditu.

     Estatuari buruz goian esan dugunari eragin zuzena duen beste zehaztasun bat erantsi behar zaio. Estatua bat da, eta, hala eta guztiz ere, zenbait nazionalitate egon daitezke haren baitan —Engelsek bere garaiko Europan hori normala zela egiaztatu zuen[30]—; nazionalitate horiek etnologia- eta gizarte-egitura propioak dituzte eta, zenbaitetan gainera, Estatuak aldatuta ere bere horretan jarraitzen dute.

     Santamariak adierazi duen horretatik guztitik uste osoa ateratzen du, hau da, Estatuak eta bere sistema konstituzionalak errealitate etnologikora egokitu behar dutela eta nazionalitate ezberdinak uniformizatzeko joera hondatzaile historikoari uko egin behar diotela.

     Bigarren errealitatea «gorputz politikoa» da. Estatua sortu aurretik, giza elkarte orok, bere zerbitzurako eratzen dituen erakunde eta instituzioak dauzka, hots, gorputz politikoa osatzen dutenak; Estatua eraikitzen delarik, gorputz politikoaren formarik osatuena lortzen du, baina Estatuak ez du gorputz politikoa besarkatzen oro, eta ez du modu horretako bereganatze-lana egiteko eskubiderik ere. Bereizketa honek zentralismoa erasotzeko eta salatzeko bidea ematen dio Santamariari: «El Estado centralista desconoce esta diversidad esencial y suplanta al cuerpo político, ignorando por completo la autonomía que se debe a éste»[31].

     Robert Lafonten ildoari jarraituz, Santamariak beharrezkotzat jotzen du nazio hitzaren inguruan ematen den terminologia xehetasunez adieraztea; hitz horren adierak zehaztu behar dira; hain zuzen ere, hizkuntzak botere-harremanetan duen garrantzia aintzakotzat hartu behar da. Honela dio:

 

Para mí una gran parte de la dificultad de comprensión de este problema proviene, aunque parezca mentira, de la terminología. Téngase en cuenta, sin embargo, que en la mayor parte de los casos las cuestiones terminológicas no son cuestiones «inocentes», es decir, meramente técnicas. Por el contrario, las luchas semánticas son, casi siempre, un reflejo o un fenómeno complementario de las luchas ideológicas. Una ideología naciente empieza por apoderarse del lenguaje, volviéndolo a su favor y haciendo que algunas palabras claves vengan a significar precisamente lo contrario de lo que antes significaban[32].

 

Beste horrenbeste izango dugu «nazio» hitzaren erabilera dela eta.

     Robert Lafontek Sur la France lanean[33], «lehen mailako nazioa» eta «bigarren mailako nazioa» bereizten ditu. Lehen mailako nazioa —dio Santamariak— izate etnologiko bat da:

 

... de un conjunto de raíces comunes de la colectividad, raíces que pudiéramos llamar «naturales» o «biológicas»: lenguas, razas, costumbres, apego al territorio, formas primarias de cultura, etcétera[34].

 

Bigarren mailako nazioa, aitzitik, XVIII. mendeko ideologia burges iraultzailetik sortutako kontzeptua da. Santamariak honela dio:

 

La ideología burguesa revolucionaria del siglo XVIII se apodera de la palabra «nación» para incluirla en su sistema político de la «voluntad nacional» como base teórica del estado centralista [...] De ahí va surgiendo la nueva nación: la nación artificial, que no es la expresión de una realidad etnológica previa, sino una construcción artificial, impuesta por medios artificiales, como lo son la escuela, la lengua oficial, la administración centralista, etcétera. El imperialismo de la nación ideológica —la nación política— sobre las nacionalidades se desarrollará ampliamente, destrozando lenguas tradiciones libertades locales, etcétera para hacer de la nación el estado soberano «uno e indivisible», es decir el estado centralista[35].

 

Burgeseria iraultzailearen pentsamendua

 

     Santamariak nazioari eta Estatuari buruz defendatzen dituen ideiak dagokien giroan kokatzeko, egokia iruditzen zaigu gogoraraztea Estatuaren eraikuntzari begira zein den burgeseriak duen ideologia, eta ideologia horrek nazioari ematen dion zentzua. Burgeseria iraultzailearen pentsamenduak, ilustrazioaren oinordekoa izanik, arrazoimenaz baliatuz, politika eta etikaren ordena zuzen bat eratzea gogoko luke. Nazioa asmo razionalistari egokitu behar zaio, hau da, arrazoimenaren erabilera politikoaren ondorioa izan behar du; ondorioz, nazioa arrazoimenaren eraikitze politikoa da. Horren arabera, gizabanako politikoen eta hiritarren multzotzat haturik, nazioa herria da; nazioa borondate orokorraren bidez adierazten da edota bere subiranotasun politikoaren jardunetan. Subiranotasun horren gainean antolatzen da Estatu absolutista-monarkikoaren ordezkoa den Estatu nazionala. Estatuko erakundeen aldaketa, 1789ko abuztuaren 26an argitaratutako Gizakiaren eta Hiritarren Eskubideen Deklarazioa delakoaren 3. artikuluan ageri da; aipatu artikuluan, gizabanako abstraktuaren gainetik Estatuaren nagusitasunak hartzen du garrantzia, erdiko erakundeetan oinarrituriko politikaren bideraezintasunak eta banako-eskubideen eta talde-autonomiaren menpeko egoerak, alegia: «El principio de toda soberanía reside esencialmente en la Nación; ningún cuerpo o individuo puede ejercer autoridad que no emane de ella expresamente».

     Santamaria Iraultza Frantsesean sortutako ideologia horren aurka dugu eta Iraultzaren irudi eredugarria den Sieyès-i aurre egiten dio. Jean Touchard-ek Sieyèsi buruz eginiko adierazpena aztertzea egokitzat jotzen dugu, Santamariak kontra egiten dion pentsamendu iraultzailearen oinarrizko zenbait alderdi ezagutu ahal izateko.

     Honela dio Sieyèsek: «La nación existe ante todo y es el origen de todo. Ante ella, por encima de ella, no hay más que el derecho natural»[36].

     Hona hemen Jean Touchardek egindako oharpena:

 

Sieyès plantea así, de manera resonante, el principio de la soberanía nacional. El rey, identificado en otro tiempo con el Estado, forma parte de la nación; pero la nación es soberana, proclamándose los Estados Generales Asamblea nacional Constituyente.

 

     Eta gainera —jarraitzen du Touchardek—,

 

Sieyès tiene de la nación una concepción racionalista, utilitaria, individualista y fundamentalmente jurídica. Racionalismo.

       El pensamiento de Sieyès no deja sitio a la historia. En qu'est-ce que le Tiers-État? no hay ninguna alusión a la evolución de las instituciones ni al papel histórico de la nobleza o de la monarquía. La Historia comienza en 1789. Poco importan las causas de la situación actual; es irracional y, por consiguiente, inaceptable. Utilitarismo.

       [...] El comienzo del folleto está dedicado a demostrar la utilidad del Tercer Estado y la inutilidad de los órdenes privilegiados. Para Sieyès el argumento de utilidad es el argumento primordial. Es el lenguaje de Voltaire [...] de Bentham [...] de Saint-Simon. Individualismo.

       La voluntad nacional es el «resultado de las voluntades individuales, al igual como la nación es el conjunto de los individuos». La nación aparece así como una colección de individuos —25 ó 26 millones de individuos, con la excepción de 200.000 nobles o sacerdotes—; la fuerza proviene del número. Juridicismo.

[Jarraian Touchardek Sieyèsen aipu hau dakar] «¿Qué es una nación? Un cuerpo de asociados que viven bajo una ley común y están representados por la misma legislatura»[37]. Sieyès subraya doblemente en esta frase la importancia de la ley. Su punto de vista es puramente jurídico. No encontramos ni análisis económico ni la menor referencia a distinciones sociales: el Tercer Estado es presentado como un bloque indisociado de 25 millones de individuos idénticos[38].

 

     Zentralismoa dakarren nazioari buruzko pentsamoldearen kontra eta oinarrizko errealitate etnologikoa ahanzten duenaren kontra, hau da, burgeseria iraultzailearen pentsamenduaren kontra jartzen da Santamaria:

 

El revolucionario francés se apodera de la palabra «nación» para incluirla en su sistema político de la «voluntad nacional» como base teórica del Estado centralista [...] De ahí para adelante va surgiendo la nueva nación: la nación ideológica, que no es la expresión de una realidad etnológica previa, sino una construcción «artificial», impuesta por medios artificiales, como lo son la escuela, la lengua oficial, la administración centralista, etcétera[39].

