Carlos Santamaría y su obra escrita

Índice

IDEIA

Krisian

Eskola eta maisu artean

Positibismoa, materialismoa

Estrukturalismoa

Existentzialismoa

Marx

Blondel

Maritain

Mounier

Simone Weil

Gandhi, Martin Luther King

Ortega y Gasset

Unamuno

Zubiri

Zaragueta

Espiritua teknikaren azpian

Problemak: ikerketa biologikoan, adibidez

Problemak: ikerketa nuklearrean

Zientismoaren krisia

Aro berrirako hezkuntza

Gainditze poetiko-mistikoa

Komunismoa eta kapitalismoa

Kapitalismoaren salaketa

Komunismoaren onargaiztasuna

Ezker berria edo zinismo zaharra

Euskadi autogestionatu bat

Marxismoa eta kristautasuna

Lanaren kontzeptuaz

Hirugarren Munduaren arazoa

Komunistak eta bakea

Marxisten eta kristauen elkarrizketa

Toribio Etxebarria jauna

Historia

Determinismoaren auzia

Iraultzaren kontua

Gaizkia historian

Ongiaren efikazia

Aurrerabidea zer?

Transzendentzia

Poesia

Fedea

Isiltasuna, hutsa

Frai Joan Gurutzekoa

Kristautasuna eta humanismoa (natura eta grazia)

Heriotzaren garaipena

Kristoren misterioa

Pertsona

Indibiduoa, pertsona

Pertsona saldoan urtuta

Marxismoa eta pertsonalismoa

Pertsonaren eskubideak

Pertsonaren eginbideak

Fedea pertsonan

Barne isileko lagun hori

EKINTZA

Eliza

Aldagarria eta aldagaitza Elizan

Pio XII.a Aita Santua

Ekumenismoa

Laikoen misioa Elizan

Politika eta Eliza

Eliza espainola

Estatua

Ongi komun orokorra

Estatu irenskorra

Estatu konfesionala

Estatua eta nazioa

Federalismoa

Alderdi sukurtsalistak

Erregionalismoa

Nazioz gaindiko erakundeak

Euskadi

Euskal arazoa

Nazionalismoaren jatorriaz

Nazionalitateen printzipioaz

Nazio-arazo, klase-arazo

Nazioaren kontzeptu pertsonalista

Aberriaren misterioa

Euskara

Euskara eta euskotasuna

Hizkuntza subjektu bat da: nortasun bat

Euskal Herria eta euskara

Unibertsalaz eta partikularraz

Euskalgintza, herrigintza (etorkinen arazoa)

Euskara, kultura-hizkuntza modernoa

Euskara irakaskuntzan

Euskara prentsan: egunkariaren premia

Hezkuntza

Eskola publiko autonomoa

Eskola laizista?

Hezkuntza unibertsitarioaz

Langile ikasleak, ikasle langileak

Hezkuntza unibertsalista bakerakoa

Demokrazia

«Herriari, herriaren onez, herriak»

Alderdiak, alderdikrazia

Politika berdin morala

Demokrazia kristaua?

Demokrazia kriminala

Demokrazia orwellianoa

Kritika

Elefantea eta arkakusoa

Tolerantzia

Intolerantzia katolikoa

Intolerantzia espainola

Estatu katolikoaren arazoa

Egia norberak bilatzeko eskubidea

Bakea (I)

Ezbaian Gandhiren inguruan

Ekologismoa

Bake-hezkuntza

Kristaua eta bakea

Pax Christi

Bakea (II)

Bortxa eta gerra tipoak

Gerraz

Gerra iraultzaileaz

ETA

Gerra nuklearraz

Indar morala

Nazio Batuen Erakundea

IDAZLEA BERE FILOSOFIAREKIN

Eta emaiguzu gure eguneroko filosofia

Filosofia kritiko bat

Filosofia txiki bat

Filosofia objektiboa

Denboraren gogoetan

Nola lortu mezulari pertsonala izatea?

 

Eskola eta maisu artean

 

     Eskolaren eta maisuaren kontzeptuak libertate pixka batekin hartzen dira hemen: Santamariaren pentsamendua ernarazi eta lorarazi duten autoreak adierazi nahi dira, gehiago gabe. Batzuetan, irakatsi egin diotelako agian, ideia baten bidean jarri, arrazoi batzuk argitu, bere usteetan sendotu, soluzio bat iradoki; ez gutxitan, ordea, eztabaidara behartu dutelako, bere arrazoiak eta ikusbide propioa berak garatzera hortaz. Pentsamendua ez da solipsismoan hedatzen, dialogoan baino. «Maisuok» Santamariak bere buruan etengabe daraman elkarrizketako solaskideak izan dira, batzuk gehiago, gutxiago besteak. Horietako batzuk izan ditu maitatu dituen adiskideak ere. Eta bat edo beste bere barruan borroka gogorrean azpiratu eta garaitu behar izan duen «etsaikide», apika.

     Horrekin ez da esan nahi, eta ez da ulertu behar, Santamariaren pentsamenduaren iturri nagusiak autoreotan ikusi behar direla. Ez da horrelakorik inola ere, eta garrantzizkoa da garbi edukitzea horrela ez dena. Baina Biblia, eta bereziki ebanjelioak, edo Aita Santuen irakaspenak, liturgia eta teologia, doktrina sozial kristaua ohi deritzona partikularki beharbada, eta abar, hau da, Santamariaren gogoeta ez ezik, mundu-ikuskera osoa eta oinarrizko jarrera gorpuzten duen funtsezko material guztia, ez zait iruditu «eskola»tzat eta ez «maisu» bereizgarritzat hartzea zegoenik. Gorputz horren gehigarri bezala bakarrik daukate zentzua hemengo eskolek eta maisuek.

 

Positibismoa, materialismoa

 

     Eskolak baino gehiago, espiritu bat ulertu behar dugu kontzeptuokin. Filosofia inplizitu bat adierazten dute, halere: gaur egungo plegu eta jarrera zientifista, fedegabea.

     Jakintsuak badaki harritzen; baina erdi-jakintsuak, dena badakiela egin behar baitu itxura, ez du nahi harritu. Eta ustekabekoa ateratzen bazaio zerbait, nola badakien munduan denak legeen eta kausen arabera ibili behar duela, bere ezjakintasuna disimulatzeko, ez-harrituarena egingo du.

 

En realidad todo debiera ser motivo de asombro para el hombre que reflexiona y que lee en el interior de las cosas. Cada encuentro de un yo pensante consigo mismo, es decir, cada actualización de la conciencia, implica ya una misteriosa revelación. Cada partícula del universo es un universo. Nada puede parecer trivial o vulgar a un espíritu penetrante. Quien haya perdido esta emotividad intelectual, quien no acierte a percibir que todo es misterio —asombroso misterio— dentro y fuera de nosotros mismos, es incapaz de vivir una vida propiamente humana. «Vivir es asombrarse de estar en el mundo. Sentirse extraño, lleno de angustia ante la contingencia de dejar de ser», dice Maeztu. «Para que algo se nos convierta en tema de conocimiento es preciso que antes se nos vuelva problema, y para que esto acontezca, es, a su vez, menester que lo extrañemos», afirma, por su parte, Ortega y Gasset. El asombro, la extrañeza ante el propio vivir, es el punto de partida de nuestra problemática fundamental. Sin ello no cabe construir una filosofía, ni cabe tampoco una actitud ingenuamente receptiva de la revelación religiosa[1].

 

     Harrimenak ematen du filosofiaren hasiera. Ematen zuen. Teknikarekin, positibismo zientifikoaren espiritua jabetu da gure kulturaz, hunkigarritasun zein hunkimen intelektual oro itzaliz eta gertakarien bilketa metodikoan eta teoria instrumentalen eraikuntza hutsean barneratuz. Zientzia kamustu egin da. Matematikak, adibidez, unibertsoaren formen eta proportzio sekretuki jainkozkoen edertasun zoragarria ezagutzearren ikasten ziren antzinaroan. Armonia matematikaren atala zen, musikak ere naturaren barneko txukuntasun zenbakizko ezkutua azaleratzen laguntzen digunez gero. Alderdi espekulatibo eta, nolabait esan, transzendente hori baztertu egin da egungo matematiketan. Ondorioz, gizaki modernoak ez dauka harritzerik.

 

El positivista nunca se admira; se limita a anotar. El éxtasis admirativo no cabe en su mente, porque desde el momento mismo en que un hecho se ha producido es porque tenía que producirse y en esto no hay nada de sorprendente ni de maravilloso[2].

 

Jakinduria zaharra miresmenean burutzen zen. San Agustinen gogoeta filosofiko sakonenak harriduraz eta gorespenez beteta daude tarteka, zinezko emozio intelektualaren agergarri. Hori dena aspaldi uxatua dago zientzietatik.

     Ez da bilakaera neutroa, zientziaren ezarpen ezinbestekoa aurrerabidean.

 

El hombre moderno ha perdido casi por completo la oportunidad y la capacidad de asombrarse. Este es un hecho más importante de lo que a primera vista parece, pues altera profundamente el equilibrio interior del ser humano[3].

 

Munduan egoteko geneukan parada galdu egin dugu. Lurraren gainean leku bat, transzendentziak argitua, egiten zigun postura, zentzua eman ziezaiokeena ekintzari, harrimenez, jaieraz, pozez, maitasunez, itxaropenez bizitza eta heriotza bete ziezagukeena. Orain, gizakia ez nondik eta ez nora dago, gertakari-zotzak biltzen su txiki bat egiteko, munduan errari.

     Kontua ez da fedea bai, fedea ez; lehen bai, oraintasun sekularizatuan ez. Orain beste fede bat dago: zientzian.

     Kasu, fedea zientzian ez da nahastu behar esperantzarekin zientzian: gure beharrizanei ekar diezazkiokeen erremedioetan. Zalantzarik gabe, zientziek laguntasun handia eman diote gizadiari eta, aurrerantzean, are fabore gehiago itxaron genitzake aitzinamendu geroz arinagoekin. Gaitz guztien sendabiderik ez dute ekarriko, noski, baina hamaika onura bai. Arazoa, ordea, hortxe geratzen da, eraiki dugun zientzia ezbairik gabe guztiz probetxugarri moduarekin, zein den atzematen dugun errealitate modua, dagoen errealitate guztitik. Eta arazoa da, Santamariak ohartarazten duenez, jende askok gure Mendebal burgesean

 

... creen en la posibilidad de un conocimiento capaz de plantear todos los problemas filosóficos, sociales, económicos, políticos y humanos de una manera científica y rigurosamente técnica[4].

 

Zientzian fedea, era horretan, errealitatearen kontzeptu jakin baten baldintzapean dago, Santamariaren ustez kontzeptu arras murritz baten pean, hain zuzen. Zientziaren eremuan, ez da dudarik, positibista izan beharra dago. Ez dago beste aukerarik.

 

Lo que yo me atrevo a poner en duda es la posibilidad de mantener ese mismo positivismo cuando se intenta hacer frente a problemas verdaderamente fundamentales de la existencia humana[5].

 

     Zientzien ahalegina iluntasun edo zalantzagarritasun oro inaustea da kontzeptuetatik, dena garbia eta doi-doia atera dadin. Zientifikoek ez dute filosofoen edo «humanisten» laino eta iluntasunik erabiltzen. Horixe izan da Vienako Zirkuluaren xedea.

 

Al final, naturalmente, sólo quedan ideas claras, e incluso demasiado claras. Pero, ¿no será todo eso una tautología? Y, por otra parte, ¿con qué derecho pueden alardear de claridad quienes han comenzado por eliminar sistemática y radicalmente todo lo oscuro, todo lo profundo y misterioso en que nos hallamos sumergidos?[6].

 

     Zientziak araka ditzakeen gaiak probetxuzkoak dira, baina «filosóficamente intranscendentes». Horietan, aldez aurretik egindako hautapen epistemikoen arabera, hain zuzen, «a mi juicio, cabe una claridad científica, pero sólo una claridad metódica, que reconoce en su propio fondo la propia impotencia y la propia oscuridad»[7]. Baina zientziak behatzen duena baino hagitz konplexuagoa da errealitatea. Filosofiari dagokiona, orduan, arras beste zerbait da, hori adierazteko nahiago izan baitu Simone Weilen esakuneaz baliatu:

 

El método propio de la filosofía debe consistir en concebir claramente los problemas insolubles en su propia insolubilidad. Después, en contemplarlos sin más, fijamente, incansablemente, sin ninguna esperanza («sans aucun espoir») en la espera («dans l'attente»)[8].

 

     Filosofiaren antzinako iturburua harrimenean geratzen zaigu, egungo espiritu positibistarekin (espiritu «burgesa», behin eta berriro errepikatuko digunez) turbustua baldin badago, agian filosofiagintzarako beste bide bat gaitziduran, ezduintzean egungo mundu doilor zitalean. Hori ulertu behar dugu, apika, Santamariak Hungariako sobietar inbasioaren kariaz «adiskide ateista epel» baten inguruan, eta gero ere maiz[9], erabili duen gogoeta moldean. Adiskide honentzat asaldagarri gertatu bide da, herri txiki baten aurka haren askatasunaren alde borrokan, potentzia militar mando baten indarkeria basatia. Baina, zergatik?, galdetzen du Santamariak. Munduan jaio, ahalegindu, bizi, hil egiten gara. Adiskide ateista epelak, bere ideien arabera (ateista horrek positibista zientifikoa ordezkatzen du; oso posible da zientzia modernoaren hezurmamitzea besterik ez izatea)[10], jarrera zientifiko indiferentea hartzen du bizitzako gorabeheren aurrean. «Para él no hay injusticias ni crímenes propiamente dichos, sino choques y conflictos entre fuerzas vitales que se oponen en la lucha por la existencia». Ongia eta gaizkia ez dira kontzeptu hertsiki zientifikoak.

 

¿Qué es el crimen? ¡Vaya Ud. a saber! Una anomalía funcional del hígado, algo que no anda en la vesícula o que anda demasiado en la tiroides. ¿Qué es el sentimiento de la bondad? La sublimación, autodefensa o compensación cerebral frente a lo feo y difícil de la existencia...[11].

