Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Biafraren ondamena

 

Anaitasuna, 181 zk., 1970-01-30

 

      Benetan barri penagarria, Biafraren ondamendi tristea. Hainbeste neke, hainbeste min eta eriotze, alferrik izan dira Biafratar gizaixoentxat.

      Soegile batzuek dinoenez, gerra ikaragarri honek eriotze gehiago egin ditu urte bitan, zortzi urteko Vietnameko guduak baino.

      Gosez eta midiku laguntzarik ezaz, aurrak milaka il dira Biafra zoritxarrezkoan.

      Ibotarrak, argiak eta bulartsuak izan arren, ezin ahaurpegi emon izan deutsoe Nigeriako armadeari, Afrikako indartsuenetariko bat berau baita. Biafrakoak, kanpokoen laguntzarik bage, ondatu egin behar ziran, ezinbestez, burruka desbardin honetan. Orain ez dabe eskapatzerik. Euren etsaien eskuetan gelditu dira; eta honeek ilketa gorri bat egingo ote daben bildurrez dago mundu guztia.

      Arrazoia nok? Oso barri gutxi jakin dogu, gudu honen zegaitiari buruz. Ibotarrak euren burua maneatzeko eskua lortu nahi eben, Nigeria Estaduaren aurka. Baina honek, hareen kontra, gogor egin eban. Nigeriakoak, 1967 gn. urtean, ilketa aundi bat egin eben, Assaba uriko gizonezko guztiak il zituenean.

      Biafrako gobernuak (1968-ko otsailean) laguntza eske jo eban ONU-gana, ezer bere ez jaritxi barik. Harrezkero Biafratarrak bakar bakarrik gelditu ziran, Tanzania Gabon, Marfileko Kosta eta Zambia apartatuta, beste Estadu batek bere onartu ez ebalako. Mendebaleko Estaduak ikusi eta itsu egin eben, euren interesak bakarrik begiratuaz. Beti bezala, iskilo fabrikanteak euren mauka egin eben, alderdi biei armak salduaz.

      Orain, dana dago bukaturik. Garai ilun honetan, «Le Monde» egunkarian agertutako editorial batek izenburu samin hauxe ekarten eban: «Une grande solitude» (bakartasun aundi bat). Egia da. Gertaera honen ikusgarriena, Biafraren bakartasuna da. Baita nazinoen burukoikeria bere.

      Zelan itxi dabe alferrikako triskantza hori egiten? Ba dago horretarako nazino arteko dotrina bat, «ez sartzeko» izena dauana: «Estadu bat beste Estadu baten barru-arazoetan ez da sartu behar».

      Dotrina honen izenean, zenbat eta zenbat gogorkeria egiten itxi dan, azken urte honeetan! Nire ustez, gauza bat ikasi geinke gertakari honetan: horrelako burrukak lehen bai lehen amaitu eragiteko indarra nahikoa daukan nazino arteko armada bat laster beharrezkoa dala.

      Bestela, «ez sartzeko» dotrinea astakeria aundia da, besterik ez.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es