Carlos Santamaría y su obra escrita
Autonomia eta paktoa
Zeruko Argia, 679 zk., 1976-03-14
Ni ez nintzen izan, ez Lintzirinen, ez Ibaetan, ez Eibarko Astelenan, ez Sarriko delakoan. Beraz han egin ziren perpausak ez nituen entzun, eta omenka dakit, besterik ez, horien berri.
Halere, hemengo astekari zerutar honetan bertan irakurri dudanez, aipatutako bileretan hizlariren batek deszentralizazio eta autodeterminazio konzeptuak nahastu egiten omen zituen.
Nahaste hau ez da gaurkoa. Lehengo mendearen azkenekotan eskatima bat izan zen, hain zuzen ere, orduko federalisten artean. Batzuek «autonomia eta paktoa» defendatzen zuten, federalismoaren mamitzat. Besteek, berriz, «autonomia» besterik ez zuten defendatu.
Zer esan nahi zuten alegizko hitz hauek? Autonomia zelakoak deszentralizazioa esan nahi zuen, besteak beste, eta pakto zelakoak, egun autodeterminazioa deitzen duguna adiarazten zuen.
Pi i Margall jaunak lehenengo jarrera hartzen zuen, jakina, eta besteei, hau da, paktorik gabeko federalistei «débiles federales» izena ezartzen zien, zeren, berak esan ohi zuenez, paktorik gabe ez baitago egiazko federalismorik.
«Fuera del Pakto se puede ser descentralizador, pero no federal» idazten zuen, idatzi ere, bere. «Las Nacionalidades» liburuan. Hitz hauk oso argiak iduritzen zaizkit eta oraindik gure egunotan balio dutela esan daiteke. Hori da Forua, pakto bat eta ez besterik.
Pi i Margallek egiazko federalismo eredutzat Euskal Herria jartzen zuen, hain zuzen ere, «Las Provincias Vascongadas razonan mejor que esos débiles federales. Comprenden que si confiesan deber sus Fueros al Estado conceden al Estado el derecho de quitárselos».
Gaur egunean federalismo hitza aho guztietan omen dago. Baina oraindik federalismoaren mamia ulertu ere ulertu ez duen federalista makal asko dagoela dirudi.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).