 

     Beste batean, gauza bera daukagu materialistarekin:

 

Ser bueno o malo es lo mismo que tener narices cortas o largas, me dijo una vez un amigo materialista [...]. Para el materialismo, sea de la especie que sea, no existe, en efecto, un mundo de valores éticos que pueda sustentarse en algo exterior, trascendente o superior, al mundo material. Si no existe el Espíritu, no existen tampoco, propiamente hablando, verdaderos vicios ni virtudes; lo que habitualmente llamamos la bondad o la maldad no es, en último extremo, sino cosa de humores o de particularismos funcionales. La diferencia entre el santo y el canalla es cuestión de bilis, de circulación sanguínea o de desequilibrios hormonales[12].

 

     Kasu biek erakutsi nahi dutena da planteamenduaren ezaskitasuna, problemari berari justizia egiteko aurrenik eta, are gehiago, soluzio onargarririk eskaintzeko gero. Positibista zientifikoak, transzendentzia baztertu eta esperientzia soilera mugatu den orduko, planteamendu egokiaren posibilitatea ere baztertu egin du arazo modu horrentzat. «Desde el momento en que Dios no existe, no hay tampoco bondad, verdad, ni belleza absolutas y todas esas categorías caen pulverizadas en lo relativo». Hungariako inbasioak, edo handiak txikia zanpatzeak, ez dauka zergatik inor asaldatu. Munduaren barne-mekanikako gertakari arrunt bat gehiago da. «Cuando no se cree en Dios, en efecto, no puede uno indignarse de nada. Ante la fatalidad nadie tiene derecho a nada. Esta es la conclusión a que se llega»[13]. Beste horrenbeste daukagu materialistarekin:

 

Es horriblemente irracional, horriblemente oscuro, pensar que todo cuanto llamamos generosidad, heroísmo, abnegación, espíritu de justicia, honradez, etc., sea pura representación de algo estrictamente físico; índices de salinidad, grados de acidez, dispepsias y alteraciones arteriales. Hay algo que no he comprendido nunca y es esto: cómo los materialistas sinceros puedan seguir hablando de justicia y de injusticia, de bondad y de maldad, sin sentir en su alma el horrible vacío de una contradicción insuperable para ellos[14].

 

     Sokrates jada kezkatzen zuen arazo horrekin enplegatzen denean, Santamariak maiz aipatu ohi du Camus. Adibidez: «Si no se cree en nada, si nada tiene sentido, y si no podemos afirmar ningún valor, todo es posible y nada tiene importancia [...]. Malicia y virtud son azar y capricho». Edo beste hau:

 

Si nada es verdadero ni falso, bueno o malo, la regla debe consistir en mostrarse el más eficaz, es decir, el más fuerte. El mundo no estará dividido en justos e injustos, sino en tiranos y esclavos.

 

Testu garrantzizkoak dira, ulertzeko Santamariak filosofia eta filosofiaren beharra zein zentzutan errebindikatzen duen.

 

¿De qué valen —idazten du— las condenaciones de los que no creen que exista el bien y el mal de un modo distinto a como puedan existir el calor y el frío, la encefalitis o el cólera morbo?... Sólo la fe en la transcendencia de las conductas humanas puede devolver un sentido moral a los actos de los hombres[15].

 

     Santamaria guztiz ohartu da horrelako filosofia baten zailtasunaz bere inguruan. Metafisika, berriro Kant gogoratuz aitortuko duenez, ospea galduta dago. Ez da harritzekoa ere, askotan ikusten den metafisika ikusita. «La contrafigura del positivista cerril es el metafísico etéreo»[16]. Gizakiarentzat etxe bat eraiki behar eta, badirudi batzuek teilatu metafisikoan bakarrik pentsatzen dutela, besteren batzuek oinarri material enpirikoetan baino ez. Aukeran, esaten du, nahitaez aukeratu beharra egonez gero, etxegintza teilatutik ala oinarrietatik hasi, berak bigarrena hobetsiko luke. Baina —gehitzen du— «sin que esto signifique, en modo alguno, que no me parezca bien que las casas tengan tejado». Filosofiarekiko gizaki modernoaren goganbeharra dago batetik («las afirmaciones de la metafísica resultan tan generales y, en cierto modo, tan vagas, que el hombre actual, enamorado de lo concreto, no encuentra ningún interés ni ninguna utilidad en ellas»), eta, bestetik, «el menosprecio evidente con que algunos metafísicos miran las realizaciones de la ciencia experimental moderna». Etxea, ez teilatuak bakarrik eta ez hormek eta oinarriek bakarrik, egiten dute, etxea nahi badugu. «La consecuencia de esto es que el hombre debe construir por ambos lados a la vez, aunque esto obligue a vivir en permanente tensión»[17]. Tenka horretantxe nahiko du Santamariak bere filosofia.

 

Estrukturalismoa

 

     Adibide bat, arriskatzeko: zer da auto bat? Analisi batean: a) haren osagarriak oro bana genitzake eta zati bakoitza bere baitan zer den definitu (gurpilak, karrozeria, motorra, etab.); guztiaren baturak autoa ematen du. Egin genezake bestela ere: b) autoak funtzio bat badu, pirritatzekoa eta jendea erabiltzekoa, eta funtzioa ez da autoa agian, baina analisiak berezi dituen zati haiek guztiak zer diren esplikatzeko, autoa den antolamendua zer den ulertzeko balio liezaguke.

     Estrukturalismoan, errealitatea (gizartea) ez da definitzen osagarri dituen elementuetatik eta horien naturatik, ezpada osagarrien arteko harremanetatik eta horien funtzionatzeko eratik. Nola diharduten da gauzak zer diren. Sistema baten baitan, elementu bat zer den ezin daiteke isolatuki definitu, bere substantzia banakoaren arabera, bere esentzia edo naturagatik, bere balioagatik; ezpada, bere jokoagatik eta harremanengatik osotasunaren barruan, beste elementuekiko erakusten dituen kontrasteengatik eta diferentziengatik edo osaerengatik. Elementu denak solidarioak dira, eta besteenarekiko erlazioan ageri da zein den bakoitzaren balioa (natura).

     Hiru puntutan bil daiteke estrukturalismoari buruzko Santamariaren jarrera kritikoa:

      Hori ez da filosofia, uko bat da filosofiari, hau da, errealitatea bera den bezala ezagutzeko proiektuari. Aitzitik, filosofoak formalismoan errefuxiatzen dira horrekin, matematikoak axiomatikan anparatu diren modura. Lehenengo edo oinarrizko kontzeptuak —«puntua», «espazioa»— ez dago definitu beharrik zer diren («izan ere, nola adierazi, gauerdiko amets baratzean erori gabe?»).

 

Horregatik, axiomatikazaleek hitzen esanahia alde batera utzi eta hitzen arteko hartu-emanak besterik ez dute azaltzen, jokatze horretan bertan dagoelako, diotenez, kontzeptuen mami guztia eta bakarra. Hitz, sinbolo eta irudiak maneatu eta horiekin estrukturak tajutzen eta eraikitzen dituzte. Bainan ez ezaiezue galde sinbolo eta irudi horiek zer esan nahi duten, eztizuetelako erantzunik emango.

 

Jarduera berarekin «filosofia formalista bihurtzen da, gero ta gehiago. Sinbolo ta hitzen arteko joku bat bilakatu da, Vienako deritzan Eskolak marratu duen bideari jarraitzen»[18]. Azkenean, hori zer den, hona hemen, umore pixka batekin:

 

... la filosofía se está haciendo fundamentalmente y rabiosamente antifilosófica. Esto es algo así —perdonen ustedes la comparación, que sólo sirve para darle un poco de picante al asunto— como los curas que se hacen anticlericales[19]. Lo que ahora se llama estructuralismo es, por lo que uno va entendiendo, una antifilosofía que ha nacido en el seno mismo de la filosofía[20].

 

      Zein da estrukturalismoaren esanahi soziala? «Sartre piensa que el estructuralismo es la última barrera que la burguesía puede todavía levantar contra Marx»[21]. Hori litzateke —ez nahitaez horrela formulatuta, baina— Santamariaren bigarren ohar kritikoa. Kontsumoaren gizarte kapitalistan bizi gara. Pertsona, produkzio eta kontsumo makinerian galduta, bere esanahi guztiaz gabetua dago, ekoizle, kontsumitzaile, administrazioko zenbaki, hots, funtzio baten elementu soil bilakaturik. Izan liteke estrukturalismoa sistema horri hobekien dagokion filosofia.

 

Puede ser, en efecto, la filosofía más adecuada para estructurar la famosa 'sociedad de la abundancia', la cual trata de asegurar condiciones materiales de existencia cada vez mejores al hombre, al mismo tiempo que niega prácticamente la existencia de éste, como ser substante y sujeto responsable de la vida social[22].

 

      Hirugarren kritika eskuratu dugu honekin: «Eta filosofia horrentzat, gizona zer da?, galdetzen du Estrukturalismoa artikulutxoaren amaieran. Hitz bat —erantzuten du—, edo hitz talde bat, besterik ez. Egiazko gizona ezta agertzen gaurko estrukturalismoan». Eta aurre horrek zer atze dakarkeen abisua: «Soziologian eta politikan estrukturalismo jokabidea erabiltzen dutenak arrisku handian daude, gizonik gabeko gizarte bat eraiki nahi izatean»[23]. Kezka berdinek betetzen dute «El hombre sin hombre» artikulua:

 

Resulta ahora que el siglo XIX había 'inventado' al hombre, pero que el hombre no existe, que es un mito, una pseudoidea [...]. Dios había muerto. Ahora el hombre ha muerto, sólo quedan las estructuras[24].

 

Existentzialismoa

 

     Zer da existentzialismoa? Erantzunik ez dago. Ezin da egon. Edo, ezin da, existentzialismotik bertotik emanda behintzat.

 

Si algo hay que repugne al existencialismo es el dar definiciones. Definir es querer apresar las cosas entre las paredes de los vocablos, aherrojarlas entre las cadenas de los conceptos abstractos, ponerlas, en suma, en conserva. La definición, el concepto, son a la existencia lo que una sardina en salazón es a una agilísima sardina, vivita y coleando entre la espuma[25].

 

Existentzialismoa bizitu egiten da, ez definitu.

     Baina filosofiak, nahitaez, kontzeptuekin dauka zerikusia eta zeregina. Bizipenak pribatuak dira, eta komunikaezinak, kontzeptutik pasatuta ezpada. Gure barne-intuizioak eta esperientziak metodikoki analizaezinak dira, haien natura tximarrikatu eta andeatu gabe... Interesgarria dugu hori, Santamariak zer-nolako filosofia bilatzen duen ikusteko.

     Aita Iturrioz jesuitak hitzaldi batzuk eman zituelarik Donostian existentzialismoaz, entzuleengan «egonezina» esnatu izanak pozten du bereziki Santamaria. Eta ulertzen da, aspaldian egonegizko egon zaharrean bizi zen gizarte donostiarrean. Batzuek egonezina arimako bakeari, tentuari kontrajartzen omen diote, espirituko gaitz bat balitz bezala. Existentzia, ordea, osteratzen du Santamariak, ez zaigu eman atseden hartzeko. Bizitza jatorki humano bat nekez irudika daiteke egonezinik gabe. Ozeano barneko esponjak eta polipoak eta itsas barraskiloak, agian, halaxe biziko dira ur sakon bigunetan kulunkari.

 

Pero vivir simultáneamente tiempo y eternidad, absoluto y contingente, espíritu y animalidad, realidad y deseo —que todo es vida humana— no puede hacerse sin conflicto ni pelea interior[26].

 

Espiritu lokartuok astintzean sumatzen du Santamariak existentzialismoaren positiboena. Eta ez Donostian bakarrik.

     Baizik baita, metafisika klasikoaren handitasunaren ondoan, haren miseria begi-bistara ateratzean ere. Metafisikak mundua eta munduko zerak kontzeptuetan ezagutzen ditu eta, beraz, unibertsaltasunean, ez bakoitza bere bakoiztasunean.

 

Pero el ser individual es, desde cierto punto de vista, lo que más me interesa en este mundo. Mi vida y mi muerte, vistas desde dentro de mí mismo: como actor, no como espectador; como sujeto, no como objeto del pensamiento. Es mi propio misterio el que intento afrontar[27].

 

Existentzialismoa, pentsamendu kontzeptualaren aurkako matxinada bat da. Eta nor bere nortasun eta banakotasunean atzemateko haren xedea «problema cuasi-religioso que el existencialista se propone» bezala ulertu dizu. Zientzien ezaskitasunak metafisika eskatzen badu osagarri, metafisikak ere badu bere ezaskitasuna, «existentzialismoa» —nolabait esateko— eskatzen duena.

     Santamaria, ez da bakarrik bizi Donostian existentzialismoa Aita jesuita batek ezagutzera ematen duen gizartean, ezpada baita ere Vatikanok existentzialismoa bezalako filosofia bat dogma katolikoarekin adostezin bezala oraindik solemneki kondenatu egiten duen garaian. 1950eko abuztuaren 8an Pio XII.aren Humani Generis entziklikak, «doktrina katolikoaren oinarriak azpijatea mehatxatzen duten iritzi oker batzu»-en artean, existentzialismoa gaitzetsi zuen. Giro hartan zedarritu behar zuen Santamariak bere jarrera filosofikoa.

     Berari interesatzen zaiona, esango du Santamariak, ez da existentzialismoa filosofia gisa, jarrera legez baizik. Filosofia edo eskola gisa, existentzialismoarekiko harremana, pertsonalista guztiena bezala Santamariarena, hurbila eta kritikoa izango da une berean. Adibidez, antsiarekin edo larriminarekin existentzialistek sofisma bat egiten dutela salatuko du, adjektiboa edo adberbioa substantibo bihurtuz: «Inquietamente vivimos, pero no somos inquietud. De nuestra esencia es el mudar, mas no somos sólo mudanza»[28]. Berdin, Aita Santuarekin adostasuna bilatuko du Santamariak. Aipaturiko entziklikak arrazoiketa metafisikoaren balioaren ezespena egozten zion existentzialismoari: «La verdad es que un existencialista sincero no se halla en condiciones de impugnar el valor del raciocinio metafísico desde un punto de vista genérico», argituko du Santamariak.

