Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Irakaskintzaren demokratizazinoa

 

Anaitasuna, 189 zk., 1970-05-30

 

      Gobernuak Cortes-etan agertutako Irakaskintza Legegaiaren elburuen artean, irakaskintzaren demokratizazinoa da, nire ustez, garrantzitsuenetarikoa.

      Gobernuaren asmoak lortzen baldin badira, Espainiako ume guztiak bardinak izanen dira aurrerantzean, irakaskintza sailean. Aberatsak eta pobreak oportunidade benetan bardinak izanen ditue, hemendik aurrera lehen mailako ikaskintzak ez baitira ordainduak izango. Estaduak bere pentzutan artuko dau ikasle guztien kontuak pagatzea.

      Â«Colegio» izen dotorea daben eskolarik onenetara, dirudunen umeak baino ez euken joaterik. Besteak «escuela pública» deritxonera joan behar. Orain eskola guztiak «erriko eskolak» izanen dira, diru maila guztietako ikasleei ateak zabalduko jakez eta.

      Zelan ez txalotu Gobernuaren asmoak? Pobreen seme-alabak, aberatsenak baizen argiak dira, eta batzuetan gehiago, behartasunak adimena zorroztu ohi dau ta. Ondo dago, alajaina, irakaskintza saileko diskriminazinoa kentzea!

      Halan bere, lan honek oztopo batzuek aurkituko ditu nonbait; eta komeni da hau jakitea, jendea kikildu ez daiten, gauzak nahiko geunken baizen azkar ibilten ez badira.

      Lehenengo oztopoa, diruaren aldetik izanen da. Lehen mailako irakaskintza guztia ordaintzeko, diru asko behar da; eta Gobernuak bere presupostuetan elburu hori sartzea, gauza gatxa izanen da oraingoz. Dirudunak pobreen irakaskintza ordaindu daien, zerga barriak ipini beharko dira; eta hau ez da egun bateko arazoa izango.

      Baina, nire ustez, irakaskintzaren demokratizazinorako eragozpenik aundiena ez da alde horretatik etorriko, klase prejuizioetatik baino.

      Aundikiak eta aundiki ametsak dituenak ez dabe euren seme-alabarik eroango pobreekin nahastatzera.

      Lantegitxo bat zabaldu dauan gizonaren andreak, edo enpresa batean enplegu on bat lortu dauanarenak, holango zerbait esango dabe asarraturik, legegaiaren barria jakiten dabenean: «Zer uste dabe, gero? Gure alabatxoa atezainaren alabarekin eskolara joango da ala? Pentsatu be. Eziera makala emongo geunskio gizaixoari! Berba txarrak esaten etorriko litzakigu etxera! Eta gero, zeintzuk izanen dira bere adiskideak, zeintzuk bere errelazinoak? Ez, umea, ez. Komunistak sartu ote dira Gobernu barruan?».

      Horixe da, tamalez, jende askoren mentalidadea, orainarte eskoletan klase mentalidadea eratu baita, eta oso gatxa izanen da dana gauetik egunera aldatzea. Amaika atrikulu asmatuko dira, legea burlatzeko!

      Dana dala, lehenengo pausua egin dau Villar Palasí ministruak; eta zeredozer egingo da bide on honetatik. Nire eritxiz, demokratizazinozko asmo honeek txalo bero bat merezi dabe.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es