Carlos Santamaría y su obra escrita
«Gandhi-urtea» oraindik orain asi zaigu
Zeruko Argia, 298 zk., 1968-11-17
Mahatma Gandhi pakezale handia 1868 urtean jaio zan, Urrilak 2, Indiako Pordabar izena dun urian. Urrengo urtean izanen da beraz bere lenengo eunurtekoa.
Hori dalata urte osoa, 1968-ko Urrilaren bitatik 1969-ko Urrilaren bitara, Gandhin izena eramango du. «Gandhi-urtea» mundu guzian ospatuko da.
Euskal-Herrian ere bai zerbait egin beharko genuke, gizon orotar honen oroipena aipatzeko. Uste dudanez, emengo aldizkariek ez dute oraindik deus esan, eunurteko honetzaz. Orain erderaz idazten ez dudanez gero, Z. A.-n gaia atera nahiko nuke, nere euskera moldakaitzaz bada ere.
Egia da batzuek uste dutela Gandhi erabat desmodatuta dagola, eta, bestaldetik, bere jokabideak Mendabaleko herrietan ezin erabiltzekoak direla.
Bainan, gogortasun gabeko erreboluzioaren prolema bazterretan eztabaidatzen ari da oraingoan. Sail hontan klasikorik handiena Gandhi daukagu ta hortik pasa behar da, nahi ta nahiez, nolanahiko jakinkizunean itsu itsuan ez ibiltzearren klasikoetatik igaro behar dalako beti.
Gandhi ez zan idealista uts bat, sasi mistiku bat, oso gizon pratikoa baizik. Bere politika jokoa, bere ekinaldiak, zeatz meatz pentsa ta prestatu oi zituen.
Gandhik asmatutako izkiluak, «desobedientzia zibila» ta «ez-lankidetasuna», alegia, ez ziran nolanahiko jostailuak. Gandhin oldarren aurrean ingelesak estuturik arkitu ziran askotan, atekarik nola atera ez zekitela.
Britanikoak ez ziran zenbaitek uste dituzten etsai «kabailerotsuak», gogorrak eta desleialak baizik. Beren zigorra izugarria izaten omen zan noiz nahi eta maiz.
Gatzaren istilua arrotu zanean, esate baterako, ingelesek eun milla indiotar sartu zituzten gartzelan. Gandhi bera bost aldiz itzalpetua izan zan, 1919, 1922, 1930, 1932, eta 1942 urtetan, alegia, eta giltzapean luzaro egon behar.
Badaude erreboluziogile batzuek Gandhin jokabideak kopiatu nahi dituztenak, bainan azalez soilik, Satyagraha-ren izpiritu ta mamia onartzen ez dituzte-ta. Gandhin indarrik handiena leialtasuna zala jakitea komeni izanen litzaieke horrelakoeri.
Aipatutako erreboluziogileak uste dute ez-biolentzia, indarrezko eta odolezko izkiluak bezela erabili ditekela. Bainan hau ez da egia. «Egiaren oldarra» dalako Satyagraha-k dagokion efikazia izan dezan, barneko konbersio batetik asi behar omen da. Autentikoa, egiazkoa, barnekoa, izan behar da, ez bakarrik azalezkoa.
Gandhik beti zintzo ta garbi jokatu zuen: hortik eldu zitzaion, izan ere, bere itzal izugarri guztia. Gizon maltzur bat izan ezkero, laster ikusiko zitzaiokean.
Inglaterran orixe esaten zuen askok, hau da, Gandhi zimarkun bat zala eta bere gogortasun gabeko ekitea azpikeria izan, besterik ez. Gandhik bere leialtasunez eta zintzotasunez ainbeste prueba eman zuen, ordea, azkenean iritzi hori azaltzen inor ausartzen ez zala.
Exenpluak milaka eman genitzake. Bat gutxienez emateko, oroi dezagun, azkeneko gudate handia asi zanean, Gandhik bereala indiotarren erasoak suspenditu eta gerazi zituela, horrelako egoeraz protxatu nahi ez zuelako. «Hitler gudakidetzat euki ez dut nahi» esan omen zuen.
Batzuek uste izango dute jokaera hori lilurakeria zala besterik ez. «Gudatea gudate da ta horrelako bideak batere efikaziarik izan ezin dezakete» esango dute batzu hoiek. Barneko autentizidadeak, barneko egiazkotasunak, ez bakarrik moralaren aldetik, baita ere efikaziaren sailean, ahal izugarririk daukala ikusi nahi ez dute.
Esan dezagun, puntu hortaz, Gandhi koldarraren bat ez zala. Bere iritziz, biolentzian sinesten dutenek biolentzia erabiltzea obe dute desohorean erortzea baino. «Iñork biolentzi ta koldarkeriaren artean aukeratu behar izan ezkero, biolentzia kontseilatuko nioke nik iñor horri... Biolentzian sinesten dutenek izkiluak erabili ditzaten, biolentzia obea dalako, laidoa baino» —esaten zuen Gandhi Mahatmak. Bainan gero, hau gaineratzen zuen: «Nik, berriz, Satyagraha, odolezko bideak baino, amaika bider obeagoa dala uste dut».
Eta nik uste dudanez, abantaila hori ez da bakarrik moralaren saietsatik, baita ere efikaziaren aldetik.
Bide jakin baten efikazia ezagutzeko beraren elburua ezagutu behar da lehenik. Gandhin elburua ez zan besteen elburua. Berak esan oi zuen: «Ez izan uste ingelesak joango diranean zuek libre izanen zeratela. baliteke lehen baino menpetuagoak izan, indiotar eskuetan. Herri bat libre izateko lenengoa da bere nortasuna gora dedila. Nortasunik ez dun herri bat, nola izanen ahal da libre?».
Hori zan Gandhin elbururik nagusiena, alegia, lurrean etzanik zeuden herria, zutik jarri ta egiazko herria biurtu. Hortarako, bide pakezkoak iruditzen zitzaizkion egokienak. Bere efikazia ez zan nunbait besteen efikazia.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).