 

El existencialista que niega fundamentalmente el valor del raciocinio metafísico no solamente es traidor a su propia vocación y comete un error lógico, al sacar conclusiones universales de premisas singulares, sino que emprende un camino peligroso que la Iglesia no puede aprobar[29].

 

Existentzialistak badaude sinesgabeak, baina fededunak ere bai. Batez ere, aitzindari historiko handiak dira San Agustin, San Bernardo, Pascal, etab. «La actitud existencialista no es una filosofía [...]. Es una actitud prefilosófica o, más bien, pre-religiosa»[30]. Santamariaren kontzientzian hori garrantzizkoa baita: filosofia jatorra erlijiozko arazoarekin josita ikusten du eta.

 

Valga lo que valiere como indagación de la verdad, el existencialismo constituye un despertar o, más bien, un retornar a la prístina fuente de la filosofía: a la urgente necesidad de saber lo que somos y lo que estamos destinados a ser[31].

 

     Santamariak bilatzen duen filosofiak bi baldintza behar ditu: sinplea izan eta «praktikoa» izan (bizitzaren arazoari erantzuten diona), biak lotu-lotuak bata bestearekin.

     Filosofo gehien-gehienak erremedio gabeko arkitektoak izan dira, sistema konplexu galanten eraikitzaileak.

 

Lejos de respetar la cristalina ingenuidad de la fuente [iturri erlijioso edo mitologikoa, esanahiko da, nik uste], se han dedicado a rodearla de esos imponentes monumentos de mármol lógico que son los sistemas[32].

 

Horra orain sistemak dozenaka, elkarri oztopo eta ukoka, beren terminologia girgilero artifiziotsuekin. Nahi duenak hauta dezake nahi duena. Fichtek esan bezala, zer filosofia suerte hautatu, zer gizaki suerte izatearen menpean dago. Baina zer arraio balio diote filosofia hanpurutsu horiek guztiek amaren seme arruntari, «al hombre corriente, al homo qualunque, que no pretende hacer pinitos filosóficos, sino llevar adelante la aventura de la vida»?[33]. Batez ere, gizaki modernoak, sistemon luxu arkitektonikoa gorabehera, eraikuntzon lehorrak ezin ase dion egarri kiskalgarria omen darama barnean[34].

     Hogeita bost mende pasatu eta gero, atzera abiapuntuan aurkitzen gara, jakituriazko ezjakintasun sokratikoan: filosofia, jakintzaren ez-jabegoa, baizik bilaketa, non eta bakoitzak bere barnean «ezagut ezazu zeure burua». «La sabiduría socrática se limita, pues, a decidir lo que hemos de hacer de nuestra existencia, es decir, a un saber práctico y moral»[35]. Horretarako egin behar dena, hain zuzen, nor bere barnera jaitsi, isiltasunera bildu, jakin uste dugun sofisteria dena ahaztu eta ezjakintasunean murgildu. Eta hor, Santamariaren sentieran, Sokratesekin bat egiten du funtsean Frai Joan Gurutzekoak («para venir a saberlo todo, no quieras saber algo en nada», behin eta berriz aipatuko da), eta mistiko karmeldarrarekin filosofo existentzialistak. Batasun puntu horretan hasi nahi du Santamariak bere filosofia. Filosofia ahaztuz, beraz (eskolak, sistemak: «el sistema socrático es que no hay sistema»). Eta intelektualki, biluztasun horretarako, existentzialismoa izan liteke gaur egun laguntzaile maieutikoa: «el existencialismo renueva hoy la misma preocupación ante la insinceridad de tanta arquitectura filosófica»[36]. Santamariak, letran ados entziklikarekin, baina espirituan oso urruti ziur Pio XII.agandik, krisi sokratiko bezala ulertu du existentzialismoa.

 

Marx

 

     Ordu asko eman dio Santamariak Marx aztertzeari[37], eta:

 

He espigado en ellas multitud de ideas filosóficas —sit venia verbo— importantes para el conocimiento de la vida y del mundo. Pero he llegado también a la convicción personal de que el materialismo dialéctico es la más potente máquina que se haya montado jamás contra la creencia religiosa. Pienso que en este sentido el marxismo ha sido altamente perjudicial para el porvenir moral y espiritual de la humanidad[38].

 

     Mendeurren-ospakizuna tarteko, Lutero eta Marx erkatu ditu behin: «ambos —deritzo Santamariak— pusieron la tarea fundamental de sus vidas en un mismo problema: el problema de la salvación del hombre»[39]. Salbazio hitzak adiera osoki ezberdina du, noski, bietan. Luterorentzat giza natura errotik galbideratua dago, ezin du bere obraz askatu eta salbatu; Lutero guztiz pesimista da giza ekintzaren ahaltasunei buruz etorkizun zoriontsu eta justu bat eraikitzeko (baina gogoan duen salbazioa —justizia— transzendental eternoa da). Marxen buruan dagoena salbazio immanentea eta historikoa da, eta guztiz optimista da giza ekintzaren geroaz: gizakia bera da bere buruaren egilea eta bere patuaren forjaria. Marx eta Lutero, pelagio eta anti-pelagio bezala hezurmamitzen ditu[40].

     Ohargarria: Lutero eta Marxen artean Spinoza kokatzen da,

 

... el primero que intentó secularizar la idea teológica de salvación. Construyó la idea de una nueva beatitud que, en el fondo, no tenía nada que ver con la esperanza cristiana de salvación eterna. La beatitud spinoziana venía a ser algo así como la introducción de la eternidad dentro del tiempo. También Dios era introducido en la Naturaleza. Y de todo ello resultaba un nuevo género de felicidad, la contemplación del alma sobre la Naturaleza puramente idealista[41].

 

Hein horretan, Spinoza oraindik nahikoa gertu dago judaismotik edo kristautasunetik. Gero gertatu da gizaki garaikidea ez dagoela kontenplazio eta idealismoetarako. Sinesgabezia aitzinatu eta hedatu ahala, Jainkoaren ideia buruetatik desagertuz joan ahala, alegia, zoriontasuna ere denborazkoa eta kontsumo-gizartearen era-erakoa pentsatu dela, geroz eta gehiago. Salbazioa orain eta hemen, denboran eta espazioan: hori behar du oraingo gizakiak. Salbazio hori da Marxek iragarria.

     Halere, Santamariak beti bortizki azpimarratzen du Marx funtsean (erlijioaren ukatzailea eta abar bai, baina) moralista erradikal bat dela[42]. Injustiziaren haserretik eta saminduratik sortu da marxismoa, eta haserre horren zientzia izan da beti[43]. Ezduintzea egitate etikoa da[44].

     Iraultzailea izateaz aparte, Marx filosofoa da. Santamariak oso positiboa ikusten dio filosofia ekinkor bihurtu izana, hain zuzen. Marxek «trataba de poner en marcha una filosofía actuante y operante que se identificaba con el quehacer revolucionario. En Marx se trataba pues de un nuevo modo de filosofía»[45]. Eta beharbada negatiboena ikusten dio gizakiaren kontzeptu generikoa, ez pertsonala. Hori dela eta, Marxen optimismoa ere —gizadiaren salbazioaz historiaren bilakaeran— problematikoa iruditzen zaio Santamariari.

 

Este optimismo no se refiere al hombre individual —a cada hombre de carne y hueso— sino más bien al hombre colectivo, a la Humanidad. Marx escribe en su Teoría de la plus-valía: «El desarrollo de la especie debe realizarse por de pronto a costa de la mayoría de los individuos humanos y de ciertas clases de hombres, aunque al final se romperá ese antagonismo y el desarrollo del hombre coincidirá con el del individuo. Es decir —añade Marx— que el desarrollo superior de la individualidad tiene que ser comprado mediante un proceso histórico en el cual los individuos han de ser sacrificados». El individuo tiene pues que esperar a que se salve la sociedad para ser salvado él mismo. Todo llegará, ciertamente, pero entretanto el individuo tiene que sufrir su suerte. Doctrina poco reconfortante para el hombre de hoy[46].

 

Blondel

 

     Esan dezagun Blondelek birkontziliatu zuela Frantzian kristautasuna filosofia modernoarekin (filosofia kristau ez-neotomista bat landuz). Filosofiagintzarako, funtsean, bi eredu omen daudelako topikoari oraindik eutsi nahi bazaio, platonikoa eta aristotelikoa alegia, tomismoa ezbai gabe modelo aristotelikoaren itzulpen kristautzat hartuz, Blondelek eredu platonikoaren gauzapen kristau garaikidea adierazten dizu Santamariarentzat.

     Maurice Blondel (1861-1949) «ekintzaren filosofia» deritzonaren autore biziki polemizatua izan da. Materialismoaren abandonua, positibismo edo zientifismoaren ukoa, «pertsona osoaren» eta harekin batera metafisikaren errebindikazioa filosofiagintzan, etab.: puntu asko dira Blondelen filosofian Santamariari interesatu beharrekoak. «Ekintza», propioki, adiera zabal-zabalean, fieri gisa ulertu behar da filosofia horretan, esse geldi metafisikoari kontrajarria. Horrela, azken finean, izan, dena eta edozer gauza, ekintza da; izatearen kontzeptuari ekintzarena lehenetsi behar zaio oinarrizkoena bezala. Ekintzaren analisi fenomenologikoak eskala bat erakusten digu, ekintzaile fisikoen «ekintza autentiko» guztiz txirotik pertsonen ekintza-mundu libre eta kreatzailera (ekintza horretan kontenplazioa ere barne dagoela), goren mailako «ekintza hutsaren misterio» jainkozkoraino. Filosofiak erlijiora darama, «apologia» bilakatzen da berriro.

     Santamariak Ekintzaren Filosofiak bere egunean sortu zituen eskandaluak gogoratzen ditu (L'Action, 1893): izan ere, Blondelen planteamenduek, aurrenik, intelektualeria (teologiko eta filosofiko) katolikoa bera eskandalizatu zuen, fideista edo irrazionalista ote zen, modernista ere bai, etab. Eskandalu handia sortu zuen giro unibertsitarioan, bestetik, XIX. mendearen buruko espiritu akademikoan pentsaezina zirudielako erlijioaz filosofikoki benetan enplegatzea.

 

Nadie prevé entonces el derrumbamiento de la ciencia positivista ni la gran crisis de insatisfacción que había de seguirle y que hoy se manifiesta en lo que se ha dado en llamar genéricamente existencialismo. Menos aún se prevé la pervivencia del cristianismo como fuerza cultural[47].

 

Garai-giroko jende positibista hari (Renan aipatzen du adibide gisa) «pintoresca feria de ilusos» deritzo Santamariak. 1949an, Blondel, zahartua eta Elizan bezainbat filosofian omendua, hil denean (bitartean bi Mundu Gerra daude), aspaldiko historia haietara itzultzen ditu Santamariak bere begiak:

 

El orgullo ilustrado y un tanto pedantesco del siglo XIX ha debido ceder el paso a un expectante despertar filosófico, del cual ha sido Blondel uno de los más caracterizados artífices[48].

 

Maritain

 

     Oker handi gabe esan daiteke, nik uste, Jacques Maritain (1882-1973) izan dela Santamariaren maisu gorena filosofian. Eta Santamariaren lan filosofikoan parte on bat izan dela haren pentsamenduaren azalpena, edo haren gogoetaren luzapena gure egoerara.

     Maritain Parisen sortu zen, tradizio liberaleko eta XIX. mendeko borroka politiko errepublikarretan askatasunen alde gailen ibiliriko familia batean. Henri-IV Lizeoan eta Unibertsitatean hartutako hezkuntza filosofikoa, positibista, materialista izan zuen: haren irakasle distiratsuenaren arabera «adimena ez (omen) zen 38 gradutan bizi den materia bigun bat besterik» eta haren epifenomenoa baino ez kontzientzia. Filosofiaz etsita, Maritainek zientzia enpirikoetan sakondu du, biologian bereziki, Sorbonan eta Heidelbergen. Hogeita bi urterekin, estudiantetan ezaguturiko Raïssa, neska judu errusiarra, bizitzan eta filosofiagintzan lankide izango duena, esposatu zuen («arazo juduak» ondorio politikoak eta intelektualak izango ditu Maritainentzat): 1906an biak katolizismora konbertitu eta bataiatu egin ziren. Intelektualki ondoriotsuena, Bergson, Nietzsche eta abarrengandik pasatu eta gero, Aita Clérissac domingotarraren bitartez egindako San Tomasen aurkikundea izan da:

 

Moi [hala berak aitortu], qui avais voyagé avec tant de passion parmi toutes les doctrines des philosophies modernes, et n'y avais rien trouvé que déception et grandioses incertitudes, j'éprouvai alors comme une illumination de la raison: ma vocation philosophique m'était rendue en plénitude.

 

Biografia labur horrek, pentsamendu katolikoan kokatu nahi du Maritainen esanahi historikoa.

     Maritainek, esan ohi da, Elizaren eta mundu modernoaren arteko elkarrizketa berrabiatu du. Santamariak berak honela azaltzen digu:

 

Aurreko mendearen 'progreso', sozial-ideiak eta demokrazi jokabidea kondenatutzat jotzen zituzten kristau gehienek, denbora apur bat dela. Berrizalekeria guziak sutzar handi batean erre eta lehengo jokura lehenbailehen itzuli behar zela pentsatzen zuten askok eta berrizale berak sutzarrean kixkaliz gero ondo baino hobeto. A, mundu moderno madarikatua! Bainan Maritain filosofoak mundu berri horretan ondasun eta balore egiazkoak eta oso estimagarriak zeudela erakutsi zuen eta Elizak joku garbia egin zezala honetaz eskatu zuen, Edestiak eskatzen duenaren arauz[49].

