Carlos Santamaría y su obra escrita
Hitler'en espektroa
Zeruko Argia, 272 zk., 1968-05-19
Helena erregiña ema lilitxo bat besterik etzan ta oso kritikatua izan da, arrazoi horregatik, Homero opatsuaren urrutiko denboretarik.
Gu ez gera sartuko marmara hauetan. Ordea, Menelao erregea ain epel, ain kaltz-handi ta ain gibel-handi izan ez balitz emaztekin, eta honi orduz eta garaiz lepoa egin izan balio, Troia gudatea etzitzakean izango. Priamo ta Hektor bezelako ainbeste gizon bulartsu ta famatu etzutekean bizia galduko gaztaro osoan. (Eman dezagun Iliada paregabeko poema egundaiño etzala idatziko ere).
Dana dala, baldin Menelao'k Ulises maltzurrari konseillu eskatuko bazion, honek bada-ez-badako eriotz bat egiteko konseillua emango litzaioke zalantzik gabe.
Askok il ez ditezen, batzuek erailtzea da gerla «preventivoaren» theoria deitzen dana.
Orain ere, Alemanian berpizteko zorian omen dagon nazismoaren kontra «aurrezko gudate» bat egin bearko litzakela uste dute batek baiño geiago.
Gustave Thibon idazle prantzesak galdera hau egin zuen aspaldirik ez: 1934 edo urtean, Hitler'en aurkako gerlatxo bat antolatzea ez ote zan soluziorik egokiena izango? Hitler oraindik etsai zirtzilla zan ta errez desmontatuko litzaioke.
Bañan, gerlatxo hori etzan egin eta berrogeitamar milloi il ziran gudatean, soldaru ta zibilletan. Esan ere erreza esaten da beintzat.
Bañan ez gaitezen bildurtu. Gertaerak aurreratzea ezta iñoiz komeni izaten. Berpiztutako Furher'en aztarnarik ezta oraindikan ikusten eta bear bada ezta iñoiz ikusiko.
Lo izan zaitezte lasai! Historia ezta iñoiz errepikatzen!
(Errepikatu ez, baiñan txarratik txarragoara joan, bai egiten du noizean bein).
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).