Carlos Santamaría y su obra escrita

Índice

Aitzin-oharra

40 urteko ibilaldia bake-lurralderako bidean

Kontzeptuak, maisuak eta ereduak

Kontzeptuak

— Indarkeria

— Gerra (klasikoa)

— Iraultza

— Gerra iraultzailea eta gerrilla

— Belizismoa

— Bakea

— Bakezaletasuna

— Bortxa eza

— Koexistentzia

Maisuak

Ereduak

Bonba atomikoa eta blokeen banaketa

Garai bakoitzak bere gerra modua

Aurrerapen zientifiko-teknikoen anbiguotasuna

Gerra nuklearraren benetako arriskua: beldurra

Bipolarizazioa, bipolarismoa eta neutraltasuna

Disuasioaren kontra-arma

Disuasiotik kooperaziora negoziazioaren bitartez

'Pax Christi'. Hezkuntza, ekintza eta mistika

Mugimenduaren mistika

Mugimenduko kidearen erantzukizun pertsonala

Mugimenduaren espiritualitatea: unibertsaltasuna

Aurrera begira

Gerraren oinarrian indarkeria

Indarkeria egiturazkoa eta instituzionala

Indarkeria iraultzailea

Bi aldetako indarkerien artean

Kristautasuna eta indarkeria iraultzailea

Indarkeria iraultzailea eta bortxa eza

Zilegi izan ote daiteke gerra bonba atomikoaren garaian?

Gerra ofentsiboa, defentsiboa eta prebentiboa

Gerra zuzenaren baldintzak

Armamentu atomikoaren gaitzespena

Gerraren etika eta bakearen mezua

Bakea eta justizia. Zer da bakea... Bakearen baldintzak

Bakearen adiera eskasak eta okerrak

— Adiera juridizista

— Adiera pelagiarra

— Adiera marxista

— Adiera filantropikoa

Bakearen kristau kontzeptua

— Bake teologikoa

— Bake politikoa eta soziala

Bakearen dimentsioak

— Bihozkidetasuna

— Askatasuna

— Ordena

— Lasaitasuna edo baretasuna

— Historikotasuna

Bakezaletasuna eta bakezaletasunak

Baztertzeko bakezaletasunak

— Beldur-bakezaletasuna

— Bakezaletasun sentimentala

— Bakezaletasun magikoa

— Bakezaletasun idealista eta utopikoa

— Bakezaletasun manikeoa

— Bakezaletasun testimoniala edo erakutsizalea

Bakezaletasuna eta politika

Bakezaletasuna eta desarme nuklearra

Bakezaletasunaren etorkizuna

Bakearen aldeko ekintza

Bakea: dohain teologikoa eta ekintza historikoa

Bakea bideragarria da... Bakearen esperantza

Kristauaren erantzukizuna bakeari begira

Kristautasuna eta bakezaletasuna

Bakegintza: zuzengabekerien aurkako borroka

Bakerako neurri politiko-sozialak eta diplomatikoak

Bake-espiritua: tolerantzia

Kristaua gerran

Bortxa eza

Euskal Herriko indarkeria

anterior |            

 

Euskal Herriko indarkeria

 

     Hamar urteko isilaldiaren ondoren, datorkigu Karlos Santamaria berriro indarkeriari buruzko bere gogoetarekin. Eta hemen sartzen du bere gogoeta-prozesuan elementu berria: Euskal Herriko indarkeria. 1980tik aurrera Karlos Santamariaren gogoeta askozaz zentratuago dago Euskal Herrian dugun gatazka armatuan eta indarkerian.

     Urte horretan artikulu aski luzea argitaratu zuen Herria-2000-Eliza aldizkarian, honako titulu honekin: «La violencia armada en el País Vasco». Berak ez dio ETAren borrokari terrorismoa deitu nahi ez eta gerra ere, besterik gabe; 'indarkeria armatu intsurrekzionala' deitzen dio:

 

Trato de presentar unos cuantos aspectos de la actual violencia armada en el País Vasco y, más concretamente, de la violencia armada de signo independentista a la que llamaré convencionalmente violencia armada insurreccional.

 

Horrela hasten du aipaturiko bere artikulua.

     Gai hau lehen aldiz aipatzean, 1980ko «La violencia armada» artikuluan, honela zioen:

 

No estamos ciertamente en condiciones de intentar un análisis de la situación planteada por la violencia armada actual en Euskadi. Sólo la Historia podrá juzgar algún día, con diafanidad y ponderación suficientes, el terrible episodio que estamos viviendo («La violencia armada», El Diario Vasco, 1980-07-06).