 

     Frantziako Iraultzarekin Eliza ikaratu egin bazen, Napoleonekin, eta Napoleonen porrotarekin eta Errestaurazioarekin, ostera, lasaitu ahal usteko zuen. Bakarrik 1848ko uhin iraultzaileak Europa osoa dardarazi zuelarik, sekula baino larriago, Elizak ordena tradizionala (Erregimen Zaharra) sutsu defendatu beharrean aurkitu du bere burua, demokrazia, Errepublika, sozialismoa eta beste heresia modernoen eraso atseden gabeetatik inola salbatu ahal izateko morala, erlijioa, Eliza, Jainkoa. Horrela, kausa bera bihurturik eta mehatxu beraren arriskuan bateratuta katolizismoaren etorkizuna eta «ordenarena» (zentzu burges liberaleko «jabegoaren dogma sakratua», etab., baina baita Erregimen Zaharreko autoritatearen jainkozkotasuna eta klase sozialen hierarkia sakratua ere), Frantziako kleroak salbazio modura agurtu zuen Napoleon III.aren estatu-kolpea 1851n. (Espainian, urte horretakoxea da Donoso Cortésen Ensayo sobre el catolicismo, el liberalismo y el socialismo). Ordea, hain zuzen, Maritainen aitona izan zen mugimendu errepublikanoaren buruzagia Napoleon III.aren diktaduraren aurka, Jules Favre tribunoa, lehen II. Errepublikan diputatu polemiko famatua eta, Sedango ausiabartzaren ondoren Napoleon eroritakoan, «Defentsa Nazionaleko Gobernuan» atzerri-ministro zela bakea sinatu zuena Prusiarekin. Maritainen irabazia da, Santamariak hau azpimarratu nahi du, erreakzioarekin bat egindako ibilbide antiliberal, antidemokratiko, antimoderno hori Elizan apurtu izana.

 

Egia esan, kristau pentsaerak zor handia dauka Maritain jakintsuarekin, honen azterketa sakonek Eliza ta munduaren arteko elkarritz gaurkoa posible egin bait dute. Gero etorri dira besteak, Mounier, De Montcheuil, Pribilla, Congar, Leclercq, Murray eta horrelakoak, bainan errez ikusten da iturburua nun dagoen[50].

 

Orain, dagoeneko, «Maritain jaunak sumatutako bideari jarraitzen bait dio Elizak aspalditxo honetan». Ia-ia Index-ean sartua izatetik, maisu filosofo kasik ofizialetara etorri da Elizan.

 

Hoy es uno de los amigos preferidos de Paulo VI y puede asegurarse que gran parte de su pensamiento político, de defensa de los derechos del hombre, y ecuménico, de diálogo constructivo con gentes de todas las creencias, ha cuajado admirablemente en las actuales formulaciones conciliares[51].

 

     Badago Maritainen beste kapitulu bat, Santamariak den bezala inoiz garbiegi esan ezin izan badu ere, Elizari orokorki baino Espainiako historia izan berriari lotuagoa, eta Euskal Herriari. Maritainen altxamendu frankistaren gaitzespen zalantzarik gabea da, eta hura zuritu nahi zuen apezpikutza espainolaren ezespena; Gernikako bonbardaketaren kondena, gero, eta Euskal Errefuxiatuen aldeko Ligari gerizpea Frantzian. Maritain, erreparatzen du Santamariak, ez da «filósofo puro» bat izan, beharbada Zubiri izan daitekeen eran (aipamen bat haren jarrerari frankismoari buruz?), osoki espekulazio metafisikoari emana. Bere ahalegin intelektualaren alde handi bat eskaini dio pentsamendu politiko eta sozialaren eraikuntzari («de inspiración cristiana, pero de modernidad indiscutible»), pertsonari eta haren askatasunari esleituz leku zentrala berton. Hori ez da kabineteko lan barea izan.

 

Estas mismas ideas le obligaron en los años treinta-cuarenta a librar grandes batallas ideológicas contra el totalitarismo imperante, que se había adueñado de muchas mentes, e incluso de un gran número de mentes cristianas. Decir que, en aquel momento, en que Maritain defiende la libertad y la democracia frente al fascismo y al nacional-socialismo, muchos cristianos europeos deseaban ardientemente el triunfo de Hitler y que una buena parte de la jerarquía católica estaba más o menos ganada a esta idea, no tiene hoy nada de extraño ni de revelador. De aquí el tremendo choque que opuso a Maritain con el régimen español de la época y con los teólogos reaccionarios que exigían su condenación como 'modernista'[52].

 

Hala izan da, izan ere. Bilboko La Gaceta del Norte-n (1938-06-24), «la gran infamia de Maritain» gibelarazteko Serrano Súñerrek berak adierazten zuenez, «tenemos un enemigo más poderoso que el ejército rojo, más peligroso que el socialismo y el comunismo [...], al judío y traidor Maritain». Estatu-etsaia, beraz. Eta, zer esanik ez, Elizaren eta fedearen etsaia, orobat, jende horrentzat. Leopoldo Eulogio Palacios Profesoreak, «los valientes obispos españoles»-en aldean, koldarra eta ateista zeritzon Maritaini, eta haren humanismo sasikatoliko omenari «cobarde por naturaleza, oscuro por vocación, confuso por procedimiento» eta pareko lili gehiago[53]. Maritainenganako gorroto nazional eta eliztar hori Santamariak behin baino gehiago nozitu beharko du berak pertsonalki ere, Donostiako Elkarrizketa Katolikoen kariaz, adibidez. Ez ditu arrazoi gabe gomutatuko «otros tiempos, en los que, en el Estado español, ser amigo de Maritain o de sus ideas equivalía a una especie de absurda y arriesgada aventura político-religiosa»[54].

     Maritainek, erreakzio beltzenean murgilduta egon nahi ez zuten katolikoei leku bat posible egin badie Elizan, Santamariari besterik ere eman dio garrantzitsu askoa bizitzan ibiltzeko: pentsamendu koherente bat, filosofia oso bat, ezagutzaren teoriatik metafisikaraino.

     Maritainek berrogeita hamarren bat liburu idatzi ditu, eta hiru bider gehiago bai saioak. Denetarik ukitu du filosofiako arloetan, naturaren filosofiatik artera eta eskolastikara, mistika hindua, morala, politika, epistemologia eta, bere gardiz adina bere interpreteenean, metafisika guztiz gain. Gizakia «transzendentalez elikatzen den animalia» omen baita. Lehen printzipioen arazoa petrolioarena baino larriagoa dugu hortaz. Hain zuzen, bere filosofiaren helburua da epistemologiaren orain arteko lehentasuna filosofia modernoan bihurritzea eta ontologiaren primutasuna berreskuratzea, hau da, idealismo modernoa hautsi eta errealismora itzultzea («errealismo kritikora»).

 

La filosofía de Maritain —irakurtzen diogu Santamariari— se inscribe en la línea del realismo. Esto significa que en ella se afirma la posibilidad de conocer de algún modo lo real[55].

 

Jokoan, batez ere, Kant eta fenomenismo moderno guztia dago.

 

Para el realismo el conocimiento es una información certera acerca de la realidad que está fuera de nosotros mismos y sobre la cual podemos actuar y actuamos, dentro siempre de nuestra radical limitación. El idealismo —Santamariak askotan errepikatu duen pentsamenduaren historiaren ikusmoldeak dioenez— había debilitado y casi anulado esta fe en el valor del conocimiento. Había condenado a nuestros espíritus a devorarse a sí mismos, a vivir en soledad en medio de un mundo de sombras[56].

 

Santamariak bere burua funtsean maritainiano aitortu izan du, bai gnoseologian eta bai metafisikan.

     Azken urteetan, Le paysan de la Garonne (1966) liburuarekin, Maritainek inkimakoren batzuk sortu zituen bere publikoan berriro, alderantziz oraingoan, aurrerazaleen aztoramendu eta kontserbakorren gusturako[57]. «Ahora resulta —paradojas de la historia— que Maritain aparece a la derecha, y viene a ser, aunque involuntariamente, algo así como un inesperado refuerzo para el ala anti-conciliar»[58], harritzen da Santamaria. Baina kapitulu horrek jada ez du izan sartu-irtenik Santamariaren pentsamenduaren historian.

 

Mounier

 

     E. Mounier (1905-1950) nahiko gazte hil zen: hogeita bost urte geroago eginiko omenaldi batean, Santamariak «hoy Mounier está pasado de moda» zeritzon[59]. Uler dezagun: ez da nahitaez positiboa modan egotea eta negatiboa ez egotea. Eta inondik ere ez du esan nahi modan ez egoteak, Santamariaren luman, ez duela gaurkotasunik. Orduan bertan, Santamariak bere burua haren eta hark aldarrikatzen zuen esperantza kristauaren ume espiritual aitortzen du, ezagutuz halaber «su pensamiento sigue siendo actual para nosotros»[60].

     Ikasketa filosofikoak buruturik, Mounierrek bere heziketa filosofiko eta erlijiosoa sakontzen jarraitu zuen J. Maritain, N. Berdiaeff, G. Marcelen hausnarketen ildoan, humanismo kristau bat bilatuz. Bizi zen borbor sozialak eta politikoak, 1929ko finantza-porrotak eta ondorengo miseria ekonomikoak, bereziki, analistentzat merkatuaren krisia besterik ez zena eta moralistentzat balioen krisia, ikusarazi zioten egiatan «zibilizazioaren krisi totala» zela, eta hirugarren bide bat asmatu beharraz konbentzitu, liberalismo kapitalistatik eta kolektibismo despotikotik aparte. 1932ko urrian, hainbat lagunekin eta lankiderekin Esprit aldizkaria sortu zuen borroka horretarako, berebiziko eragina izango baitzuen horrek hurrengo urteetan, gerrara arte lehenengo eta gerraoste hurbilekoan gero, Europa osoan noski, baina seinalagarria guretzat Euskal Herriko «kristau ezkertiar» askorengan izandakoa. Faxismoaren gorak eta fase oldarkor militaristak (1935: Abisiniako Gerra; 1936: Espainiako Gerra Zibila) behin betiko argitu eta finkatu zion asmoan hirugarren bide bilatuak «iraultza pertsonalista» izan behar zuela, hots, pertsonaren askatasun egiazkoan errotua.

     Mounierren pentsamendua eguneko gertakari konkretuei buruz iritzi emanez isuria da; haren jarrera, mementoko egoera politiko eta sozialarekin aurrez aurrekoan definitu zen aldian-aldian. Bere borrokaren funtzioan eta mementoko beharren arabera. Beraz, pentsamendu bizi-bizia den bezala da iheskorra, gero, erien artean. Sistema baino gehiago jarrera da. Ekintza da. «Lo esencial de Mounier es el espíritu, el talante, la esperanza y la fe de un cristiano que intenta a toda costa debatirse con la historia real»[61].

     1940ko urteetako Espainian Mounierren filosofiak («aquel pensamiento, considerado como semi-herético, que nos llegaba del otro lado de la frontera pirenaica») zenbat lagundu zien, oroit-eskertzen du Santamariak. Espiritualki zutik irauten irakatsi omen zien, eta fededun jarraitzen, fedeak nolakoa izan behar duen ere diktatu nahi zuen lotsagarrikeria zesaro-papista gorabehera.

     Kontua da zer egin egoerak, gertakariak, horizonteak aldatu direnean. «Mounier no dejó una obra filosófica, ni una doctrina o un pensamiento duradero que pudiera servirnos para hacer frente a los problemas de ahora [...]. Falta sobre todo una teoría coherente que pueda ser aplicada con eficacia al mundo y a la iglesia actuales», auhendatzen da Santamaria, Maritainek egin zuenaren antzeko gogoeta sistematiko eta printzipiozkoaren falta adierazteko, seguruena. Beharbada, horregatik protestatzen du pertsonalismoaren «asmatzaile» Mounier bakarrik hartzearen aurka ere, ohore horretan lehentasuna, gutxienez haren alboan, Maritainentzat galdatuz[62].

     Edonola ere, Santamariak berak errepikatzen du J. Lacroixekin pertsonalismoa ez dela ideologia edo filosofia[63], inspirazio bat baizik[64]. Eta, adiera hertsi horretan, doktrina-sistemarekin elkarrezina. Pertsona ez dago definitzerik, eta pertsonalismoa ez dago formula jakin batzuetan biltzerik. Beraz, pertsonalismoaren maisuek inspirazio horretan lagundu ahal izango ligukete, hoberenean ere; inoiz ez ideiak eta tesiak egosi eta gertu irakatsi.

     Egia bada kristauak bi eratakoak daudela, apokaliptikoak —ebanjelioa horientzat iraultzarako sua izaki— eta konstantinianoak —erlijioan ordena ezarriari eusteko barradera tinkoena ikusten dutenak—, Mounier, zalantzarik ez omen dago, lehenetarikoa zela. «Su idea de defender a la persona como centro de la historia es esencialmente revolucionaria»[65]. Batetik, gaudenaren iraultzarik ez delako egiaz posible kontzeptu bezala ere, pertsonatik abiatuz eta pertsonari begira baizik. Eta ekintza bezala, bestetik, askatasun-borrokarako indarra han sustraitzen delako. Bataz: Marxismoaren arrakasta historikoa bera, adibidez, egun inork ukatu ezindakoa, karia horri zor omen zaio neurri handian. Askok uste du Marxen ekarpena funtsean zientifikoa izan zela. Baina Marxen baitan indar handiena izan zuena, haren grina izan zen, haren gaitzidura-ahalmena, ezduintzea, amorrua.

 

Ez zen zientzia izan, iraultzara eraman zuena, grina iraultzailea baizik zientziara eraman zuena. Sentido honetan esan ahal litzateke, iraultza marxista ere, mutatis mutandis, iraultza pertsonalista dela[66].

 

Besteaz: gauza ikusia omen da historian zehar, Santamariaren aburuz, giza pertsona zapaldu nahi izan duen ororen aurkako erresistentzia-indar bortitza dela, eta indar horrek zerikusi handia duela historian, hori esplikatzeko hura bakarrik aski ez bada ere.

 

En los países dominados por Hitler surgió la rebelión de la persona, sin distinción de ideologías y llegó a alcanzar una fuerza enorme. Comunistas y cristianos lucharon juntos y Mounier vivió aquellas batallas comunes[67].

