Carlos Santamaría y su obra escrita

Índice

Aitzin-oharra

40 urteko ibilaldia bake-lurralderako bidean

Kontzeptuak, maisuak eta ereduak

Kontzeptuak

— Indarkeria

— Gerra (klasikoa)

— Iraultza

— Gerra iraultzailea eta gerrilla

— Belizismoa

— Bakea

— Bakezaletasuna

— Bortxa eza

— Koexistentzia

Maisuak

Ereduak

Bonba atomikoa eta blokeen banaketa

Garai bakoitzak bere gerra modua

Aurrerapen zientifiko-teknikoen anbiguotasuna

Gerra nuklearraren benetako arriskua: beldurra

Bipolarizazioa, bipolarismoa eta neutraltasuna

Disuasioaren kontra-arma

Disuasiotik kooperaziora negoziazioaren bitartez

'Pax Christi'. Hezkuntza, ekintza eta mistika

Mugimenduaren mistika

Mugimenduko kidearen erantzukizun pertsonala

Mugimenduaren espiritualitatea: unibertsaltasuna

Aurrera begira

Gerraren oinarrian indarkeria

Indarkeria egiturazkoa eta instituzionala

Indarkeria iraultzailea

Bi aldetako indarkerien artean

Kristautasuna eta indarkeria iraultzailea

Indarkeria iraultzailea eta bortxa eza

Zilegi izan ote daiteke gerra bonba atomikoaren garaian?

Gerra ofentsiboa, defentsiboa eta prebentiboa

Gerra zuzenaren baldintzak

Armamentu atomikoaren gaitzespena

Gerraren etika eta bakearen mezua

Bakea eta justizia. Zer da bakea... Bakearen baldintzak

Bakearen adiera eskasak eta okerrak

— Adiera juridizista

— Adiera pelagiarra

— Adiera marxista

— Adiera filantropikoa

Bakearen kristau kontzeptua

— Bake teologikoa

— Bake politikoa eta soziala

Bakearen dimentsioak

— Bihozkidetasuna

— Askatasuna

— Ordena

— Lasaitasuna edo baretasuna

— Historikotasuna

Bakezaletasuna eta bakezaletasunak

Baztertzeko bakezaletasunak

— Beldur-bakezaletasuna

— Bakezaletasun sentimentala

— Bakezaletasun magikoa

— Bakezaletasun idealista eta utopikoa

— Bakezaletasun manikeoa

— Bakezaletasun testimoniala edo erakutsizalea

Bakezaletasuna eta politika

Bakezaletasuna eta desarme nuklearra

Bakezaletasunaren etorkizuna

Bakearen aldeko ekintza

Bakea: dohain teologikoa eta ekintza historikoa

Bakea bideragarria da... Bakearen esperantza

Kristauaren erantzukizuna bakeari begira

Kristautasuna eta bakezaletasuna

Bakegintza: zuzengabekerien aurkako borroka

Bakerako neurri politiko-sozialak eta diplomatikoak

Bake-espiritua: tolerantzia

Kristaua gerran

Bortxa eza

Euskal Herriko indarkeria

 

Los romanos decían desde muy antiguo: «Si quieres la paz, prepara la guerra». Es un principio muy latino y que tiene su parte de verdad. Los estados poderosos vienen aplicándolo desde hace siglos y nunca han cesado de preparar la guerra. Mas no por eso el mundo ha conocido la paz.

       Ha llegado la hora de preguntarse si no habría que reemplazar el principio latino por este otro más cristiano y seguramente más razonable: «Si quieres la paz, prepara la paz» (Karlos Santamaria: «Día de la paz», El Diario Vasco, 1958-05-18).