 

     Dena dela, artikulua ez da ETAren indarkeriaren epai politiko edo etiko hutsean geratzen; borroka horren testuingurua eta edukia aztertzen ditu; eta bide batez, gerra iraultzailearen teoria orokorra ematen digu.

     Bi irizpide ematen ditu artikulu berean, hemengo indarkeria epaitzen hasteko edo: ikuspegi etikoa, batetik, eta ikuspegi teknikoa edo efikazia politikoa, bestetik. Beraren ustez, marxismoan guztiz berdinak diren bi ikuspegi horiek, kristau-etikan ezin daitezke nahasi, helburuak ez baitu helbidea zurikatzen. Baina, beraren ustez, eraginkortasunarena ezin daiteke judizio moraletik bereiz ere, besteren artean gerra zuzenaren irizpideetako bat efikaziarena delako, hain zuzen ere. Beraz, efikazia baldintza beharrezkoa da gerraren zilegitasunerako[152], baina ez da nahikoa. Beraren ustez, seguruenik hortxe dago gakoa Euskal Herriko oraingo indarkeria epaitzeko.

     Indarkeria hori beraren testuinguruan jartzen saiatzen da, hasteko:

 

En este momento, en Euskadi, nos encontramos en efecto con tres tipos de violencia armada muy diferentes entre sí y que difícilmente encajarían en un mismo paquete teórico: la violencia de las fuerzas de orden público, que luchan contra la violencia insurreccional; la violencia armada de signo nacionalista español, neofascista o ultra-derechista, que se manifiesta de modo especial en Euskadi, y la violencia armada independentista y revolucionaria a la que hemos llamado violencia insurreccional («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11).

 

     Hirurak bereiztezinak iruditzen zaizkio, gertatzez; baina metodologikoki azkenaz hitz egin nahi du artikulu honetan:

 

Por eso cuantas consideraciones se hagan aquí deberán ser inmediatamente reintegradas a la situación de violencia generalizada en la que los hechos de violencia armada a que aludimos se producen («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 11).

 

Areago, autorearen ustez, ETAren indarkeria ezin da ulertu Herri honek bizi izan duen zapalkuntza politikoa eta kulturala kontutan izan gabe, batetik, eta bertan dagoen gatazka soziala, klase sozialena, gogoan eduki gabe, bestetik. Gainera, artean lehengo polizia bera dagoela ohartarazten du (1980an ari da), eta atxiloketak eta torturak ere praktika bizia direla artean.

     Karlos Santamariarentzat, Euskal Herriak jasan duen krisi erlijiozkoa ere gogoan izan behar da, indarkeria justifikatzean edo horren apologia egitean.

     Bestalde, Euskal Herriko indarkeria —ETArena esan nahi da— gerrillatzat hartu behar da ala terrorismo soiltzat? Bi horien arteko ezberdintasuna egina du berak; badirudi berak gerrillatzat hartzen duela funtsean, gerra iraultzailetzat definitu duenez; baina, beraren ustez, ETAren zenbait ekintzak beraren borroka terrorismo soilaren ildoan jartzen ote duen susmoa du. Hala ere, eta terrorismoa erabiltzen baldin badu ere ETAk, ez du uste berak, besterik gabe, terrorismo soiltzat hartzerik dagoenik horren borroka[153].

     Karlos Santamariaren iritziz, ETAren indarkeria ez da inola ere 'gerra konbentzionala', beraz; 'gerra erreboluzionariotzat' edo iraultzailetzat hartzen du berak[154]. Zehazkiago, beraren ustez, marxismoak planteatzen duen gerraren munduan sartuko luke: «A mi modesto juicio —y como ya he dicho antes— esta nueva guerra responde bastante bien o quiere responder, al modelo marxista-leninista de la guerra revolucionaria» («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 12). Baina gerrilla-kontzeptu horri askapen nazionalaren helburua erantsi dio:

 

En muchos casos la guerra revolucionaria moderna une a sus propios fines específicos —que son la lucha de clases y la revolución en sentido leninista— otros fines, fines nacionales o de liberación nacional, los cuales pueden pasar incluso a ocupar el primer lugar en la atención de los combatientes («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 12).

 

ETAren kasu konkretuan, independentziaren helburua indartu dela uste du azken aldian[155].

