Carlos Santamaría y su obra escrita

Índice

IDEIA

Krisian

Eskola eta maisu artean

Positibismoa, materialismoa

Estrukturalismoa

Existentzialismoa

Marx

Blondel

Maritain

Mounier

Simone Weil

Gandhi, Martin Luther King

Ortega y Gasset

Unamuno

Zubiri

Zaragueta

Espiritua teknikaren azpian

Problemak: ikerketa biologikoan, adibidez

Problemak: ikerketa nuklearrean

Zientismoaren krisia

Aro berrirako hezkuntza

Gainditze poetiko-mistikoa

Komunismoa eta kapitalismoa

Kapitalismoaren salaketa

Komunismoaren onargaiztasuna

Ezker berria edo zinismo zaharra

Euskadi autogestionatu bat

Marxismoa eta kristautasuna

Lanaren kontzeptuaz

Hirugarren Munduaren arazoa

Komunistak eta bakea

Marxisten eta kristauen elkarrizketa

Toribio Etxebarria jauna

Historia

Determinismoaren auzia

Iraultzaren kontua

Gaizkia historian

Ongiaren efikazia

Aurrerabidea zer?

Transzendentzia

Poesia

Fedea

Isiltasuna, hutsa

Frai Joan Gurutzekoa

Kristautasuna eta humanismoa (natura eta grazia)

Heriotzaren garaipena

Kristoren misterioa

Pertsona

Indibiduoa, pertsona

Pertsona saldoan urtuta

Marxismoa eta pertsonalismoa

Pertsonaren eskubideak

Pertsonaren eginbideak

Fedea pertsonan

Barne isileko lagun hori

EKINTZA

Eliza

Aldagarria eta aldagaitza Elizan

Pio XII.a Aita Santua

Ekumenismoa

Laikoen misioa Elizan

Politika eta Eliza

Eliza espainola

Estatua

Ongi komun orokorra

Estatu irenskorra

Estatu konfesionala

Estatua eta nazioa

Federalismoa

Alderdi sukurtsalistak

Erregionalismoa

Nazioz gaindiko erakundeak

Euskadi

Euskal arazoa

Nazionalismoaren jatorriaz

Nazionalitateen printzipioaz

Nazio-arazo, klase-arazo

Nazioaren kontzeptu pertsonalista

Aberriaren misterioa

Euskara

Euskara eta euskotasuna

Hizkuntza subjektu bat da: nortasun bat

Euskal Herria eta euskara

Unibertsalaz eta partikularraz

Euskalgintza, herrigintza (etorkinen arazoa)

Euskara, kultura-hizkuntza modernoa

Euskara irakaskuntzan

Euskara prentsan: egunkariaren premia

Hezkuntza

Eskola publiko autonomoa

Eskola laizista?

Hezkuntza unibertsitarioaz

Langile ikasleak, ikasle langileak

Hezkuntza unibertsalista bakerakoa

Demokrazia

«Herriari, herriaren onez, herriak»

Alderdiak, alderdikrazia

Politika berdin morala

Demokrazia kristaua?

Demokrazia kriminala

Demokrazia orwellianoa

Kritika

Elefantea eta arkakusoa

Tolerantzia

Intolerantzia katolikoa

Intolerantzia espainola

Estatu katolikoaren arazoa

Egia norberak bilatzeko eskubidea

Bakea (I)

Ezbaian Gandhiren inguruan

Ekologismoa

Bake-hezkuntza

Kristaua eta bakea

Pax Christi

Bakea (II)

Bortxa eta gerra tipoak

Gerraz

Gerra iraultzaileaz

ETA

Gerra nuklearraz

Indar morala

Nazio Batuen Erakundea

IDAZLEA BERE FILOSOFIAREKIN

Eta emaiguzu gure eguneroko filosofia

Filosofia kritiko bat

Filosofia txiki bat

Filosofia objektiboa

Denboraren gogoetan

Nola lortu mezulari pertsonala izatea?