 

     Nazio ideologikoaren pentsamenduan murgildurik sumatzen duen beste autore bat aipatuko du Santamariak: Renan. 1882ko martxoaren 11n Renanek hitzaldi sonatua eman zuen Sorbonan Zer da Nazio bat? izenburupean. Honela zioen:

 

Una nación es una gran solidaridad constituida por el sentimiento de los sacrificios que han realizado y de los que todavía se está dispuesto a realizar. Supone un pasado, se resume, sin embargo, en el presente por un hecho tangible: el consentimiento, el deseo claramente expuesto de continuar la vida común. La existencia de una nación es un plebiscito de todos los días como la existencia del individuo es una afirmación perpetua de vida[40].

 

     Renanen ikuspegi horrek laburbiltzen du nazioari buruz duen pentsamendu subjektibista; hau da, pentsamendu horren arabera, herri- edo nazio-eraikuntzarako, etorkizunari begira gizartean bateraturik bizitzeko herritarren nahi hutsa irizpide bakartzat hartzen du; baina, Renanen formulazio hau, Estatuen barnean nazionalismo berrien bilakaera ikusirik, indargabetua geratzen da. Nolanahi ere, gorago esankakoa osatuz, esan behar da Renanen kontzepzioa boluntarista eta espiritualista dela, burgeseriaren sentipenari dagokiola eta Alsazia eta Lorenaren anexioarekin lotua dagoela.

     Honela dio Santamariak Renanen pentsamoldeari buruz:

 

Renan establece su famosa teoría del plebiscito: no son los lazos etnológicos, de lengua, sangre, costumbres, tradiciones, historia, etcétera, los que hacen a la nación, sino la voluntad general de vivir y de hacer cosas juntos, la cual se expresa precisamente en el plebiscito cotidiano. Esa población que acepta el marco del Estado, y dentro de él continúa trabajando, comerciando, negociando, creando cosas e ideas, educándose, formándose cívica y militarmente, haciendo la paz y la guerra juntos, en el respeto común a las leyes del Estado y sin distinción de regiones u orígenes étnicos [...] ésta es la nación ideológica que propugna Renan[41].

 

Tradizionalismoa eta federalismoa

 

     Estatu zentralistak duen ereduaren aurka agertzen da Santamaria, burgesería iraultzailearen oinordeko den Estatu-nazioaren aurka, alegia. Baina, Espainiako Estatuko nazionalitateen —nazionalitate primarioen— izaera onartu duten pentsalarien saiakeretan lur hartuz, Estatu antizentralisten alde izango dugu Santamaria. Bi adar ezberdin ditugu Espainiako Estatuan. Bata, Pi i Margall-en pentsamendua jarraitzen duen federalismoari dagokiona da; haren eragina, errepublikano moderatuengana, Proudhonen eskolako sozialistengana eta joera anarkista zuten zenbaitengana ere, zabaldu zen. Bestea, berriz, antizentralismoaren ereduari dagokion karlisten foralismoa da; Erregimen zaharraren pentsamenduak sortutakoa, Estatu zentralizatu berriaren ideologia eta politikaren kontrako jarrera du; horren teorizatzaile nagusietariko bat Vázquez de Mella da. Vázquez de Mellaren tradizionalismoan eta Pi i Margallen federalismoan sustraituta, hau da, korronte antizentralista horiez baliaturik, eskainiko du Karlos Santamariak Estatuari buruz duen irizpidea.

     Santamariak Vázquez de Mellarengana jotzen du, haren honako testu hau aipatuz:

 

[El centralismo es la] terrible estatolatría contemporánea que tritura todos los demás organismos del cuerpo político [...] No hay una sola persona jurídica, desde el municipio a la región y desde la familia a la universidad, que no tenga que demandar al Estado centralista por una injuria o por un robo[42].

 

Beraz, zentralismoari lotutako gaietan behintzat, Santamariak Vázquez de Mellaren autoritatea onartzen du. Dena den, Vázquez de Mella integrismoaren ordezkari hautetsienetarikoa da eta Santamariak berriz, haizutasuna aldarrikatuko du; hala bada ere, bi ibilbide ezberdin horien artean, zenbait gaitan bat datozela agerian uzten du Santamariaren onartze horrek. Erregimen zaharrarekin bat zetorren balizko teokraziaren Ideala Vázquez de Mellak defendatu zuen; teokrazia horretan, Egia goi-agerkundean eta tradizioan aurkitzen da; horregatik, katolikoen fedea —espainiar herrian tinkaturik dagoena—, pentsamendu eta jokaera zuzen ororen oinarria da Vázquez de Mellaren iritziz. Are gehiago, subjektibitateak sortu bide dituen okerren gainetik Egia objektiboa bada, guregan inposatzen da; irizpide horren aurrean ez da jasankorra izan behar, zeren horrek ez du ez zalantzarik ez eztabaidarik onartzen. Horrela, Vázquez de Mellak arbuiatuko ditu liberalismoa, haren sistema parlamentarioa eta handik sortzen den askatasun formala eta abstraktua; horiek guztiek, Estatu razionalista, zapaltzaile eta erdirakoiaren botere gorenaren aurrean, gizabanakoa eta gizartea babesik gabe uzten dute. Era berean, absolutismoa ere arbuiatuko du; horrek, gizaki naturalaren interes zehatzei ez dagozkien erabaki politikoak ezartzen ditu eta onartzera behartu. Aldiz, Vázquez de Mellak tradizioan oinarrituriko erakuntza politikoa defendatuko du Espainian; tradizioa nazio-kontzientzian gauzatzen da eta honako printzipio hauen inguruan antolatu: batasun katolikoa; monarkia kristaua; udalen, eskualdeen eta herrialdeen askatasun forala; hau da, printzipio legitimatzailea. Edozein konstituzio idatziren gainetik, espainiarren zerizana definitzen duen konstituzio historikoa osatzen dute lau printzipio horiek. Horren arabera, Espainiako antolamendu politikoa organikoki antolatu beharko litzateke; hau da: pertsona bakoitzak bere eginkizun naturala burutuko du ordenu federatibo baten barnean; ordenu federatibo hori familien, udalen, anaiarteen eta herrialdeen subiranotasun sozialetik sorturik, horren osagarri den Estatuko subiranotasun politikoraino iritsiko litzateke. Estatuaren eraikuntza honek, bai probintzia-zentralismoari bai Espainiako Estatuaren ingurualdean sorturiko nazionalismoei aurre egiten die. Bestalde, ezin dugu ahaztu, langile-arazoari begira, Vázquez de Mellaren jarrera erabat atzerakoia zela; esate baterako, pentsatzen zuen langileen eskakizunak industrializatzeak sortutako laizismoaren ondorioa besterik ez zirela; edota industria-iraultzaren itzala ukatu nahi izan zuen, eta haren kontra gremio-eraketara itzultzea eta nekazarien ekonomia indartzea proposatu zuen.

     Santamariak, berriz, ikuspuntu etikoari eutsiz, honako hau onartzen du: egiazki gizakia Egiarantz behartuta dago eta, horrenbestez, ez du eskubiderik huts egiten jarraitzeko; hori horrela bada ere, giza erantzukizun moralari buruz kristauak dituen irizpideak edota pertsonaren duintasunari eta askatasunari buruz dituenak jarrera zabala eskatzen dute, alegia, sinesmen okerrek ez dezatela biderik eman inor erasotzeko eta mugatzeko hiri-bizitzan parte hartzean. Vázquez de Mellak eskainitako Estatu teokratikoaren lekuan, Maritainek idatzitako testu batera jotzen du Santamariak, non Leon XIII.aren Aita Sainduaren doktrinen eragina gardentasunez ispilatzen den honako pasarte honetan:

 

¡No se pretende de ninguna manera por esto que la verdad y el error tengan los mismos derechos, ni que las diversas confesiones religiosas tengan, por sí y en sí mismas, los mismos derechos, ni que «el progreso del tiempo» obligue a considerar como abolidos los derechos superiores de la Iglesia, ni que haya que rechazar en principio toda estructura del Estado en que la religión católica tenga una situación jurídica privilegiada y condenar así lo que ha existido durante siglos de civilización cristiana! Se dice únicamente que, en las condiciones históricas de nuestra edad, es ventajoso para el bien común temporal y también para la Iglesia que ésta consienta en no hacer huso del derecho superior que le pertenece y en aceptar para los suyos una condición jurídica de acuerdo con la igualdad de derechos entre los ciudadanos que el Estado reconoce en su propia esfera temporal[43].

