Carlos Santamaría y su obra escrita
Gizona
Zeruko Argia, 334 zk., 1969-07-27
Gure Rikardo zana gazte urduritzat hartzen zuten batzuek, besterik ez. Baina Rikardo gizon osoa eta heldua zan, benetako. Areago, egiaz esan dezakegu herriren batean holako gizonak ez direla agertzen, behin edo behin besterik.
Laburra izan bada ere, bere biziak ekarri onak eta sasoiak izan zituen ta, Rikardoren izena urte askotan maitasunez oroituko da Euskalerrian.
Adimen indartsua ta argia zan Rikardorena, eta argidura hau, sail askotan azaltzen zan. Aspaldi hontan, izan ere, matematika ikaskintzan laguntzen nion nik. Batzutan harriturik gelditzen nintzan bere «poder de sÃntesis» egiztatzean. Teoria bat agertzen zuenean, oinarriak eta elburuak erakusten zituen asieratik, argi izugarrikin. Oso gutxi daude, matematika ikasleen artean, horrela egin ahal dutenak. Matematikazaile handia izan ahal zitekean, izan nahi ezkero. Baina berak, lumeroak ez, gizonak eta gizarteak maitatzen zituen batez ere.
Bi kualidade zituen, guztiz maitagarri egiten zutenak, garbitasuna eta prestutasuna edo eskuzabaltasuna alegia.
Garbia zan gure Rikardo. Poza eman zuen berekin har-emanak izateak. Beraren atsegin eta irabaziak ez ziran inoiz sartzen bere asmoetan. Bestaldetik langile izugarria genuen, ezin sinistekoa. Herriaren alde ekiteko beti prest.
Arazo berri bat agertzen zanean bere buruaz ahazten zan eta berehala lanean zenuten.
Erlijio sailean oso gizon serioa zan, uste dudanez. Bere kezkak, egiazkoak eta sakonak ziran. Azaleko erlijioa, mitoak eta sasi irudipenak iguin zitzaizkion.
Benetan, egiazko Jainkoaren bila zebilen beti, begi ta bihotz garbikin.
Jainkoak berak, misteriozko Jainko Horrek, hartu digu. Gurea baino zoriontsuagoa da orain gure Rikardo laztanaren izpiritua.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).