Carlos Santamaría y su obra escrita
Markuse'k diola-ta
Jakin, 31 zk., 1968
«Humanae vitae» enziklikak naiko eztabaida arrotu du aspalditxo hontan. Gu ez gera sartuko idazki horren mamian —libera nos Domine— ziur gaudelako, Elizak emandako dotrinari, osagarri ta argitasun asko Elizak berak ezarriko dizkiola aurrerantzean, batez ere, «artifiziala» ta «naturala» konzetuen saillean. Ateak, zabalak dira hortarako.
Dana dala, beste gai bat erabilli nahiko genuke, aitatua izan danetik oso urrutira ez dagoana.
«Dimensio bateko gizona» deritzan liburuan, Markuse jaunak «desublimizaziñoari» buruz diona garrantzirik handienekoa iruditzen zaigu.
Eta zer da desublimizatze hori? Bi hitzetan saiatuko gera erakusten jakitun ez diran irakurleeri.
«Eros» instintoak, biziaren instintoak, zanpaturik egon behar du, nahi-ta-nahi-ez, gizarte zibilizatuan.
Hortaz, bi lege edo printzipio jartzen ditu Freud jakintsuak. Lehenengoa, plazer ta atsegiñaren legea da. Inkonziente saillean lege hori, lege bakarra da: atsegiña ta miña dira inkonzientearen gidari bakarrak.
Bigarren printzipioa, errealitatearen legea da, alegia, gizarteko gizonak Eros'en instintoa zanpatzea ta ezabatzea beharrezkoa dala. Hortan datza, hain zuzen, gizonaren zibilizaziñoa.
Eta gizonak bere lehenego instintoa honela zanpatzen duanean, beste fenomenu berri bat agertzen da, Freud'ek «sublimizaziñoa» izendatzen duana.
Gizonak Eros'en instintoak menperatzen dituanean, bertan sarturik dagon indarra, beste bideetatik zabaltzen da, eta, etorri ere, hortik datoz jakinduria, artea, erlijioa, politika eta bizi hontako eginkizun ederrak oro. Eros'en instinto reprimituak egin ohi dute Historioa, Freud'en iritziz.
Sublimizaziñoa, gauza ezaguna da, Freud jakintsuak berak asmatu bait zuen. Baiñan Markuse'k beste gertaera bat ikusten du gaurko zibilizaziñoan. «Aberats-gizartean», hots, «ugaritasunaren soziedadean», Eros'en plazerrak gozatzeko erreztasun handia dauka gizonak. Plazer hoiek, handiak eta txikiak, erostea erreza da zibilizaziño hontako gizonarentzat. Baiezpen honen froga asko ematen digu Markuse jaunak, Eros'en instintoa ez bait da bakarrik sex-instintoa.
«On a souvent noté —dio Markuse'k bere frantzesezko argitalpenean— que la société industrielle avancée opère avec un plus grand degré de liberté sexuelle [...] Les employées de bureau-sexy, les vendeurs sexy, les 'managers' jeunes et virils, sont de marchandises qui ont une très grande valeur commerciale [...] Le sexe s'est integré aux relations publiques [...] On utilise l'énergie instinctuelle liberée pour protèger le statu quo» (hau da, sistima eta gizarte industrialaren estruktura).
Bai, Eros'en indarra, ugaritasun-sistima hau indartzeko erabiltzen da eta joera horrek ondore izugarri baiño izugarriagoak ekartzen dizkio gizarteari.
Fenomenu horri «desublimizaziñoa» deitzen dio Markuse jaunak. Desublimizaziñoari eskerrak instintoa, zanpatu beharrean, sistimaren saltsan sartzen da.
Baiñan hori egitean, nundik sortuko da aurrerapenaren alde jokatu behar duan indarra? Nehundik ere ez.
Bigarren printzipioa, errealitatearen printzipioa, gure gizarteetan ez dala operatzen dio Markuse'k, eta esan nahi du, zibilizaziño industrialean, biziaren plazerrak eskutan jartzen zaizkiela gizoneri. Ondorea da Historiaren eginkizun ta asmokizun handienak hil zorian daudela.
Desublimizaziñoak zibilizaziño-aurrerapenaren alde ez du jokatzen, bere kontra baizik.
Eta nik, nere buruari galdera hau egiten diot: maitasun askatutakoak, «amor libre» ta Eros'en milla plazerrak, progresoaren alde ala progresoaren kontra jokatzen al dute? Ezagutzen dugun sistiman printzipio nagusia, plazer ta atsegiñarena da, dudarik ez.
Berriz ere inkonzientearen legera biurtzen da gizartea.
El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).
Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).
Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).
Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).