 

     Bi esaldi txiki horiexek laburbiltzen dute egokien Karlos Santamariaren pentsaera osoa, bakeari eta gerrari buruzkoa. Horixe azaltzen saiatuko gara, hain zuzen ere hemen. Horretarako, berak idatzitako dokumentuak erabiliko ditugu: artikuluak, hitzaldiak, liburua. Gerra eta bakea kontzeptu korrelatiboak dira: antitetikoak... Gerra-bakeak edo bake-gerrak! Horrexegatik doaz, hain zuzen, elkarrekin guztiz lotuta pentsamenduaren historian. Baina badago 'bake armaturik' eta 'gerra hotzik' ere. Horrek esan nahi du, kontzeptu-mailan antitetikoak izan arren, errealitatean gerraren eta bakearen arteko bereizkuntza ez dela gehienetan garbia; gerraren eta bakearen kontzeptu juridikoak aparte, etengabe ezagutzen ditugu gerra-egoerak gerra-deklaraziorik gabe ere; armamentu-lehian eta disuasio-estrategian oinarrituriko «bakea» gerra-etena baino gehiago gerrarako bidea da; bada mila bake bake-izenik merezi ez duena...

     Luzea da gerra-bakeei buruzko pentsamenduaren historia, luzea baita gerraren historia ere; bakearena bezain luzea seguruenik. Mendebaleko zibilizazioaren hasieran, Homerok bere Iliada-n behin eta berriro errepikatzen du «gerra negargarria» zelako hura. Gerora, historiagileek, filosofoek, teologoek, poetek eta bestelako idazleek kontatu (kantatu ala deitoratu) dute gerra, eta bakea aldarrikatu. Bakoitzak bizi izan du gerra handiren bat, «inoiz aurretik izandako edozein baino ikaragarriagoa eta ankerragoa». Tuzididesentzat Peloponeso-ko gerraren aurretik «ez zen ezer halako mailakorik gertatu, ez gerratan eta ez bestelako alorretan». Platon, Sokrates, Aristoteles, Virgilio, Marko Aurelio, San Agustin Hiponakoa, San Tomas Akinokoa, Makiavelo, Hobbes, Locke, Kant, Hegel, Tolstoi, Freud: denek jaulki digute beren iritzia gerrari eta bakeari buruz.

     Gerra historiatik eta gizartetik baztertu ezinezkotzat jo dutenen ondoan, betiereko bake unibertsala kantatu edo aldarrikatu dutenak dauzkagu: Virgiliorengandik hasi, Danterekin jarraitu, eta Kant eta ondokoenganaino. Gerrak egin, eragin eta irabazi —nahiz galdu— dituzten hainbat jeneral eta politikari sonaturen ondoan, bakea predikatu eta landu duten profetak, intelektualak, santuak... eta gidari politiko eta sozialak ez dira falta izan.

     Azken horien ildokotzat jo genezake Karlos Santamaria: pentsalari eta idazle, profeta eta eragile sozial, indarkeriaren eta gerraren salatzaile, eta bakearen defendatzaile eta zabaltzaile. Berak ere biziak zituen gaztetan Espainiako gerra zibila, mundu zabaleko bigarren gerra: aurrekoek bezala, inoiz izandako edozein gerra baino ikaragarriagotzat jo zuen berak ere azken hori. Gai honi buruzko bere lehenengo artikulua honelaxe hasi zuen, hain zuzen ere: «Como si fuese poco el haber vivido una larga guerra —'más violenta, más extensa y más cruel que ninguna otra'—...».

     Zalantzarik gabe, berak zabaldu du gerra eta bakeari buruzko mendebaldeko pentsamenduaren haria Euskal Herrian, beste inork baino gehiago, gatazka modernoen bere azterketa zorrotzez, bere jendaurreko gogoeta kritikoz eta bere idazkien pedagogia hurbilekoz. Gure gizona beti erne agertzen zaigu gorabehera, krisialdi eta gatazka politiko eta militarren, hurbilekoen eta nazioartekoen aurrean.

     Euskal Herriko aspalditiko indarkeria ere ez da tabu izan berarentzat, eta horren analisia egitean eta bere iritzia ematean ez du atzera egin.

     Karlos Santamariaren bakeari eta gerraren inguruko pentsamenduari buruz bestek ere idatzi du lehenago. Hemen Joxe Azurmendik Jakin aldizkarian argitaraturiko artikulua aipatuko dugu bereziki[1].

 

 

[1] Azurmendi, J.: «K. Santamaria: Askatasunaren eta bakearen borrokalaria», in: Jakin 66 (1991), 46-63. Lehen hamar orrialdeak dihardute batez ere gure gaiaz.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es