 

Estatu komunistetan, Txekoslovakian partikularki, antzeko erresistentzia bat sumatzen du Santamariak indar hartzen zapalketaren aurka: «empieza a levantarse con energía una forma de rebelión que no es sino la revolución personalista»[68].

     Santamariak 1975ean idatzi zuen hori dena. Geroari buruz, hausnarketa-desira hauxe agertzen du: beren botere ekonomiko eta militar neurrigabeak eramanda, Estatu Batuak, lehen askatasunaren alde jokaturikoak, antihumanismoaren aldean ari dira kokatzen geroz eta gehiago. Iparramerikarrak, Vietnamgo Gerrarekin jazo bezala, Hitlerren aurkako erresistentziaren antzeko batekin kausi daitezke laster: pertsonaren iraultzarekin, Estatu Batuen aurka[69].

 

Simone Weil

 

     Santamariaren izkribuetan maiz aurkitzen dugun izena da S. Weil (1909-1943), batez ere, L'Enracinement haren liburua[70], «que aquella elegantísima mujer escribió con el corazón, al mismo tiempo que con la cabeza, que es como debieran escribirse todos los libros que hacen referencia al hombre y a lo humano»[71], aitortuz hari zor dizkiola «algunas de mis más íntimas convicciones»[72]. S. Weil andre judutar frantsesaren pentsamendua esperientzia pertsonal eta sozial gogorretan garatua da, XX. mendearen krisia gogoetatuz[73], bere modura San Joan Gurutzekoak mistikoki azaldutakoaren antzeko «ezdeustapen» posizioetara heldua, filosofia bidez. Urteak joan, urteak etorri, Santamaria behin eta berriro itzultzen da autore horrengana.

 

Simone Weilen L'Enracinement izeneko liburua berriro irakurtzeko asmoa nuen aspaldi honetan —idazten zuen Zeruko Argia-ko «Dizdira» batean—. Atsegin da, noski, noizean behin bide ezagunen barrena berriz ibiltzea. Idazti zaharra, lagun jatorra. Liburu argitsu hau hartu eta neronek ipinitako makina bat oharketa eta azpi-marra arkitzen dut bere orrietan: 'Gaurko gizonak erroztapena du premiarik nagusiena', dio Simone Weilek[74].

 

     Â«L'enracinement —beste noizbait ere aipatu izan duen legez— est peut-être le besoin le plus important et le plus méconnu de l'âme humaine»[75]. Behar sorta bat da gizakia, batzuk behar fisikoak, besteak moral edo espiritualak: ordena, libertatea, eta abar, eta egia, eta arimako sustraiak (komunitatean, historian). Krisiak, ordea, deserrotu egin gaitu.

 

Le déracinement est de loin la plus dangereuse maladie des sociétés humaines, car il se multiplie lui-même. Des êtres vraiment déracinés n'ont guère que deux comportements possibles: ou ils tombent dans une inertie de l'âme presque équivalent à la mort, comme la plupart des esclaves au temps de l'Empire romain, ou ils se jettent dans une activité tendant toujours à déraciner, souvent par les méthodes les plus violentes, ceux qui ne le sont pas encore ou ne le sont qu'en partie[76].

 

Erro gabezia, klasekoa izan daiteke (proletarioa, landatarra), edo izan daiteke nazionala ere, batez ere nazio bat konkistatua izan denean, konkistatzaileak era makiavelikoan probokatua. Europako estatu modernoak horrelaxe osatuak dira. «Quand on loue les rois de France d'avoir assimilé le pays conquis, la vérité est surtout qu'ils les ont dans une large mesure déracinés»[77]. Koloniei bezala («comme on arrache les petits Polynésiens à leur passé en les forçant à répéter: 'Nos ancêtres les Gaulois avaient les cheveux blonds'»)[78], herrialdeoi beren memoria historikoa apurtzen eta lapurtzen zaie, beren identitatea —erroak— erauzteko. Giza arima, ordea, komunitatean errotzen da, komunitatea historian:

 

La collectivité a ses racines dans le passé. Elle constitue l'unique organe de conservation pour les trésors spirituels amassés par les morts, l'unique organe de transmission par l'intermédiaire duquel les morts puissent parler aux vivants[79].

 

     Simone Weilek eta, bereziki, aipatzen ari garen liburuak, nazioaren, komunitatearen, aberriaren kontzeptuetan eduki du eraginik handiena Santamariaren gogoeta moldean[80]. Abertzaletasuna versus marxismoa Euskal Herrian egon den eztabaidan, «Gazte ezagutzeko bati» Santamariak andre antinazi eta tradizio frantses ezkertiarreneko honekin erantzun dio:

 

Neretzako gizona, egiazko gizona izateko, 'erroduna' izan behar da, alegia, zuhaitz eta landare guztiak bezala, lur batean, herri batean, sartu behar ditu bere sustraiak, etsimen gorrian erori ez dadin.

       Emaiozu nahi duzuna, dirua, aurrerapena, gizarte desalienatua sozial estrukturak eta ekonomiaren aldetik. Baldin familia baten eta herri baten, eta tradizio baten berotasuna eta goxotasuna ez badu, etsimenean eroriko da gizona ezinbestez eta halabeharrez. Hori da gizonon legea beti eta nonahi. Hemen, Errusian eta Txinan bertan hori da gure legea.

       Baliteke zuk ideia hauek atzerakoi eta kontserbadoretzat hartzea. Bainan nere pentsaera beste bidetik dijoa.

       Izan ere, adibide bat bakarrik aitatzeko, erro eta sustraien beharra ongi baino hobeto azaldu du idazle frantses ospetsu batek, Simone Weil andreak, mundu guztian ezaguna dena bere gertaera eta liburuengatik.

       Simone Weil andreak marxistekin hartu-eman asko izan zituen, Frantziako resistence zelako garaian, baita hemengo gerlan, alde horretatik parte hartu zuen ere. Proletario-zale izugarria zen eta froga handiak eman zituen bere maitasunaz. Simone Weil andre burgesa zela, inork ez dizu esango.

       Berak, errotasuna, sustraitasuna, nahitanahiezko gizonaren behar bat dela frogatu du, argi eta garbi, bere L'enracinement izeneko liburuan. Diruak, kapitalismoak, egiazko errotasunaren kontra jokatzen duela esaten du Simone Weilek. «L'argent détruit les racines partout où il pénètre en remplaçant tous les mobiles par le désir de gagner». Kapitalismoak, lurraren mamia eta amorea galduarazten die proletarioei, eta horrekin kalterik ikaragarriena egin ere.

       Nonahiko herritan, sozial matxinadak sustrai gabeko gizon mota berri bat sortzen baldin badu, gizonaren kontra jokatzen du eta lehengoan baino lotuagoa aurkituko da jendea matxinada horren ondoan.

       Irakurri zazu, arren, Simone Weilek idatzi ditun berrogei orriak le déracinement ouvrier gaiari buruz eta proletarioen nahigaberik handiena deserrotasuna dela ikusiko duzu. Leitu ere La condition ouvrière liburua eta uste bera hartuko duzu.

 

     Santamariak begirune eta maitazarre handienaz aipatzen du beti Simone Weil, «emakume argi eta bihotz berokoa», eta gomendatzen du haren aipaturiko liburuaren irakurketa: «Frantzian nahiko ezaguna da liburu hori, gure artean ez dut uste, bainan horren berririk ez badakizue oraindik, nere kontsejua da lehenbailehen bila eta irakurri ezazuela»[81].

 

Gandhi, Martin Luther King

 

     Indarkeria eta bakea beti Santamariaren ardura biziak izanik, bera ebanjelioetan inspiratu da guztiz gain, baina haren lumatik maiz ilkitzen dira Gandhiren eta Luther Kingen izenak, beti begirune handienaz. Gandhiri buruz, nik uste, miresmen handienarekin batera, zalantzarik handienak izan ditu beti, ea haren «ez-biolentziazko» borroka beste baldintza batzuetara alda ote litekeen, Mendebalde modernora, alegia. Berdintsu esan daiteke Luther Kingi buruz. Beren efikaziaren zalantzak ez du halere haien maisutasuna eta ereduzkotasuna ukatzen. Martin Luther King (1929-1968) atentatu batean eran izan eta gero, Santamariak, Paristik bueltan[82], aitortza hunkitu hau idatzi zion omenez:

 

Creo que no hace falta que explique al lector que Luther King era uno de mis grandes maestros espirituales. En el pequeño estante donde guardo esas grandes obras que uno se propone rumiar hasta la hora de la muerte (allí tengo a San Juan de la Cruz, a Gandhi y a Rabindranaz Tagore, entre otros doce o quince más que no hay por qué citar) estaba ya Luther King desde hace tiempo y por eso yo le miraba como a un amigo íntimo, como a un hermano[83].

 

     Maisu handion ideiak Santamariak ez ditu beste gabe kopiatu ahal izan. Baina horiekin etengabeko solasean, eztabaidan, jarraitasunean eta diferentzian garatu du bere pentsamendu pertsonala bakeaz. Bakearen kapituluan ikusiko dugu zehatzago maisuokin eztabaida hori.

 

Ortega y Gasset

 

     Santamariaren idazkietan Ortegaren izena (1883-1955) maiz ageri bada, haren ateraldiren baten apainduriarekin hemen, iritziren baten ezbaian hor, urteotako giro kultural arruntari erantzuten diola ematen du gehiago, bere pentsamenduan haren eraginik edukitzeari edo harenganako interes handia sentitzeari baino. Garrantzitsuak, Santamariarentzat, haren esanak baino ez esanak dira. Haren isilak.

     Molde horretan, 1939an, mundu guztia sekulako istiluetan desesperatuta gerra erdian eta Ortega bere zerukeriak irakasten, El Socialista egunkariak atera omen zuen «El filósofo en la luna» karikaturaren anekdota, kontatzen du Santamariak. Izar eder artean, zeruan, Ortega y Gasset meditazio sakonen plantan, eta gizakume arrunt bat hari begira: «¡Oh, altísimo Don José! ¿Por qué no nos habla Ud. un poco de lo que ocurre en el mundo?»[84].

     Benetan bitxia da, komentatzen du Santamariak, nolako isiluneak dauzkan Ortegak, aintzat hartzen ez dituen gaiak, edo gai barruti osoak. Sozialismoa, materialismo dialektikoa edo klase borroka, oro har, problema sozialak[85], apenas dauden kontuan hartuta, bestela guztiz hedatsua eta unibertsala eta bere baitan problematika oro barnebiltzen duela dirudien haren pentsamenduan. Eta berdin gertatzen da erlijioarekin.

     Aintzat ez hartzea adinatsu, oker hartzea izan liteke. Adibidez, Ortegak komenigarri deritzonean egitea «una exposición del cristianismo como puro sistema de ideas, pareja a la que puede hacerse del platonismo, del kantismo o del positivismo»[86]. Lehenengo, hori egon ez dagoelako; eta balego ere, bigarren, hori kristautasuna ez litzatekeelako[87], edozein eremutan, eta erlijiosoan ere bai, erabil daitekeen intelektualismoa baizik[88]. Bereziki, Santamariak eskuinari beti kritikatu dion zerbait izan da, hain zuzen, fede bezala ordez, ideologia bezala ulertzea eta erabiltzea kristautasuna, horrela interes politiko ezkutuak kontrabandatzeko[89]. Kristautasunak, eduki, badauzka ideiak, nahi bada ideien sistema bat ere bai; baina, izan, protestatzen du Santamariak, ez da ideologia bat, ez da moral bat edo bizierako araudiren bat ere, Bizitza bera da, metanoia edo konbertsioa da. «Se pueden barajar frases, fórmulas, conceptos, ideas y dogmas cristianos, sin alcanzar ni remotamente su sentido vital, ni tocar siquiera el misterio de la vida cristiana»[90]. Kristautasuna bizitza den bezalaxe, bizitzaren abandonua eta entregua (abandonatzen duenak aurkitzen du), paradoxazko esaldi modu hauetantxe ezpada ez dago formulatzerik, ez dago ideologia baten antzera mailaz maila eraikitzerik.

     Erlijioari buruzko isiltasun hori, edo isildu ez denean ageri duen seriotasun falta bezalako hori, ez da Santamariaren gustukoa[91]. Ongi ulertzeko, Santamariari honetan guztian problema bihurtzen zaiona ez da erlijioa —horrela esatea baldin badago—, ez da irakaspen metafisiko edo teoria moral hobe ala txarragoen arazoa, gizakia ulertzearena baizik:

 

... me ha llamado siempre la atención que se haya podido escribir tanto y tan bien como lo ha hecho Ortega temas fundamentales del hombre y de lo humano sin casi hablar de Dios[92].

 

Beharbada, honako testu honetan badago agresibitate pixka bat, literarioki distiratsua eta polita kausitzen den autore bat, barnagoan halere hutsal eta axaleko sentitzen delako:

 

De sus brillantes imágenes, de sus originales puntos de vista, de sus ingrávidas frases, hállanse casi siempre ausentes la idea de Dios, la necesidad, el deseo y la esperanza de Dios. Y como estas cosas son clave, no sólo del arco religioso, sino también y en primer término de la ojiva filosófica, la filosofía de Ortega, sin dejar de parecerme un intento serio y sincero, me llena el alma de una tristeza infinita. Al pasear mi espíritu sobre las páginas de Ortega, he sentido en más de una ocasión, junto al embrujo estético que su lectura produce, una especie de claustrofobia que no acertaría a describir aquí[93].

 

     Beharbada, Ortegaren hutsune definitiboa, Santamariarentzat, honetan laburbil daiteke: ez du ulertu Joan Gurutzekoa (ezin zuen ulertu, alegia).

 

Unamuno fue, a su manera, hijo espiritual de este amador de la noche, aunque luego se alejara a comer sus algarrobas entre la niebla a respetable distancia de las zarzas eclesiales. Pero Ortega, que era, como se sabe, poco amigo de la mística, nunca llegó a comprender al 'doctorcito' carmelitano, lo que constituye un tanto en contra del inventor del raciovitalismo[94].

 

     Ortegak, beraz, ilustratu, dibertitu, estetikoki atsegindu egin dezake Santamaria. Baina honek pentsamenduan hori baino gehiago bilatzen du. Eta «para solucionar mi personalísimo problema prefiero bucear en otras aguas, quizá más procelosas, pero sin duda más hondas que las de Ortega»[95].