 

Horrezaz gain, gizarte arazoetan Karlos Santamaria erabat urruntzen da Vázquez de Mellaren jarreratik. Santamariak ez du gizarte industrialetik ihes egiten, baizik eta Rerum Novarum-en jarraitzailea den katolizismo sozialarekin bat egiten du eta Leon XIII.aren entziklikaren ondotik sorturiko arazoei, hau da, industri aldaketek erakarritakoei, aurre egiten die. Katolizismo sozial horretan oinarrituta, Santamariak honako hau eskatzen eta desiratzen du:

 

... introducir más justicia y equidad y una mayor participación del obrero en los beneficios del trabajo y en las decisiones sociales. Es necesario un mejor reparto de bienes y de poderes[44].

 

     Espainiako Estatuan ezagutu den bigarren korronte antizentralista federalismoa da. Espainiako Estatuan federalismoari buruz arituz gero Pi i Margallen izenak du lehentasuna. Pentsalari horren oinarri filosofikoa, Feuerbach, Proudhon, Rousseau eta Hegelen sisteman sustraitzen da; pentsalari haiek esandakoak egoki josirik, Pi i Margallek filosofia idealista eta iraultzailea eratzen du. Pi i Margallen aburuz, burujabetasunaren kontra, autoritate forma ugariek —besteak beste, erregearen absolutismoak, askatasuna eta burujabetasuna ukatzen dituen katolizismoak, Estatuaren erdiratze politikoak, armadak, gizartearenganako zapalkuntzak—, inposatzen dute heteronomia, alegia, gizakiei kanpotik ezartzen dizkiete bizitza-moldeak eta pentsamoldeak; horri guztiari kontra eginez, Pi i Margallen planteamendu filosofikoek, gizakia, subjektu razionala eta autonomoa den aldetik, sendoki defendatzera daramate; era berean, hitzarmen rousseauzale baten bidez koordinaturik, nazionalitateei edota eskualde moduko elkarte naturalei zabaldu behar zaie burujabetasun hori.

     Bide horretatik, gizarte mota berri bat proposatzen da; hala, elkarrizketak biolentzia ordezkatuko du, arrazoimenak autoritatea eta eskubideak indarra. Pasarte labur batzuetan[45], Santamariak Pi i Margallen pentsamendu politikoa laburbildurik eskaintzen du: Pi i Margallen ideia guztien muina gizakiaren subiranotasuna da; gizakien subiranotasunetik sortzen da herri-subiranotasuna; kontratu sozialak, hau da, hitzarmen rousseauzaleak, gizabanakoak eta herri subiranoak gizarte politiko federalean lotzen ditu behetik gora doan asoziazio batean, zeina gizabanakoarengandik hasita, erdiko maila igaro eta Estatuan amaitzen den. Hala eta guztiz ere, Pi i Margalli kontrajarriz, Santamariak gogorarazten du gizaki subiranoaren ideiak okerrera eraman dezakeela: hau da, pentsa lezake, gizakia gizakiarentzat Jainkoa dela, edota, Marx-ek zioen bezala, gizakia «gorengo izakia» dela.

     Espainiako Estatuaren historian indarrik izan zuten eredu antizentralista horiek. Santamariak dio, Borbondarrak ailegatu arte, Espainiako Estatua Estatu federala izan zela; haatik, Borbondarrek garatu zuten politika erdirakoiak —eta Cadiz-eko gorteek indartu zutena— berritasun eta aurrerapen gisa, Estatu baterakoi eta erdirakoiaren ideia jakobinoa bultzatuko zutela. Santamariak mota eta leku guzietako zentralistek hainbat aldiz errepikatutako argumentua gogorarazten digu: «A juicio de los liberales, la defensa de las regiones históricas iba, en cambio, unida a las concepciones políticas más arcaicas y oscurantistas»[46]. Lehen Errepublikaren estatu federala sortzeko asmoz, Pi i Margallen federalismoak ez zuen askorik iraun, 1873tik 1874ra.

     Karlos Santamariak, zentralismo liberala bazter utzita, Espainiako Estatuak etorkizunean izan ditzakeen ordenamendu politikorako gobernu forma posibleak aztertzen ditu. Eredu federala eta forala konparatzen ditu; gobernu-eredu horiek, XIX. eta XX. mendeen artean Penintsulan sortutako ertz-aldeko abertzaletasunaren sorrera baino lehenagokoak direla esan behar da.

     Foruzaletasuna ez zen Feuerbachen «gizakiarentzat gizakia Jainkoa» delakoaren ideian oinarritzen; izan ere, tradizioarekiko leialtasuna, bizitza politikoaren zentzu erlijiosoa eta koroarekiko hitzarmena defendatzen baitzituen foruzaletasunak. Hona hemen Santamariak karlismoaz duen iritzia:

 

     ... la fidelidad al pasado, el carácter sagrado de la persona del rey, la inviolabilidad de los juramentos sobre los cuales se establece el señorío de éste sobre los vascos, etcétera, son las bases de naturaleza ética y religiosa sobre la que se asentaba la doctrina foral. El rey es el primer garante de las libertades vascas y, en nombre de Dios, único principio de toda autoridad y de toda libertad sobre la tierra[47].

 

     Pi i Margallek berak euskal foruzaletasunaren jarrera goratu zuen, hark Euskal Herriko eskubideak eta nortasuna Estatuaren gainetik jartzen zituelako. Idazle katalan horren iritziz, euskaldunak jakin bazekiten, foruak Estatuari zor zizkiotela; hala ere, foru-emaile eskubide hori Estatuari aitortzen bazioten, era berean aitortu behar zioten horiek kentzeko eskubidea; horregatik zioten euskaldunek foruak beren buruari zor zizkiotela. Dena den, Santamariak aditzera ematen du Pi i Margallen federalismoaren oinarri filosofikoak, eta euskaldunek guda karlistetan zehar oinarritzat hartu zuten irakasbidea, ez zetozela bat, sinesmen erlijiosoen aldetik kontrakotasun gogorra baitzuten:

 

El foralismo parte de supuestos enteramente distintos y aun opuestos de los del federalismo. Este se funda en la soberanía humana, «el hombre dios del hombre», idea que más de un apologista cristiano calificará de luciferina. El foralismo, por el contrario, se asienta sobre unas ideas profundamente religiosas de la vida política[48].

 

     Batetik, Estatu modernoaren positibismo judizialarekin alderatuz gero, eta, bestetik, Estatu modernoari buruzko teorien inkoherentzia eta itunkeria kontuan hartuta, foruen handitasuna azpimarratzen du Santamariak. Hala ere, pentsatzen du, foruak ulertzeko edo aditzeko modu horrek eta haien sustraietan dirauten uste sendo erlijiosoen sistemak, gaur egun, ez gaurkotasunik eta ez indarrik dutela. Horrenbestez —bukatzen du Santamariak—, gaur egun, Espainiako Estatuko nazionalitateen arazoari aurre egingo dioten beste formula konstituzional batzuk aurkitzen saiatzea ezinbestekoa izango da.

 

Autonomien Estatua

 

     Dena den, aurreko arazo historikoak baino areago, beste zerbaitek kezkatzen du Santamaria 1977an: Espainiako Estatuaren etorkizuneko ereduaren izaerak, alegia, eredu hori baterakoia, federala edo bestelakoa izango den. Izan ere, Espainiako Estatua osatzen duten elkarte nazionalen etorkizuna Estatuak hartuko duen formaren arabera antolatuko baita.

     Nazionalitateek eta eskualdeetakoek sortarazten zituzten arazoei irtenbide bat aurkitzeko asmoz, eta bereziki ertz-aldeko nazionalitateek eskatzen zituzten askabideei erantzuteko, trantsizioko espainiar Gobernuak «Autonomiadun Estatu baterakoia» delako formularen plangintza egin zuen.

     Hori horrela izanik, Santamariak uste du, Estatu baterakoiaren eta Estatu federalaren kontzeptuak zehaztu egin behar direla; horretarako, André Huriou-ren lanetara jotzen du, hark eman zituen definizioez baliatzeko:

 

El Estado unitario es una colectividad estatal no divisible en partes internas que puedan merecer por sí mismas el nombre de Estados [...] el Estado federal es una asociación de Estados que tienen entre sí una relación de derecho interno, es decir, constitucional, mediante la cual se establece un superEstado que se superpone a los Estados asociados[49].

 

Definizio horiek ez dute Estatua zer den argitzen, baina nonbaitetik abiatzeko balio dute.

