Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Euskal Unibertsitatea, buruaren kultura bat ala kultura baten burua?

 

Zeruko Argia, 675 zk., 1976-02-15

 

      Euskal Unibersitateari buruz asko mintzatzen da oraingo honetan. Mintzatu ez ezik, jakina, egin ere asko egin da hogei urteotan. Hiru Unibersitate, Fakultate eta Kolejio batzuek gainera, baditugu Euskal Herrian, aspaldi honetan egindako lanaren ondorioz.

      Heidelberg, Oxford eta Princeton unibersitateak bezain onak ez badira ere, hor dauzkagu, bakoitza bere merezi eta akatsekin, hamaikatxo euskal ikasleri karrera emanaz.

      Baina Euskal Unibersitatearen problema beste problema bat omen da. Han hemenka, Euskal Herrian barrena, Espainiako Unibersitatearen itxura bera duten zenbait unibersitate izatea ez da, inolaz ere, Euskal Unibersitatearen soluzioa.

      Izanez gero Euskal Unibersitate batek euskalduna izan behar du, burutik burura, nahiz hizkuntzaren aldetik, nahiz mentalitatearen aldetik, izan ala ez izan. «To be or not to be».

      Egiazko euskal unibersitate batean irakaskuntza guztia euskaraz egin behar da, ezin uka, eta euskarari berari leku handi bat eman behar zaio, euskara eta euskal literatura euskaraz irakatsiaz. Kultura unibersalaren gaiekin batera euskal kulturaren gai bereziak ere erabili behar dira, euskal mentalitatearen beraren arauera.

      Ez esan guzti hori utopia bat denik. Eman dezagun asmo hau oraingoz guztiz ezinezkoa dela; honek ez du esan nahi, ordea, utopiakoa izan dadin. Lizeoan hasi ginenean utopia hutsa zela esaten zuten ukakor batzuek, eta gauza bera gertatu zen Z. A.ren haseretan. Gaur utopia dirudiena bihar errealitate bihurtuko da, hortarako behar diren langile argi eta trebeak arkitzen baldin badira. («Elhuyar» taldea lekuko).

      Esan ere, beste gauza bat esan behar dugu gainera, Euskal Unibersitatearen problemari beste saihets batetik begiratuz.

      Euskal Unibersitate batek, Euskal Herriak behar dituen gizarteko gidariak hazi behar ditu. Ez bakarrik abokatak, medikuak eta intelektualak, langille kulturadunak ere bai, lanaren zibilizazio batek eskatzen duen bezala.

      Eskuzko kultura mespretxatzen zuen Unibersitate klasikoaren platonismo absurdua erabat kanporatuz, Euskal Herri guztiaren kultura iriki baten zerbitzutan izan beharko litzateke Euskal Unibersitatea, eta ez bakarrik aristokrazia intelektuala edo buruzko kultura baten zerbitzutan.

      Hau da, jaun andreok, nere iritzi apalez, gaurko euskaltzaleok biharko egunerako prestatu behar duguna.

      Ez buruaren kultura bat, baizik euskal kulturaren burua.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es