     Horren zentzua ulertzeko, ulertu behar da Santamariarentzat (haren maisu eta lagun askorentzat legez), erlijioa esaten duguna ez dela gizakiak eduki daukan zerbait, harekin zernahi egiteko, baizik gizakia izan den zerbait norbera izateko. Santamariak berea eginez aipatzen duen Zubiriren «religazioaren» gogoetan[96] ikusten da ongi: existentziara jaurtikia, gizakia ezdeustasun ontologiko erradikala da. Ezer ez da, eginkizun batzuk bete ahala bere izateratzekoa baizik. Ahaltasuna. Hori existentzialista arrunta da (urte horietan oso zabaldua, Heideggerrengandik Ortegarenganaino ere). Bere hutsak betetzen du gizakia. Baina —biratu du puntu honetan Zubirik existentzialismo ateistaren aurka— ez gaude ezdeusaren gainean huts-hutsa zintzilik haize aldera, ezerk ez duela inolako zentzurik, baizik geure izaeraren barnean gure burua «religatuta» aurkitzen dugu, lotuta, «obligazio» batzuez hornituta, beraz, orientatu eta bideratuta. Jainkoari gaude lotuta. Existentziaren erro sarkorrena Jainkoagan errotzen da. Gizakiak, gizatasuna osatzeko, erro horretan behar du tinkotu.

 

Unamuno

 

     Â«No se trata, pues, de plantear una nueva filosofía. Se trata nada menos que de hacer volver la filosofía a sus fuentes manantiales, cuya naturaleza es esencialmente religiosa», idatzi du Santamariak Egan-en (1949) Unamunori buruzko saio batean. Horregatik, Santamariak nolabait bere ahaide sentitu du Unamuno. Maisu, orobat, espresuki aitortu duenez, «aunque en cuestiones de ortodoxia y heterodoxia mis ideas caminen muy apartadas de las suyas»[97]. Unamunoren heterodoxiaren arrazoia haren haurtzaroko erlijio itxia, jansenista izan liteke behin[98]; baina, pittin bat gutxiago etorkor edo zertxobait gehiago objektibo bakarrik, apika, haren «harrokeria» izan liteke beste batean[99].

     Nagikeriaren, axolagabekeria edo utzikeriaren, edo soilki eta tentelki negozioaren gure kulturan[100], Unamunok (1964-1936) balio interesgarri asko hezurmamitzen ditu. Ortegarekin alderatuta, esaterako, Unamuno beste gauza bat da. Santamariarentzat Ortega ez da batere serioa bizi eta hil beharraren aurrean[101]. Alderantziz, Unamuno handitzen duena seriotasun gogor horixe da, eta horrek bihurtzen du liluragarri. «El ansia de permanencia y de inmortalidad, sinceramente confesadas, la inquietud por lo eterno es, a mi juicio, el máximo atractivo del catedrático de Salamanca»[102].

     Unamunoren beste abantaila bat da garbi antzeman izana, baita ere, problema erlijiosoa guztiz pertsonala dela, eta halere, edo horrexegatik, ez indibiduala, baizik kultura moderno osoarena eta horren barruan bakoitzarena. Errenazimentuarekin hasi eta idealismo alemanarekin jarraitu, adimen modernoa Santamariak «tragedia noetikoa» deritzon laprasturian amildu da, errealitatearen bila joan eta itxurarekin etorrita:

 

... hace tiempo que los físicos no creen en la Física como ciencia de la realidad material. Tampoco los matemáticos creen en las ciencias exactas, ni los filósofos en la Filosofía. Y si siguen cultivándolas es porque constituyen un entretenimiento y una manera de vivir. Pero han perdido la fe en ellas [...]. Al terminar el siglo XIX, mientras, en el orden práctico y de las aplicaciones, la Humanidad recoge la espléndida cosecha de los descubrimientos técnicos, el auténtico saber humano se encuentra en liquidación por derribo. Jamás el hombre pudo sentirse más desnudo, más desprovisto de Verdad[103].

 

     Krisi moderno orokorrak alderdi asko du (noetiko, moral, politiko, etab.); sustrai-sustraian erlijiosoa da. Hau da, gizaki modernoa galduta dago, «con la nada entre las manos, como único material de trabajo»[104]. Existentzialismoaren abiapuntua horixe da, hain zuzen: mundua ez da ezer, ez du errealitaterik, dena itxura hutsa, gizakiaren fantasma edo irudipena —eta zer naiz ni neu? Baina

 

Unamuno se anticipa a los existencialistas de hoy y afirma el verdadero carácter de sus preocupaciones. «La desesperación religiosa —dice— es, más o menos veladamente, el fondo mismo de la conciencia de los individuos y de los pueblos cultos de hoy en día» (Del sent. trágico de la vida, VI)[105].

 

     Hori dena Unamunoren positiboa. Alde kritikoa, orain: krisiaren oso kontzientzia garbia izan duela, baina krisiaren barruan geratu dela bera beti, jauzi batekin handik irten eta zentzua finkatu ordez. Unamuno absurdoan geratu da.

     Gu denok «ezerezetik ezerezera doazen fantasmen prozesioa» bagara munduan, bietan bat: ala absurdoa, ala absurdoa gaindituko duen fedea, beste irtenbiderik ez dago.

 

Los matemáticos emplean un método que llaman de reducción al absurdo: cuando a partir de una afirmación X se llega a una contradicción, hay que retroceder hasta el principio y decir, no-X, porque ahí esta, con toda certeza, la verdad[106].

 

Beraz, hasierara itzuli eta han Jainkoa ezarriz, absurdoa horrela bakarrik gainditzen da. Baina ezarriz, hau da, sinetsiz, ezbai modernoan geratu gabe. «Lo verdaderamente trágico en el buscador unamuniano es que está persuadido a priori de que lo que busca es inasequible. Lo busca, pues, con radical desesperanza»[107]. Unamunok hortxe geratu eta itxurazko paradoxetan ase nahi izan du bere arima: ez omen dagoela deskontsolazioa baino kontsolazio handiagorik, desesperatuena baino esperantza kreatzaileagorik ez omen dagoen eran, etab. Ematen du Santamariak ez dituela osoki sinetsi nahi Unamunoren ipuin horiek:

 

Todas esas zarandajas de creer-crear y del querer-creer jamás podrán colmar el espíritu del buscador. No pudieron colmar tampoco el espíritu del propio Unamuno que nos habla de ellas con una falta de convencimiento evidente[108].

 

Santamariak nahiago du San Agustinekin geratu.

 

Por eso el cristianismo de Unamuno es un cristianismo sin gozo, un cristianismo trágico. Construyó los muros de su templo con el barro de lo terrenal y en sus patios no mana la fuente viva de la alegría. Quienes sientan la divina impaciencia no busquen pues la Verdad por las veredas de sus páginas[109].

 

     Unamunoren gaian Euskal Herrian espiritu sentiberak asko direla akordatuta zegoen Santamaria: hura positiboki aipatzea bezain arriskutsua suerta bailiteke —zitekeen, beharbada— negatiboki egitea, edo kritikoki. Hainbat aldiz aipatua dugun Egan-eko artikulua, honela hasi zuen Santamariak:

 

Unamuno sigue siendo —y lo será cada día más— piedra de escándalo y vértice de contradicciones. No se ha terminado de hablar de él ni se terminará en mucho tiempo, porque en él y por él se plantea en nuestro país —por cierto—, con muchos años de anticipación sobre el movimiento actual [existentzialismoa, itxuraz] y con una amplitud y un vigor que éste no ha alcanzado todavía— el problema crítico del hombre moderno[110].

 

Denboragarrenean, denborak daukana pasatu egiten dela baita, «el profesor Carlos Santamaría acaba de dudar de la actualidad de Unamuno, de su modernidad», eskandalizatu zitzaion halere Felix Maraña. Eta jarraitzen zuen bilbotarraren modernotasunaren alde atera beharrean sentiturik:

 

Unamuno es el primer vasco que entra en la modernidad; es el vasco más moderno de este siglo y, con toda propiedad, es uno de los contadísimos vascos modernos de la historia [...]. Unamuno es moderno, porque se adelanta, nos adelanta, en más de dos décadas, toda la filosofía existencialista nórdica, que llega aquí a través de él, antes que llegara a países como Francia o, incluso, Alemania e Inglaterra[111].

 

     Kanpiskeriak aparte, nik uste, Unamunoren non egotea, orain geu non egotetik edo non gaudela uste izatetik egon daiteke, kasu honetan. Eta nolanahi ere, Unamunoren «oraingotasuna» ukatzeak Unamunoren baino orainaren balorazio negatiboagoa adieraz lezake.

     Santamariak ez du ikusten azken urteotan sakontasunean eta benetakotasunean asko irabazi dugunik, izan ere.

 

El quijotesco «Yo sé quien soy» que tanto le gustaba a Unamuno, se sustituye hoy por un: «no sé quién soy... ni me importa». Pienso que Unamuno tendría muy poco que hacer en esta sociedad. Cualquier Umbral —dicho sea con el máximo respeto— le desbancaría fácilmente[112].

 

     Santamaria ulertzeko: garaiak aldatu egin dira. Aldatu egin da giroa. Santamariak, mereziko du gogoratzea, azken urteotan honezkero Mounier ere modatik pasea ikusten zuen («Mounier está pasado de moda»)[113]; Maritain, halaber: «aunque actualmente las ideas de este pensador francés puedan parecer trasnochadas...»[114], etab. Unamunoren oraingotasunik ezak bere esanahia dauka, eta hori ez da inola ere baliorik ezarena, mezua galdu izanarena.

     Santamariaren jarrera Unamunorekiko bikuna da. Unamunok, etengabe dena problematizatzen arituz, egia eta zintasunera probokatzen du. Seriotasun eta sakontasunera. Segurantzia faltsuak apurtzen ditu. Bilaketa pertsonalera obligatzen du.

 

Quien no se ha planteado algo como problema, no puede tampoco asimilarlo como solución: de aquí la necesidad de repensar o de hacer vivir en nosotros las cuestiones que otros nos han dado resueltas. Por no proceder de esta manera andan por ahí muchos tísicos intelectuales, almacenes de palabras hueras, haciendo mercancía de su insinceridad[115].

 

Unamunok hori dauka ona, axalkeriara edo kontserbazio tradizional hutsera emandako aro batean. Unamuno, alde horretatik, sakonki erlijiosoa da: «Para mí, por ejemplo Unamuno era un hombre tremendamente religioso, mucho más que los que le condenaron»[116].

     Baina katolikoa ere ba ote da? Erlijiosoa eta kristaua ez baita nahitaez berdin, eta kristaua ere ez nahitaez berdin katolikoa. Santamariak hemen gutxienez bere zalantzak lituzke. Batzuetan Santamaria ez da osoki fio Unamunoren axanpa erlijiosoak benetakoak ote diren[117]; beste batzuetan, haren tormentuen eta desesperazioen azpian dagoena, katolizismoa baino gehiago, protestantismoa dela iruditzen zaio[118].

     Dena dela, «don Miguel de Unamuno sabía, al menos, decir las cosas»[119].

     Gero, tragikoaz beste, Unamunoren beste alderdi mistiko hori dago, barnekoia eta garbia. Eta hor, Unamuno Joan Gurutzekoari berari hurbiltzen zaio (zer esan daiteke positiboagorik inorengatik?).

 

Unamuno —que, dígase lo que se quiera acerca de la anarquía de su obra, ha de ser entre los hombres del 98 quien alcance mayor perdurabilidad, precisamente porque fue el único en ocuparse a su manera del tema eterno— sentía un gran respeto por este frailecito. Y en la lectura de sus libros descubrió quizás la mejor parte de sí mismo[120].

 

Beharbada, Unamunoren gaurkotasuna Joan Gurutzekoarena bezalakoa da: denborarik gabekoa.

 

Zubiri

 

     Santamariak, haren adiskidetasunarekin ohoratua sentitzen denaren tonuan, beti gogoratu du filosofo hau (1898-1983). Bere garaiko donostiarrek arrunt «etxeko» bezala ikusi izan omen dute Zubiri, ja mutikotatik miresmen handiz begiratua, kalean pasatu eta gurasoek, eskuarekin seinalatuz, «begira, hor doan jaun hori Zubiri da!», esaten omen ziena umeei. Eta gero, handik aldi batera, jarraitzen du Santamariak, bera tratatu ahal izan genuen eta haren mazaltasun handia eta jakinduria handia gozatu[121]. Filosofoa hil zenean, Santamariak haren donostiartasuna gogoratu zuen:

 

Zubiri era un donostiarra nato: no sólo había nacido en San Sebastián, como todo el mundo sabe, sino que muchos rasgos de su carácter sencillo y afable denotaban el modo de ser del genuino donostiarra del primer tercio del siglo. Esto es lo que yo llamaría la donostiarridad de Zubiri, que poco o nada tiene que ver, por cierto, con lo que hoy en día se suele entender por donostiarrismo[122].

 

     Zubiriren «etxekotasuna», Santamariaren adieran, da lekutarra bakarrik: ustetua dago Zubiriren filosofia, bere muinean, «eusko filosofia» bat dela.

     Aurrenik, filosofia da, hau da, filosofia serio bat. Sobre la esencia agertu zenean, zementu hark inpresionaturik, Unamunoren erako filosofiagintzarekin alderatzen du, beti hau-hori-eta-hura jorratzen, gorputz eta arima logikaren muga eta katerik gabeko mundu batean libre ibili ametsez. «Halere, hori guztia ez da benetako Filosofia, baizik sasi-mistika, ensaio edo olerki hutsa»[123], ebazten du Santamariak. Ametsetan ibiltzea atsegina da; baina «errealitatea» galopan etortzen zaigu esnatzera: filosofiaren egitekoa errealitate hori atzematean dago. Saioa/ametsa, beraz, kontrajarrita dago filosofia/errealitateari. Aipatutako liburuan, Santamaria liluratu duenez, «Matematikako tratadu batean bezala, ideiak garbi-garbi eta zuzen-zuzen lerrokatuak arkitzen dira. Hau da egiazko Filosofia, ez ensaiotasun hutsa behintzat!»[124].