     Santamariak, 1977an ohartarazten du monarkia berriak eskaintzen duen irtenbidea ez dela federalismoa, ez eta erregionalizazio hutsa edota deszentralizazio administratiboa ere. Francok horretan ahaleginak egin bazituen ere, ez zuen irtenbide egokirik lortu. Santamariak, 1977an, gogoan du, gaur egungo ordenamenduaren sortzaileetako bat den Clavero Arévalok, Erregioetako Ministroak, adierazi zuena: «El Gobierno defenderá, frente a la idea del Estado federal, la de un Estado unitario con amplias autonomías regionales»[50]. Horrelako irtenbide zalantzakorrak, ahal den neurrian bederen, Estatu baterakoia eta eskualde-autonomia zabalen arteko koordinazioa zertan den argitzea eskatzen du. Nahiz eta federalista izan, Santamariak Clavero Arévalok eskainitako formulari amore ematen dio, modu horretako irtenbidea gertagarri izan daitekeela uste baitu:

 

La idea de Estado unitario, como opuesta a la del Estado federal [...] admite, sin duda, una gran variedad de posibilidades, pero no es, en sí misma, incompatible con la existencia, dentro del Estado, de regiones con poderes efectivos, dotadas incluso de parcelas de soberanía estatal, con tal de que tales regiones no tengan el pleno carácter de verdaderos Estados soberanos; la idea de autonomías no está, pues, reñida con la del Estado unitario. Con lo que sí lo está, es con la centralización del Estado y, más aún, con la del centralismo estatal[51].

 

     Bistan da, gogo-nahiak bultzatzen duela Santamaria aditzera ematera berez ez dagoela egokitu ezinik Estatu baterakoia eta nazionalitateei dagokien autonomia zabala; ziurtasunik ez du ordea. Eta bere fedea ez da hain itsua konturatzeko eskainitako irtenbidearekin autonomia ere izan daitekeela zentralista, hau da, zentralizatzeari eta zentralismoari bidea eman diezaiokeela. Autonomiek botere-gaitasuna lor lezaten nahi luke Santamariak; baina, legegintza autonomistaren atzean ezkuta daiteken zentralismoaren beldur da.

     Izan ere, joera erdirakoia —dio Santamariak— ideologia eta jarduera politikoa dira; bada, bi zentralizazio horiek eten behar dira. Aktibitate politikoari dagokionez, honela gertatzen da:

 

... en el centralismo el Estado es la única fuente de poder, el centro último de decisión en todos los órdenes. Cualquier otra institución pública no será sino simple delegación del Estado[52].

 

     Erdirakoitze politiko hau gogorki kritikatu zuten tradizionalistek eta federalistek. Horien kritikak gorabehera, erdiratze ideologikoak, erdirakoikeriak alegia, gora egin zuen. Hau argitzeko, Santamariak berriz ere, Vázquez de Mella tradizionalistarengana joko du: «[El centralismo] no ha hecho sino progresar y anclarse cada vez más fuertemente en el concepto de los ciudadanos, dominados por la ideología centralista»[53]; hau da, ideologia zentralista, zentralismoa, egon badago eta gero eta barneratuagoa gainera. Santamariak azpimarratu nahi duena da ordenamendu juridiko-politikoa ez dela nahikoa zentralismoa gainditzeko, baizik eta ideologia den aldetik zentralismo horren eragina ere kontuan izan behar dela.

     Ideologien aurkako borrokak ere eragozpenak dituenez, oraingo honetan Marxen garai jakin batean, Ideologia alemana izeneko lan horretan inspiratuz Santamariak dio:

     

     ... una ideología nunca se explica como tal, ni se justifica a sí misma. Como decía Marx en la Ideología alemana, «las ideologías no tienen historia», es decir, su historia está fuera de ellas mismas. Una ideología nunca es auto-inteligible. No tiene por qué razonarse a sí misma. Simplemente «está ahí», en la sociedad a la que afecta, y desgraciado el desdichado que se atreva a contradecirla. En el centralismo todo el mundo acepta el poder exclusivo del Estado como la cosa más sabida y natural del mundo[54].

 

Beraz —Santamariak jarraitzen du—, inork ez du jarrera erdirakoia ukatzen, ez zalantzan jartzen; ez eta bururatzen ere; zentralistek erdiratzea bakarrik ezagutzen, pentsatzen edo taxutzen dute; beste edozein Estatuaren antolamendua oharkabean pasatzen zaie eta ez dute arrazoirik beren ikusmoldea ez ezartzeko; ideologia erdirakoiak, bere axioma isilak, postulatu eztabaida-ezinak, gizartean edonola ezartzen ditu benetako ideiatzat onartuak izan arte. Hain zuzen, espainiar mentalitatea ideologia erdirakoi horretan erabat murgildurik dago; hain da horrela, non Estatu federala edo Estatu autonomikoaren aldeko jarrera, aberri espainolaren eta Estatu-batasunaren aurkako iraina den:

 

... durante muchos años el centralismo ha sido una especie de mentalidad nuclear del españolismo, y puede afirmarse que ha impregnado o envenenado toda la vida política española. Todo esto no es sino consecuencia de la ideología centralista, imperante durante siglos. Para corregir esta deformación no bastará con descentralizar las cosas. Habrá que descentralizar también las mentes. Y puede ser que lo segundo resulte aún más difícil que lo primero[55].

 

Santamaria politikaren aldaketa juridiko-formalek kezkatzen dute, baina, bere kezka nagusia bigarren eraldaketan kokatzen da, ideologikoan, alegia.

 

Nazionalitateen nortasuna

 

     Santamaria bat dator erregio-ministroa den Clavero Arévalorekin, eta dio:

 

... el Gobierno entiende como autonomía el reconocimiento de las personalidades de un pueblo. El reconocimiento de las instituciones que ese pueblo quiera tener o haya tenido en la Historia[56].

 

Santamariak ministroarengandik onartzen duena nortasunaren onarpena da, hain zuzen, herrien nortasunarena. Nortasun hitzak, pertsonaren berezko eta funtsezko ezaugarriak adierazten ditu. San Tomas Akinokoaren iritziz —gogorarazten du Santamariak— gizabanakoaren izaera eratzen duten alderdiak hauek dira: bereizirik bizitzea eta bere kabuz, askea edo independentea izatea, eta beraz bere buruaz baino ez baliatzea giza ekintzetan. Garrigou-Lagrange apaizarentzat, berriz, materiatik erabat aske izatean datza pertsonaren funtsa:

 

La persona es el ser racional y libre, dueño de sus actos, independiente [...] Lo que caracteriza [...] a la personal [...] es [...] la libertad, el dominio de sí; pero la libertad [...] supone la inteligencia que delibera y la conciencia de sí; y la conciencia del «yo» [...] supone [...] el «yo», el cual, para hablar con propiedad, es la persona[57].

 

Horrenbestez, pertsonaren edo niaren berezko ezaugarriak honako hauek ditugu: izatearen autonomia eta bere buruaren askatasuna, adimena eta kontzientzia, labur esanda, arrazoi bidez aske izatea. Era berean, herri baten nortasuna onartzea, neurri batean bere askatasuna onestea da; areago —dio Santamariak— herri baten nortasuna onartzea, bere nazionaltasuna aintzakotzat hartzea da, nazionalitatea herri baten nortasuna baita. Horrela, bada, pertsonaren eta nazionalitatearen arteko egokitzapena egingo du Santamariak: Nia edo norbere buruaren kontzientzia eta ekintzetako askatasuna baldin badira pertsonaren berezko ezaugarriak; nazionalitateari dagozkionak, berriz, datu objektibo batzuk edo etnia —hizkuntza, kultura, eta abar—, herri-kontzientzia eta autonomia politikoaren egoera juridikoa izango dira.

 

Dicho sea en términos de proporción matemática: la idea de persona es al individuo humano lo que la idea de nacionalidad es a una etnia o pueblo. Hay entre estos dos conceptos un evidente paralelismo. Los regímenes que tratan a los ciudadanos como meros individuos —no como personas libres— practican el mismo género de injusticia al tratar a los pueblos como entes administrativos sin personalidad autonómica propia. [...] Nacionalidad es, pues, la personalidad de un pueblo. Sustantivamente hablando, nacionalidad es un pueblo con personalidad, es decir, un pueblo con conciencia de identidad; con capacidad para ser «él mismo», y que presenta ante los demás pueblos una exigencia de libertad. Unidos estos datos subjetivos a los caracteres objetivos de lengua, cultura, etcétera, queda completa la idea de nacionalidad[58].

 

     Nazionalitateen nortasun hori onartuko balitz, ez litzateke oso nabarmena izango «Autonomiadun Estatutu baterakoiaren» eta Estatu federalaren arteko ezberdintasuna. Eta, horrenbestez, aipatu baldintza hori betez gero, Espainiako politikarien ordezkari gehienek eskaintzen zuten formula Santamariak onartuko luke, hau da, autonomiadun Estatutu baterakoiaren eredua. Hala eta guztiz ere, nahiago luke Espainiako Estatua federaltzat hartzea eta definitzea nazionalitateen onarpenerako gardentasun handiagoa lekarkeelako; ez dugu ahaztu behar —dio Santamariak— terminologia-ezberdintasunak, itxuraz erretorikoak badira ere, ez direla zentzugabeak; aitzitik, «las luchas semánticas son, casi siempre, un reflejo o un fenómeno complementario de las luchas ideológicas»[59].