     Zer da azken batez ETAren borroka? Beraren hitzekin laburtuko dugu:

 

Resumiendo las anteriores ideas, dirigidas a trata de encajar la violencia armada de ETA en el gran catálogo de la violencia en el mundo actual, me permito aventurar la siguiente clasificación provisional que puede tal vez servir como hipótesis de trabajo para la discusión: la acción armada de ETA es un caso de guerra revolucionaria con una fuerte carga de guerra de liberación nacional; guerra terrorista por sus métodos y guerra subversiva por las finalidades inmediatas que persigue en este momento, de desestabilización y desorganización del aparato estatal de Euskadi («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 12).

 

     Testuinguru horretan eta horrela ulertuta ETAren indarkeria, bere iritzi etikoa ematen ere saiatzen da Karlos Santamaria. Honelako aitormena eginez hasten da:

 

Debo decir que soy completamente contrario a la actual violencia armada en el País Vasco. Lo soy ante todo por motivos religiosos y éticos, y también, en segundo lugar, por motivos políticos que no trataré aquí. Pero no sólo a la violencia armada en el País Vasco, sino en cualquier parte del mundo y no sólo contra la violencia armada insurreccional, sino también contra la violencia armada institucional: es decir, que repugnan a mi conciencia las guerras, la preparación de las guerras, los ejércitos, el servicio militar obligatorio, los armamentos y todo ese horrible aparato sobre el que se apoya la violencia armada («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 12).

 

Hala ere, beraren jarrera bakezale pertsonal eta guzti, ez du uste estatuek eta herriek beren defentsarako armez borrokatzeko duten eskubidea ukatu dezakeenik, eta bide hori hartu dutenen aurkako kondenazio moralik ez botatzea eskatzen dio bere tolerantziazko espirituak[156].

     ETAren borroka armatua maila moralean eztabaidatzea alde batera utziz, eta horrelako kondena moralean geratu gabe, beste maila batean jarri nahi du arazoa: gerraren efikazian, hori baita bai marxistentzat eta bai kristau-moralarentzat baldintza beharrezkoa, gerra zuzena izan dadin, nahiz eta kristauentzat ez izan nahikozko baldintza. Maila horretan ditu duda handiak Karlos Santamariak ETAren borrokari eta bestelako borroka armatu intsurrekzionalei buruz, gorago ere seinalatu dugunez:

 

La violencia armada insurreccional ¿tiene trazas de ser eficaz? ¿Tiene probabilidad de triunfar a corto o largo plazo? En el momento actual ¿puede lograr el pueblo vasco, por medio de la guerra, la autodeterminación y el autogobierno? 'That is the question' («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 13).

 

Baina eraginkortasuna ez zaio borroka armatuari bakarrik eskatu behar; era berean eskatu behar zaie horren kontra ari diren agintariei, gerraren azpian eta oinarrian dauden benetako problema politikoen soluzioak bila ditzaten[157].

     Urtebete beranduago, ordea, gaitzespen gogorragoa egiten du ETAren indarkeriarena, baina aldi berean Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borroka eta ekintza aldarrikatuz. Euskal Herriko apezpikuen pastoraletako bat (1981), «Luchar por la libertad» (El Diario Vasco, 1981-04-05) izeneko artikuluan iruzkinduz, arrazoi politikoak ez ezik, arrazoi moralak eta gizatiarrak ere ekartzen ditu ETAren borroka armatua ukatzeko; hala ere, seinalatuz horren azpian herriaren askatasunaren arazoa dagoela:

 

Por inperativos morales y humanísticos, y también por imperativos políticos, debe rechazarse el empleo de la violencia armada. Pero la renuncia a la violencia no debe significar el abandono de su objetivo justo como lo es la libertad de un pueblo («Luchar por la libertad», El Diario Vasco, 1981-04-05)[158].

 

     Horregatik Karlos Santamaria ez dago —ez zegoen behintzat— Euskal Herrirako guztien gainetik bakea eta ETAren bukaera eskatzen dutenekin. Bere bakezaletasun moderatuaren bidetik, honela zioen Argia aldizkarian egindako elkarrizketa bat-batekoan:

 

Pakea edozein preziotara ez, bere gainetik justizia dagoelako. Ez dut pakea onartzen Euskal Herrian: kuzkurtzen gara guztiok eta 'no queremos guerra, no queremos ETA...', eta justizia non jartzen dugu? Pakearen gainetik dago justizia. Eta guk dakigula, inbasoreagandik defenditu egin behar da («Arriskua amerikarren defentsa planean dago», Argia, 1985-03-10, 14).

 

     Nola lortu hori? Gandhi-ren bortxa ezaren bidea iradokitzen du, konfiantza handiz ez bada ere: «No estamos, ciertamente, en la India de 1925. Pero no es disparatado esperar que el espíritu de la no-violencia pueda también soplar de alguna manera, sobre nuestro pueblo» («Luchar por la libertad», El Diario Vasco, 1981-04-05).