     Bigarren, euskoa da filosofia hori. Santamariak aitortzen du konplexua dela erakustea filosofo baten edo artista baten obra bere «medio nativo o nacional» horrek («que para el caso viene a ser lo mismo») zenbatean markatzen duen. Baina «de cualquier manera, bien puede afirmarse en principio que la filosofía de Zubiri es, en sus entrañas, una filosofía vasca»[125]. Santamariak kontatzen duenez, euskara atzendu samarra edukiko zuen, baina lagunartean solasaldia bere umetako euskal «esaera jatorrez» zipriztintzen omen zuen Zubirik («or ziok ba!», «auskalo», edo «emen dek!», «añoranza donostiarrísima de los viejos tiempos del sokamuturra de Angelito Minondo y los suyos»)[126]. Filosofiaren objektua errealitatea da:

 

En su libro («Sobre la esencia»), Zubiri definía la realidad como lo que es de suyo, o de por sí. Profundizaba enormemente este ser de suyo y lo adoptaba como punto de partida de su Filosofía [...]. Quizás aquel de suyo era la reminiscencia de un berez de sus años de infancia y adolescencia donostiarras[127].

 

Finean, bada:

 

Que Zubiri ha debido de recibir a través de innumerables vivencias suyas, desde la cuna, unas raíces o un modo de ser genuinamente vasco, es para mí cosa evidente y creo que también ese mismo carácter vasco —nada fácil de determinar, por cierto— ha debido de imprimirse de alguna manera en su obra filosófica[128].

 

     Zubiriren filosofia zaila dela, orain, alde batera utzita, hau da, irakurgaitza, etab., filosofia bezala zer balio du? Filosofia aktuala eta aktuantea al da?, pentsamendu horren interesa azpimarratzeko Santamariak egiten duen galde moldean.

     Â«Una filosofía que no sea actuante, es decir, que no sea capaz de cambiar la vida de un pueblo o una sociedad, carece prácticamente de interés»[129]. Aktuantea izateak esan nahi du pentsamendu bat gauza dela gizarte baten edo aldi baten biziera aldarazteko. Descartesek, Kantek, zientzia modernoen eraikuntzan jardun dute; besteak artearen ibilbideetan, etab. Zubirik ba omen du makina bat elementu bere sisteman, gure bizieran eragin lezaketenak modu honetan: «sentitzearen» bere analisiak, adibidez, edozein artistari lagun liezaioke[130]. Gertatzen da gizartean faktore askoren menpean dagoela pentsamendu baten eragina; eta Zubiriren pentsamenduari bidea ireki egin behar zaiola gizartera, orrialde astun batzuetan galduta geratuko ez bada. Santamariak Euskal Herriko Unibertsitatearen eginkizun garrantzizko bat ikusten du hor: Zubiriren obraren ikerketa xehean, zabalkundean, interpretazioan, haren jarraitzaileen prestakuntzan.

 

Es importante que esta obra tenga aquí, en el ámbito de la cultura vasca, un eco inmediato, y que —con el tiempo— la filosofía zubiriana encuentre en nuestro pueblo dignos continuadores y cultivadores que puedan desplegarla o desarrollarla plenamente[131].

 

     Horrekin hertsiki lotuta, Zubiriren aktualtasuna sakontasunean ulertzeko, pentsamendu modernoaren dramari so egin behar zaio, alegia, Zubiriren pentsamenduak zer gainditzen lagun liezagukeen behar da gogoetatu. Laburki azaltzeko: Mendebal modernoaren adimen edo arrazoimenaren kontzeptu aldebakarregia gainditzen, hain zuzen. Moderniaren historia laburbilduz esan genezakeenez, antzinaroaren edo jende xumearen errealismo natiboa gainditzeko, filosofiak eta zientziak kritiko bilakatu beharra izan zuten, hots, errealitatea ikertu ahal izateko beren gaitasuna bera ikertuz hasi beharra. Errealitatea zer den baino lehen, argitu beharra dago errealitatea ezagutzeko gure gaitasuna zer den. Hori izan da filosofia kritikoaren edo idealismo alemanaren eginkizuna. Baina —komentatzen du Santamariak— filosofia kritikoaren emaitzak arras etsigarriak izan dira, errealitatea bera den bezala, bere baitan, ezagutzeko gure ahalmenari uko egin dio eta.

 

Como dice Ernst Bloch, hizo del mundo un océano sin orillas en el que ni el náufrago ni el viajero tenían ningún interés en navegar, puesto que dentro de él no se podía arribar a ningún puerto. El criticismo se convirtió así en una especie de tragedia del hombre culto, tragedia de la cual parece que estamos empezando a salir ahora. Así, la filosofía tiende a volver al realismo. Mejor que volver, ir. Ir a un nuevo realismo, lo cual constituye una empresa muy difícil y azarosa[132].

 

Zenbait korronte filosofiko errealismo berri baten bila ari da orain. Zinezko errealitate arrazoimen (adimen) modernoak zapuztu horretarakoxe bidea urratuko luke, hain zuzen, Zubirik: subjektibismoa edo modernia gainditzea.

     Puntu honetan elkartzen baditugu goiko behaketa guztiak, ikusiko dugu euskaltasunaren interesa Zubiriren filosofian beharbada ez zela mamiarekin lotura estu gabekoa. Gainditu beharra dagoen arrazoimen (adimen) modernoa arrazoimen huts gordin bat zen. Murriztasun horrekin, gero ezin zuen atzeman errealitatea bere baitan. Hau da, arrazoimena hain da urrundu eta isolatu errealitatetik, gero ezin baitu hartaraino heldu. Zubirik, arrazoimen edo adimenaren beste kontzeptu batekin, errealitatea ere bestelakoa ahal izango du atzeman. «Inteligencia sentiente» da beste errealismo bat ahalbidetuko digun kontzeptu hori.

 

Frente al océano sin orillas en que nos quiere encerrar el idealismo, Zubiri nos invita a volver a la raíz, a la interpretación del sentir y del inteligir. Sentir e inteligir son, en efecto, los dos caminos por los que el hombre se ve encaminado o se encamina a lo real. Desde antiguo se ha visto en el sentir y en el inteligir actos distintos y separados e incluso se los ha visto como producto de facultades diferentes. Más aún: entre estas facultades se ha establecido una relación de anterioridad y posterioridad y una oposición jerárquica, de suerte que los datos aportados por el sentir han sido considerados como meros materiales para el conocimiento. Sólo cuando la inteligencia los conceptúa y juzga comienza el verdadero conocimiento. En cambio para Zubiri la inteligencia y el sentir del hombre constituyen estructuralmente una sola y única facultad: la inteligencia sentiente.

 

Ezagutzailea ez da ezagutzailea soil, eta horrela ezagutzailea bera, sentimenaz horniturik, ezagutzaileago bilakatzen da, adimen hutsa isolatuta izan zitekeena baino. Errealitatea, bera den bezala, osokiago eta hurbilkiago atzeman dezake. Jarrera horren ondorioak ez dira filosofikoak bakarrik izango, sozialak ere baizik. Bat, merezi duena seinalatzea, eskulanaren birbalorazioa da, mendez mende burulanaren aldean egin zaion mespretxuaren aldean. Eskulanean («eskuekin pentsatu») ezagutza errebelatzen da[133].

     Zubirik ez du buruarekin bakarrik filosofatzen. Bere esperientzia osoarekin filosofatzen du. Horretan datza haren filosofiaren euskaltasunaren interesa, haren errealismoaren sustraia. «Inteligencia sentiente»-ren iruzkin antzera idatzi du Santamariak, asko esaten ez duen baina iradokitzen duena:

 

El prólogo de este nuevo libro suyo está fechado precisamente en Hondarribia, el pasado verano, y es allí, junto a la hermosa ría bidasotarra, donde debió de trabajarlo y ultimarlo[134].

 

Sorlekuarekin eta lurrarekin lotura etengabean mamitu da haren filosofia.

 

Zaragueta

 

     Oriotarrek herriko semeari (1883-1973) goratzarrea egin ziotela eta, Santamariak oso laburki bere omenalditxoa eskaini dio akademiko eta irakasle ospetsuari Zeruko Argia-ko «Dizdira» batean, «Don Juan nere aspaldiko adixkide agurgarria dalarik»[135]. «Nolako gizona, halako bere filosofia» esaldiaren arabera, biak beren sotiltasunaren aldetik aipatzen ditu. Pertsona gisa baketsua, zentzuduna, eskuindarren zein ezkertiarren lagun leiala, eta berdin bere filosofian ere pentsaera desberdinen artean bateratzailea. Haren egitasmo filosofikotzat «la visión universalista de los problemas todos de la vida» ikusten du eta, dio Santamariak bere epaian, «bere filosofiak korapilorik ez du, ez eta zulorik ere, zentzu onekoa da eta».

     Euskararen kontura etorriz, «erdi-ahaztuta badu ere, adierazten du Santamariak, bere jatorrizko hizkuntza asko maitatzen du».

 

 

[1] «Asombro y extrañeza», El Diario Vasco, 1956-03-11.

[2] Ib.

[3] Ib.

[4] «La claridad cientifica», El Diario Vasco, 1967-04-09.

[5] Ib.

[6] Ib.

[7] Ib.

[8] Ib.

[9] «Ante la iniquidad», El Diario Vasco, 1956-11-11; «mi amigo, el ateo tibio» esaten da in «Buenos y malos», El Diario Vasco, 1960-09-18; «un amigo materialista (materialista a pesar suyo, materialista por falta de fe y por radical desesperanza)».

[10] Lagun horren errealitate historikoa ukatu gabe: mediku txit buruargia zela eta hila dela, esaten da in «La disciplina de partido», El Diario Vasco, 1983-05-29.

[11] «Ante la iniquidad», El Diario Vasco, 1956-11-11.

[12] «Buenos y malos», El Diario Vasco, 1960-09-18.

[13] «Ante la iniquidad», El Diario Vasco, 1956-11-11.

[14] «Buenos y malos», El Diario Vasco, 1960-09-18.

[15] «'¿Ni tort ni raison?'», El Diario Vasco, 1968-06-09.

[16] «La aguja magnética», El Diario Vasco, 1957-07-21.

[17] Ib.

[18] «Estruturalismoa», Zeruko Argia, 1967-06-25. Adiera nahiko zabalean ulertu behar da hemen, ikusten denez, estrukturalismoa.

[19] Urte haietako ezker giroa gogoratu behar da Elizan, batez ere eliztar ohien artean.

[20] «El hombre sin hombre», El Diario Vasco, 1967-06-04. «En oposición al vitalismo de Ortega y al cordialismo de Unamuno, tan pasado de moda como ustedes y yo sabemos —'eppure si muove'— el estructuralismo es como un antibiótico y el antiséptico radical de la filosofía».

[21] Ib.

[22] Ib.

[23] «Estrukturalismoa», Zeruko Argia, 1967-06-25.

[24] «El hombre sin hombre», El Diario Vasco, 1967-06-04. «Gizakiaren heriotza» oso gai erabilia izan da urte horietan estrukturalismoaren aurka. Ikus, adibidez, «el lenguaje, el discurso, han dado muerte a los valores. Las ciencias del hombre han matado al hombre», etab., in J.M. Auzias, El Estructuralismo, Madril, 1970, 121. Halaber, J. Brun, Analyse du langage théologique, Paris, 1969.

[25] «La inquietud», La Voz de España, 1950-01-27.

[26] Ib.

[27] «Existencialismo y fe católica», Incunable, 1951-02.

[28] «La inquietud», La Voz de España, 1950-01-27.

[29] «Existencialismo y fe católica», Incunable, 1951-02.

[30] Ib.

[31] «Existencialistas», La Voz de España, 1949-07-30.

[32] Ib.

[33] «Unamuno, lo temporal y lo eterno», La Voz de España, 1948-07-02.

[34] «Existencialistas», La Voz de España, 1949-07-30.

[35] Ib.

[36] Ib.

[37] «Marx, el filósofo», El Diario Vasco, 1983-04-03: «Durante los últimos años he dedicado muchos miles de horas a estudiar las obras de Marx». Orobat, in Herria 2000 Eliza 6, 1978, 17: «Yo he leído a Marx, no digo que todos los días, pero sí mucho».

[38] «Marx, el filósofo», El Diario Vasco, 1983-04-03. Eta in «Quinta columna», El Diario Vasco, 1965-07-04: «Indudablemente, el ateismo más coherente que se haya podido inventar, el más lógico, el más perfecto —si cabe hablar así— es el marxismo».

[39] «Lutero y Marx, dos centenarios», El Diario Vasco, 1983-05-01.

[40] Ib. (Ez da esaten: «Pelagio eta San Agustin», zuhurki).

[41] Ib.

[42] Ikus Herria 2000 Eliza 6, 1978, 17: «Para mí Marx es un moralista enorme». Ib., 18: «Repito: era un moralista porque iba buscando la destrucción de una sociedad injusta y la construcción de una sociedad nueva».

[43] «Racionalizar la indignación», El Diario Vasco, 1981-11-22: «[...] Esta ciencia nunca llegará a ser una ciencia puramente científica, una ciencia neutral, como lo son las ciencias ordinarias. Será más bien —si cabe hablar de esta manera— una ciencia indignada». Orobat in Jakin 30, 1984, 95: «Marxen abiapuntua ez zen izan ez zientzia, ez teoria, ez ekonomia, ez pentsaera logikoa; baizik, langileen miseriarekiko haserrea eta samindura [...]. Orduan, Marxek zientzia berri bat asmatu zuen. Ez, ordea, nolanahiko zientzia neutrala, baizik zientzia suhar, lehiatsu, iraultzailea». Marxismoaren zientifikotasuna orduan asko goratzen baitzen, puntu hau behin eta berriro etortzen da Santamariaren jardunaldian: Ib. «Crisis china», El Diario Vasco, 1966-10-02. «Zientzia haserretu bat da harena; ez neutrala, baizik borrokalaria»; Ib., «¿Cuánto tengo yo que dar?», El Diario Vasco, 1957-07-14, «Nik ez dut ukatuko Marxek kontzeptu zientifiko berri bat sartu duela [...], materialismo historikoa kontzeptu zientifikoa da, baina ez beste zientzien modura».