 

Zentralismoa eta nazionalitateak

 

     Arestian esan dugun moduan, Santamariak federalismoa hobesten du, baina, ordenamendu konstituzional berriak eskaintzen dizkion aukerak ikusirik, autonomiadun Estatu baterakoiaren eredua ere onartuko du, nazionalitateen nortasuna onartzen bada; hau da, Estatu baterakoiari begira nazionalitateek duten ezaugarri nagusia autonomia da. Santamariak 1977an, Estatu baterakoiaren barnean dauden nazionalitateen eta zentralizatzearen arteko kontraesanak aztertzen ditu.

     Nazio ideologikoaren edo Estatu-nazioaren joera irensgarriek eta zapaltzaileek lehen mailako nazionalitate askoren suntsipena eta heriotza eragin dute:

 

El imperialismo de la nación ideológica —la nación política— sobre las nacionalidades se desarrollará ampliamente, destrozando lenguas, tradiciones, libertades locales, etcétera para hacer de la nación el Estado soberano «uno e indivisible», es decir, el Estado centralista[60].

 

Gutxiengo diren nazionalitateen desagertze derrigortua eta zenbait kulturaren kontrako inperialismo politikoa, ustezko abertzaletasun aurrerakoiaren izenean edo ustezko progresismoaren izenean, nahita egin izan da; eta hori, ezberdintasuna ukatzen duen ideologia suntsitzailea baino ez da. Santamariak, adibide moduan, Frantziako Hezkuntza ministroak esandakoa aipatzen du: «una de las principales misiones de la escuela nacional en Bretaña es lograr la desaparición del bretón»[61]. Aipu horretan aditzera ematen dena euskaldunok ederki asko ezagutzen dugu.

     Haatik, nazionalitate zapalduak asaldatu dira eta nazionalismo defendatzaileari emango diote sorrera. Santamariaren iritziz, nazio ideologikoaren eta lehen mailako nazioen arteko borrokak egoera larriak ezagutu ditu. Horrela, Espainiako Estatuan, nazio ideologikoaren kontra defendatzen diren ertz-aldeko nazionalitateetatik sortuko dira abertzaletasun berriak: Katalunian, Hego Euskal Herrian eta Galizian. Zenbait nazionalitatek, zentralismoaren kontra izan dituzten arazoak, Estatu independente eta subirano berri baten bidez konpondu dute. Hala ere, Santamaria ez da Estatu batetik aske gelditzearen aldeko edo behintzat, zalantzan jartzen du separatismoa nazio minoritarioaren onerako denetz: «no puede asegurarse que (Portugal) lo haya pasado bien ni que la fórmula de un Estado separado haya sido la mejor ni la más eficaz para la felicidad y el progreso del pueblo portugués»[62].

 

Nazionalitateen printzipioari ez

 

     Aurreko pasartean aditzera eman dugun moduan, nazionalitateen sorkuntza, Estatu jakobino zapaltzailearen aurkako borrokan kokatzen da. Aipatu Estatu horretatik libratzea litzateke ondorio logikoena; esate baterako, Euskal Herriak independentzia lortzea. Horri buruz Santamariak dio:

 

Tácita o expresa, la argumentación es, pues, la siguiente: toda nacionalidad tiene derecho a constituirse en Estado independiente; Euzkadi es una nacionalidad; luego Euzkadi tiene derecho a constituirse en Estado independiente[63].

 

Bada, Santamaria ez dator bat argudio horrekin; ez du onartzen nazionalitate orok Estatu independente izateko eskubidea dutenik; Santamariak zalantzan jartzen ditu nazionalitateen printzipioa eta horren ondorio zuzena den autodeterminazio eskubidea.

     Herrien autodeterminazioari buruzko Karlos Santamariaren irizpidea zabaldu baino lehen, gainbegira dezagun nazionalitateen printzipioa. Iraultza frantsesak defendatutako printzipioetatik abiatuz, Estatua eta nazioa parekatzetik alegia, eta honela Estatu-nazio kontzeptu jakobinoa burutu, bada, nazionalitateen printzipioak nazioaren eta Estatuaren arteko berberatasuna bermatzen du. Estatu edo elkarte politiko orori nazio bat egokitu behar bazaio, era berean, nazio edo elkarte kultural orori Estatu bat dagokio. Horrela, nazio edo herri bakoitzak Estatu independente izateko duen eskubidea ez ezik, horretarako beharra ere finkatzen da; hain zuzen, horrela sortzen da nazio-estatua delako kontzeptua, hau da, nazioak edo nazionalitateak Estatu libre bilakatzea eskatzen du.

     Estatu erdirakoiaren kontra burutu zen nazionalitateen printzipioa. Horri buruz, hona zer dioen Jose Antonio Obietak:

 

[El principio de autodeterminación de los pueblos] fue acogido por los pueblos oprimidos de Europa con entusiasmo indescriptible. Sobre él se basó lo que se suele llamar el movimiento de las nacionalidades que sacudió y transformó a Europa durante el siglo XIX[64].

 

Nazionalitateen printzipioaren ondorioz, XIX. mendean, abertzaletasunaren suaren eraginez, herri ugari mobilizatu zen eta gertakizun ohargarriak suertatu ziren. Hona hemen zenbait kasu: Greziak independentzia lortu zuen 1830ean; kultura bereko baina erregimen politiko ezberdinak zituzten lurraldeen batasuna sortu zen, esate baterako, Italiako erresuma 1870ean eta Inperio alemana 1871n; jarraian, serbiarrak, errumaniarrak, bulgariarrak eta txekiarrak independentzia lortzen saiatu ziren; 1795ean, Poloniaren banaketaren ondoren eta Zar-en koroapean ezarri ondoren, 1831n Poloniako mugimendu abertzaleak independentzia berreskuratzeko borroka hasi zuen; era berean, penintsulako zenbait elkarte etnikok nazionalismoaren suspertzea edo sortzea ezagutu zuten, besteak beste, Kataluniak, Euskal Herriak eta Galiziak.

     Lehen Mundu Gerra piztu zenean, nazionalitateen printzipioak, eduki berari eutsi arren, formulazio berri bati bide eman zion; horrela sortu zen «Herrien Autodeterminazio Printzipioa». Autodeterminazio printzipioaren eragile nagusia, 1916tik aurrera, Estatu Batuetako Woodrow Wilson presidentea izan zen. Autodeterminazio printzipioaren defentsa teorikoa beregain hartu zuen eta honek, munduko bazter guztietan itxaropena sorrarazi zuen. Horrenbestez, mundu gerraren ondoren, mugen antolaketa berriak herrien autodeterminazio printzipioaren arabera burutuko zirelakoan itxaropentsu bizi izan zen zenbait nazionalitate. Hala ere, oso aplikazio mugatua izan zuen printzipio horrek; Estatu garaileen interesen arabera, Erresuma Batuak eta Frantziak zituztenak batik bat, gauzatu zen. Wilsonek berak, autodeterminazio printzipioaren gainetik aurrejartzen zuen Estatuen bideragarritasun ekonomikorako eskubidea eta nazioarteko bake orokorra ziurtatzea; eta, hala, Estatu garaileek eginiko printzipio horren eskutik, hamaika interpretazio egin zen. Hala ere, garrantzizko ondorioak ekarri zituen: Txekoslovakia, Finlandia eta Lurralde baltikoen independentzia, Austriar errepublikaren sorrera, Jugoslaviaren agerpena, Polonian abertzaletasunaren berpizkundea eta Errumania, Grezia eta Frantziako lurraldeen hedakuntza.

     Gaur egun herrien autodeterminazio eskubidea, NBEko biltzar nagusiak onarturiko «Giza Eskubideetarako Hitzarmena» bitan 1. artikuluan agertzen da; bi hitzarmenok hauek dira: Ekonomi-, Gizarte- eta Kultur eskubideen Hitzarmena eta Eskubide zibilen eta politikoen Hitzarmena. 1966an onartu zituzten eta 1976an berriz, indarrean jarri; horiek, munduko ia Estatu guztiek izenpetu dituzte. Honela dio bi hitzarmenen 1. artikuluak:

 

Herri orok erabaki askerako eskubidea du. Eskubide honen arabera beronen erregimen politikoa askatasunez ezartzen du eta, orobat, beronen garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala. bidean jartzen ditu.

 

Honi buruz, Obietak idazten du:

 

El derecho de autodeterminación, o de libre determinación, se presenta y describe en los Pactos como un verdadero derecho humano y como el primero y más fundamental de todos ellos[65].