 

Filosofia txiki bat

 

     Gauzak direna dira, baina [1] aldeak dauzkate, aurpegiak; eta [2] guk ikusi ere ikusgune batetik ikusten ditugu: «doble fuente de diversidad, objetiva y subjetiva, que algunos espíritus impermeables y monolíticos, verdaderos maniáticos de las puras esencias, se empeñan en desconocer»[32]. Urte horietan, eta hainbat urtean gero frankismoaren azpian, «esentzialismoaren» aurkako borroka luze bat egon zen hain zuzen («esentzialismoaz» hor esan den espiritu horixe ulertzen zen).

     Alderdien ugaritasunaren, diferentziaren errebindikazio hau agertzen da (gauzetan, arazoetan), El Diario Vasco-n Santamariak urte askoan idatzi duen sailaren irekierako zutabean, 1956ko martxoaren 7an. «Aspectos» izan da astero-astero artikulu horien burua, eta Santamariak espresuki adierazi du izendapen horrek programa bati erantzuten diola:

 

La palabra 'aspecto' tiene, precisamente, esta doble significación: los aspectos son las distintas superficies visibles de las cosas y son también las infinitas posturas en las que el espectador puede colocarse para mirarlas. Esta duplicidad de sentido me parece felicísima para mi objetivo. Aspecto es 'punto de vista'; pero es también realidad ontológica, algo que está en la cosa y que nace de su misma esencia. La palabra 'aspecto' me parece, filosóficamente hablando, muy superior a la expresión 'punto de vista'. Por eso la he elegido como blasón de mis reflexiones semanales[33].

 

     Santamariak ez du filosofia handiak egiteko burujoperik. Bidean gelditu eta gauzen aldetxo batzuk miratu bakarrik. Lore baten petaloei bezala. Bere ikuspuntutik behatu inguruko mundua. Eta Euskal Herriaren ikuspuntutik («Yo veo las cosas desde este país, ingenuo y terrible, que se llama Euskadi»)[34]. Santamariak filosofia txiki bat egin nahi du. Egunerokoa. Egunkarikoa. Zati txikizkoa. Irakurle batzuek nahiago zuketen, apika, filosofia biribil kategorikoago bat. Egiaren eta sufrearen katedra bat, oinaztarriz armatua, zirti-zartakoa, «en el que se llamase a las cosas por sus nombres, elogiándolas o condenándolas paladinamente, es decir, sin rodeos ni fraseología ambigua»[35]. Baina gauzek berek daukate «anbiguoak» izateko ohitura txarra: «La realidad tiene multitud de 'aspectos' y para mostrarlos todos, sin postergar ninguno, haría falta hablar a un tiempo por varias bocas y escribir a la vez con varias manos»[36]. Hain zuzen, diktaduran, nahiko litzateke egia biribil esan, zapalketan; egia habail-harri bihurtu, burua puskatzeko. Ez du, ordea, lan horietarako egiak balio.

 

Toda 'verdad verdadera' tiene aspectos. La verdad sin aspectos, la verdad monda y lironda, es muchas veces como un ave desplumada, capaz de alimentar estómagos utilitarios, pero ya no recrea ni forma el espíritu. Por eso, cuando se trata de presentar la verdad con su plumaje de aspectos, hay a veces que darle muchas vueltas a la expresión y ésta puede parecer rebuscada. Y si esto ha de pensarse de las dificultades del lenguaje, ¿qué no habrá que decir de las dificultades sociológicas que la expresión de la verdad encuentra hic et nunc?[37].

 

Era guztietako zailtasunak pilatzen dira egunkarian filosofatzeko. Baldintza hauetan, filosofia txiki bat egin daiteke, eta dago egin beharra.

 

 

[32] «Conjunción propicia», El Diario Vasco, 1956-01-01.

[33] Ib.

[34] «Política de lo imposible», El Ciervo, 1977-06-01.

[35] «La virtud desplumada», El Diario Vasco, 1957-02-03.

[36] Ib.

[37] Ib.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es