     Euskal Herriko indarkeriaren aurrean, eta Karlos Santamariak horren arrakasta zalantzan jartzen duelarik, negoziazioaren arazoa ipintzen da aurrean noski, aspalditik Euskal Herrian eskatzen dena. Zer pentsatzen du horretaz Karlos Santamariak? Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariak elkarrizketa egin zion 1984ean arazo horri buruz. Bertan zalantzarik gabe negoziazioaren alde agertzen da bera; eta historiak erakutsitako lege historiko modukoa formulatzen du: «La historia nos demuestra que todos los conflictos armados han sido superados con la negociación»[159].

     1960an, El Diario Vasco-n argitaraturiko artikulu batean, De Gaulleren hitzaldiak, Aljeriaren eta Gobernu frantsesaren arteko negoziazioa agintzen zuenak, sortutako esperantza handia aipatu zuen, bakerako bidea irekitzen zuelako. Eta beraren galdera: «¿Cuáles serían las condiciones de ese acuerdo? Sin duda, el principio de la 'autodeterminación'», erantzun zuen.

     Negoziazioa autodeterminazio-eskubideari dagokionez: horra laburbilduz, Karlos Santamariak Euskal Herriko borroka armatuaren konponbiderako seinalatzen zuen bidea, bere bakezaletasun bizi eta aktibotik. Izan ere, beraren ustez, gerra iraultzaileak erantzun politikoa eskatzen du, batez ere herrian sustraitua dagoenean[160].

 

 

[152] «La guerra que se va a perder es siempre una guerra injusta», dio berak.

[153] «Aunque empleen sistemáticamente los métodos terroristas, los activistas de ETA no son pues terroristas en el sentido nihilista de la palabra, antes apuntado. No son irracionalistas, en lucha contra todo el orden social, sino racionalistas exaltados que persiguen por medios violentos unos fines racionales, políticos y sociales, para ellos bastante bien definidos» («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 12).

[154] Gerra iraultzailea ere gerra da noski, nahiz eta juridikoki nazioarteko zuzenbideak ezin hartu halakotzat. Honela dio berak: «La guerra revolucionaria moderna es, por supuesto, una guerra no-convencional pero no deja de ser una guerra» («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 12).

[155] «Todo parece indicar que en estos últimos tiempos se ha reforzado mucho la postura independentista o autodeterminacionista» («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 12).

[156] «Estimo [...] sin renunciar [...] a mi fe pacifista que no se puede negar a los Estados y a los pueblos el derecho a tomar las armas cuando se ven aplastados o amenazados» («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 13). Eta beheraxeago dio: «Mi interpretación de 'no matarás' no me permite favorecer ni animar ningún género de violencia armada; pero, en conciencia, tampoco puedo juzgar ni menos aún condenar, a los que eligen el camino de la violencia. Me someto pues al deber de la tolerancia y aplico el no 'juzguéis'» («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 13).

[157] «Es también en ese mismo terreno —gerraren eraginkortasunaren alorrean— donde aparecerían algunas de las grandes responsabilidades y la ineficacia del régimen político actual al no haber valorado a tiempo la gravedad y profundidad del problema, y al haber aplicado al mismo tácticas dilatorias que no han servido más que para acrecentar y enconar la violencia» («La violencia armada en el País Vasco», Herria-2000-Eliza, 1980-11, 13).

[158] Gutunari buruz dio: «Es una vibrante defensa de la libertad y una llamada a la lucha por la libertad. Lucha por completo legítima, conducida por procedimientos pacíficos, honorables y humanos, muy distinta, por cierto, de las acciones violentas de E.T.A., que en este momento aplastan la voluntad de los ciudadanos y contribuyen a matar su libertad» («Luchar por la libertad», El Diario Vasco, 1981-04-05).

[159] Beraren ustez, negoziaziotan sartzea ez da duintasunaren kontrakoa gobernuarentzat, alderantziz baizik: «Un Gobierno que sepa negociar pasará a la historia como un Gobierno ecuánime. Ya Santo Tomás definió el concepto de la prudencia política y el Gobierno debe mostrar la suficiente prudencia como para aceptar la vía de la negociación» («Se negocia o seguirá la guerra», Punto y Hora, 1984-09-21).

[160] Kennedy senatorearen esaldia beretzat hartzen du: «La respuesta a una guerra revolucionaria no puede ser una acción militar sino, ante todo y sobre todo, una respuesta política» («Viet-Nam», El Diario Vasco, 1965-07-18).

 

anterior |            
  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es