 

Aipatu 1. artikulu hori baino lehen, Nazio Batuen Erakundea delakoaren Kartan adierazita daude herrien eskubide horiek. Hain zuzen ere, Karta horren 1. artikuluan, 2. atalean eta 55. eta 76. (b) artikuluetan, «eskubide-berdintasunaren eta herri guztien erabaki askearen printzipioan» oinarrituz, NBEk agertzen du nazioen arteko adiskidetasuna indartzeko asmoa; orobat, «lekuan lekuko ezaugarriak nahiz beraien herriarenak, eta herri interesatuen askatasunez adierazitako nahia kontuan hartuz, lurralde fideikomisoak diren biztanleen aurrerapen ekonomikoa, soziala eta hezierazkoa eta berezko gobernurantz edo independentziarantz garatze etengabekoa bultzatzeko asmoa» azaltzen du. Horrela, ONUk onartzen du eta garbi asko adierazten du herri orok duen autodeterminazio eskubidea, eta hori herri ororen ondasuna dela.

     Nahiz eta NBE goian esan dugun moduan agertu, Santamariak, nazionalitate orok estatu independente izateko eskubidea duenik ez du onartzen; beraz, nazionalitateen printzipioari eta autodeterminatzeko eskubideari uko egiten die Santamariak; horien aurka aurkezten dituen arrazoiak hauexek dira: printzipioaren jatorri politiko iluna da; historian zehar printzipio horren aplikazio interesatua egin da; zenbait kasutan aplikagaitza da; horren aplikazioak Europan anabasa eta ondorio bidegabeak sorraraziko lituzke; herrien arteko elkartasuna beharrezkoa izanik, independentismoa ez da gauza halakorik eskaintzeko.

     Santamariaren ustetan, nazionalitateen printzipioaren irakasbidea bultzatzerakoan, Napoleon III.aren asmoa, ez zen nazionalitate txikiak laguntzea izan, Errusiari arazoak sortzea eta Austriar inperioa desegitea baizik. Modu berean, Engelsek dioena Santamariak gogorarazten du Santamariak esanez, Errusiak erabili zuen nazionalitateen printzipioa Polonia bereganatzeko, Europa erdialdeko herri eslaviarrak menderatzeko eta Norvegia iparraldeko eta Suediako laponiarrak menperatzeko izan zela. Beraz —amaitzen du Santamariak—, «los orígenes del principio de las nacionalidades son muy turbios y [...] los inventores de esta política estaban muy lejos de desear la felicidad de los pueblos minoritarios»[66].

     Aipatu printzipioaren aplikazioa ere, ezkor begiesten du Santamariak. Austria-Hungaria Estatu garaileen interesen arabera banandua izan zen; Kroazia, Sudeteak, Tirol, eta horien gisako beste zenbait herriren arazo nazionalak irtenbiderik gabe utzi zituzten. Gerrate mundialaren ondoren, Afrikan ere ez zen printzipio hori aplikatu; mugen antolaketan ez ziren nazionalitateak errespetatu, nahiz eta aplikatu nahi izan —eransten du Santamariak— «hubiera sido, en realidad, imposible dado el número incontable de divisiones raciales y lingüísticas en ese continente»[67]. Horrenbestez, printzipioaren aplikazioan leialtasun falta eta ezintasuna nagusitu dira: ez dago borondaterik, baina hori balego ere, ezinezko litzateke. Autodeterminazioaren aldeko egin ahalek «aplicado al pie de la letra llevaría a Europa a un caos político en el que nadie piensa»[68].

     Are: Afrikan, Estatu sortu berriek barnean dituzten gutxiengo nazionalak sistematikoki zapaltzen dituztela dio Santamariak; eta Jugoslaviaren eraikuntzan kroaziarrak betiko etsaien menpe gelditu zirela. Autodeterminazio-eskubidearen aplikazioak, beraz, elkartasun eza eta Estatu-nazioaren zapalketa berregitea dakartza. Santamariak bere hausnarketa oinarritzeko Jacques Maritainen, de J.T. Delos-en eta Pi i Margallen gogamenduetara jotzen du.

     Santamaria, Federalista den azken horrekin bat dator zenbait puntutan: besteak beste, Estatu-nazioaren kontra duen jarreran, antolakuntza politikoaren planteamenduetan, hau da, antolakuntza horrek periferiatik zentro aldera jo behar du, eta ez goitik behera, eta azkenik, nazioen batasunaren haustura ez onartzean. Izan ere, hau da Pi i Margallen gogamenduak proposatzen duen antolamendua: gizakiaren autonomia edo bere pentsamoldearen eta kontzientziaren askatasuna, legeen eta gobernuen hatsarretzat hartzen ditu; gero, gizakiaren autonomia hori udal- eta erregio-erakundeen autonomiarekin osatzen da; behetik gora doan elkartze-bilakaera hori aniztasuna suntsitzen ez duen Estatu-batasunean amaitzen da; elkarrizketak, arrazoiak eta eskubideak bideratu behar dute bilakaera horrek izango duen hitzarmenik behinena; hala, federalismo horrek lor lezake gizateria osoa biltzea.

     Bestalde, El hombre y el Estado izeneko lanean, Maritainek, bai Rousseauk, bai Hobbesek gizakiaren kalterako burutu zuten botere absolutuaren gorespena salatzen du. Maritainek eskaintzen duen gogamendu soziopolitikoa, ordea, gizakitik gizakira doa, naziotik naziora, komunikazioaren, arrazoimenaren eta elkartasunaren bidez lotuak, «guztien onaren» bidetik abiatuak; Estatuen subiranotasuna gaitzetsiz herri askeen federakuntza hobetsiko du.

     Maritainen eta Pi i Margallen oinarri metafisikoak antagonikoak baldin badira ere —lehenaren pertsonalismo kristaua eta bigarrenaren humanismo erromantikoa—, halako proposamen sozio-politikoetan, formalki behintzat, bat egiten dute.

     Nazionalitate- eta autodeterminazio-printzipioak bazter utzi ondoren, Santamaria saiatzen da printzipio hori egokitzen eta ordenamendu politiko berria —dialektikoagoa dio— eskaintzen. Hona hemen Santamariak eskaintzen duen bidea: pertsonen eta nazionalitateen ezberdin izateko eskubidea eskubide nagusitzat hartu behar da; gizakien eta nazionalitateen arteko harremanak elkartasunean oinarritu behar dira; nazionalitateek ez dute izan behar helburutzat Estatu subiranoa; nazioarteko eta nazioz gaindiko eredu komunitario berriak Estatuek aurkitu beharko dituzte. Hau guztia uztartzeko —dio Santamariak— aurkitu behar da nazionalitateen printzipioa eta autodeterminazio printzipioa baino dialektikoagoa izango den adierazpenen bat:

 

Habría que enunciar el principio de las nacionalidades de un modo nuevo más flexible y más conforme con las exigencias de nuevo orden internacional, dentro de un nuevo horizonte supranacional de la historia. El mundo no puede seguir viviendo la pesadilla de los Estados soberanos, unos e indivisibles. Los derechos de las nacionalidades a su libertad y desarrollo no son sino una prolongación de los derechos del hombre, y como tales deben ser proclamados de forma inconfundible. Ahora bien, al mismo tiempo que esos derechos, debe proclamarse también el principio de la solidaridad entre los pueblos. La solución —prácticamente imposible— de constituir un Estado soberano con cada nacionalidad no sólo no está de acuerdo con este principio, sino que lo contradice[69].

 

     Baieztapen horien arabera, Santamaria, nazionalitateen balizko printzipio berriaren nolabaiteko zenbait urrats adierazten saiatuko da:

 

     Dentro de un Estado toda nacionalidad tiene derecho al grado de independencia y autogobierno que su propia situación de desarrollo exija. Toda nacionalidad tiene derecho a vivir y desarrollarse dentro del Estado, adecuándose si es preciso a formas federales y, en el caso de que esta marco sea insuficiente [hauxe da, hain zuzen, Euskal Herrian dugun zatiketa], dentro de comunidades más amplias que los Estados y que estos mismos deben ayudar a construir, bajo nuevas formas, de tipo supra-nacional[70].