[44] Ib.: «El espíritu revolucionario se incuba siempre en la ira; es decir, en la indignación que provocan las injusticias sociales. Pero la indignación es en cierto sentido un hecho ético. Los animales se enfurecen, no se indignan. En cambio el hombre, al indignarse pasa siempre por un dato ético, es decir, por un debe ser o, más bien, por un: esto no debe ser, no debe seguir siendo así».

[45] «Marx, el filósofo», El Diario Vasco, 1983-04-03. Dena dela, berritasunak erlatiboak izaten dira batez ere filosofiaren historian, ez da alferrik milaka urte batzuetako luzea: «Cuando Marx dice en la undécima tesis sobre Feuerbach que 'los filósofos no han hecho más que interpretar el mundo de diferentes maneras, (pero que) lo que importa es transformarlo' se refiere sobre todo a los jóvenes hegelianos, que se las daban de revolucionarios, pero que, en realidad, no revolucionaban absolutamente nada más que sus propias cabezas». Marx eta Lutero Pelagio eta Antipelagiorekin alderatu eta, iruzkintzen du Santamariak: «Nada es verdaderamente nuevo bajo la capa del cielo». Eta beste lantze batean, oraindik: «A los cristianos no nos ha hecho falta esperar a Marx para descubrir que sólo la acción, y no la simple especulación, puede salvar al hombre» (ikus «Servir al hombre», El Diario Vasco, 1967-06-25).

[46] «Lutero y Marx, dos centenarios», El Diario Vasco, 1983-05-01.

[47] «Mauricio Blondel ha muerto», La Voz de España, 1949-08-26.

[48] Ib.

[49] «Maritain», Zeruko Argia, 1965-02-14.

[50] Ib.

[51] «El campesino de Garona», El Diario Vasco, 1967-01-15.

[52] «Evocación a Jacques Maritain», El Diario Vasco, 1982-11-28.

[53] Palacios, L.E., El mito de la nueva cristiandad, Madril, 1951, 145.

[54] Ib. Arlo honetan ez luzatzeko, irakurleari gomenda geniezaioke ikusteko Aróstegui, A., Una conjura española contra Maritain, Granada 1952.

[55] «Evocación a Jacques Maritain», El Diario Vasco, 1982-11-28.

[56] Ib.

[57] Cfr. «El campesino de Garona», El Diario Vasco, 1967-01-15, Santamariaren iruzkina: «El viejo maestro teme, en efecto, que sus discípulos se hayan ido demasiado lejos al intentar profundizar el 'diálogo con el mundo', diálogo que él mismo había predicado y practicado durante tantos años. ¿Fenómeno de senilidad, quizás, o sabia medida de prudencia intelectual?».

[58] Ib.

[59] «Cuando la casa se hundía», El Ciervo, 1975-05-15.

[60] Ib.

[61] Ib.

[62] «Sobre el personalismo», El Diario Vasco, 1982-10-24.

[63] Kontzeptuen gerra batean alferrik sartzeke: Mounierrek berak baietz, pertsonalismoa filosofia dela baietsiko du, ez jarrera bakarrik (alegia, ezin izan daitekeela sentimendu lauso bat bakarrik, ezpada pentsamendua, eta pentsamenduak bere ordena eta arauak bete behar ditu), cfr. Oeuvres III, 1962, 249; baina berak agertzen du, aldi berean, ikusmolde, metodo, eskakizun dela pertsonalismoa, eta ez sistema (Ib., 242).

[64] Ib. «El personalismo de Mounier, como todo auténtico personalismo, es más bien una fe», adierazten du Santamariak in «Cuando la casa se hundía», El Ciervo, 1975-05-15.

[65] «Cuando la casa se hundía», El Ciervo, 1975-05-15.

[66] Ib.

[67] Ib.

[68] Ib.

[69] Maritainen Estatu Batuen ikusmoldea, aitzitik, kasik ideal batena izan da.

[70] Weil, S., L'Enracinement. Prélude à un Déclaration des devoirs envers l'être humain, Paris, 1949.

[71] «Problema», El Diario Vasco, 1966-07-31.

[72] «Homicidas», El Diario Vasco, 1967-04-23.

[73] «Simona Weil», El Diario Vasco, 1957-06-30.

[74] «Ez erori diru tentazioan», Zeruko Argia, 1965-11-21. (Santamariak idatzi bezala kausitzen da zinez liburu hori haren bibliotekan, irakurlearen azpimarraz eta esku-oharrez betea).

[75] «Problema», El Diario Vasco, 1966-07-31. Ik. «Simona Weil», El Diario Vasco, 1957-06-30 (irakurketan, aurrena lapitzez eta gero gainetik gorriz azpimarratua).

[76] Weil, S., op. cit., 66. Adibide historikook alegatzen ditu S. Weilek: «Les Romains étaient une poignée de fugitifs qui se sont agglomérés artificiellement en une cité; et ils ont privé les populations méditerranéennes de leur vie propre, de leur patrie, de leur tradition, de leur passé, à un degré tel que la postérité les a pris, sur leur propre parole, pour les fondateurs de la civilisation sur ces territoires. Les Hébreux étaient des esclaves évadés, et ils ont exterminé ou réduit en servitude toutes les populations de Palestine. Les Allemands, au moment où Hitler s'est emparé d'eux, étaient vraiment, comme il le répétait sans cesse, une nation de prolétaires, c'est-à-dire de déracinés; l'humiliation de 1918, l'inflation, l'industrialisation à outrance et surtout l'extrême gravité de la crise de chômage avaient porté chez eux la maladie morale au degré d'acuité qui entraîne l'irresponsabilité. Les Espagnols et les Anglais qui, à partir du XVIe siècle, ont massacré des populations de couleur étaient des aventuriers presque sans contact avec la vie profonde de leur pays. Il en est de même pour une partie de l'Empire français, qui d'ailleurs a été constitué dans une période où la tradition français avait une vitalité affaiblie. Qui est déraciné déracine».

[77] Ib., 141. Ikus 138. or. eta hur., Frantziako herrialdeen konkistaren eta basamortutze kulturalaren errepasoa.

[78] Ib., 64.

[79] Ib., 16.

[80] Atentzioa ematen du Weilen liburuko 164-165 orrialdeak nola dauden hirutan azpimarratuak, lapitzez, gorriz eta berdez, eta orri bazterrean ere hainbat eratako marka deigarriz seinalatuta, Santamariak irakurritako alean. Are ale horren azal aurreko azken orri zurian, lapitzez kontzeptu interesgarrienen-edo aurkibidetxo bat dago eginda, eta nazioaren gaia da askogatik nagusia.

[81] «Txakurraren gaberdiko ametsa», Zeruko Argia, 1963-12-08.

[82] «La noticia me ha sorprendido de viaje —como otras muchas, y ¿cómo no, si la vida es viaje?—. La he visto en enormes titulares en un quiosco del Boulevard Saint Michel y —perdóname, lector, esta confidencia de las que no acostumbro en mis artículos— las lágrimas casi me han saltado a los ojos».

[83] «Luther King», El Diario Vasco, 1968-04-14. Ikus, orobat, «Martin Luther King», Zeruko Argia, 1963-12-01. «'Token' ta 'Tokenismoa'», Zeruko Argia, 1969-03-09.

[84] «Filósofo en la luna», El Diario Vasco, 1980-10-26.

[85] «¿Manejos esotéricos?», El Diario Vasco, 1968-02-25. «Ortega, siempre tan sublimente desentendido de los problemas sociales», ohartzen da hemen pasadizoan.

[86] «Ortega y Kierkegaard», El Diario Vasco, 1956-04-22.

[87] Kristautasunaren muin-muina Jesukristoren misterioa baita, hots, ez ideia edo arrazoiren bat, baina pertsona: «Le Mystère du Christ n'est pas une idée que l'on puisse diffracter en une pluie étrangement abondante de notions obscures; une doctrine que l'on prétend réduire à un ensemble de vérités plus ou moins crépusculaires. Il est le Mystère-personne, ou, si on le préfère, le Mystère en personne, le Mystère personnifié, le Mystère incarné», cfr. «Le Christ et la nuit», Semaine des Intellectuels Catholiques, 1959.

[88] «Cristianistas», El Diario Vasco, 1957-07-07. «Una cosa es el cristianismo —sistema de ideas, doctrina moral, estructura sociológica, forma de civilización— y otra muy distinta la religión cristiana que, antes que todas esas cosas, es participación real en la vida de un hombre concreto. A quienes sienten de la primera manera había que llamarlos 'cristianistas' más que cristianos. Hombres del partido de Cristo y no hombres de Cristo. Catolicistas y cristianistas luchan contra marxistas y comunistas en pie de igualdad, porque han aceptado la batalla en el terreno de las ideologías. Luchas de maniqueos contra maniqueos de signo contrario».

[89] «Cristianos y 'cristianistas'», El Diario Vasco, 1983-06-05. «Una de estas deformaciones, fácilmente constatable en la historia contemporánea, es la de la 'ideologización' de la religión, o sea la transformación del cristianismo-religión en cristianismo-ideología. Para los que yo llamaba —y llamo— cristianistas la religión se convierte de hecho en una ideología, que funciona del mismo modo impersonal que cualquier otra, pero con el agravante de que utiliza en amplia e inaceptable medida el nombre de Dios».

[90] «Ortega y Kierkegaard», El Diario Vasco, 1956-04-22.

[91] Ikus Karlos Santamariaren agerpena in «Karlos Santamaria: Zientzia eta kontzientzia bat eginik», Elhuyar, 1992-06: «(Zubiri eta Zaragueta) Ortega baino filosofo sakonagoak ziren. Ortega dotorea zen idazten eta hizkuntza ongi menperatzen zuen, baina pentsamendu aldetik ez zen sakona».

[92] «Opinión sobre Ortega», El Diario Vasco, 1959-04-12.

[93] Ib.

[94] «Fray Juan de la Cruz», El Diario Vasco, 1960-11-20.

[95] «Opinión sobre Ortega», El Diario Vasco, 1959-04-12.

[96] «L'homme à la recherche de Dieu», Casterman, 1961. «Mon compatriote le philosophe Xavier de Zubiri» esanez aipatzen du Santamariak.

[97] «Cambio de aires», El Diario Vasco, 1966-03-06.

[98] Ib.

[99] «Unamuno, lo temporal y lo eterno», La Voz de España, 1948-07-02.

[100] «Cultura de los negocios», El Diario Vasco, 1980-08-10.

[101] Ib.

[102] Ib.

[103] «El hombre que busca la verdad(ensayo)», Egan, 1949.

[104] Ib.

[105] Ib.

[106] «Lo absurdo», El Diario Vasco, 1981-02-01.

[107] «El hombre que busca la verdad (ensayo)», Egan, 1949.

[108] Ib.

[109] «Unamuno, lo temporal y lo eterno», La Voz de España, 1948-07-02.

[110] «El hombre que busca la verdad(ensayo)», Egan, 1949.

[111] «Unamuno, posmoderno», El Diario Vasco, 1986-11-08.

[112] «La crisis», El Diario Vasco, 1980-08-24.

[113] «Cuando la casa se hundía», El Ciervo, 1975-05-15.

[114] «¿Politica fetiche?», El Diario Vasco, 1981-06-07.

[115] «Libertad de discusión en la iglesia», Documentos, 1950.

[116] Herria 2000 Eliza 6, 1978, 17.

[117] «La protesta de A. Sastre (II)», El Diario Vasco, 1981-01-25. «[...] Lo que don Miguel de Unamuno llamara alguna vez 'lógica cordial', 'lógica del corazón', y que a mí —dicho sea de paso— siempre me sonó un poco a cosa de zarzuela hispánica».

[118] «El diálogo», Espiritualidad Seglar, 1956-02. «A mi entender, la presente novela española —dando aquí a la palabra presente un sentido amplio como quiere Aranguren— en nada apenas puede enriquecerse nuestra espiritualidad. Quizás la única excepción es Unamuno, quien indiscutiblemente alcanza las tierras muelles y jugosas del profundo yo espiritual. Pero, por desgracia, la desesperación esperanzada, nota característica del pensamiento unamuniano y kierkegaardiano, encierra una raíz luterana, como el propio Aranguren ha demostrado alguna vez, y es difícilmente conciliable con una sana y equilibrada espiritualidad católica».

[119] «Tiempo y Pascua», El Diario Vasco, 1956-04-01.

[120] «Juan de Yepes», El Diario Vasco, 1965-10-21.

[121] «Inteligencia sentiente, de Zubiri», El Diario Vasco, 1981-02-08.

[122] «Xabier Zubiri», El Diario Vasco, 1983-09-25.

[123] «Berezkoa», Zeruko Argia, 1963-07-28.

[124] Ib.

[125] «Inteligencia sentiente, de Zubiri», El Diario Vasco, 1981-02-08.

[126] «Xabier Zubiri», El Diario Vasco, 1983-09-25.

[127] Ib.

[128] «Inteligencia sentiente, de Zubiri», El Diario Vasco, 1981-02-08.

[129] «Inteligencia sentiente», El Diario Vasco, 1981-02-22.

[130] «Inteligencia sentiente», El Diario Vasco, 1981-02-22; «Una filosofía actuante», El Diario Vasco, 1983-10-02.

[131] «Inteligencia sentiente, de Zubiri», El Diario Vasco, 1981-02-08.

[132] «Inteligencia sentiente», El Diario Vasco, 1981-02-22.

[133] Arabio-Torreren izkribu bat —«que tuve la fortuna de leer en mi juventud»— aipatzen du hemen Santamariak, Elojio de la mano: «La impresión causada por esta lectura juvenil se ve confirmada ahora plenamente por la filosofía de Zubiri».

[134] «Inteligencia sentiente, de Zubiri», El Diario Vasco, 1981-02-08.

[135] «Don Juan Zaragüeta'ri, omenez», Zeruko Argia, 1963-09-08.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es