 

Aipatu testu interesgarri horretatik, azkeneko puntuan baieztatzen duena bakarrik izango dugu kontuan. Horren arabera Estatu-nazio guztiei zenbait onarpen eskatzen zaie: bere barnean dauden nazionalitateak aintzat hartzea, bai eta banatuak daudenak elkartzeko laguntza ematea, eta, azkenik, Estatuak bere burua murgildu behar du erakunde zabalagoetan, alegia, autobilakaera baten bidez mundu-erakunde baterantz jo behar du. Santamariaren helburua urruna bada ere, desiragarria izateaz gainera, gaur egungo Estatuaren botere eta arrazoiaren aurrean, oso beharrezkoa da. Planteamendu hauek bat datoz Jacques Maritainek bereziki 1935ean idatzitako Humanismo integral eta 1951n El hombre y el Estado lanetan defenditutako utopiarekin; Estatu perfektuaren ereduari buruz Maritainek honela zioen: «Sólo la sociedad mundial tomada como un todo, con el Estado supra-nacional y la multiplicidad de las naciones a la vez, sería una sociedad políticamente perfecta»[71].

     Hala ere, komeni da Santamariak autodeterminazioari eta independentziari buruz zuen kontrako jarrerari ñabardura bat egitea. Izan ere, Espainiako Konstituzioaren idazketaren edukia erreparatzean, aurreko jarrera hori zertxobait aldatuko du 1978an, eta are gehiago 80ko hamarkadan; aurrerantzean, autodeterminazioaren aldeko jarrera malguagoa izango du. Honela zioen 1983an El Diario Vasco-n argitaratutako artikulu batean:

 

En la Europa actual son ya bastantes los pueblos que se han embarcado en los camino autonómicos [...] Para mí es evidente que el pueblo vasco terminará autodeterminándose, porque esto es una ley biológica que a lo largo del tiempo no hay quien la pare. Pero cuando lo haga tendrá que hacerlo dentro de un cuadro histórico concreto, de un conjunto de relaciones con otros pueblos y, sobre todo, del complejo sistema de fuerzas sociales y humanas que el propio pueblo vasco contenga dentro de sí mismo[72].

 

Estatu berrirantz

 

     Nazionalitateen printzipioa eta autodeterminazioaren eskubidea bazterturik, eta nazionalitateen printzipioa era berrian adierazten saiatu ondoren, Santamariak Estatu-nazio jakobinoari uko egitea eta eraldatzea proposatzen du.

     Santamariak uste du gaur egungo mundua krisialdian dagoela eta egoera berrirako aldakuntza unean aurkitzen dela. Garai honetan, aurrerakuntza teknikoen ondorioz, Estatu modernoa, iraultzaile frantsesen Estatu subirano eta zatiezina, krisialdian dago edota egoera larrian:

 

... por una parte frente a las exigencias de supranacionalidad de mundo moderno, y por otra parte, frente a las exigencias de diversidad de las nacionalidades, que hoy en día presentan, cada vez más activamente y con mayor exigencia, sus reivindicaciones[73].

 

Izan ere —jarraitzen du Santamariak—, Estatu-nazioaren boterea gainditzen duten arazoak mundu modernoak ezagutzen ditu:

 

Un gran número de problemas de la hora presente tienen un carácter supranacional y no pueden ser resueltos en el marco interior de cada Estado. La explotación de las riquezas materiales del mundo, el descubrimiento de nuevas fuerzas energéticas, el problema de la salud, el problema ecológico, el despilfarro de los armamentos, la amenaza de la guerra nuclear, etc., no son problemas que puedan ser resueltos por medio de tratados internacionales entre Estados soberanos[74].

 

Bestalde, herriek kontinente guztietan ekonomikoki aurreratzen duten bitartean, Estatu zentralisten aldetik jasaten duten zapalkuntzaren kontzientzia hartzen ari dira. Horrenbestez,

 

... regionalismos y nacionalismos aparecen por todas partes, y este movimiento [...] no es sino la expresión de la lucha que el hombre de hoy se ve obligado a mantener contra las inmensas máquinas que le oprimen, precisamente para salvar su personalidad del aplastamiento de la civilización técnica[75].

 

Modu horretan, benetako internazionalismoaren eta nazionalitateen printzipio berriaren artean sortzen den dialektikari gaurko gizateriak erantzun behar dio: «Supranacionalización y regionalización son las dos exigencias, dialécticamente conjugadas, que presentan a los Estados el momento actual»[76]. Beraz, eskubide nazionalak eta herrien arteko elkartasunak bat egin behar dute; hau da, Santamariaren iritziz, planteamendu horretan ez dago Estatu jakobinoentzako lekurik, ez eta nazionalitateen independentziak dakarren Estatu-nazio berrientzako ere, horiek besteak bezain insolidarioak baitira.

     Izan ere, hiri grekoetatik gaurko Estatura ailegatu arte gizarteen forma politikoak aldatuz joan badira, gaur egungo ikuspegia gaindituz, pentsatu behar dugu, etorkizuneko elkarte nazioartekoek hartuko dituzten formak ez direla izango gaur egungoen antzeko Estatu izugarriak edo Estatu erraldoiak. Zeintzuk izango dira forma horiek? Egungo aurrerapen teknikoek Estatu jakobinoaren forma errepikatzea eragozten dutela esan daiteke; hala ere, formula zehatz bat proposatu gabe, honako hau uste du Santamariak: «los orígenes de los pueblos serán capaces de inventar formas políticas originales»[77].

 

Espainiako Estatua eta nazionalitateak. Euskal Herria

 

     Santamariak orain arte azaldutako gogapenak, Espainiako Estatua osatzen duten herrien elkarteari egokitzen dizkio. Ezertan hasi aurretik, errealitatea kontuan hartuz lan iraunkorra egin nahi bada, herriak, hizkuntzak, kulturak eta izaera ezberdinen aniztasun etnologikoa onetsi beharra dago Estatua berregituratzeko. Espainiako Estatuaren errealitatea adierazi moduan bere eginik, Santamariak defendatzen duen formula politikoa federalismoa da eta Espainiako Estaturako «Estatuen Estatu» formula erabiltzen du: «un Estado de Estados»[78]. Estatuen Estatu horren errealitate soziologikoa, berriz, «nazioen nazioa»: «una nación de naciones»[79], alegia; nazio horiek beren artean harreman demografiko, ekonomiko eta kultural estuak izango lituzkete; nazio horiek guztiak herri iberikoen «nazioen nazioa» bilduko lukete. Antolamendu sozial nahiz politiko horrek, hasieran bederen, ez du zer ikusirik Europan sortzen ari den elkartearekin; izan ere, azken hori ekonomiaren aldatik bakarrik dago lotua.

 

Las relaciones existentes entre las nacionalidades del Estado español son mucho más profundas que esto. Las conexiones demográficas, económicas y culturales entre esos pueblos, por otra parte tan distintos, han establecido entre ellos una vida común a la que no se puede renunciar. La solidaridad entre esos pueblos no es ya sólo una exigencia de la justicia, sino una necesidad práctica que nadie puede poner en duda, so pena de caer en el utopismo. Esos pueblos «necesitan» vivir juntos manteniéndose, sin embargo, la personalidad y la independencia de cada uno de ellos en muchos aspectos importantes[80].

 

Horren arabera, Santamariak herri iberikoen elkartea du gogoko, non nazioen nazioak edo nazioen elkarteak Estatuen Estatuari edo Estatu federalari oinarria emango liokeen.

     Zernahi delarik ere, federalismoaren kontzeptua berrinterpretatu behar dela uste du Santamariak. Hain zuzen, gaur egun eta Espainiako Estatuan, federalismoa ez litzateke izango bere subiranotasunaren zertxobaitetan amore ematen duten zenbait Estatu independenteren batasuna:

 

Actualmente la palabra «federalismo» se refiere, sobre todo, a una nueva filosofía política, aplicable a muchos dominios de la vida social, desde la familia hasta la comunidad mundial, y que se basa en la libre cooperación entre seres libres y autónomos, en oposición al imperialismo y al reinado de la fuerza[81].

 

     Dena den, Karlos Santamariarentzat Espainia nazioen nazioa baldin bada, non eskualde naturalen nortasunaz oinarrituta eraiki behar den federalismo berri hori, era berean argi uzten du Santamariak Espainiari buruz duen iritzia. Honela dio:

 

Para mí España no es el resultado de un pacto federal. Es mucho más que una comunidad contractual: es una comunidad biológica o simbiótica de naciones que por múltiples razones vitales —económicas, demográficas, culturales, históricas, etcétera— necesitan vivir juntas. La idea de descoyuntamiento no sólo es contraria a la unidad del estado —lo que, en último extremo sería menos importante— sino también, y sobre todo, al bienestar, a la «felicidad» y al desarrollo de esos mismos pueblos[82].

 

Gure ustez, Santamariak defendatzen duen Espainiako Estatuaren eraketa formalki Pi i Margalli hurbiltzen bazaio ere, funtsean foru tradizio berritu bati eusten dio.

     Herri iberikoen elkartearen barnean, euskal nazionalitatea dugu, eta horrek bere burua administratu beharko du neofederalismoaren erregimenean:

 

Lo que los vascos deseamos es que nuestro pueblo se administre a sí mismo, como lo ha hecho siempre hasta que le fue arrebatada violentamente su autonomía; pero esto no deberá hacerse «a costa» de los demás pueblos. Claro está que en la administración entra en primera línea lo cultural. Porque al desarrollo de nuestra cultura propia, de nuestra lengua, de nuestras particularidades socio-culturales, no se les puede poner cortapisas en nombre de una unidad política viejo estilo. Por ejemplo, ¿quién y con qué derecho podrá impedirnos que llevemos el euskera a nivel universitario?[83].

 

     Horiek ziren Karlos Santamariaren gogoetak eta asmoak 1978ko Diputatuen Kongresuan Espainiako Konstituzioa onartua eta erreferendum baten bidez ontzat eman baino hilabete batzuk lehenago. Errealitatea bestelakoa zen ordea; Konstituzio espainolaren 1.2 artikuluak honela esaten zuen: «Subiranotasun nazionala Espainiako herrian datza, eta honengandik darizkio Estatuaren boterea». Hori ikusirik, Santamaria ohartzen da subiranotasuna, ideologo jakobinoek eman zioten zentzuan hartu dutela, hau da, boterea, erabatekoa eta zatiezina Estatuaren esku legokeela eta horrek kezkatzen du Santamaria. Santamariaren iritziz, subiranotasuna nazionalitate guztien artean erkidetua, elkarrekikoa eta zabaldua izan behar da. Horrela ez balitz, euskaldunei independentziaren bidea baizik ez litzaieke geldituko. Santamariak honela zioen:

 

Si aplicásemos estrictamente el principio de la indivisibilidad de la soberanía el nuevo Estado español, éste sería por completo incompatible con la libertades históricas vascas, y a los vascos partidarios de defender nuestra nación no nos quedaría otro camino que el independentismo. esperemos que esto no sea así y que en el futuro se encontrarán fórmulas más abiertas de la unidad del Estado que la que ahora se ofrece[84].

 

Horrenbestez, Santamariak ez du begi onez ikusten eta ez dago prest onartzeko Espainiako Konstituzioa dagoen dagoenean:

 

Si los vascos aceptásemos hoy la nueva Constitución, tal como está, como definición y norma de nuestro derecho, habríamos caído en un trampa y el día de mañana se nos podría argüir con nuestro propio acto de renuncia[85].

 

     Nolanahi ere, euskal nazionalitatea ez da Espainiako Estatuari dagokion lurraldera bakarrik mugatzen: «ningún nacionalista vasco está dispuesto a renunciar a la idea de que el pueblo vasco tiene una existencia por encima de la frontera política que ahora lo disecciona»[86]. Hori honela izanik, Santamariak Pirinioen alde bietan muga-espazio bat sortzea proposatuko du; horretan, mugaren bi aldeetako euskal erakunde ofizialek elkarlanean aritzerik izango dute arazo komunak dituztenean; esate baterako, euskara, euskal kultura, ekonomia, turismoa, kirola, eta abar[87].

     Ez arazo horri eta ez euskal nazionalitateak bere baitan daramatzan beste arazo kontrajarriei emango zaie irtenbiderik Estatu subiranoen formularen barnean Santamariaren iritziz «sólo puede tener solución dentro de una concepción más flexible y abierta de las relaciones entre los pueblos»[88]. Hau da, aipatu nazionalitateen printzipio berria, eta herrien arteko elkartasuna bete behar dira: nazionalitateak Estatuen barnean garatzeko eskubidea, hala behar izanez gero forma federalaren bidez, eta Euskal Herrian bezala nazionalitateak zatituak badaude, Estatuek lagundurik Estatuak baino elkarte zabalagoetan irtenbide berriak bilatzeko eskubidea.

 

 

[23] Lafont, Robert: Sur la France, Paris, Gallimard, 1968, 41. or.

[24] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 450-451. or.

[25] Maritain, Jacques: El hombre y el Estado, Madril, Encuentro, 1983, 2. or.

[26] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 450-451. or.

[27] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 450-451. or.

[28] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 450-451. or.

[29] Aipuari 1883an idatzitako esaldi hau dagokio: «Nonbait oraindik badira herriak eta artaldeak, baina ez zuen artean, ene senideok: hemen estatuak daude. Estatua? Zer da hori? Orain irekizkidazue belarriak, zeren orain esango baitizuet neure haitza herrien heriotzaz. Estatu deitzen zaio munstro hotz guztien artean hotzenari. Hoztasun osoz esaten du gezurra; eta gezur hau ateratzen zaio ahotik: 'Ni, Estatua, naiz herria'». Nietzsche, Friedrich: Honela mintzatu zen Zaratustra, Bilbo, Klasikoak, 1992, 67. or. Euskaratzailea: Xabier Mendiguren Bereziartu.

[30] «Europa osoan ez dago herririk bere baitan gobernu beraren menpean edukitzen ez duen nazionalitate desberdinik [...] eta, antza, dagoen dagoenean jarrituko du egoera» (Engels, Friedrich: «La cuestión polaca», Commonwealth, 1866-03-31.

[31] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 453-454. or.

[32] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 463-464. or.

[33] Lafont, Robert; Sur la France, Paris, Gallimard, 1968.

[34] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 450-451. or.

[35] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 463-464. or.

[36] Sieyès, Emmanuel-Joseph: ¿Qué es el Estado?, Madril, Instituto de Estudios Políticos, 1950, 147. or.

[37] Sieyès, Emmanuel-Joseph: ¿Qué es el Estado?, Madril, Instituto de Estudios Políticos, 1950, 70. or.

[38] Touchard, Jean: Historia de las ideas políticas, Madril, Tecnos, 1979, 358-359. or.

[39] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 463-464. or.

[40] Renan, Ernest: ¿Qué es una Nación?, Madril, Instituto de Estudios Políticos, 1957, 107. or.

[41] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 464-465. or.

[42] Vázquez de Mella, Juan: Obras completas, I, 133. or., Bartzelonan emandako hitzaldian. Karlos Santamariarengandik hartuta: «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 453-454. or.

[43] Maritain, Jacques; Raison et raisons, Friburgo, Egloff, 1947, 262. or. Karlos Santamariarengan: «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 949. or.

[44] La Iglesia hace política, Madril, Euramerica, 1974, 179-181. or.

[45] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 455-456. or.

[46] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 454-455. or.

[47] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 456-458. or.

[48] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 456-458. or.

[49] Huriou, André: Derecho constitucional e instituciones políticas, Ariel, 173-177. or. «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 453-455. or.

[50] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 458-459. or.

[51] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 458-459. or.

[52] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 459-460. or.

[53] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 459-460. or.

[54] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 459-460. or.

[55] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 459-460. or.

[56] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 460-461. or.

[57] Jacques Maritain y la Polémica del Bien Común, 49. or.

[58] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 461-462. or.

[59] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 463-464. or.

[60] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 463-464. or.

[61] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 464-465. or. Santamariak hemendik jasotzen du aipua: Lebesque, Morvan: Comment peut-on être breton, Paris, Seuil, 1970.

[62] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 465-466. or.

[63] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 466-468. or.

[64] Obieta, Jose Antonio: El derecho humano de la autodeterminación de los pueblos, Madril, Tecnos, 1985, 27. or.

[65] Obieta, Jose Antonio: El derecho humano de la autodeterminación de los pueblos, Madril, Tecnos, 1985, 18. or.

[66] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 468-469. or.

[67] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 468-469. or.

[68] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 468-469. or.

[69] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 470-471. or.

[70] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 470-471. or.

[71] Maritain, Jacques: El hombre y el Estado, Madril, Encuentro, 1983, 2. or.

[72] «Vencer un imposible», El Diario Vasco, 1983-01-23.

[73] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 470-471. or.

[74] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 470-472. or.

[75] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 471-472. or.

[76] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 471-472. or.

[77] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 470-471. or.

[78] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 472-473. or.

[79] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 472-473. or.

[80] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 474-475. or.

[81] «Semántica y Nacionalismo», El Ciervo 295, 1976-11-01, 9. or.

[82] «Semántica y Nacionalismo», El Ciervo 295, 1976-11-01, 9. or.

[83] «Semántica y Nacionalismo», El Ciervo 295, 1976-11-01, 9. or.

[84] «Soberanía constitucional y libertades vascas», Deia, 1978-08-03, 2. or.

[85] «Soberanía constitucional y libertades vascas», Deia, 1978-08-03, 2. or.

[86] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 475. or.

[87] «Espacios fronterizos», El Diario Vasco, 1982-05-09.

[88] «La estructura política del Estado», Iglesia Viva, 1977, 475. or.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es